Kontzpetuak argitzen! by rgalparsoro
ARTEA BARGUILLA
Inklusioaz hitz egiteko lehenengo aniztasuna hitz egin behar dela iruditzen zait. Izan ere, aniztasuna ezaugarri anitzak dituzten pertsona multzoari egiten dio erreferentzia eta inklusibitateaz hitz egiten denean ezaugarri anitzak dituzten pertsona horiek diren moduak onartzea izango litzateke. Hau da, eskola inklusiboaz edo gizarte inklusiboaz hitz egiten dugunean, ezaugarri desberdinak diztuten pertsona horientzat gizartea edo hezkuntza egokitzea izango litzateke, beraien izaera guztiz errespetatuz eta aberagarritzat hartuz.  Beraz, esango nuke ezinezkoa izango litzatekeela inklusibotasuna hitz egitea aniztasuna gabe.
Dena den, esan beharra dago guztiok ez dugula aniztasuna eta inklusibitatea era berdinean ulertzen. Izan ere, aniztasunaz hitz egiterakoan batzuk aniztasun funtzionalarekin bakarrik egiten du lotura eta ez dira ohartzen aniztasu hori haratago doala, hain zuzen ere, kultura edo herrialde desberdinetako jendea, adin desberdinetako jendea, etab. Horrez gain, bada aniztasunaren inguruan ezagutzen den beste uste faltsu bat, hala nola, aniztasun horren barruan premia bereziak dituztenak hainbat eduki lantzeko aukera ez dutela izango, haien beharretarako materiala edo egokitzapenak egin ahal direlaz konturatu gabe. Honako hau bada ere eskola askok daukaten erronketako edo helburuetako bat, hain zuzen ere, espazioak, materialak baliabideak... haur guztientzako egokituta edo antolatuta egotea. Adibidez, batek ezpainak irakurri ahal izateko klasea U forman antolatzea, gurpildun aulkian dagoen ikasleak oztopoak izan ez ditzan, aldapak edo igogailuak jartzea... Era honetan ikasle oro klasearen parte sentitu ahal izango da eta benetako eskola inklusiboa sortu ahal izango dugu non aniztasuna benetan aberasgarritzat hartzen den. Gainera, era honetan espazioan, baliabideetan, etab. aldaketak eginez, gaur egungo hezkuntzan ematen den ohiko egoetarako bat baztertzea lortuko genuke, hots, ikasteko zailtasunak dituzten ikasle horiei gelatik kanpo dauden laguntza klaseetara joatera behartzea.
MIRIAM CUEVA
Gizarteko pertsona oro, izaki oro ezberdinak gara bata bestearengandik. Eskolan ere gure haurrak ezberdinak izango dira, ez ditugu bi haur berdin izango, ezaugarri ezberdinak izango dituzte, euskaldunak, ijitoak, afrikarrak, gormutuak, lodiak, argalak, ile horiak, euskal hiztunak, gaztelaniaz mintzatzen direnak… Beraz aniztasunaren trataerak, horri erantzuteko tresnak ematen dizkigu. Inklusibitateak ez du berdintasuna bilatzen, aniztasunean aberastasuna baizik. Gelan izan ditzakegun ezaugarri ezberdinez baliatuz elkarrekin eta elkarrengandik ikastea errespetuz.
Ez dugu inor epaitu behar bere itxuragatik, bere gaitasunengatik, bere egoera ekonomikoagatik, epaiketa hauek etiketak jartzera eramaten baikaitu, pertsona hori “ezberdina” bezala ezagutzera, eta honek beragandik ikasketa prozesuan espero dezakeguna baldintzatu dezake. Baino zein da ezberdina, zeinek ditu ezaugarri ezberdinak? Denok gara ezberdinak, adinez, pisuz, ezaugarriz, gaitasunez. Horregatik, hezkuntza inklusiboak aniztasuna aberasgarritasun moduan ikusi eta haur guztiei kalitatezko hezkuntza ematea du helburu, inor gelatik atera gabe, inor bere ezaugarriengatik baztertu eta epaitu gabe.
Aipatutako guztiaz gain, hezitzaileak, haurren testuingurua ezagutu, beraien ezaugarriak eta gaitasunak identifikatu behar ditu, haurra noraino heltzen den behatu beharko du, eta hortik hasi bere ikaskuntza prozesua garatzen, haur guztiei ezin baitzaie berdin irakatsi eta haur guztiek ezin baitute helmugara batera iritsi, erritmo ezberdinak dituzte eta. Gainera, hezitzaileak haur guztien ezaugarriak kontuan izanda,  gelaren modu egokian antolatu beharko du, inguruak, gelaren antolaketak eta materialak, haurraren ikaskuntza prozesuan eragin zuzena baitute. Beraz, gelako aniztasunari zukua atera behar diogu, ikasteko baliabide ezin hobea da eta.
