La Familia Conectada by josu
La Familia conectada
Liburu honetan eskolan eman behar hainbat metodo edo teknika berri
aipatzen dira, teknika hauek hurrengo pertsonaiak proposatzen eta bultzatzen
ditu, "Seymour Papert". Ikasleek jakintza berriak ikasteko erraztasun
handiagoak izango dituztenak, horrela helburu hobeagoak lortuz. Ikasteko modu
garrantzitsua edo aproposa ekiten da, ekin eta ekin, bakoitzaren ikasketa
prozesua hausnartzeko edo jarraitzeko teknologia dago(ordenagailua).
Konstruktibismoan oinarritzen da. Liburu hau 8 ataletan banatzen da. Duela urte batzuetatik hona izan diren aldaketak nabarmentzen ditu, gaur egun umeek teknologi ugari dituzte eku artean, hau lehen ez zen horrela. Aldaketa hauek nola garatu diren esaten du liburuak. Umeek uste dute gurasoak azpitik daudela, izan ere teknologien aurrean zailtasun handiagoak izaten dituzte, helduek aldiz gazteak harrotuta daudela..
Teknologiari dagokionez bi talde
ezberdintzen ditu: teknologiaren alde daudenak eta teknologia honek dakartzan
hobekuntzak beharrezkoak ikusten dituztenak eta beste alde batetik
teknologiaren kontra daudenak eta hauek erabilita izan ditzakegun arriskuak
bakarrik ikusten dituztenak. Bi talde hauek aldi berean arrazoi dutela eta ez
dutela dio. Teknologia berri hauei begira jarrita, konturatu behar gara
pertsona bakoitzak nahi duena ikasteko eta bilatzeko aukera eskaintzen digutela.
Hezkuntza aldetik begiratuta gure ikuspuntua aldatu beharko genuke. Teknologiak
ez ditugu erabili behar soilik klase bat dinamikoagoa edota ikasleak
erakartzeko, baizik eta ikasleek barneratu behar dituzten edukiak modu
esanguratsu eta haientzat entretenigarriagoa den era batean barnera ditzaten.
Gainera, haien kabuz ikasita nolabaiteko autonomia eskuratzeko aukera izaten
dute. Ordenagailuei erabilera emanda edukiak modu teoriko batean ikasi ordez
haientzat zentzuzkoagoa den modu batez ikusi dezakete ikasgaia.
Irakaskuntzaren barnean bi
ezberdin bereizten ditu: irakaskuntza naturala eta eskolako irakaskuntza. Bere
iritziz, modu naturalean edo bakoitzaren intuizioa jarraitutako ikaskuntza hau
hobea da eskolan lortzen dugun ikaskuntza baino. Bi hauen arteko zatiketa hau
teknologia agertu zenetik datorrela dio. Konstruktibismoa ere aipatzen du eta
honen inguruan dio, emaitza hobeak lortzen ditugula gure kabuz egindako
ikaskuntza baten ondorioz eta metodo tradizionalaren kontra agertzen da.
Kontruktibismoak dio ulertzea sortzea dela; gauza da, bakoitzak bere kabuz eta
automatizatu gabe ikasten badu, aurrera jarraitzeko lehenago ikasi eta
esperimentatzeko aurrekoa barneratuta eduki behar dugula. Beraz, irakasle edota
familiaren papera da sortzeko giro bat lortzea, umeek haien kabuz ikas
dezaketen giro bat sortzea, erabiltzeko prest dauden ezagutzak trasmititu
Liburua irakurtzen zauden
bitartean egia da erraza dela pentsatzea, esaten duena oso polita dela baina
gure seme-alaba edo ikasleekin praktikan jartzeko zailtasunak sortu daitezke
gure buruan. Esan beharra dago liburuaren erdialdean kapitulu oso bat idazten
duela dioen guztia praktikan jartzeko estrategia, proiektu eta teknika
ezberdinak azaltzeko hauek erabiltzen diren esperientzia ezberdinak kontatzen
dituen bitartean. Eta liburu osoanzehar ere, teoria azaltzen duen bitartean
esandako kapitulu honetara joateko animatze zaitu praktikan nola jarri
dezakezun ikusteko.
