Nire gogoetak by

Ane
Hezkuntza eskubidea,  hitzak dioen bezala, herritar orok hezkuntza sistema bateratu batean parte hartzeko eskubide bezela ikusten dut. Baina kontutan izan behar dugu, gizartearen %100aren eskolarizatzeak, klasean aniztasuna izatea dakarrela bai edo bai. Horren adibide dugu irudian ikusten diren klase berean izan ditzakegun ikasle mota desberdinak. Argi dago, hauetariko bakoitzak ikaste erritmo desberdin bat izango duela arrazoi desberdinengatik: motibazioa, abilezia, egoera pertsonala... Ideala, hauetariko bakoitzari ikaste prozesu pertsonalizatu bat eskeintzea litzateke, bakoitzaren erritmoak errespetatuz bakoitzaren gaitasunei etekin handiena ateraz.

Asier Agirre
Zer da hezkuntza eskubidea?

Nire ustez hezkuntza eskubidea pertsona guztiok (jatorriak, erlijioak… axola ez duelarik) ikasketa batzuk burutzeko duen legezko eskubide moduan ikusten dut.

Hala ere, ezberdintasun ugari dauden arren gure gizartean, hezkuntza ere bakar bat dagoela uste dut, nolabait mugak jarriz hezkuntza ereduan.

Hori esanik hezkuntza eskubidea gizaki ororen premiazko eskubide moduan ikusten dut, gaur egungo unibertsalizazioa arrakasta eran hartzen dudalarik, inklusio sozialaren gaia lantzen jarraitu behar den arren.

Zer da niretzako aniztasuna?

Nire ustez aniztasuna aipatu berri ditudan pertsona ezberdinek (bai erlijioagatik, jatorri sozialagatik, pentsaeragatik, kulturagatik…) osatzen dute, eta baita euren artean sortzen diren erlazioek ere.

Aniztasun hori edukitza gaur egungo hezkuntza eredu batzuek (LOMCE adibidez) askotan pertsona batzuen esklusiora garamatza, eskola porrota arazo larri bat delarik estatu espainiarrean.

Nola erantzuten diot jardunean?

Erantzuna ematen saiatzen naiz askotan ezagutzak era ezberdinetan bidaltzen ditudalarik. Ikasle bakoitzaren errealitatea zein den ezagutzen saiatzen naiz, ikasgaiarekiko edota titulaziorako euren benetako motibazioa zein den ezagutzeko asmotan. Hori jakinik, ikasleak paper aktibo bat edukitzea dut oinarri, ezagutzak era ezberdinetan barneratuko dituztelarik: irakurketak, kasu errealak, teoria, ariketak, praktikak… Askotan ere irakaslea pertsona autoritatio moduan ez ikusteak laguntzen du, beraien gelako konfidantza igotzen delarik eta pertsona askoren partaidetza sustatzen delarik.

Zer esango zenuke irudi hau ikusita?

Nire ustez irudi honek ikasleekin harreman gertu bat ez daukan irakasle baten aurreiritziak erakusten ditu, etiketa batzuk. Hala ere, ikasleekin gertutasuna oinarri moduan daukan metodologia bat erabiliko balu, ez dut uste bere iritzia hori izango litzatekeenik. Denak gara ezberdinak, baina denok dugu zerbait ona aportatzeko.

Irune
Hezkuntza eskubidea, pertsona guztiok heziketa prozesuan parte hartzeko dugun eskubidea da. Ez da inolako bereizketarik egin beharko pertsonaren jatorriaren, erlijioaren eta bestelako ezaugarrien arabera. Zoritxarrez, bereizketa horiek agerian daude. Bestetik, klase baten barruan ere aniztasuna aurkitu dezakegu, hau da, ikasle ezberdinek, ezaugarri ezberdinekin, osatzen dute klasea. Ikasleek arrazoi ezberdinengatik ikaste erritmo ezberdinak dituztenez, batzuk ikasketekiko motibazioa eta interesa galtzea ekarri leike. Hori ekiditzeko, ikasle bakoitzari, indibidualki, egokitutako heziketa landu beharko da, erritmo ezberdinak errespetatzen direlarik.

Leire
Nire iritziz mundu guztiak izan behar luke Hezkuntza josotzeko eskubidea; berdin da zein klase-sozialetakoa den, zein erlijiotakoa den, zein den pertsonaren koefiziente intelektuala, zein "urritasun" jasaten duen... Hezkuntza sistema prest egon beharko litzateke aniztasun honi aurre egiteko eta pertsona "mota" bakoitzari beharrezkoa duen hezkuntza emateko.

Nire jardueran aniztasun hau identifikatzeko gai naiz, baina ez ditut erramintak kasu bakoitzaren aurrean estrategia ezberdinak erabiltzeko. Adibidez, joan zen ikasturtean neskak Senegaldar bat izan nuen ikasgelan; hizkuntzarekin zailtasun handiak zituena. Hau zela eta, momentu batzuetan klaseko erritmoa jeitsi egin behar izaten nuen, baina gero konturatzen nintzen beste ikasle guztiekiko ez zela bidezkoa. Nola kudeatzen da honelako egoera bat? Honez gain, ez nuen klasetatik kanpo neska honi laguntzeko errekurtsorik (denborarik). Garbi dago, gai honen inguruko erremintak, estrategiak... behar ditudala.

Irudian ikusten dena egunero ikasgelan egiten dugun zerbait dela deritzot. Nahi gabe, irakasleok ikasleak "klasifikatzeko" ohitura dugu: onak, txarrak, konfiktiboak, lotsatiak, "laburtxoak"... Eta honek gure klaseko jarrera kondizionatzen duela uste dut; nahiz eta jain gaizki egiten dugula. Hau aldatzeko ere laguntza beharrezkoa dugula uste dut

Aritz Aranburu
Hezkuntza eskubidea, oinarrizko hezkuntza pertsona guztientzat bermatzen duen eskubidea da. Ala ere, nire iritziz eskubide honek orokorragoa behar luke, eta hezkuntza maila oro barnebildu beharko luke pertsonen garapenera zuzenduta. Beti doakoa izanik eta inolako bereizketarik egin gabe pertsonen artean.

Bestalde, aniztasuna

Endika Ruiz de Samaniego

Hezkuntza eskubidea, gainontzeko eskubideen modura, edozein pertsonak izan beharko lukeen eskubide bat da. Ez dio axola nongoa den, zein iritzi, sinismen edo jarrera daukan, pertsona den heinean, izatez beharko lukeen eskubidearen barruan kokatzen den beste eskubide bat da.

Jadanik bereizketa bat egin dut (nongoa den, sinismenak, jarrerak etabar), hor barruan kokatzen dut nik aniztasuna; izan erritmo aniztasuna, gaitasun aniztasuna edo izate eran bakoitzak daukan modu propioa da niretza aniztasuna.

Aniztasun horretan, segun eta zein den ikaslerekiko gertutasunaren arabera, ikasleak sailkatzeko arriskua dago. Hori bera da, irudian ikusten dudana. Sailkatze-epaitze horrek, irakasleak klasearekiko daukan gertutasunaren islada baino ez da. Kasu honetan, nire ustez gertutasun askorik ez daukan irakaslearen epaiketa azkar bat baino ez da. Pertsona bakoitzaren atzean, istorio berezi bat dago eta horren arabera, jarrera bat edo beste izango du.

Hor kokatzen da irakaslearen ardura, ikasle bakoitzaren atzean dagoena deskubritzea, behar duen heinean lagundu ahal izateko edota modurik eraginkorrenean, jakinduria elkar gehitzen joateko.