Inauteri garaia by AMAIA LEIBAR

ITUREN ETA ZUBIETAKO INAUTERIAK
Egilea: Maialen Aincioa
Zubieta eta Ituren Nafarroako iparraldean daude, Arantzatik hurbil. Zubietatik Arantzara 17km daude. Zubieta Malerreka udalerrian dago kokatuta.

Ituren eta Zubietakoek inauteriak elkarrekin ospatzen dituzte.

Zubietan, urtarrileko azken astean ospatzen dira inauteriak. Joaldunak astelehenean Iturengo kaletik pasatzen dira eta asteartean Zubietako kaletik pasatzen dira.

Zubietan joaldunez mozorrotzen dira, baina baita garrantzia handia dute mozorroek ere. Joaldunez mozorrotzen direnak, abarkak daramatze, parpailak dituzten gonazpikoak, ardi-larruzko zamarrak gerrikoan eta besoetan, koloretako zapiak lepoan, ttuntturroa (zintak dituzten txano konikoak) eta zaldi-zurdazko isipua eskuin eskuan. Iturenen ere mozorrotzen dira joaldunez, baina oso antzekoak izan arren, bi herrietako joaldunen mozorroak detaile txikiak dituzte ezberdintzeko herri bateko joaldunak eta besteko joaldunak.

Uste dute, zintzarrekin egiten duten soinuak espiritu txarrak uxatzen edo urruntzen dituztela.

Ez dakite noiz hasi ziren Zubieta eta Iturenen inauteriak ospatzen, baina 2002an joaldunen janzkerak aldatu zituzten.

INAUTERIETAKO ESPERIENTZIA

Nik 7-8 urte nituenean, Arizkuneko inauteriak ikustera joan ginen familia osoa. Betidanik asko gustatu zaizkit euskal mitologiako mozorroak, oso ederrak eta originalak iruditzen zaizkit.

Nik ez nekien “hartza” izeneko pertsonaia bat zegoenik eta orduan ikusi nuenean, beldurtu egin nintzen. Beldurtu egin nintzenez, negarrez hasi nintzen eta beste leku batera joan behar izan ginen. Bueltatu ginenean, hartza, berriro ere, ikusi genuen eta ikaragarrizko sustoa eman zidan. Negarrez hasi eta etxera bueltatu ginen.

ALTSASUKO INAUTERIAK
Egilea: Ainara Alemano

Altsasu Nafarroako herri bat da,  Euskal Herriko epizentroan kokatua dagoena. Iruñetik 50km-ra dago eta haren merindadean dago.

1930an  ospatzen hasi ziren Altsasuko inauteriak, baina estatuko arrazoi batzuengatik inauteriak galdu ziren eta 1980eko hamarkadan berreskuratu zituzten.  Altsasuko inauteriak Euskal Herriko inauteri ezagunetakoak dira.

Altsasuko inauterietako pertsonaia nagusiak momotxorroak dira. Momotxorroak,  ardi larruak bizkarrean, adarrak buruan jantzirik, aurpegia estalirik eta odolez zikindutako amantalarekin jantzita doaz. Tradizioari jarraiki, lehenengo momotxorroak kalez kale biltzen dira, izua eraginez. Ondoren, su baten inguruan dantza egiten dute.

Horiekin batera, sorginak izeneko pertsonaiak daude. Horiekin Akerra izeneko pertsonaia doan. Sorginak zarpaildutako arropa ilunez jantzita eta erratza eskuetan  hartuta doaz. Sorginek eta Akerrak sua pizten dute, Akelarrean.

Horrez gain, momotxorroak, Juantranposoak, Maskaritak, herensugea eta Matxin gaiztoak daude.

Nire esperientzia Ikastolako inauterietan

“Nire esperientzia Ikastolako inauterietan oso ona da. Mozorrotzen gara, kalejira egiten dugu eta, azkenik, Miel Otxin erretzen den bitartean, bere inguruan dantza egiten dugu".

