Gerra hotza by Ibai Catalán Gámez

1963 eta 1973 artean, bi blokeen arteko harremanen barealdia eten egin zen, eta tentsio izugarria sortu zen oso azkar. Gatazka larriak sortu ziren; besteak beste, Ekialde Hurbilekoa eta Vietnamgo Gerra.

Nazioarteko egoera egonkortu egin zen
1970etik aurrera, gatazka larrienetako batzuk bertan behera geratu ziren (Vietnamgo Gerra) eta beste batzuk konpontzeko negoziazioak hasi ziren (arabiarrren eta Israelen arteko gatazka). Horrez gain, Mendebaldeko eta Ekialdeko Europaren arteko hurbiltzeprozesu bat hasi zen.

Elkar ulertzeko fase hori Europako Segurtasun eta Lankidetza Konferentzian gauzatu zen, Helsinkin, 1975ean. Bi blokeek elkarrizketa iraunkorrerako foro bat sortzeko borondatea agertu zuten biltzar horretan.

Bigarren Mundu Gerra bukatu orduko, munduko bi potentzia handiak aldendu egin ziren elkarrengandik, eta etengabeko gatazkak sortu ziren bien artean:

1945.urtearen amaieran, Grezian gerra zibila hasi zen. Bi alde hauek borrokatu ziren: behin-behineko gobernu batetik kanporatutako komunistak, monarkikoen alde. Monarkikoek Erresuma Batuaren eta AEBren babesa zuten eta azkenean garaipena lortu zuten.

1947an, tentsioa sortzen hasi zen superpotentzien artean. Lehen tirabirak Iran eta Turkiako krisian sortu ziren, eta Estatu Batuen eta SESBren arteko aurkakotasuna areagotu egin zen.

Zer da Gerra Hotza?
Gerra Hotza Bigarren Mundu Gerra ondoren Estatu Batuak eta Sobietar Batasuna buru zituzten bi herrialde taldek bizitako tentsio garaiari deritzo. Bi modelo ekonomiko, sozial eta politikoren arteko gatazka izan zen, baita Europak munduan galdu berri zuen nagusitasunarengatik ere. Aliatuen arteko tentsioa gerra bukatu aurretik hasia zen eta 1991. urtean Sobietar Batasuna erori arte iraun zuen.

Gerra Hotzen potentziak
AEBren eta Soibiet Batasunaren eta bakoitzaren bloke arteko antagonismoa izan zen garai horren ezaugarri nagusia. Bi horiek Ziren munduko superpotentziak, eta bloke bakoitzak eredu politiko eta ekonomiko bat zuen.

MENDEBALDEKO BLOKEA

Estatu Batuak ziren bloke horren buru. Sistema politiko demokratikoa eta ekonomia kapitalista ziren bloke horren oinarria.

BLOKE KOMINISTA

SESB zen bloke horren buru. Alderdi politiko ez-demokratikoa eta ekonomia planifikatu eta sozialista ziren oinarriak.

Pragako Udaberria
1968. urtearen hasieran, Alexander Dubcek Txekoslovakiako Alderdi Komunistako buruak hainbat aldaketa demokratiko egin zituen: adibidez, zenbait askatasun aitortu zituen eta zentsura kendu zuen. Horrek itxaropen handia piztu zuen, «giza aurpegiko» sozialismoa eraikitzeko aukera baitzegoen.

Alabaina, oso gogor erreprimitu zuten disidentzia. Abuztuan, sobietar armadak inbaditu egin zuen Txekoslovakia protesta desegiteko.

Ekialde Hurbileko gatazkak
Israelek, 1948. urtean sortu zenetik, etengabe izan zituen gatazkak inguruko herrialde arabiarrekin; izan ere, petrolio-hobiak zirela-eta, garrantzi estrategiko handiko eremua zen hura. Arabiarren eta Israelen arteko lehen gerra 1948an izan zen, arabiar herrialdeak Israelgo lurraldea inbaditzen saiatu zirenean. Geroztik, gatazkak etengabeak izan dira.