MAITE GARCIA
-  Aniztasunaren diskurtsoan, askotan, berdintasuna bilatzen da (eskubide berdintasuna, aukera berdintasuna etab.) ados; baina zergatik berdintasuna bi pertsona berdin ez dauden gizarte honetan? "Aniztasun" hitza onartzen dut "berdintasun" hitzaren eskutik ez datorrenean, baizik eta "ekitatearen" eskutik. Hiztegiak horrela definitzen ditu:
- Igualdad: Trato idéntico entre todas las personas, al margen de razas, sexo, clase social y otras circunstancias diferenciadoras:
-Equidad: cualidad que mueve a de dar a cada uno lo que merece.
Lehenengoak haur edo ikasle guztiak onartu, baino aldi berean berbera eskaintzea ekarriko luke, horrek Contrerasekin (2002) bat eginez honakoa suposatzen du: "normalen" taldea baldin badago, "ez-normalen" taldea ere egongo da. Horrek gaitasunen eta ni, hezitzaile bezala, ezartzen dudan begiradaren arteko taldekatzea sortuz.
Bigarrenean aldiz, haur guztiak desberidnak direla onartrzen eta ulertzen da, ondorioz, bakoitzari behar duena eskaintzen zaio, inolako sailkapenik egin gabe, haur bakoitza bakarra dela ulertzen baita.
-Ondorioz, ikastetxeetan aniztasunaren eredua txertatzea oso zaila izan ohi da, begirada eta pentsamendu aldaketarik ez badago "aniztasun-berdintasun" eredua ezarriko da "eniztasun-ekitate" eredua ezarri ordez.  Haurrak onartuak izango dira bai, baina bakoitzak ditugun singulartasunak edo berezitasunak alboratu egingo dira, horiek onartuak, ulertuak eta bihotzez entzunak izan gabe.
-  Aniztasun eredua ikastetxeetan txertatzeko baliabide fisiko anitz ditugu (ikastetxe batzuetan beste batzuetan baino aukera gehiago edo gutxiago egongo dira), baina baliabide fisikoak ezinbestekoak izan arren, hortik haratago doala esango nuke. Hezitzaileon begirada da hezitu behar duguna, hezitzaileak duen begiradaren arabera aurren gaitasunak eta aukerak antzemango dira, eta horiek izango dira ardatz. Eta ez alderantziz, aurra sailkatu, zaku edo multzo batean txertatu eta "aniztasun-berdintasun" eredu horretatik abiatuz "ez-normalaren" auto-irudia bereganatzea eragin.
MIREIA ASENSIO
Nire hausnarketari hasiera emateko lehenik eta behin hitzak definituko ditut.
Integrazioa: premia bereziren bat duen batek eta premia berezi horiek ez dituen beste batek, bata bestearen izaera onartu eta elkarrekin egotea, erlazionatzea eta antolatzea ahalbidetzen duen prozesua, elkarbizitza erraztuz.
Ezgaitasun edo ezintasuna: gaitasun bat egiteko gai ez izatea da, urritasunak eragindako eta eguneroko bizitza aurrera eramateko funtzionalitatean gabeziak izatea, hain zuzen ere. Honakoak mota ezberinetakoak izan daitezke: aldi baterakoak edota betirakoak, itzulgarri edo itzulezinak, eta progresibo edo erregresiboak.
Aniztasuna: kultura eta ezaugarri ezberdinak dituzten pertsonak errespetatzea eta elkar bizitzen jakitea da.
Eskola inklusiboa: ume eta gazte guztiek, hezkuntza eskura izatea bermatzean datza, baina ez edozein motatako hezkuntza, kalitatezkoa baizik, aukera-berdintasunak bermatzen dituena, alegia.
Hitz hauek definitu ostean, aipatu beharra dago badaudela beste zenbait hitz lotura zuzenak dituztenak horiekin, non batzuetan gaizki erabiltzen edo definitzen diren. Horiek pertsonarengan zuzeneko eragina izan dezakeena. Izan ere, gaur egungo gizartean ohitu egin gara pertsona bakoitzari etiketa bat ezartzera. Hau da, bere izaera, nolakotasuna edo itxuragatik izen berezi edo ezberdin bat izendatzea. Etiketa mota hauek eragin postiboa izan dezaketen arren (pertsona harentzat gustukua bada), gehien bat etiketa horiek eragin negatiboa izan ohi dute, pertsonak gutxiesteko izan ohi baitira. Hori dela eta, irakasleok, arreta handia izan behar dugu fenomeno honetan. Gure eginkizunetako bat izango baita ikasle guztiei aukera berdinak ematea eta lehen aipatu bezala, etiketa hauekin kontu handiz ibiltzea eta at uztea. Izango ditugun ikasle guztiak desberdinak izango baitira haien artean eta guk hauek ezagutu beharko ditugu bakoitzak dituen beharrak ahalik eta hoberen asetzeko, aurreiritziak alde batera utziz.