UHARTEKO INAUTERIAK
Egilea: Mikel Aranguren
Iruñeko eskualdean dagoen herri honek beste herrietako pertsonaiak hartzen ditu, esate baterako, joaldunak edo zanpantzarrak eta zamaltzainak (zaldi burudun pertsonak) haien jatorria Ituren eta Zubietakoa da. Hori gutxi balitz, bertako pertsonaiak izaten dira, adibidez:

Tipulon: Altuera handiko pertsonaia da, tipulazko trentzaz estalita eta hostoz egina dago eta batzutan iratzez estalita.

Txatxoak: Tipulonarekin batera joaten dira kalejira osoan eta zirikatua izaten da kemaluloengandik. Kemakuloei buztana kentzen diete eta surtza batean erretzen dira haien gaiztokeria kendu ahal izateko.

Minervas: Ur-ontzi eta eskuila batekin joaten dira, mozorrotuta joaten ez diren pertsonak bustitzeko eta beldurtzeko.

Quemaculo: San Juan ohituretatik hartutako pertsonaiak dira non gazteek buztana (tipulazko txirikorda lehorrak ziren) erretzera jolasten zuten.

LIZARRAKO IHAUTERIAK
Egilea: June Ardanaz
Lizarra Nafarroako mendebaldean kokatuta dago.

Lizarrako ihauteriak, 3 larunbatetan ospatzen dira, Kaldederoen gaua, Herri ihauteriak eta ihauteri koloretsuak. Hiru ihauteri horiek hiru astetan ematen dira.

Kaldederoen gaua:

Lizarrako jendea, kaldederoz jantzita eta haien zartagin eta makilekin kaletara ateratzen dira denbora bikaina pasatzera eta zarata egitera. Parranda izaten dute gau osoan zehar. Gau horretan egiten duten zarata Lizarrako ihauteriak iritsi direla ospatzeko da, eta alaitasuna agerian nabarmentzen da, ihauteriak oso festa garrantzitsua direlako haientzat.

Herri ihauteriak:

Gazteentzako eta txikientzako gauza asko prestatzen dira, hala nola, Santiagoko plazan txikiak elkartzen dira eta dantzan ibiltzen dira. Baina egun honetako gauzarik garrantzitsuena, 19:30ean hasten da, Aldabika karroza batean kaleetatik eramaten dute eta “Los Fueros” plaza nagusian erre egiten dute.  Aldabika, “La Bota” peñaren panpina da eta panpin hori herri ihauterien sinboloa da.

Ihauteri koloretsuak:

Ondo pasatzeko eguna da, mozorro lehiaketa bat dago, non irabazleak 150€ irabazten dituen. Bazkaldu ondoren, txokolatada handi bat dago Lizarrako jende guztiarentzat, txiki eta helduentzat. Beraz, ez itxaroin eta joan egun on bat pasatzera!

Nire esperientzia:

Gure Ikastolan urtero ihauteriak ospatzen ditugu. Laugarren mailan nengoenean, kaldederoz jantzita etorri ginen, eta dantza bat egin genuen, zein denbora luzean zehar prestatu genuen. Lizarran bezala, baina goizean, kalejira bat egiten da. Atarrabiako plaza nagusira iritsi ginenean, gure dantza antzeztu genuen, gurasoak, irakasleak eta kurtso osoa geunden han. Oso ongi pasa nuen.

LANTZEKO INAUTERIAK
Egilea: Aitana Avelino

Lantz, Nafarroako iparraldean dagoen herria da,Nafarroako eta Euskal herriko inauteririk ezagunenetarikoak dira bertakoak. 1964an berpiztu ziren Lantzeko inauteriak. Ospatzeari utzita eta ahazten hasia zegoen, behin eta berriro debekatua izan zelako, baina anaia batzuek festa ezin zitekeela galdu uste zuten eta zeruak eta lurrak mugitu zituzten berpiztu zedin.

