Haur Hezkuntzako baliabideteka by Maddalen Onederra Gonzalez

Heriotza Haurrekin
Hezitzaile izango garen heinean, haurrekin kontaktuan egoterako orduan askotan agertuko zaizkigu ziurgabetasuna sentiarazten dizkigun uneak. Hauetako une bat haurrek heriotzarekin kontaktu zuzena izaten dutenean (edo ez) eta honi buruzko galderak egiten dizkigutenean izan daiteke.

Heriotzaren tailerra izan dugu gutako batzuk eta Txabi Arnalek emandako baliabide bat partekatzen dut zuekin. Naroa Martinezek instagrameko kontu bat dauka eta bertan haurrekin lantzeko liburu asko gomendatzen ditu, bakoitza zertaz doan azalduz eta nola landu adieraziz. Oso baliagarria iruditzen zait hau, izan ere, Txabik azaldu digun bezala, heriotzaren gaia haurrekin lehen momentutik eta ohiko eta naturala den gai bezala landu behar dugu.

Heriotzaren gaiari jarraiki, norberaren lanketarako gomendioa estreinatu berri den  antzezlana da: Adiorik ez/ Ni flores, ni funeral, ni cenizas, ni tantan.

DILSE (ZEINU HIZKUNTZAREN HIZTEGIA)
Gure lanbide zein egunerokotasunean oso baliagarria gerta dakiguken baliabide bat partekatzen dut; zeinu-hizkuntzaren hiztegia. Modu honetan, webguneaz baliatuz, pertsona gorrekin izan dezakegun komunikazioa aberasgarriagoa izan daiteke. Gainera, irakasle izango garen bezala, posible da ikasgelan haur gorren bat izatea, non ume horrek ere eskubidea duen irakasle zein haurrekin komunikatzeko. Hori dela eta, Zeinu Kaxa Akademiako jabe den Kristinak gurekin partekatutako baliabide hau partekatzean dut.

Haurrekin lanean arituko garenean zein praktika garaian oso baliagarria izan daitekeen TikTok-eko kontu bat partekatzen dut. Bertatik haurrekin eskulan ugari egiteko ideiak eskuratu daitezke, baita dinamikak zein jolasak egiteko beharrezkoa den materiala sortzeko ideiak ere.

WORDWALL
Etorkizunean, haurrekin gai eta proiektu desberdinak antolatzeko beharra izango dugu, eta hauen hiztegia irakasteko eta haurrek modu dinamiko eta entretenigarri batean ikasteko, arbela digitalaren bidez haiek parte hartzeko baliabide teknologiko bat ekartzen dizuet, bertan hizkiak modu desberdinetan lantzeko aukera ematen dituena.

ZER DA PSIKOMOTRIZITATEA? NOLA FUNTZIONATZEN DU? MUGIMENDUEK ERAGINA DUTE?
Gaur egun, ikastetxe desberdinetan psikogelak daudela denok jakin badakigu, baina bertan egiten dena psikomotrizitatea da? Edo jolasteko tokia? Egun hauetan, psikomotrizitateko tailerrak izan ditugu eta psikomotrizitatearen garrantziaz konturatu naiz. Horregatik, psikomotrizitate gaian sakontzeko artikulu bat eskaintzen dizuet, APP psikomotrizisten elkartetik ateratakoa, "Entre líneas" aldizkaritik hain zuzen ere. Bertan, aldizkari desberdinak daude eta bakoitzak helburu eta gai desberdinarekin. Kasu honetan, mugimenduen bidezko komunikazioan eta espresioan zentratu naiz, etorkizunean asko behatu beharko dugun gaia dela uste dudalako, baina bakoitzak elkartean sartzeko eta gai desberdin batzuk irakurtzeko aukera du. Hona hemen elkartearen linka: https://app-psicomotricistas.net

Haur Hezkuntzarako eskulan, jarduera, ipuin eta beste ideia batzuei buruzko TikTok kontu bat partekatzen dizuet. Kontu hau oso baliagarria izan daiteke bai graduatzen garenerako eta hezitzaile gisa lanean hasten garenerako, bai gure praktiketarako, ideia sortzaileak eta ikasgelan aplika ditzakegun baliabide praktikoak eskaintzen dizkigulako. Inspiratzeko eta gure etorkizuneko hezkuntza-lana aberasteko modu bikaina da, haurrei ikaskuntza-esperientzia dibertigarri eta esanguratsuak eskaintzeko hobeto prestatuta egon gaitezen lagunduz.