Aniztasunaren ereduan ikastetxeetan txertatzeko hainbat zailtasun eta kontraesan topa ditzazkegu, horietako batzuk fisikoak direlarik. Esate baterako, arazo arkitektonikoak, non horiek erraz konpondu daitezkeen. Beste eragozpen batzuk honako hauek dira: curriculumari lotutakoak, irakasteko moduari, harremanei lotutakoak… Baina nire aburuz trabarik nagusiena pertsonen pentsamendua da. Izan ere, askotan zailena da denon artean adostasun batera iristea eta elkarlanean aritzea, egiten ari garen guztia modu berean ulertzea. Bakoitzak bere ibilbidea baitu eta esperientzia bakoitzak bere mugak ekar ditzake; askotan, bere pentsaerarekin bakarrik geratzen delarik, ingurukoak esaten duena at utzita, berea hoberena eta aproposena dela pentsatzen duelarik eta ingurukoena onartzen ez duelarik. Honako honek, ikasleearengan eragin zuzena izango duelarik, izan ere, kontraesanak eta bakoitzak bere kasa ibiltzeak haurra nahastea eta giro txarra egotea dakar.
Nahiz eta ikastetxeean aniztasuna egotean hainbat zailtasun egon, ez dago zalantzarik aniztasuna zerbait positiboa eta aberasgarria dela, elkarrengandik ikasteko balio duelako, denok elkarrengadik ezberdinak garela ikusi ahal izateko, bakoitzak bere beharrak dituela eta haietara moldatu behar garela barneratzeko eta elkar lagundu behar dugula ikusterazteko balio du aniztasunak, besteak beste.
Aniztasuna baita aberasten gaituena!
LIDE FERNANDEZ
Lehenengo eta behin niretzako aniztasuna zer den argituko dut. Aniztasun hitzak  kopuru handi eta heterogeneo bati egiten dio erreferentzia. Hitza bera hezkuntzaren kontestuan jartzen badugu, nire aburuz gelan dagoen aniztasunaren inguruan hitz egiten dugu, gela batean dagoen haur talde heterogeneoaren inguruan. Honek esan nahi du, gelako ikasle guztiak ezberdinak direla eta beraz bakoitzak zerbait ezberdina eskaintzen diola taldeari.
Bestalde, Heziberri 2020a ere aniztasunaren inguruan mintzatzen dela aipatu nahiko nuke, gela batean aniztasun mota ezberdinak egon daitezkela azpimarratuz (Kultura aniztasuna, Sexu-joeren aniztasuna, Genero aniztasuna, Baliabide sozio-ekonomiko aniztasuna eta Gaitasun aniztasuna) eta aniztasun mota guzti hauetan desberdintasun edo bazterketa arriskuan daudenei, arreta gehiago eskaini behar zaiela esanez.
Integrazio eta inklusioari erreparatuz bi kontzeptu hauek oso erlazionatuta daude,  izan ere, bi  hauen  helburu nagusia biztanle guztien ongizatea eta berdintasuna da. Hala ere, integrazioak Hezkuntza Premia Bereziak dituzten ikasleen bizitzaren normalizazioa bilatzen duen bitartean, inklusioak aniztasuna balioesten eta eskubide bezala aitortzen du. Beste era batera esanda,  Integrazioak Hezkuntza Premia Bereziak dituzten ikasleetan zentratzen da, hauei, laguntza eta baliabideak eskainiz; inklusioak ordea, pertsona guztien parte-hartzea bilatzen du inolako bereizketarik gabe. Beraz, gaur egun, integrazioaren ideia baztertu da eta eskola inklusiboen alde apostu egiten ari da.
Ezgaitasunen bat duten pertsonen hezkuntza definitzea zaila egiten zait, izan ere, ezgaitasun bat duten ikasleak ez dira berdinak, eta beraz, bakoitzak behar duen hezkuntza erantzuna ezberdina izango da. Hala ere, nire ustez, den-denok gara ikasteko gai eta denok ditugu gaitasunak, beraz, ezgaitasunean zentratu beharrean bakoitzaren gaitasunetan zentratu behar garela iruditzen zait. Horregatik, ezgaitasuna hitza eta honen esanahia ez dut oso gogoko. Nik ere onartzen bai dut gauza asko egiteko gai enaizela. Hori horrela, beste ikuspuntu bat hartu eta pertsona bakoitzaren gaitasunak goraipatzen dituen terminoa nahiago dut, aniztasun funtzionala.
Aniztasunaren trataeraren inguruan mintzatzen garenean askotan hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleen trataeraren inguruan ari garelaren gaizki ulertua egoten da. Aniztasunak gela osoari egiten dio erreferentzia, ez soilik hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleei. Eta beraz, aniztasunaren trataera egoki bat ikasle guztiek kalitatezko hezkuntza bat jasotzea da, gaitasun pertsonalak ahalik eta gehien garatuz eta guzti-guztien premiei zuzenki erantzunez, gizaki oro den bezala errespetatuz eta onartuz.