Astearte inautean herriko kaleak pertsonez jendez betetzen dira,eta Miel Otxin izeneko panpina erretzen dute,herriko plazan,izan ere,kondairak esaten duenez, Miel Otxin lapur gaiztoa harrapatu zuten eta berarekin bukatu zuten. Horregatik jendea ziripotez, zaldikoz, arotzez eta txatxoz janzten dira.

Ziripot gizon lodia da,gorputza lastoz beteriko zakuez estalia duena. Horri segika, Zaldikoa, zaldi basatia d. Azkenik, Txatxoak, animalia larrutan jantzita, bertan daudenak zirikatzen dituztenak, makilak eta erratzak daramatzatelarik.

NIRE ESPERIENTZIA

Lantzeko inauterietan egon nintzenean, Txatxoak asko zirikatzen zuten,jende asko zegoen mozorrotuak,kalejira antzeko bat egiten zuten,plazan bukatzen zen,. Han Miel Otxin erre zuten eta beraren inguruan dantzatu zuten.

BURLATAKO INAUTERIAK
Egilea: Ibai Azcarate

1988. urtetik hona egiten den Burlatako inauteriari Martingala deitzen zaio.

Pertsonaiak:

Aierbeko Lukas: Martingalaren pertsonaiarik nagusiena da. Harrapatu eta atxilotu egiten dute sorginkeria batzuk egin omen zituelako. Zorrotzek epaitu eta erretzen dute.

Muxinariak: Aierbeko Lukas laguntzen dute. Beltzez jantziriko emakumeak negarrez egoten dira ibilaldi osoan.

Zorrotzak: preso daramatenaren epaileak dira. Lukas epaitzen dute.

Joaskileroak: Martingalara doan jende guztiari deritzo. Koloredun jantziak, erratza tipia, pandereta, lastozko txanoa, ezkiltto edo kanpanila batzuk daramatzate. Ezkilttoak eramatearen arrazoia da burlatarron ezizena delako: "campaneros".

Nire esperientzia:

Nire esperientzia ona izan da. Giro alaia eta eguraldi ona egiten badu, Aierbeko Lukas erretzen ikusteko, hobe izaten da.

TOLOSAKO INAUTERIAK
Egilea: Yun Garcia

Tolosako inauteriak Tolosan ospatzen diren inauteri urbanoak dira, Euskal Herriko inauteri ospetsuenetarikoa dira. Euskal Herriko jende asko erakartzen du, leku guztietakoa.

INAUTERIEN OSAGAIAK:

Inauteri hauek osagai guztiak biltzen dituzte Tolosan, hala nola, txosnak, txaranga, desfileak, danborrada, zezenak ere badaude, eta noski,lagun taldeak. Beti bezala, 12:00 egiten da txupinazoa, musikak jende guztia biltzen du dantzatzeko edo abesteko. Antzerkiak edo kontzertuak ere badaude.

Informazio gehiago behar baduzue, link honetan daukazue:

Tolosakoinauterienprogramazioa

TOLOSAKO KOLOREAK:

Tolosako jendeari asko gustatzen zaizkio mozorroak, baina kolore askoekin, horrela kaleak kolorez beteta daude. Gainera, jendearen giroa oso eranskorra da energia asko transmititzen dizu, baita dantzatzeko gogoak ere. Aipagarriena karrozak dira,ehundaka karroza ikusi ahal dituzu Tolosan.

NIRE ESPERIENTZIA:

Nire ikuspuntutik, inauteriak jai hoberenetarikoak dira, denok mozorrotuta eta ongi pasatzen, lagunekin momentu on bat pasatu ahal duzu eta inori ez zaio inporta nola zoazen jantzita edo zer egiten duzun. Adibidez, Ikastolan dantzatzen dugu polikiroldegian, dantza asko egoten dira batxilergokoek eta guzti dantzatzen baitute. Gainera, kalejira txiki bat egiten dugu, aurtengo inauterietan bustita bukatu nuen!

