Panel 7 by eneko iglesias

ARGUDIOA
Madalen eta Estebania, Madalenen amarekin, bakarrik bizi ziren Zugarramurdiko inguruetan basotik gertu zegoen borda batean, aita eta ahizpa txikia gaixotasun bat jota hil egin zirelako.
Garai hartan, Nafarroako zonalde hartan, antzinatik zetozen sinesmen paganoetan sinesten zuten; hori zela eta, inkisidore bat bidali zuten, Juan Valle Alvarado.

Gizon honek herriko pertsona asko atxilotu zituen sorginak zirela esanez. Egun hartan, Estebania atxilotu zuen eta handik aurrera ez zen partsona berdina izan. Madalenek ama etxera bueltatzen ez zelako larrituta, bere bila joan zen. Zugarramurdin, Simonak, bere amaren lehengusinak, herriko egoera berria azaldu zion eta bere ama atxilotu zutela esan zion. Beraz, Madalenek Andra Gailarengana, basoan bizi zen emakume jakintsu batengana, jo zuen laguntza eske.

Andra Gailak, bere ama inkisidoreetatik salbatzeko egin beharrekoa azaldu zion. Orduan, Madalenek asto bat lortu zuen eta inkisidoreak jarraitu zituen Logroñorako bidean, bere ama haiekin atxilotuta eramaten baitzuten. Andar Gailak bi zakutxo eman zizkion Madaleni: Bata gorria eta bestea berdea. Zaku gorrian amari eman behar zizkion hautsak zeuden; hauts horiek hartuz gero, hildako baten antza hartzeko. Zaku berdeko hautsak bera hartu behar zituen, arazoak izanez gero Andra Gailarekin hitz egin ahal izateko.

Madalen inkisidoreak jarraitu zituen astoz, baina bidaia oso luzea zenez, astoa Iruñera iritsi baino lehen bidetik utzi behar izan zuen  neke-neke zegoelako. Madalenek  Iruñera arte oinez joan zen eta han gaua pasatu izan zuen. Kale gorrian lo egiten zegoenez  zaindari batek zulo batera eraman zuen han lo egitera erromesa zela pentsatuta. Hurrengo egunean, Madalen beste emakume batzuekin batera konbentu batera eraman zuten lan egiten ikas zezan. Han egon zen aste batzuetan zehar, ihes egiteko aukera izan zuen arte.

Bere ihesaldian zauri bat egin zuen orpoan eta basoan lo egin behar izan zuen. Andra Gailarekin mintzatzeko beharra sentitu zuen beraz, zakutxo berdeko hautsak hartu zituen. Andra Gailak bidea segitzeko eta Dorreagan Maudaz galdetzeko esan zion, berak lagunduko baitzion. Hala gertatu zen, Maudak zauria sendatu zion eta Juliani, bere koinatuari, Madalen Logroñora laguntzea eskatu zion. Logroñora geratzen zen bidea gurdiz egin zuten. Logroñora iritsi zirenean, Madalenek kartzelan zeuden atxilotuei jatekoa ematen zien andre batekin kartzelan sartzea lortu izan zuen.

Hasieran emakume horrekin sartzen zen kartzelan egunero baina, izurrite bat gertatu zen eta andreak ez zen berriz kartzelara agertu. Madalenek, ostera, bere ama bisitatzen jarraitu zuen eman zioten baimenari esker.  Egun batean hildakoekin egiten zutena ikusi zuen eta amari hauts gorriak ematea erabaki zuen. Amak zurrun geratu zen eta hildako baten antza zuen, horregatik fosa batera eraman zuten. Madalenek ama fosatik atera zuen Julianen laguntzaz eta berotu izan zuen bere onera buelta zezan. Segidan, Logroñotik azkar joan ziren Dorreagaraino. Maudaren etxean hilabete batzuk eman zituzten ama erabat sendatu zen arte, gero Zugarramurdira bueltatu ziren Julianekin. Borda guztiz hondatuta aurkitu zuten eta osrik konpondu behar izan zuten. Herriko jendea Estebaniaren salbazioarekin liluraturik zegoen baina haiekin erlazionatzera ez ziren ausartu.

On Leonek guztiaz ohartu zenean bordara joan zen zuzen- zuzenean baina truku sinple batzuk eta Estebaniaren madarikazioa erabat beldurtu zuten, guztiz erotuta bizi izan zen handik aurrera eta aluzinazioen artean hil egin zen.

Zugarramurdiko biztanleek berriz haiekin erlazionatu ziren, batez ere, morboak eraginda. Berroskoberron ospatzen zituzten jaiak berriz ere ospatzen hasi ziren beina Madalen eta Estebaniarentzat inoiz gehiago ez zen berdina izan. Estebania bere munduan murgilduta eta guztiz joanda igaro zuen denbora egun batean hil egin zen arte.

Orduan, Madalenek Andra Gailarengana itzuli zen eta harekin bizitzen geratu zen. Andra Gailak landareen propietateak, sendagai naturalak eta basotik eta basoarekin bizitzen irakatsi zion Madaleni.

Azkenean, Madalenek sorginak al ziren galdetu zion eta berak irribarre luze, ozen eta gazte batez erantzun zion.