1973an, Yom Kippur Gerra piztu zen: Egiptok eta Siriak Israeli eraso egin zioten, eta aurreko borroketan galdutako lurraldeak berreskuratzen saiatu ziren. Israelek, ordea, garaitu egin zituen bi herrialdeak. Estatu Batuak eta Sobietar Batasuna ez ziren zuzenean nahasi gatazkan, baina estatubatuarrek israeldarrei eman zieten babesa, eta sobietarrek, arabiarrei. Gainera, NBEri presio egin zioten gatazkan bitartekari izan zedin. Gerrak epe luzera izan zituen ondorioak; izan ere, petrolioa ekoizten zuten herrialde arabiarrek petrolio-salmenta blokeatu eta ekoizpena gutxitu zuten Mendebaldeko blokea Israelekin aliatu ez zedin. Horrek guztiak ekonomia-krisi larria eragin zuen nazioartean.

Hungariako matxinada
Zenbait herrialde komunisetan, SESBren esku-hartzearen aurkako matzinadak sortu ziren. Hungariakoa izan zen garrantzitsuenetakoa.

Khrustxeverekin bloke komunistak ireki egin zen. Horren harira, Hungarian, komunismoaren aurkako mugimendu bat sortu zen. 1956ko urrian, manifestazioak izan ziren askatasunak aldarrikatzeko. Hungariako armadak ere bat egin zuen manifestazioekin.

Gero, Hungariak iragarri zuen Varsoviako itunetik aterako zela eta NBEri eskatu zion herrialde neutral gisa onartu zezala. Baina SESBk Hungaria inbaditu zuen eta haien asmoa ezereztu zen.

Bloke bakoitzaren politika eta ekonomia ereduak
MENDEBALDEKO BLOKEA

Mendebaldeko Europako herrialde gehienek, Espainak eta Portugalek izan ezik, sistema plitiko demokraikoak ezarri zituzten, eta ekonomia-eredu kapitalista edo merkatu-ekonomia, Hala, Estatu Batuek ziurtatua zuten potentzia hegemoniko gisa eragina eta indarra izango zutela herrialde horietan.

Mendebaldeko blokeak iru ardatz nagusi izan zituen:

Truman doktrina edo euste-doktrina

Europa Berregiteko Programa (Marshall Plana)

Ipar Atlantikoko Itunaren Erakundea (NATO)

EKIALDEKO BLOKEA

Sobiet Batasuna erabateko nagusitasuna izan zuen Erdialdeko eta Ekialdeko Europa herrialdeetan, eta SESBre satelite bihurtu zituen. Herrialde horietan herri-demokraziak zeritzen erregimen politikoak ezarri zituen. Izatez, alderdi bakarreko diktadura ziren, ez zituzten herritarre oinarrizko eskubide eta askatasunak errespetatzen, eta gogor zapaltzen zuten aurkako iritzi eta ekintza oro.

Bloke horrek bere funtzionamendu ekonomikoa eta militarra sendotzeko bi erakunde izan zituen ardatz.

Elkarren Laguntza Ekonomikorako Kontseilua (Comecon)

Varsoviako Ituna

Vietnamgo Gerra
1954ra arte, Vietnam Indotxina kolonia frantziarreko parte izan zen. Urte hartan, Frantzia erretiratu egin zen handik, eta herrialdea bi estatutan zatituta geratu zen, 17° I para- leloak banatzen zituela: Ipar Vietnam, Ho Chi Minh buru zuen erregimen komunistarekin; eta Hego Vietnam, Estatu Batuen aldeko erregimen diktatoriala.

Hego Vietnamen gerrilla komunista bat zegoen, Vietcong, Ipar Vietnamgo erregimenak babestua, eta mehatxu egiten zuen gobernua kargutik kenduko zuela. Estatu Batuek, komunismoak izan zezakeen hedapenarekin beldurturik, presentzia militarra areagotu zuten hegoaldean, eta 1964an eskuhartze armatua abiatu zuten.

Baina ez nagusitasun teknologikoak, ez arma kimikoekin egindako erasoek, ez iparraldeko bonbardaketa masiboek, ez zuten lortu etsaia garaitzerik. Gerrillari-taktikak erabiltzen zituen Vietcongek, eta herriaren babesa zuen.

1968an, Vietcongek erasoaldi bat jo zuen, eta agerian utzi zuen ezinezkoa zela tropa estatubatuarrek gerra irabaztea. Gainera, Mendebalde guztian zabaldu zen gerraren aurkako jarrera.