AOIZKO INAUTERIAK
Egilea: Iradi Blasco

Aoizko inauterietako pertsonaia nagusienak Kaskabobos eta Maskaritas dira. Kaskaboboek eramaten dituzte traje batzuk arlekin estilokoak, zintzarriekin apainduak, soinua egiten dutenak korrika egitean kaleetan zehar jendearen atzetik. Kapela eta maskarak ere badituzte. ura botatzen diete

oinezkoei.

Inauteriko asteartean, arrautza eta txistorra bilketa bat egiten da gero herriko elkartean afari bat egiteko, txistorrazko tortilla afaltzen dute.

Bideoa.

NIRE ESPERIENTZIA

Ni txikia nintzenean beti Lantzeko inauterietara joaten nintzen. Asko gustatzen zitzadan, baina, pertsonaia batzuek beldurrra ematen zidaten. Adibidez, Ziripot eta Mielotxinek. Han lagun bat neukan eta beti pertsonaiak atera baino lehen ikustera joaten ginen eta oso ongi zegoen, baina duela 3 urte edo horrela utzi diogu joateari ez duelako ilusio berdina egiten  txikia izan edo ez.

ALTSASUKO INAUTERIAK
Egilea: Oihan Gonzalez

KOKAPENA:

Altsasuko inauteriak izenak esaten duen bezala Altsasun ospatzen dira. Altsasu Sakana kokatuta dago, “Burundako” haranean, Iruñeatik 50,2 km-tara.

FESTA EGUNAK:

Batetik, beti asteko egun berberetan ospatzen da, baina urtero datak aldatu egiten dira errautsetako asteazkena eta “kuaresmako” larunbata diren egunen arabera.

Errautsetako igandean hasten da txikien inauteriekin, inauterietako asteartearekin jarraitzen du, bertan Momotxorro izeneko pertsonaia batzuk beste batzuekin batera kaleetara ateratzen dira, azkenik, “kuaresmako” lehen larunbatean ere ospatzen da.

MOMOTXORROAK:

Bestetik, “momotxorroak” erritu prehistoriko batetik atereak daudela dirudi, momotxorroen arropa oso bereizgarria da, saki baten gainean artilezko espaldero bat, horren gainean bi adar, gorputza estaltzeko kamisoi zuri bat, praka urdin batzuk, betiko albarka beltzak galtzerdi zuriekin eta egurrezko sarde bat daramate. Espalderoa izan ezik, arropa guztia eta sardea odolez zikintzen dute.

Momotxorroen betebeharra, batez ere, haien janzkerarekin eta sardearekin jendeari eta hurbiltzen den guztiari beldurra ematea da. Musikarekin batera dantzatu egiten dute eta ikusleak beldurtu nahi dituzte.

INAUTERIEN HOBEKUNTZAK:

Zoritxarrez, 30ko hamarkadatik 80ko hamarkada arte ohitura hau galdu egin zen, baina 80ko hamarkadan ohitura hau aberastu egin zen, hau da, momotxorroekin batera sorginak erantsi ziren, haiekin batera ar gapirioa, gazteleraz “Macho Cabrío”, Akelarre bat izango bazen bezala. Horrez gain, gazteleraz

Mascaritas izeneko pertsonaia batzuk ere badaude, hauek haien buruaren gainean koltxoi distiratsu eta damasko antzeko bat jartzen dute, hura lotzeko soka bat eta ponpoi bat erabiltzen dute.