Honekin batera, Rafael Santandreuren Sin miedo liburua partekatzen dizuet. Beldurrik larrienak gainditzeko 4 urrats argi ditu liburuak. Liburu hau oso erabilgarria izan daiteke, bai orain, gure formakuntza etapan, baita etorkizunean ere, Haur Hezkuntzako irakasleak izango garenean. Beldurra ulertzen eta kudeatzen laguntzen du, eta hori funtsezkoa da maila pertsonalean zein profesionalean, batez ere ikasgelan egoera berriei edo desafiatzaileei aurre egiten diegunean. Beldurra kudeatzen eta geure buruarengan konfiantza izaten ikasteak hezitzaile hobeak izateko aukera emango digu, gure ardurapean ditugun haurrei segurtasuna eta laguntza transmititzeko gai izango gara.

Argalas - Txabi Arnal
Dolua haurrekin lantzeko euskarazko ipuin bat duzue hemen. Txakur eta arkakuso baten istorioa kontatzen du, doluaren ibilbidean sortzen diren emozioak agertzen dira bertan.

Sorgina Txirulina
Webgune honetan euskarazko ipuinak daude jasota. Ipuinek euskara maila erraza dute, hizkuntza ikasten ari diren haur eta familientzat oso aproposa da. Ikasgelan haurrekin erabiltzeko baliabide paregabea da, baita familiei gomendatzeko ere.

Umeentzako irakur digak
Eibarreko liburutegiak haurrentzako irakur gida sortu du eta bertan hainbat gai lantzeko aukerak aurkezten dira.

Padlet batean bildu dituzte irakurtzen ikasteko letra larria duten ipuinak, beste gida batean oporretan irakurtzeko istorioak, bullying-a lantzekoak, berdintasuna lantzekoak, haurrenganako abusuaren ingurukoak, gabonetakoak beste batean... Gidak errazak dira erabiltzeko, ipuinaren irudian sakatu eta liburuaren informazioa duen orri batera bideratzen zaitu. Gainera, gidak urtero eguneratzen dituzte. Beraz, gure eginbehar bakarra gaia hautatu eta gustoko dugun ipuina lortzea da.

Haurren jokabideak ulertzeko teknika
Hezitzaile zein guraso bezala, baliabide egokia eskeini zigun familia gaiaren tailerra ematera etorri zen Estherrek. “El cerebro del niño explicado a los padres” du izena eskeini zigun liburuak, baina Alvaro Bilbaoren webgune honek, hainbat baliabide desberdin eskaintzen ditu ikasten jarraitu eta jokabide zein diziplina desberdinak ikasteko.

Liburu hau gomendatzen dizuet frutrazioari eta ziurgabetasunari  aurre egin ahal izateko. Liburu honek aurrera egitea mugatzen dizuten ostopoten jatorria identifikatzeko oso baliogarria da eta zure burua ezagutzera laguntzen dizu. Teoria guztia praktikan jartzeko gomendio batzuk agertzen dira eta honez gain, erabaki onak hartzeko aholkuak eskaintzen ditu.

Armiarma webgunean euskarazko literaturari buruz informazio oso zabala eskaintzen du.  Euskarazko literaturari eta idazleei buruz erreferentziazko materialak biltzea eta publiko osoari eskaintzea da biltegi honen helburua. Hainbat liburu, artikulu, erreferentzia edo aldizkari eskaintzen ditu.

Neguko kimuak deitzen den padlet bat partekatzen dut. Bertan, Hezkuntza premia berezia duten pertsonak edo bestelako haurrei, euren garapenean laguntzeko sortu edo egokitutako materiala aurkitzen da. Honek irakasle garenerako ideia desberdinak ematen digu eta horiek erabiltzeaz gain, guk ere haurrentzat baliabide desberdinak eraikitzeko erreferentzi bezala hartu dezakegu.