1973an, su-etenerako akordio bat lortu zuten. Estatu Ba- tuek beren tropak erretiratu zituzten, eta herrialdea berriro ere batzea adostu zuten. Hala ere, iparraldearen eta hegoaldearen arteko gatazkak 1975era arte iraun zuen. 1976an, Vietnam estatu bakar batean batu eta bloke komunistan sartu zen. Vietnamgo Gerran bi milioi pertsona hil ziren, eta milioika zauritu izan ziren.

Suezko kanaleko krisia
Mendebaldeko blokean ere sortu ziren desadostasunak. Horren adierazle izan zen Suezko kanaleko krisia.

1956ko urrian, Gamal Abdel Nasser Egiptoko presidenteak. Suezko kanala nazionalizatu zuen. Suezko kanala empresa anglofrantziar batek kontrolatzen zuen ordura arte eta funtsezko komunikabidea zen nazioarteko merkataritzarako.

Erresuma Batuak, Frantziak eta Israelek elkarrekin jo zuten erasoa nazionalizazioa indarrez eragozteko, baina AEBk eta SESBk aurkako jarrera agertu zuten eta NBEri presio egin zioten britaniarren eta Frantziarren armadak erretira zitzan. Europak eskualde estrategiko hartan zuen eragina amaiarazi zuten bi superpotentziek eta beren eragin-eremura bildu zuten.

Berlingo blokeoa eta Alemaniaren zatiketa
Bigarren Mundu gerra ondoren, Alemania lau eremu administratiboetan banatu zen eta Berlin ere bai, lau herrialde hauek hartu zuten herrialdea: Estatu Batuak, SESB, Erresuma Batua eta Frantzia.  1948ko Londreseko Konferentzian, Mendebaldeko aliatuek Alemania estatu bakar batean bateratzea proposatu zuten. Yaltako eta Potsdamgo akordioan aurka zihoan hori. Horri erantzuteko, 1948ko ekainean SESBk Berlin lurrez blokeatu zuen. Hala, hiria Alemaniako mendebaldeko eremuetatik bakartua geratu zen, Berlingo biztanleen hornidura bermatzeko. Estatu Batuek aireko zubi bat antolatu zuten. Estatubatuarren erantzuna ikusita, 1949ko maiatzean Stalinek blokea kentzea erabaki zuen.  Krisiak ondorio nagusi bat izan zuen, Alemania bi estatutan zatituta geratu zen:

Alemaniako Errepublika Federala(AEF): Mendebaldeko blokearen eraginpean geratu zen, Frantziako, Erresuma Batuko eta Estatu Batuko eremuak.

Alemaniako Errepubiko Demokratikoa(AED): bloke komunistaren eranginpean geratu zen, SESBren zaintzapean eta erregimen komunistarekin.

Bakoitzak eragina izan zuten eremuak identifikatu

AEBk eta Sobiet Batasunak nazioarteko harremanen sistema bipolar bat ezarri zuten, eta halako tentsio-giro iraunkorra sortu zuten, mehatxu nuklearra zela eta. Potentzia bakoitzak bere eragin-eremuak ezarri zituen, eta aurkariaren jarduna galarazten zuen haietan.

Armamentuen norgehiagoak (arma nuklearrak, kimikoak...) bi superpotentzien suntsitzeko ahalmena areagotu zuen. Espazioaren esploraziora ere hedatu zen norgehuagoka hori.

"Brinkmanship" politika ezarri zen, hau da, mehatxu nuklearrean oinarritutako disuasioa. Eraso nuklear posible batek elkar suntsitzeko arriskoa zekarren. Hori zela eta, aurrez aurreko zuzena sahiesten zuten.

Tokiak tokiko gatazkak baliatu zituzten bi potentzia handiek elkarren aurka aritzeko, haietan ez zen arma nuklearrak erabiltzeko eta munduko ordena arriskuan jartzeko mehatxurik.

Bi blokeek propaganda erabili zuten beren eragin-eremuak batzeko eta aurkaria gutxiesteko.

Espiotza eta zerbiztu sekretuak garatu ziren (CIA Estatu Batuetan eta KGB Sobiet Batasunean), eta aurkariari buruzko informazioa ahalmen handiko arma bihurtu zen.

Txinako gerra zibilaren amaiera
Bigarren Mundu Gerraz geroztik, Txinako bi alderdi elkarren aurkako gerra zibilean zeuden: Kuomintang edo Txinako Alderdi Nazionalista, Chiang Kai-Shek buru zuela, eta Txinako Alderdi Komunista. 1949an, Txinako Alderdi Komunistak agintea hartu zuen. Alderdiaren buruak, Mao Zedongek, Txinako Herri Errepublika aldarrikatu zuen, eta elkarri laguntzeko itun bat sinatu zuen Stalinekin. Garaipen diplomatiko handia izan zen hori SESBrentzat.