NIRE ESPERIENTZIA PERTSONALA (BURLATAKO MARTINGALA)

Niri Martingala asko gustatzen zait, oso giro polita egoten da, jendea musikarekin batera kaleetatik ibiltzen da, bertako pertsonaia nagusia Aierbeko Lukas da, Mielotxinen oso antzekoa da, baina istorioa asko aldatzen da. Bi egunetan ospatzen da, bi egunak jarraiak izaten dira, lehen egunean Lukasen harrapaketa izaten da, kaleetatik Lukas daraman pertsona jendea beldurtu nahian dabil. Bigarren egunean, Ezkabazal plazan Lukas urkatu eta erre egiten da. Oso polita, guztiz gomendatzen dut.

LUZAIDEKO INAUTERIAK
Egilea: Ekaitz Goñi

SARRERA

Hasteko, aurten 50 urte betet dituzte Luzaideko bolant dantzek, inauterien egunetan egiten direnetik. Izan ere, 1850. urtetik atzera ezin gaitezke joan Luzaideko bolant dantzen historia jakiteko, dokumentuak gordeta zeuden eliza erre zela baitzen.

OSPAKIZUNA

Luzaideko bolantak tradizio bat bezala mantendu dira. Gainera, sortzen duten arima eta pozgunea obetu ezinak dira. Luzaideko dantzak herriko plaza eta porikiroldegi nagusian ospatzen dira.

Lehenik eta behin, herriko jendea eta 100 dantzari inguru elkartzen dira urtero Pazko igandean.  Luzaideko konpartsan, Nafarroa Beherekoetan, dituzten pertsonaia hauek dira: bi zaldiko, makilariak (musika propioarekin dantzatzen dutenak), zapurrak (garai batean herriko harakinak), zigantiak (emakume itxura duten erraldoiak), axe ta tupinak (artzainak bere ardiak otsoetatik nola babesten zuen irudikatzen dute), banderariak (Luzaideko  bandera eta ikurrina daramatzatenak), gorriak (dantzaz arduratzen direnak) eta, azkenik,  bolantak (dantzatzen duten emakume eta gizonak.

Horretaz aparte, herriaren hasieratik, kalejira eder batean dantzatzen dute, Pazko Eguneko inauterieei hasiera emateko.

Aurreko partean musikoek daramate kalejira. Ostean, neska txikiak doaz, neskatxo helduagoekin bukatuz. Haien ondoren mutil  gazteak dantzatzen hasten dira haien jantzi dotore eta politekin, gizonekin bukatuz.

Segidan, herriko plaza nagusira dantzatzen joaten dira Martxa izeneko dantzaren konpasean. Han bertan hainbat dantza dantzatzen dute, horietatik nagusienak, Bolant-dantza, baita Hegi, Ostalerrak eta Marianak izeneko jautziak ere eta horiekin batera Euskaldunak eta Sorginak koreografiak.

Izan ere, 2017tik neskek parte hartze nabarmenagoa izan dute dantzetan herri-kontsulta bati esker.

Luzaideko plazan dantzatu ondoren, dantzariak etxera joan, pare bat ordutan jan, atsedenaldian egon eta arratsaldeko 17:00etan berriro beste dantzariekin elkartu eta kalejira berriro eginez frontoira jaisten dira, ikuskizunari amaiera emateko.

IOTERIAK LEITZAN
Egilea: Izaro Ibarra

IOTERIAK LEITZAN

Leitza Nafarroako herri bat da. Mendialdeko ipar-mendebaldean kokatuta dago, Kantauri-Atlantiar eskualdean.

Herri hauek egiten dute muga:

Iparraldean: Berastegi eta Goizueta.

Hegoaldean: Uitzi (Larraun).

Ekialdean: Goizueta, Ezkurra (Malerreka) eta Beruete (Basaburua).

Mendebaldean: Berastegi eta Areso.

Leitzako ioteriak urtarrilaren izaten dira eta Euskal Herriko  lehenetariko batzuk dira, non lau egunetan zehar herriko kaleak kolorez eta giroz betzen diren.

Lehen egunean herriko jendea mozorrotu eta etxez etxe musikarekin batera ioteritako programa banatzen egoten dira. Hasi eta bukatu berdin egiten da.

