LA FAMILIA CONECTADA by Irati
ETORKIZUNA
Idazleak gogoeta bat egiten du ikaskuntzaren inguruan, bere buruari galdetzen dio ea oinarrizko gaitasunek (irakurri, idatzi eta kalkulatu) lehentasuna edukitzen jarrituko duten beste ezaguera batzuk sortzen direnean. Izan ere, bere ustez, ikaskuntzak aurrera egin behar du ezaguera berrietara egokituz.
ESKOLA
Seme-alaben ikaskuntzan gurasoen parte hartze aktiboa beharrezkoa ikusten du Papert-ek eta hau egiteko modu ezberdinak aurkezten ditu. Hau guztia ezinbestekoa ikusten du metodologia aldatzeko eta aldaketa bat emateko ikaskuntzan.
PROIEKTUAK
Ordenagailuaren inguruan gauzak ikastean sortu ahal diren egoera ezberdinei erantzuteko jarduera ezberdinak eskaintzen ditu idazleak. Honetarako hiru printzipio aurkezten ditu: ikasitakoaren proiektu berria sortzea edota ezaguerak partekatzea, batentzat ona dena guztientzat ona dela eta azkenik, ordenagailuarekin egiten dena eragin zuzena duela umeen kulturan. Printzipio hauek jarraituz teknologia erraz erabili ahal dela uste du.
FAMILIA
Papert-en hitzetan, ordenagailua familian kohesioa lortzeko bide bat da. Izan ere, ordenagailuak harremanak izateko modu berriak proposatzen ditu eta baita ikaskuntzaren bitartez familia aberasten du ere. Honekin idazleak esan nahi du, ordenagailuak familia desafiatzen duela eta modu honetan, familiak ordenagailua erabiltzen jakin nahiko du bakoitzaren nahiei egokituz.
BALIOAK
Idazleak zintzotasuna eta errespetua mantentzeari ematen dio lehentasuna eta ez eskolako liburuetan agertzen dire ezagutzak barneratzeari. Ordenagailuak bultzatzen du ikasleek bakarrik sortzea eta pentsatzea eta ez bakarrik irakasleak esaten duena errepikatzea. Gainera, guzti honen onurak azaltzen ditu eskola tradizionalak planteatzen duenaren aurka eginez.
IKASKUNTZA
Bi ikaskuntza bereizten ditu Papert-ek; alde batetik, eskolako ikaskuntza eta bestetik, etxeko ikaskuntza. Lehenengoa aginduan eta iruzurrean oinarritzen da baino egin beharra dago. Bigarrena, ordea, kulturan eta esperientzian dago oinarrituta. Idazlearen iritziz, ordenagailuaren zeregina bi ikaskuntza hauek elkartzea da ikasleak bere ikasteko era sortzeko eta gizaki bezala hazteko.
TEKNOLOGIA
BELAUNALDIAK
Lehenengo kapituluan, Seymour Papert-ek gaur egungo eta antzinako belaunaldiak bereizten ditu, umeak “ordenagailuen belaunaldian” sartuta daudela zehazten du. Honetaz gain, umeek orain hainbat ezaguera lortzen dituzte beraiek bakarrik esperientziaren bitartez, autoreak honi “etxeko ikasketa” deitzen dio. Guzti hau ez zaie gustatzen gurasoei, hau da, ez dira ordenagailuen munduan sartzen bere seme-alabekin. Idazleak proposatzen du gurasoek, umeek bezala, ordenagailuen mundua ezagutzea inongo beldurrik gabe.