Blokeen arteko gatazkak

Latinoamerikako diktadurak
Aliatuck Bigarren Mundu Gerran lortutako garaipenak Latinoamerikaren demokratizazio politikoa ekarri zuen. Baina 1950eko hamarkadan beste diktadura batzuk sortu ziren, Estatu Batuek babestutako estatu-kolpeen bidez. Komunismoa geldiaraztea zen AEBren xedea.

Politika horren adibide izan ziren Alfredo Stroessne- rren kolpea Paraguain (1954), Joao Baptista Figueiredorena Brasilen (1964), Hugo Banzerrena Bolivian (1971), Augusto Pinochetena Txilen (1973) (19) eta Jorge Rafael Videlarena Argentinan (1976).

Kasu guztietan, erregimen diktatorial horiek indarkeria, errepresioa eta giza eskubideen urraketa baliatu zituzten aurrerakoia edo besterik gabe demokrata izateko susmagarritzat jotzen ziren guztiak jazartzeko.

Gerra Hotzaren amaiera
1980ko hamarkadaren erdialdera, batera egokitu ziren Ronald Reagan presidente estatubatuarraren politika oldartsua eta SESBren krisialdia. Sobietarren

krisi horren adierazle izan ziren honako hauek: Estatu Batuekiko harremanetan, bi potentzien arteko tentsio politikoak.

1985ean, Mikhail Gorvatxov buruzagi sobietarrak eskurtau zuen agintea, eta

SESBren nazioarteko politika aldatu zuen. Hainbat erreforma ezarri zituen: horien artean, bloke komunistako herrialde guztietan malgutu egin zen Sobiet Batasunaren kontrola, eta horrek sistema demokratikoak ezartzeko mo-

dua eman zien herrialde horiei. Txekoslovakian, hauteskunde demokratikoak egin ziren, bioterekin armagabetzea abiatzeko

Era berean, bloke komunistako herrialde guztietan malgutu egin zen Sobiet Batasunaren kontrola, eta horrek sistema demokratikoak ezartzeko modua eman zien herrialde horiei. Txekoslovakian, hauteskunde demokratikoak

egin ziren, bioterekin armagabetzea abian jarri zen, eta Alemaniaren bateratzea (1990) izan ziren.

1989ko maiatzean, ikasle txinatarren demokrazia aldeko manifestazioak

baten ziren Tiananmen plazan, Beijingen. Gobernuak errepresio gogorrez

erantzun zuen, indarkeria izugarriaren beldur. Indarkeria izugarriaren beldur.

1991n, Gorbatxovek dimisioa aurkeztu zuen, Varsoviako Ituna desegin zen eta

SESB hainbat estatutan banatu zen. Horrela bukatu zen Gerra Hotza.

1979, funtsezko urtea
1979an haonbat krisi gertatu ziren, eta giroa gaiztotu egin zen.

Irango iraultza islamiarra

Iranen, Xah-ren erregimen diktatoriala zegoen agintean. Estatu Batuen aliatua zen Iran. 1979an, iraultza islamiarrren bidez islamiar errepublika fundamentalista ezarri zuten, Khomeini aiatola buru zela. Estatu Batuek eragina galdu zuten Ekialde Hurbileko eremu zabal batean.

Sobietarren inbasioa Afganistanen

Afganistanen SESBren aldeko erregimen bat zegoen agintean. 1979an, hainbat gerrillaren erasoak zirela-eta, SESBri laguntza eskatu zion, eta sobietarrek Afganistan inbaditzeko baliatu zuten aukera. Alabaina, SESBren 1989ko porrotak eta gerraren dirukostuak ahuldu egin zuten Sobiet Batasuna.

Iraultza sandinista

Nikaraguan, gerrilla sandinistak Managuan sartu ziren 1979an, eta Somoza familiaren diktadurari amaiera eman zioten. Gobernu berria, ideologia sozialistakoa, politikoki herrialde komunistetara hurbildu zen. Ondorioz, Estatu Batuek esku hartzea erabaki zuten erregimen berria ahultzeko.

