BIDEOAK by Ainhoa Dubrana

GIZARTE BERRI BATEN GARAPENERAKO IDEIAK - Koldo Saratxaga
Koldo Saratxagaren bideo honetan pertsonen eta sentimenduen garrantzia azpimarratzen da. Hezkuntzako eremua hartuz kritika nabarmena egiten du, hau da, eskolak alde teorikoari garrantzia handiegia ematen duela dio eta sormena alde batera uzten dela. Bere iritziz, ikasleei askatasuna eman behar zaie eta mundu honetan etorkizuneko pertsona kritiko bihurtu behar dira. Bideoan zehar, bere enpresaren eta hezkuntzaren arteko konparaketak egiten ditu. Izan ere, berak dio ez duela bere langileek robot baten izaera hartzerik nahi, pertsona izatea nahi du sentimendu eta pasioa erakutsiko duten pertsonak.
Guztiz bat nator Koldoren iritziarekin, uste dut gaur egungo gizarteak produktu batzuk bagina bezala tratatzen gaituela edo gutxienez horretara bultzatu nahi gaituztela. Denak berdinak izatea nahi dute, denek berdin pentsatu eta ekitea. Hezkuntzako arloan ere eragina du, pertsonak akademikoki prestatzen gaituzte eta iritzi propioa eraikitzearen ideia alde batera utzi da. Uste dut, hezkuntzaren erronka handi bat dela horrekin haustea, eta ikasleei ilusioa eta gogoa piztea lortu behar da.

IKT-en ERABILPENA - J.Adell
Kopetentzia digitalaren inguruan mintzo da Jordi bideo honetan. Izan ere, bere iritziz IKT-ek hezkuntzarako tresna oso aberasgarria dela dio. Nahiz eta askori beldurtzen gaituen arlo bat den, hezkuntzan oso baliagarria dela azpimarratzen du. Ikasleen ikaskuntza IKT-en bidez egitearen onurak aipatzen ditu. Baina hala ere, hauekiko formakuntza bat izatea behar beharrezkoa dela dio erabilpen egokia egiteko. Modu honetan, Saratxagak aipatu bezala IKT-ek ikasle autonomoak izaten bideratzen du eta bakoitzak bere nortasuna eraikiko du landuko duen informazioaren arabera. Horrek, ikasle kritikoak izatera bultzatuko ditu.

ESKOLA ZIBERESPAZIOAN - S. Mitra
Mitrak gaur egungo hezkuntza sistema zalantzan jartzen du. Izan ere, ematen den hezkuntza zaharkitua dagoela pentsatzen du eta irakaslearen rola eta tokia zein den birplanteatzen du.
Hau guztia, berak egindako esperimentu batean oinarritu du. Hain zuzen, herrialde txiro batean ordenagailu bat jarri zuen ikasgela batean eta handik bi hilabetera itzuli egin zen. Hor ohartu zen itzuli eta ikasleek ordenagailua kontrolatzen zutela. Bere iritziz beraz, IKT-ek laguntza handia ekartzen dute ikasgeletara baina hala ere irakaslearen tokia funtsezkoa dela aipatzen du. Horregatik, teknologia berrien eta irakaslearen arteko oreka bat aurkitu behar dela dio. Era honetan, ikasleen plazerrean oinarritutako hezkuntza bat aldarrikatzen du azterketen metodoa alde batera utziz.

LET'S TEACH KIDS TO CODE - Mitch Resnick
Bideo honetan Scratch programaren inguruan aritzen da Mitch. Berak dio, gaur egungo gazteei teknologia berriak erabiltzen erakutsi behar zaiela. Scratcha hori lortzeko gako bat dela dio. Izan ere, programa honen bidez ikasleek kodifikatzen ikasteaz gain, pentsamendu sortzaileak, elkarlana, idei berrien esperimentazioa lantzen dute. Era honetan, berriz ere ikaslearen autonomia eta askatasunari tokia uzten zaio. Klase teorikoak alde batera uzten dira eta ikaslearen interesetik abiatuz sormena lantzeko aukera ematen da.

ENTRE MAESTROS dokumentala
Dokumental honetan irakasle batek beste irakasleei hezkuntza mota desberdin bat erakutsi nahi izan die. Bere aburuz, irakasleak ikaslearen esperientzietan oinarritu behar dira eta hori ardatz izanki hezkuntza eredu desberdin bat proposatu behar dute. Errealitatearekin lotura duen hezkuntza bat planteatzen du nun gizarteko gatazka eta zalantzak landuko diren.
Horretarako, berak egindako esperientzia bat kontatzen du: 12 egunez eskola porrota jasaten duten ikasle batzuk hartu ditu. Haiekin, klase teorikoak alde batera utzi eta pertsona bakoitza kontuan hartuz hezkuntza mota bat egokitzen du. Modu honetan, ikaskuntza gauzatzen da eta ikasleen emozioak lantzeko aukera paregabea dela frogatzen du.