MATERIAL ETA TEKNOLOGIA BERRIAK by

SINOPSIA
ITSASOETAKO PLASTIKOEN KUTSADURA

Gaur egun, plastikoen erabileraren gorakada dela eta, itsasoak plastikoz bete egin dira eta bertako fauna eta flora kaltetzen ari dira. Datuen arabera, urtero 700 itsas espezie inguruk sufritzen dute kutsadura honengatik eta 100.000 hegazti eta ugaztun hiltzen dira. Horregatik, kutsadura honi aurre egiteko, zenbait metodo edo irtenbide bilatzen ari dira guk uste duguna baino askoz larriagoa delako, eta itsasoan dauden izaki bizidunak kaltetzeaz gain, gizakiarengan inpaktu handia izan dezakelako.

Alde batetik, Bartzelonako Unibertsitateko ikertzaileek, posidonia izeneko ur-azpiko landareak itsasoko plastiko eta mikroplastikoak harrapatzen dituztela eta lurrera eramaten dituztela ikusi dute. Posidonia belardiak urtero 867 milioi plastiko harrapatzen eta hondartzetara eramaten dituzte. Garraio hau posidonia deskonposatzean sortutako zuntzezko bolak plastikoarekin korapilatzean lortzen dira. Horri esker, ekosistemak zaintzen dira, itsasoak garbitzen baitituzte.

Bestetik, Harvardeko zientzialariek, plastikoa ordezkatu dezakeen krustazeoen oskoletatik ateratako material biodegradagarri eta biobateragarri bat asmatu dute; Shrilka. Material hau aluminioa bezain erresistentea eta gogorra da, baina plastikoa bezain arina. Jende askok gaur egungo arazo askoren irtenbidea izan daitekela uste du, material polibalentea, ekoizteko erraza eta merkea delako.

Amai dezagun esanez, gure planeta eta bertako espezie asko arriskuan daudela kutsadura honengatik. Aurrerapen hauetaz baliatuz eta bakoitzak bere partetik jarriz gero, orain arte isuri dugun plastikoaren zati handi bat murriztu dezakegu.

SINOPSIA
Noizbait entzun duzu karbonozko nanohodiei buruz? Zein izan daiteke haien funtzionalitatea? Imajinatzen duzu haien potentziala?

Gaur egun, zenbait materialen aurrerapen teknologikoei esker, esparru eta arlo zientifiko ezberdinetan eboluzioa posible izan da. Horien kasu esanguratsuak Karbonozko Nanohodiak izango lirateke, CNT (Carbon nanotubes) ingelesezko laburduraz ezagunak. Haren ezaugarrietan eta osaeran murgiltzeaz gain, hainbat esparrutan izan dezakeen funtzionaltasuna ere ikusiko dugu.

Karbonozko nanohodiak nanomaterialak dira, eta haien propietate elektriko eta mekanikoei esker, oso erabilgarriak izaten dira. Hori dela eta, hainbat ikasketa eremutan erabiltzen dira, hala nola, medikuntzan, fisioterapian eta baita gastronomian ere. Eremu horietan duen erabilgarritasuna ezagutu aurretik, nanomaterial honen aplikazioak ikusiko ditugu, horien artean biologikoak eta farmazeutikoak nabarmenduko ditugu. Biomedikuntza arloaren barruan, konkretuki, kabonozko nanohodien erabilera berritzailea neuronak birkonektatzeko aztertuko dugu.

Erabilera onuragarrietan zentratuko garen arren, zenbaitetan bere baliozkotasuna arriskuan jar dezaketen eragozpenak ditu eta horiek aipatuko ditugu ere.

Zientziaren maitalea bazara, nanomaterial honek arreta piztuko dizu. Zatoz gurekin!

SHRILK + POSEIDONIA

SHRILK + POSEIDONIA

SINOPSIA
Noizbait amestu al izan duzu zure inguruan kamuflatzearekin, kamaleoien antzera, beharbada? Sichuaneko unibertsitateko ikerlariek luzaro izan zuten gogoeta! Horregatik, animalia honen azala imitatzen saiatzen den materiala asmatu dute. Hau presioa, hezetasuna eta elastikotasunaren arabera aldatzen da eta urdinetik gorrirainoko aldaketak jasan ditzakela ikusi da.

Kamaleoien azalak ez du gizakion funtzionamendu berdina, pigmentu kontzentrazio askoz ere baxuagoa du, eta geruza askotako osaera. Honetan, kristal mikroskopikoak daude, faktore batzuen arabera mugitu eta kolore aldaketa ahalbidetzen dutenak.