Gela batean aniztasunari aurre egiteko zailtasunak anitzak izaten dira, baliabide fisiko zein giza baliabideak falta izaten dira eta askotan formakuntza falta ere egoten da. Nik azken hau azpimarratu nahiko nuke, izan ere, irakasle askok ez dakite aniztasunari nola aurre egin, nahiz eta baliabide guztiak eskura izan hauek nola kudeatu ez dakite, eta beraz, nik uste, unibertsitate, goi mailako gradu, etabaretan, aniztasun, inklusio, eta kontzeptu hauen guztien inguruan irakasgai gehiago izan beharko liratekela, ez litzake soilik hezkuntza bereziko aipamenetan lantzen den zerbait bezala geratu behar.
Aniztasunaren ereduan gure ikastetxeetan txertatzeko ditugun baliabideak ugariak dira. Heziberri 2020ek baliabide batzuk eskeintzen ditu esaterako, irakasle espezialistak eta beste profesionalak, bi irakasle jartzea, aldaketa metodologikoak, Taldeak banatzea,…Niretzako esanguratsuena metodologia da, ikasle guztientzako balio duen metodologia bat finkatzea ezinbestekoa baita. Aniztasuna aberasgarri bezala erabiliz esaterako proiektuka lan egitea idea ona izan liteke, bakoitzak proiektu hortan bere zeregina izanik eta proiektuaren zati aktibo izanik denen artean ikaskuntza bat eraikitzen dutelako. Bi irakasle ezartzea ere ideia ona deritzot (hezkuntza bereziko formakuntzarekin bada askoz hobe) ikasle guztien beharrak asetzea errazagoa baita. Aipatutako bi ideia hauek elkartuta aniztasunaren trataerak arrakasta izateko aukera gehiago izango duela deritzot.
Mirari Aizpitarte
Aniztasuna hitza entzutean, talde handi bat etortzen zait burura, persona desberdinez osatutako talde handi bat. Ikasgeletan dauden haurrez osaturiko taldea. Ikasle horiek, arraza, erlijio, kultura, ideologi… ezberdinetakoak dira eta desberdintasun guztio horiek batuz osatzen duten taldeari deritzot aniztasuna. Integrazio hitza entzutean berriz, pertsona bat, bedin da zein arraza edo zein kulturakoa den, iristen den tokira iristen dela, talde edo gizarte horretako partaide izatera, onartua izatera iristen denean integratua egongo da. Talde batean egon daitezkeen desberdintasunak kontuan hartuz, denen artean talde bat osatzea eta guztiak sentitzea talde horretako partaide. Lehen esan bezala, talde horretako kide bakoitzak desberdintasun bat edo gehiago izango ditu, hau da, inor ez da inoren berdin eta inor ez da inoren desberdin. ("Educar en la mirada y el oído") artikuluak dioen bezala.  Bakoitzak bere gaitasun eta ezgaitasunak izango ditu. Ezgaitasun hitza aipatzean, pertsona bat zerbait egiteko gai ez denean, gauza hura egiteko gai ez dela esaten dugu. Nire ustez, gizarte honetako kide den bakoitzak du ezgaitasunen bat. Ezgaitasun horiek mota desberdinekoak izan daitezke, luzeak, motzak, ezgaitasun arina edo bizitzan zehar oztopo handiak eragiten dizkigunak.
Eskoletan edota ikasgeletan daukagun aniztasuna kontuan hartuz, guztiontzako den hezkuntza sortzea izango da gure helburua, inor baztertu edo gutxietsi Gabe. Honi eskola inklusiboa deituko genioke.
Hau guztia kontuan hartuz, irakaslen garen edota izango garenaren aldetik, ikasgelan dauzkagun edo izango ditugun ikasleak ardatz hartuta eta bakoitzaren beharrak eta erritmoa errespetatuta, guztientzako hezkuntza bat eskaintzea izango dugu helburu.
Sara Garmendia
Aniztasuna zein inklusioa, hitz oso potoloak direla iruditzen zait.
Lehenengoaren kasuan, uste dut, hitza entzutean batez ere beste lurraldetako pertsonei egiten zaiela erreferentzia, hau da, eskola edo gela batean aniztasuna aipatzean, kanpotarren kopuruan eta hauen ohituretan, tradizioetan, kulturan....enfokatzen gara, gure herrikoak diren "pertsona berezi" horiek albo batera utziz. Ikasgela denok egiten dugu anitza, ez soilik kanpotarrek, denok garelako ezberdinak, denok ditugulako ezaugarri zein pentsamendu ezberdinak.
Beraz, aniztasuna ezberdintasuna dela esan genezake, eta guk, irakasle garen heinean, ezberdintasun horiek batu eta guztiok berdinak bilakatzen gaituen eredua eraiki behar dugu, non horri eredu inklusiboa deituko geniokeen.
Aipatzekoa da, inklusio eredu hau ez dagoela irakaslearen esku soilik, hezkuntza sistemako hainbat puntutan oztopo edo zailtasunak aurki baititzake. Oztopo horietako bat curriculuma bera litzateke, ez dago inklusibitateari begira egina eta kasuan kasu, egokitzapenak egin behar izaten dira. Beste bat ratio kopurua litzateke. Irakasleak ikasle bakoitzaren nahi eta beharrei erantzun behar die, baina ikasgelako ratio altuek ez dute hori ahalbidetzen, ez du bakoitza asetzeko nahikoa denborarik uzten.