Urtarrilaren azken igandean, desfile nagusiena egoten da. Egun politena eta garrantzitsuena da herritarrentzat.

Herritarrak kuadrilaka mozorrotu egiten dira  eta karroza bat egiten dute. Hori 12:00etan hasten da, eta egun guztian zehar egoten dira. Eskolako jangelan bazkaria egiten da, umeentzat ere. Gainera, txu-txu trena egoten da herri osotik bueltak ematen.

Karrozak liluragarriak dira.

Astelehenean, mozorro "libreen" txanda izaten da eta Ioterien azkenengo egunean, baserrietatik ohiko kalejira egiten da.

Esperientzia pertsonala:

Bertan egotean harrituta gelditu nintzen zelako karroza landuak eta politak zeuden, oso lan handia zegoela atzetik begi bistan ikusten zen. Gainera, oso giro ona zegoen, jende asko kalean, ondo pasatzen...  Desberdina eta atsegina iruditu zitzaidan. Geroztik urtero joaten naiz.

Hona informazio eta bideoak:

http://leitzakoihoteak.blogspot.com/

https://www.youtube.com/watch?v=AScyRWxpel8

https://erran.eus/leitzaldea/1548827190508-inauteri-euritsuak-baina-koloretsuak-izan-dituzte-leitzan

https://www.inauteriak.com/eu/blog/leitzako-ioteriak-2019/

ATARRABIAKO INAUTERIAK
Egilea: Eunate Larrea

Atarrabia Nafarroako erdialdean kokatzen da, Burlata, Huarte eta Arrerekin mugak ditu. Inauteri astearteko aurreko asteburuan ospatzen dira inauteriak Atarrabian.

Industrialak eta landakoak

Atarrabiako inauterietan bi pertsonaia dira esanguratsuenak industrialak eta landetakoak.

Industrialek buruan maskara bat daramate, kolorezko zintak zintzilika eta jantzia horrelakoa da: alkandora zuri bat, gona edo galtza zuri batzuk, faja gorri bat eta aldakan kolorezko zintak zintzilika.

Landatakoak horrrela janzten dira: buruan lastozko kapela bat aldeetan kolorezko oihalak zintzilika eta matraileko maskara eta jantzia oihalezko lepokoa kolorezko oihalez egina, koadrozko edo kolorezko alkandora, faja beltza, galtza urdinak eta abarkak.

Asteburuan zehar, ostiralean hasita, hainbat ekintza egiten dira. Atarrabia jai giroan murgiltzen da Inauterien ospakizunean. Egitaraua zabala izaten da: kalejirak, dantzak musika…

Antsoren mozorrotzea, pregoiaren irakurketa eta Ihauterien hasiera goizeko egiten dira ostiral goizean, herriko ikastetxeen parte hartzearekin. Larunbat goizean taldeen biltzea egiten da, amaieran denak elkartuz. Mikelats, Atarrabi eta Mari ere bertan izaten dira. , kalejirarekin hasteko. Horiek dira asteburuko ekintzatako batzuk.

Hona aurtengo labupen bideoa.

Landako eta industrialen dantzak hemen.

ESPERIENTZIA PERTSONALA

2015. urtean Altsasuko inauterietan egon nintzen. Ailegatzean, hango Ikastolako frontoira joan ginen, bertan, kalejira hasten zen eta momotxorroek han mandalak odolez zikintzen zituzten.

Kalejira bukatu eta gero, plaza kaletik gindoazela pertsona bat pasa zen behiaren organo batekin eta astinduz odola bota zigun.

Azkenik, plaza Nagusian Akelarrea ikustera joan ginen eta hor bertan izugarrizko sua piztu zuten plazaren erdian. Momotxorroek eta beste pertsonaia batzuk inguruan dantzatzen zuten.