Materiala garatzeko zelulosa polimeroa erabili ondoren, elastikotasunarekin arazoak izan zituzten eta horretarako PEGDA polimeroa gehitzen saiatu ziren, emaitza askoz hobeak lortuz.

Eta hau guztia, zertarako? Hamaika funtzio izan ditzake! Adibidez, ikusezina den tinta edota faltsifikazioak detektatzerako orduan interesgarria da kolore aldaketen teknikak hobeto ezagutzea.

SINOPSIA

Poliaminaz, egitura finez eta material zeharrargiz osatutako, baita sentsoreez hornitutako azal artifizial eta elektronikoa da. Leun eta malgua da eta ukimena, airea, hezetasuna eta tenperatura sentitzeko gaitasuna du. Potentzia gutxirekin lan egin dezake eta egonkortasun kimiko eta elektrikoa du.

Gure organoak bezala, birsortu edo erregeneratu daiteke, inolako laguntzarik gabe eta gainera, birziklagarria da.

Zientzialari batzuk, lortu dute azal elektroniko bat sortzea, “E-Skin” deiturikoa, robotei gizakiak duten sentsibilitate daktilarra emateko asmoz. Zientzialarien ustez, etorkizun batean robotak gizartean barneratuta egongo direlako, baita gizakiekin elkarlanean aritzen ere.

“E-Skin”-a sortzeko beste arrazoi bat, gizakion azal hondatu, deterioratu eta sentsibilitate gutxiago duten zatien ordez jartzea da eta azalaren propietateak errepikatuz, honen funtzio berbera egitea.

“E-Skin”-etik abiatuta beste produktu edo material nabari bat sortu dute, kamiseta bat zehatz mehatz. Kamiseta hau eguneroko arroparen azpian jarri daiteke inolako arazorik gabe, kableak ez dituelako. Bestelako jantziak bezala garbitzen da. Sentsoreen bidez,  pertsonaren tenperatura eta arnasketa neurtzen ditu eta kirola egiteko baliogarria da, zenbat kaloria galdu dituzun adierazten duelako. Kamisetan hartutako datu guztiak, batu eta Bluetooth bitartez mugikorrera bidaltzen ditu, mugikorrean datu guztiak izan ditzazun.

Gainera, Wii edo beste aparatu bateko bideo-jokoetara jolasteko baliogarria da eta urrutiko kontrolaren funtzio berdina egiten du, zure gorputzeko mugimenduekin, bideo-jokoko pertsonaia mugiaraziz.

SINOPSIA
Imajinatzen duzue minbizirik gabeko mundu bat? Ez litzateke lasaigarria izango gaur egungo gizartean gaixotasun kezkagarrienetako batentzako sendabidea aurkitu dela jakitea? Bada, mRNA teknologia duten txerto batzuei eta hidrogel berezi bati esker hori lortu daiteke. Hau da, hain zuzen ere, bere azterlanari esker Txinako Nanozientzia eta Teknologia Zentro Nazionaleko ikerlari talde batek lortutakoa.

mRNA teknologian oinarritutako immunoterapiari esker, minbizi-zelularen informazio genetikoa hartuta minbiziaren aurkako erantzun bat garatzen da, patogeno ahuldua erabiltzearen metodo konbentzionala erabili ordez. Horrela txertoa askoz azkarragoa, seguruagoa eta merkeagoa da.

Tumore zelulen informazio genetikoa erabiliz, paziente bakoitzarentzat txerto espezifiko bat diseinatu daiteke. Horrela, gorputzaren defentsek tumorea detektatu, patogeno kontsideratu eta erasotu dezakete. Honi esker, tumorea eta haren hedapena desagerrarazi daiteke.

Hala ere, txerto hauek badute arazo bat: oso ezegonkorrak dira. Horregatik, mRNA egonkor bilakatzeko, ikerlariek hidrogel berezi bat sortu dute, mRNA duten kapsulak pixkanaka askatuz mRNA gorputzean denbora gehiagoz irautea lortu dutenak. Horrela, emaitzak asko hobetu daitezke.

Teknologia hauei esker, minbiziaz gain, zika edo ebolaren kontrako txertoak egin daitezke, baita gripearen kontrako txertoa ere! Gainera, gaur egun hain famatuak diren COVID19-aren kontrako txerto batzuk honela sortu dira!