Hala ere, askotan ez gara jabetzen ezberdin izateak onura asko dituela. Batetik, ezberdintasun horietaz jabetzeko gai izatea eta horri ahalik eta probetxu gehien ateratzea. Bestetik, mundua edo ingurua ikusteko modua aldatzean eragiten du, ikuspegiak zabaldu eta edozerri ateak ez ixtea ahalbidetuz. Azkenik, eta garrantzia berezia emanik, aniztasunak elkarrengandik ikasteko bidea irekitzen digu, bakoitzak ahal duena eskainiz besteei, horrela, denon ekarpenekin gure jakintzak osatuz.
Iosune Azcoitia Pampín
Aniztasuna, inklusioa, dibertsitatea, gaur egun edozein eskolan maiz erabiltzen diren hitzak dira. Aniztasuna, normalean, geletan herrialde desberdineko haurrak daudenean erabiltzen da, eta kultura aniztasuna dagoela ezaten da. Baina, aniztasuna ere adinarekin gerta daiteke, gero eta eskola gehiagotan egiten ari dena. Aniztasuna herrialde berdineko haurren artean ere gerta daiteke, haurak desberdinak baitira beraien artean. Oduan, burura etortzen zait, benetan eskoletan aniztasuna ematen da? aniztasuna edozein momentuan gerta daiteke eta edozein gauzarekin, kultura, adina, beharrak...
Baina, curriculumek, oraindik ere, aniztasuna alde batera uzten dute, normalean gelak adinka banatzen dira, behar bereziak dituzten haurrak banandu egiten dituzte... Eta hori gure zailtasun handiena da, eskokak curriculumetan eta konpetentzietan finkatu egiten dira benetan haurrengan pentsatu gabe Benetan jakin gabe, aniztasuna haurrei lagundu egiten diela, bata bestearengadik ikasten, kultura desberdinen artean ikasten, hizkuntza desberdinak, adin desberdinak... denek daukate zerbait irakasteko edota ikasteko ere.
Hala ere, uste dut, aukera gutxi ematen direla anistasunean ikasi ahal izateko, eta hori txertatzeko baliabide gutxi daudela, barrutik ezagutzen ditudan eskolak, oarindik ere, pareta gehiegi dituzte haurrak adinka banandu ahal izateko. Eta diru laguntza gutxi daude benetan eskolak aniztasunaren alde egin ahal izateko.
Nerea Martinez Yeregui
Sarritan, aniztasunaz hitz egiten dugunean, ikasteko zailtasunak dituzten ikasleak, etorkinak diren ikasleak, ezintasun fisiko edota psikikoa duten ikasleak,… etortzen zaizkigu burura. Baina, ikasle- talde baten aurrean aurkitzen garenean, ikasle guztiak izango dira desberdin, ikasle bakoitzak behar, interes, ezagutza eta ezaugarri desberdinak izango dituelarik. Ez ditugu inoiz bi ikasle berdin aurkituko. Hauxe litzateke aniztasuna, aniztasunaren barruan sartuko lirateke ikasle guztiak, guztiak baikara desberdin.
Askotan, ikasleen arteko desberdintasun horiek arazo edota zailtasun bezala ikusten ditugu, baina ez gara konturatzen aniztasunak izan dezakeen aberastasunean. Irakasle izango garen aldetik, garrantzitsua izango da aniztasunak ekar ditzakeen onurak kontuan hartzea, aniztasuna oztopo moduan ikusi beharrean, sortu daitezkeen egoera anitzak aprobetxatzen jakitea.
Azken urte hauetan aniztasuna, inklusioa, eskubide berdintasuna,… bezalako kontzeptuak etengabe entzuten ditugu gure inguruan. Eta bai, hau aurrerapauso bat dela esango nuke, kontzeptu hauek gure buruan izateak eta hauen inguruan eztabaidatzeak bide onetik goazela esan nahi duela iruditzen zait. Baina zer gertatzen da errealitatean? Hau beste kontu bat litzateke. Egia da, nire inguruan ikusi dudanean oinarrituz, gehiengoak badakigula kontzeptu hauen inguruko teoria. Hau da, gutxi gorabehera badakigu eskola inklusibo baten oinarriak zeintzuk diren, baina nola eraman hau praktikara?
Garrantzitsua izango da azpimarratzea aniztasunaren gai hau ez dela hezkuntza bereziko irakasleen gauza soilik. Aniztasunaren trataera irakasle guztiek kontuan hartu beharreko zerbait da, baita eskolako langile zein eragile guztiek kontuan hartu beharrekoa ere. Eskolaz gain, familietan, auzoan, herrian,… landu beharko litzateke. Azken finean, aniztasuna gizartean landu beharreko zerbait da.