Landu beharreko balioen inguruan
lau dira aipatzen dituenak: ikaskuntzaren barnean egia eta gezurra denaren
inguruan hitz egiten du, errespetua, materialismoa eta internetarekiko
harremana. Egia eta gezurra denaren inguruan dio, irakasle batek ezin duela
zerbait erakutsi benetan pentsatzen edo ondoren berak egiten ez badu, ze hezkuntza
moralak dituen helburuen kontra doa. Errespetuari buruz berriz, umeak animatu
behar ditugula haien pentsamenduak eta haien teoriak sortzera, entzuten dutena
errepikatu ordez. Ikaskuntzaren atalik handiena helduen interbentziorik gabekoa
izan beharko litzateke. Haien akatsak uneoro zuzentzen baditugu haien kabuz
konturatzeko aukera kentzen diegu, eta modu honetan ikaskuntza esanguratsua
deuseztatzen dugu. Materialismoarekin azaldu nahi duena da, gaur egungo
gazteentzako ordenagailu bat izateko aukerak nolabaiteko status bat izatera
eramaten gaituela gure gizarteak. Eta hori egia ez dela ikustarazten saiatu
behar gara. Zortedunak sentitu behar gara ordenagailu bat izateagatik baina
aldi berean kontziente izan behar gara beste ume edo gazte batzuk ordenagailu
izateko aukera ez izatea ez dela bidezkoa. Internetarekiko dugun harremanean
hainbat ideia azaleratzen ditu. Internetak ekar ditzakeen arriskuez hitz egiten
du. Interneten bilatzen dugun edota ikasten dugun informazio guztia benetakoa
edota fidagarria ez dela argi izan behar dugu. Beraz kritikoak izatera
bultzatzen gaitu. Beste alde batetik, gaur egun eskuragarri ditugun sare
sozialak ondo erabiltzearen beharra aipatzen du. Argi eduki behar dugu nun
dagoen muga, zeinekin harremandu nahi dugun, ze pertsonei uzten diegun gure
bizitza pribatuko gauzak ikusten… zoritxarrez, internetaren erabilera okerraren
ondorioz hainbat ezbehar gertatzen dira. Eta teknologiaren erabileraokerraren
beste ondorio bat familien arteko arazoak aipatzen ditu; umeen eta helduen arteko
bereizketa eta liskarrak, helduak ikasteko gai ez direla senttitzea, familien
Familiari buruz hainbat dira
aipatzenn dituen gaiak: gurasoak onartu beharko lukete haien seme-alabekin
harremantzeko modu berri batzuen beharra, eta teknologia hori lortzeko eta
kohesio familiarra sustatzeko modu bat bezala ikusi behar dute oztopo bat
balitz bezala ikusi ordez. Haien arteko interes komunak eta hauek lantzeko
proiektu berriak aurkitzea haisera ona izango litzateke. Familia batetik bestera
egongo den ezberdintasuna, ikasteko estilo ezberdinak izango dira bakoitzak
bere kabuz aurrerapenak biziko dituenaren ondorioz. Bere ikuspuntutik
begiratuta, oso garrantzitsua da umeek gurasoak ere ikaskuntzan interesatuta
daudela ikustea. Aldebikoa izan behar da harremana: umeek gurasoengandik ikasi
behar dute eta aldi berean gurasoek umeengandik. Modu honetan, haien arteko
errespetua bermatuko da eta harremanak hobetu, elkarrengandik ikasiz. Guraso
eta irakasle askok teknologien mundu honetan barneratuta dauden umeak denbora
galtzen ari direla uste dute eta ideia hau guztiz lekuz kanpo dago. Teknologiaren bidez gauza ugari ikas daitezke, gazteak adibidez eskoletan irakaslea ez dute heziketa prozesuko partaide bat bezala ikustem, aurkari bezala baizik, hau aldatzeke dago. Hezkuntzan teknologiari garrantzia emanez gauza asko ikasi eta ikasleak erosoago sentituko ziren. Hala ere aldaketa hau zaila izan zen, irakasleak gazteak ez direnez, zailtasunak izaten dituzte teknologien aurrean eroso sentitzeko.