Dakigun bezala, familia emigrante horiei buruzko informazio nahiko gutxi izaten dugu, eta horrexegatik ez gera kontziente inguratzen gaituenaz. Beraz, Jon Maiaren hitzaldi hau ikustera gonbidatzen zaituztet, bizi garen errealitateaz kontziente izateko eta bakoitzak hausnartu dezan zein diren honen inguruko pentsamendu edo aurreiritziak. Bertan Jonek bere istorioa kontatzen du, familia emigrante baten parte izatetik nola pasatu zen bertsolaria izatera.

Hona hemen txertatzen dizuet askotan erabiltzen dudan baliabide bat haurrekin esku lanak egiteko. Sormena erabiltzeaz gain, tik tok-eko kontu honi esker, haurrak esprimentazioan murgiltzera ere bideratu ditzakegu.

Hik Hasi
Goi mailan sartu nintzen lehen egunetik, Hik Hasi plataforma aurkeztu ziguten.

Honako hau, euskal hezkuntza komunitateko hezitzaileentzat informaziorako, prestakuntzarako, elkarrizketarako eta eztabaidarako elkargunea da.

Hezkuntza gaietan informatuta egoteko, berrikuntza pedagogikoen jarraipena egiteko eta eraldaketarako bidelaguntza edukitzeko gune ezin hobea.

Formazioa, aholkularitza, irakurgaiak, bekak eta pare bat aldizkari eskaintzen dituzte.

hikhasi.eus

Erasmusean, eskatu ziguten emozioen inguruko ioui bat sortzeko. Ideia ona iruditu zitzaidan, emozioen lanketarekin bat, haur dislexiko baten egoera eta egunerokotasuna azaltzea. Horrela, "Naroa eta letra bihurriak" ipuina sortu nuen. Deskribapena: "Naroa neskatila bitxi eta sortzailea da, eta irakurtzen hasten denean, letrak bihurri bihurtzen direla ohartzen da, eta zaila egiten zaio ulertzea. Familia, lagunen eta irakaslearen laguntzarekin, Naroak bere erritmoan irakurtzen ikasteaz gain, pertseberantziaren, pazientziaren eta norberaren maitasunaren boterea ere deskubritzen du."

Hezitzaileentzako gidaliburua: Dislexia duen ikasgelarako estrategia neuroedukatiboak.
Nire atzerriko egonaldian egon naizenean, lagun baten gradu amaierako lanaren aurkezpena ikusteko aukera izan nuen.

Honek argi zuen bere azken lan hau dislexiaren inguruko lanketa bat izango zela. Azkenean, hezitzaile diren edo izango garenontzat gidaliburu bat osatuz.

Bertan, dislexia azaltzeaz gain, hainbat estrategia zein joko aurkitu ahal izango ditugu.

MindUp programa hezkuntza eremuan aplikatzen da, mindfulness eta emozioen lanketa hobetzeko. Webgune honek hezkuntza baliabideak eta ikastaroak eskaintzen ditu, ikasle eta irakasleei emozioen kuadeaketa eta arreta lantzeko.

Nahiak goian aipatutakoarekin lotuta, hemen Jon Maiaren 1997ko Euskal Herriko txapelketa nagusiko agurra. Kantatzen du; "Ama Extremadura, aitta Zamoratik,... herri hontan sustraitzen asmatzeagatik,... neuke maita dezakek guztien gainetik..." Asko hausnartzeko bertsoa da.

Nahiz eta bere gurasoak Euskal Herrikoak ez izan, berak ere duela euskaldun sentitzeko eta maitatzeko aukera, hau da, kanpotik etorritako jendeak ere, gure lurra indartsuago bilaka dezala.

Beste bertso bat jartzearren, Amets Arzallus-en bat. Amets Arzallus-ek 2019an Miñan liburua kaleratu zuen. Amets-ek beti izan ditugu gustuko migranteen inguruko gai eta bertsoak. Beti enpatizatu izan du gai honekin bereziki. Hiru bertso hauetan, migrante baten papera hartzen du eta Euskal Herriko autobus bidaia baten kontakizun bat kontatzen du.

Betiko leloaren betiko leloa, ezta?

Hemen Miñan liburuaren hainbat informazio.

Maialen Bikuña
Webgune hau Instagrametik agertu zitzaidan baliabide bat da, bertan haur hezkuntzara bideratuta dauden hainbat esku lan, errezata, ipuin, etab. agertzen dira eta oso interesgarria iruditu zitzaidan leku bat izatea edozein momentutan ideiarik gabe gelditu ez gero honetara jotzeko.