Eskola inklusibo batetarako bidean goazela esango nuke, baina oraindik ere, bide luzea dugu aurretik eta bide horretan garrantzitsua izango da eskola bateko partaide guztien elkarlana (garbitzaileak, jangelako begiraleak, idazkaria, zuzendaritza taldea, familiak, arlo ezberdinetako irakasleak,…). Nire iritziz, guztion artean aurrera eginez soilik lortuko dugu gure eskoletan aniztasunari trataera egoki bat ematea.
Jone Gomez Ezeiza
Aniztasuna, ikasle bakoitza bakarra da, munduan anitzak gara, ez gara ez zuria ez beltza, koloretsuak gara. Ikasle bakoitzak bere ezaugarriak ditu eta hori aberastasun osoz bizi behar da. Esan bezala, ezaugarri ezberdinak ditugu behar, interes, erritmo, ezagutza… ezberdinak eta hori da aberasten gaituena eta indartu behar dena.
Gelako ikasle talde batean, guztiek dute zerbait esanguratsua eskaintzeko eta horrek ekarpen aberasgarria egiten dio taldeari, horrela elkarrengandik ikasteko aukera izanik. Bakoitzak eskaintzen duena errespetu guztiarekin entzutea eta onartzea ezinbestekoa dela iruditzen zait. Horregatik, hezitzaileak duen jarrera ezinbestekoa dela iruditzen zait, ikasle bakoitza ezagutzea eta bakoitzak dituen gaitasunak indartzea. Eta ez da soilik hezitzailearen lana, ikastetxeko langileena, familiena eta baita komunitate guztiarena ere, guztiek bat egiten baitute.
Hori horrela izanik, gure helburua, ikasle anitz horiekin guztiontzako eskola sortzea da, hain zuzen ere, eredu inklusibo bat eraikitzea. Hala nola, ikasle guztien parte hartzeari erantzutea. Horretarako, ezinbestekoa iruditzen zait, tresna eta baliabide egokiak eskaintzea, izan ere, haur guztientzat egokiturik daudela. Esate baterako, espazioak, ikasgelak, materialak…
Egia da, oso ondo barneratuta dugula teoria eta oso polita geratzen dela dena. Baina errealitatera jotzen badugu, gauzak apaintzen ditugun bezala egiten dira? Sarak azaldutakoarekin bat nator, ikasle kopuruarekin, hain zuzen. Nik adibidez, lehengo urtean praktiketan 23 haur nituen gela berean, horietatik hiruk behar bereziak zituzten. Nahiz eta, badakigun haur bakoitzaren behar eta nahiak erantzutea ezinbestekoak diren, azkenean, horrenbeste ikasle kopuruarekin ezin daiteke denetara iritsi, eta ezin daiteke gauzak ongi erantzun.
Maider Diaz de Cerio
Aniztasun eta inklusio hitzak entzuten ala irakurtzen ditudanean guztiontzako eskola burura datorkit. Guztiontzako eskolak ikasle guztien hezkuntza eskubidea bermatzea suposatzen du, eskola batean dauden ikasle guztiek hezkuntza hori jaso behar dute. Baina horrekin nahikoa da?
Badaude eskola batzuk aniztasuna duten ikasleek onartzearekin nahikoa dela pentsatzen dutenak, hau da eskola inklusiboak direla esaten dutenak. Baina horiek inklusiboak dira? Nola ulertzen dute aniztasuna?
Argi izan behar dugu garrantzitsuena ez dela umeak geletan sartzea, ikasle modua tratatzea baizik, hau da, ez da nahikoa ikasle guztien sarbidea bermatzea. Beraz, kasu horretan inklusioa eta aniztasunaren esanahia ez dugu guztien artean esanahi berdina partekatzen.
Niretzat guztiok aniztasuna adierazten dugu, denok paregabeak garelako. Bakoitzak dituen ezaugarriak, pentsatzeko eta jokatzeko erak aniztasuna adierazten du. Irakasleok gela bakoitza beste gela baten bezalakoa ez dela izango kontuan izan behar dugu, haur bakoitzak bere berezitasunak izango dituelako. Argi izan behar dugu gela batean zenbat eta aniztasun  gehiago egon orduan eta hobeto izango dela, ikasle guztion ezaugarrietatik ikasi ahal delako.
Aniztasuna era positiboan ikusi behar dugu eta argi eduki behar dugu guk, irakasleok, ikasleengandik ikasi ahal dugula eta alderantziz.
Aniztasunaren inguruan Anak eta Leirek(2012) haien ikuspuntua azaldu zuten:
“Eskola inklusiboak aniztasun horri guztiari egin behar dio lekua; eran­tzuna eta indarra eman behar dizkio hezkuntzaren ikuspegitik (…) Askotan, soilik positiboak diren ezaugarrietan oinarritzen gara normaltasuna adierazteko, eta ­aniztasuna zerbait negatiboa balitz bezala hartzen dugu. Aniztasuna, ordea, naturala da, eta bizitzako testuinguru, errealitate, egoera nahiz une guztietan aurki dezakegu.”