Armamentu-norgehiagoka areagotu egin zen
1977 eta 1985 artean, areagotu egin zen armamentu-norgehiagoka.

1980ko hamarkadaren hasieran, SESBk armetegi nuklearra ugaritu zuen; izan ere, erdi-mailako irismeneko misilak eraiki zituen, eta Ekialdeko Europako bere eragin-eremuan zabaldu zituen.

Estatu Batuetan, 1980an Ronald Reagan presidenteak irabazi zituen hauteskundeak, eta erdi-mailako irismeneko ehunka misil nuklear ezarri zituen Mendebaldeko Europan. Misil haiek gai ziren SESBren lurraldean bete-betean jotzeko. Gainera, Defentsa Estrategikorako Ekimena jarri zuten martxan, «Galaxietako Gerra» izenez ezagunagoa. Ekimen horren helburua espazioko ezkutu bat sortzea zen, misil sobietarrak suntsituko lituzkeena Estatu Batuetan lehertu baino lehen.

Koreako Gerra (1950-1953)
Bigarren Mundu Gerraren aurretik, Korea Japoniako Inperioaren parte zen. 1945ean, Japoniaren porrotaren ostean, Korea bi estatutan banatuta geratu zen, 38º I paraleloak zatituta:

Ipar korea: Kim Il Sung buru zuen gobernu komunistarekin.

Hego korea: mendebaldeko blokearen aldeko estatua, baina autoritarioa. Estatu Batuen babesa zuen, eta Syngman Rhee zuen buru.                                 1950.urtean, Ipar Koreak Hego Korea inbaditu zuen. Ipar Koreak armada hegokorearra ia garaitzear zuela, NBEk inbasioa kondenatu zuen, eta Kasko Urdinen esku-hartzea onartu zuen gatazka baretu zezaten.

Nazio Batuen Koalizioak, Estatu Batuak buru, Hego Korea berriro konkistatzen saiatu eta iparraldean ere sartu Txinako mugatik gertu. Txinak Ipar Koreari babesa eman zion. McArthur jenerala mehatsua egin zuen Txinaren aurka bonba atomikoa botatze eta horregatik kargugabetu egin zuten. 1953an armistizio bat sinatu zuten.

Kubako krisia
Kuba Estatu Batuen aliatua zen, baina 1959an kubatar gerrilla agintera iritsia zen, Fidel Castro buru zela. Estatu Batuek gobernu berria mehatxutzat hartu zuten uhartean zituen interesetarako, eta 1961ean, Kubako inbasioa sustatu zuten, erregimen castrista boteretik kentzeko. Erbesteratu kubaarrek egin zuten inbasioa, baina porrot egin zuen, eta ondorioz, Fidel Castro SESBra hurbildu zen.

1962an misilen krisia lehertu zen. Estatu Batuen hegazkinek sobietarren misil nuklearrak jaurtitzeko arrapalak hauteman zituzten Kuban. AEBko presidente John F. Kennedyk Kuba itsasoz blokeatzeko agindu zuen, kanpoko hornidura militarrak oztopatzeko, eta SESBri mehatxu egin zion uhartea inbadituko zuela misilak kentzen ez bazituen. Tentsioa aregotu egin zen ontzi estatubatuarrek uhartera hornigaiak zeramatzan konboi sobietar bati bidea itxi ziotenean eta hark gelditzeari uko egin zionean. Azkenean, Khrustxevek itsasontzi sobietarrak erretiratzeko eta misil-arrapalak desegiteko agindu zuen.

Kubako krisiaren ondoren, bi superpotentziek erabaki zuten elkarrizketa behrrezkoa zela, eta 1963an telefono gorria zeritzona ezarri zuten, bi presidenteek elkarrekin hitz egiteko linea zuzen bat.

Berlingo harresiaren eraikuntza
Bi alemania eratu ostean. Berlin bi sektoretan banatuta geratu zen: Mendebaldekoa, Alemaniako Errepublika Federalari zegokiona eta Ekialdekoa, Alemaniako Errepublika Demokratikoko hiriburu.

Mendebaldeko sektorean ekonomia askoz aberatsagoa zen eta askatasun gehiago zegoen. Horregatik, Ekialdeko Alemaniako biztanle askok Mendebaldeko eremura ihes egiten zunistek harresi bat eraiki zuten. Harresi horrek bitan zatitu zuen hiria ia 30 urtez.