UNANUAKO INAUTERIAK
Egilea: Nahia Luis

Unanuako inauteriak, Ergoirenako Unanu herrian ospatzen diren inauteri tradizional ikusgarri eta ospetsuenetakoak dira. Unanua Nafarroako iparraldean dago. Erdi Arotik ospatzen dira, eta bi pertsonaia nagusi daude, mamuxarroak eta muttuak.

PERTSONAIAK:

-Alde batetik, mamuxarroek, zuriz janztzitako pertsonaiak dira, gerriko beltz edo gorri bat daramate, kriskitin edo pazpalinak soinean eta aurpegian metalezko kattola. Horrez gain, hurritz-makilak eramaten dituzte, kalean aurkitzen duten edonor jotzeko eta izutzeko.

-Beste aldetik, muttuak daude. Horiek emakumez jantzitako pertsonaiak dira. Hauek ere makila daramate jotzeko eta izutzeko, baina txuri eta kolore biziz jositako arropak daramatzate. Jendea zirikatzeko esaldi hau erabiltzen dute: "Mamuxarro zirri, xarro, zer emango dizut, zazpina uzkerafarirako, zata begi gorri, urtian behin etorri".

INAUTERIEN AMAIERA:

Inauteriei amaiera emateko, herriafari bat antolatzen da.

Mamuxarroen korrika asteartean egiten da, baina inauteriak ez dira bukatzen, izan ere, igandean mamoxarro txikien eguna

ospatzen dute.

NIRE ESPERIENTZIA:

Duela urte batzuk u
Unanuako inauerietan egon nintzen. Festa giroa zegoen, jendea kalean jolasean, beste batzuk, berriz, korrikan… bikain pasatu genituen inauteriak.

Jendea mamoxarroz eta muttuz jantzita, txikiak berriz, piratez printsesaz edo eta indioz mozorratuak. Gu, berriz, ez ginen mozorratu. Oso gustora egon ginen eta oso gomendagarria dela uste dut, baina hurrengoan mozorratu beharko ginateke, eta inauterietan parte hartu. Nire gurasoek eta osaba-izabek tabernetan ibitzea nahiago zuten.

BURLATAKO MARTINGALA
Egilea: Aritz Orbara

Non ospatzen da Burlatako Martingala?

Burlata, Nafarroaren erdialdean dago, Iruñaren ipar ekialdera, han Burlatako ihauteriak edo Burlatako martingala ospatzen da.

Zer da Burlatako Martingala?

“Burlatako Martingala” Burlatako inauteen izena da. Hartan, Aierbeko Lukas atxilotzen eta epaitzen dute. Ondoren, urkatu, eta sutan erretzen dute, eta, bien bitartean, oihu-zalaparta handia eta Joasikeroen dantzak izaten dira.

Zer gertatzen da Burlatako Martingalan?

1988. urtetik gaur arte, Inauteri astelehenean, ilunabarrean, Burlatako alde zaharreko giro lasaiak eztanda egiten du joasikeroen istiluz eta iskanbilaz. Joasikeroak, panderetaz eta erratzaz armatuak dabiltza Lukas Aierbekoa bilatzen, ezkiltxoen edo kanpaitxo txiki-txikien eraginez, Lukas atxilotu eta herrian barna jendearen aurrean erakusteko asmoz. Kaletik doazenean Lukasi botatzen dizkioten maldizioak eta biraoak akerburu eta txakurburu dira. Honekin batera atxiloketa ospatu eta Martingalaren dantza egingo dute panderetak joz eta herritar begiraleei erratzaz eraso eginez. Lukas erretzen dagoenean Muxinariak, Lukasi negarka hasiko dira, Joasikeroek, "Akerburu, txakurburu!! Aierbeko Lukas, sorgina!; Akerburu, txakurburu!; Zuregan dugu grina! eta  Sutara, sutara!", esaten diote erretzen dagoen bitartean.