Nik haiekin bat nator, aniztasuna adierazten denean ala aniztasuna ikastetxe batean ematen denean beti negatiboa balitz bezala hartzen dugulako, guztiok desberdinak garela eta gure artean aniztasuna ere badagoela kontuan izan gabe. Besteek bezalakoa ez izatea ona da, horrek ez du bakarrik desberdina zarela erakusten, bakoitzaren berezitasuna eta posibilitate desberdinak  adierazten ditu.
Maddi Muxika Garmendia
Aniztasuna, inklusioa edota integrazioa benetan ongi memorizatu ditugun hitzak direla esango nuke, testuak apaintzeko eta dotoretzeko erabiltzen ditugun hiru kontzeptu magiko, baina ziur ote gaude bakoitzaren esanahiaz eta egiten dugun erabileraz? Ziur nago neronek ere oraindik hanka sartzen batzuk egiten ditudala baina, saiatzen naiz alden neurrian ekiditen, nahiz, akatsetatik ikasten.
Aniztasunaren inguruko diskurtsoa ematen dugunean, denon eskubideez hitz egiten dugu, denok berdinak garela eta inongo bereizketarik gabe multzo berdinean sartzen garela, baina aniztasunak ez dut uste hori esan nahi duenik. Aniztasunak, bai markatzen duela ikasle anitza, hau da, ikasle bakoitza bere osotasunean, eta den bezalakoa onartzea.
Baina aniztasuna tratatzea, irakasle nahiz erakunde bezala, haur bakoitzaren erritmoak errespetatuz baliabide eta erantzun desberdinak ematea dela esango nuke. Beste era batera esanda, aniztasuna bere osotasunean ematen denean gelan inklusibitatea ematen dela esango nuke, hots, gelan haur bakoitzari markatzen zaizkionean bere helburu eta edukiak eta irakasleak egiten duenean moldaketa hori haurrak ahalik eta hobekien ikasteko, orduan aniztasuna ematen dela esango nuke. Irakasleak egiten duenena ahalegina denak gelan erritmo desberdinetan ikasteko.
Gaur egungo ikastetxe asko eta asko inklusiboak direla esaten dute, aniztasuna defendatzen dutela eta denok berdinak garela. Erakundeak esan dezake zer eskaini nahi duen baina irakasleok izan behar dugu benetan sinetsi behar dugunok. Aniztasuna tratatzen dugu baina, ondoren, haurra gelatik kanpora aterako dugu eta bere jarraipena hezkuntza bereziko irakaslearen gain geratuko da. Nik uste lehendabizi irakasle bezala ohartu behar dugula, ikasleak guztiak gureak direla eta modu berdinean hezi behar ditugula (bakoitzak bere egokitzapenekin) eta behin hori ongi barneratua dugunean, aniztasuna ulertzeko zailtasun gutxiago izango ditugula.
LAIENE REKALDE MURGOITIO
Inklusioa eta aniztasuna, egun gure hezkuntza sisteman gero eta gehiago entzuten ditugun jakin beharreko termino garrantzitsuak dira. Inklusio hitzarekin sakondu baino lehen aniztasun hitza zer den aipatu beharra daukat.
Aniztasuna, gehienetan gurea ez den beste lurralde ezberdin batetik etorritakoei erreferentzia egiten zaie, edo horiekin lotzen ditugu, hots, ideologia, kultura, arraza, erlijioa ezberdin bat dutenei alegia. Nik uste dut aniztasuna gizartean bizi garen kide guztiek egiten dugula anitza, izan ere, bertako kide guztiek ezaugarri eta behar ezberdinez osaturik gaudelarik. Beraz, aniztasuna, norbanakoak ezberdinak egiten gaituen horri deritzo. Ezberdintasunak kolektiboa zein gizartea aberasten du, horrela ba, ezberdintasun horietaz jabetu eta probetxua atera behar diogu. Guztiok ikasten dugu guztiengandik, Contrerasek (2002) aipatzen duen moduan, ez daude bi indibiduo berdin, eskolan, ikasle bakoitza ez da ez berdina ez ezberdina, bakoitzak bere berezitasunak ditu eta hezkuntzak  berezitasun horiek jaso eta aberastasun gisa hatu behar dituela.
Guztiok ditugun ezberdintasunetatik habiatuta guztiontzako eskola bat sortzea da xedea, hots, eskola inklusibo bat eraikitzea. Eskola inklusibo bat lortu ahal izateko edo sortzen joan ahal izateko hainbat gauza kontuan izan behar dira, eskolako komunitatea edo kolektiboa osatzen duten guztien (zuzendaritza taldekoak, irakasle taldeak, garbitzaileak, ikasleak, familiak…) arteko elkarlana eta hurbiltasuna eta curriculumean agertzen diren oztopoei aurre egitea, hau da, ikasle bakoitzaren ezaugarriak kontuan hartzea eta bakoitzak dituen beharrak aintzat hartzea. Curriculumak orokortasunari ematen dio garrantzia eta hori da moldatu behar dena eskola inklusiboa izatea nahi badugu.
Laburbilduz, ezberdintasunetatik jantzi eta hezteak aberastasuna dakar bai pertsona zein gizarte ororentzat.
ATERA GAITEZEN DENOK GURE KONFORT EREMUTIK! (Oiane Fernandez)
Aniztasuna, modu erraz batean ulertzeko, ezberdintasunen multzoa dela esan dezakegu. Desberdintasun horiek modu askotarikoak izan daitezke baina azken finean, denak ezberdin. Adibidea gure eremura ekarriz, irakasleok haur talde bat daukagu gure egunerokotasuneko jardunean, egia da denak haurrak (pertsonak) direla baina haur bakoitza mundu bat dela ondo baino hobeto dakigu.
Unibertsitateko irakasle batek esan bezala, haurrak iceberg baten modukoak dira, lehenengo begirada batean iceberg-aren punta baino ez dugu ikusten, baina horren atzean asko dago deskubritzeke.
Irakasleok, lehenengo begi bista batez lagunduta haur bakoitzaren ‘analisia’ egiteko ohitura daukagu. Behaketa eta elkar-ezagutze prozesu horretan nahitaezkoa da informazioa jaso eta aurreiritziak sortzea, baina informazioaren erabilerarekin kontuz ibili behar gara. Askotan aurreiritzi horiekin etiketak sortzen ditugu, eta horiek gure burutik kentzea eta ideia horiek aldatzea da zaila egiten zaiguna. Akats hori ekiditeko informazio jasoketa hori jarraia izan behar da eta ezin dezakegu ideia horiekin gure ustea sortu.
Behaketa prozesu horretan, haur horiek gauza batzuk azaleratzen dituzte baina beste asko ezkutuan daude; badute bere motxila beldur, zailtasun, gogo, ezagutu gabeko gaitasunez eta beste hainbat argi eta itzalez betea. Haur bakoitzak barruan duena ateratzeko eta erakusteko aukera eskaini behar zaie, betiere erritmoak eta sentimenduak errespetatuz.
Aniztasun hori ezagutzea izan behar da irakasleon benetako erronka eta eguneroko lan tresna; Sacristanen artikuluan azpimarratzen den bezala, ezberdintasunak errealitatearen parte dira eta ‘berezitasuna’ ere balore bat dela ezin dugu ahaztu.
Gaizki ulertuak egoten dira eta pentsatzen da gelari aniztasuna ematen diotenak edo ezberdinak direnak HPB-ko ikasleak direla. Uste faltsua da eta aurretik azpimarratutakoarekin argi dago denok garela ezberdin eta horrek egiten duela gela edo gizarte bat ezberdin.
Aniztasunaren eredua ikastetxeetan txertatzerako orduan uste dut aldaketa txikitasunetik handitasunera eman behar dela. Horretarako irakasleak gara aldaketaren muina. Askotan ideia eta kontzeptuak oso argi ditugu, erraz defini dezakegu zer den aniztasuna eta ongi desberdin ditzakegu eredu inklusibo eta integratzailea, baina hori nahiko da? Ez, ez eta ez.
Esperientziak erakutsi dit hitzetatik ekintzetara pasatzea pentsa baino zailagoa dela. Askotan egiteko modu bat ezagutu eta horrekin aurrera egiten dugu; eta zurrunbilo horretan sartuta errutina batean murgildu egiten gara denbora pentsa baino azkarrago aurrera eginez. Etorkizuneko irakasleok baditugu eredu inklusiboaren betaurrekoak jantzita baina beharrezkoa duguna da gure gaitasunetan sinetsi eta pixkanaka-pixkanaka metodologia eta egiteko moduari buelta bat ematea.
Kontraesanetan pentsatuz nola izan daiteke azken urteotan etorkizuneko irakasleon formakuntzan aniztasuna eta inklusioa eguneroko diskurtsoa izatea eta gero praktikan hori azaleratzeko eta praktikara eramateko zailtasunak izatea? Askotan urte luzez jardunean egon diren irakasleen egiteko modua aldatzeko mugetan egiten da indar; hori alde batera utzi gabe, nik irakasle gazte askoren ‘konfort eremuarekin’ lotuko nuke aldaketarako zailtasuna edo oztopoa.
Errazagoa da dagoenarekin jarraitzea, erosotasunean gelditzea, gure beldur eta zailtasunei aurre egitea baino. Hau da nire zailtasunetako bat eta lehendabizi aldatu beharrekoa.
Nire hausnarketei erreparatuz, irakasleen figurari asko egiten diot erreferentzia; aldaketarako biderik errazena dela uste dudalako. Lehenengo urratsa, erreferente eta eredu izango garenoi, gure pentsamenduekin koherentziaz jokatzea da. Aldaketarako baliabidea gara gu eta gure barnean horretarako behar-beste erreminta ditugu, lana gure barnean horiek bilatzea izango litzateke eta pauso txikiak eman bide horretan. Sinetsi behar dugu baina baita ere errealitate bihurtu.
Atera gaitezen denok gure konfort eremutik eta egin dezagun salto esperientzia berrietara!