Zeintzuk dira Burlatako Martingalaren pertsonaiak?

Aierbeko Lukas Martingalaren pertsonairik garrantzitsuena da. Tolosan jaio zen, baina Atarrabian bizi izan zen. Burlatan sorginkeriak egiten zituen, izpirituak kanporatzen zituen eta baita sendagilea zen ere.

Muxinariek Aierbeko Lukas laguntzen duten beltzez jantziriko emakumeak dira, negar batean pasatzen dute ibilaldi guztia.

Aierbeko Lukas preso daramaten epaileak dira Zorrotzak. Hauek, Lukas, Bigarren egunean epaituko dute.

Martingalan doan jende guztia da Joasikeroa. Koloredun jantzia, erratza tipia, pandereta, lastozko txanoa eta ezkiltto edo kanpanil txiki-ttxiki batzuk daramatzate. Kanpail txiki-txikiak eramatearen arrazoia hauxe da: Burlatarron ezizena “campaneros” delako.

ZUBIETA ETA ITURENGO INAUTERIAK
Egilea: Irati Oteiza

Zubieta eta Ituren herriak Nafarroako Ipar ekialdean kokatuta daude. 10 kilometroko distantzia dago haien artean. Hau da, bata bestearengandik oso hurbil daude.

Horren ondorioz, inauterien tradizio handia sortu da zanpantzarrak herri batetik bestera joatea baitira.

Bi herri hauek inauteriak hasi baino lehen ospatzen dute ohitura ikusgarri hau. Urtarrilaren azken astean ospatzen dute. Astelehen eta asteartean egiten dute zehazki, urtearen araberako datetan. Festa hori oso alaia eta zaratatsua da.

Ekitaldi nagusiena bi zanpantzar taldeek egiten dituzten desfileek osatzen dute: bata, astelehenean, Iturengoko kaleetatik Zubietara abiatzen dira eta hurrengo egunean, aldiz, Zubietatik Iturengo kaleetara abiatzen dira.

Festa ospetsu honen pertsonaia nagusiak zaldunak dira. Zaldunek  abarkak, parpailak dituzten gonazpikoak, ardi-larruzko zamarrak gerrikoan eta besoetan, koloretako zapiak lepoan, buruan ttunttura izeneko zintudan txano koloretsua daramatzate.

LANTZEKO INAUTERIAK
Egilea: Nahia Ozcoidi

Lantzeko inauteriak Nafarroa Garaiko eta Euskal Herriko inauteririk ezagunena dira eta Lantz udalerrian ospatzen da. Tradiziozko ospakizun hau hausterre-egunaren aurreko egunetan egiten da. Astelehen eta astearte inautean herriko kaleak pertsonaia ezberdinen jantziak daramatzaten herritarrez betetzen dira. Miel Otxin lapurra harrapatzea dute helburu. Jendea hainbat pertsonaiez janzten da:

Miel Otxin: Espiritu txarrak itxuratzen dituen lapur gaiztoa da. Goizeko ibilaldi baten ondoren, tiroz hil eta sutan erretzen dute, herritarrek suaren inguruan zortzikoa dantzatzen duten bitartean.

Ziripot: Belarrez betetako zakuekin jantzitako pertsonaia lodia da. Kaleetan zehar dabilen bitartean, Zaldikok lurrera botatzeko ahaleginak egiten ditu.

Zaldiko: Irritsu eta saltoka, gizakiaren eta zaldiaren arteko nahastea da. Gerrian zaldi baten itxura daramala, Ziripot lurrera botatzea du helburu.

Arotzak: Zaldikori ferrak jartzeko ardura dute.

Txatxoak Herriko biztanleak irudikatzen dituzte. Animalia larru eta arropa zaharrekin jantzirik, lastozko erratzekin eta aurpegia estalita, oihuka, bertan daudenak xaxatu eta oldartzen zaizkie.

NIRE ESPERIENTZIA:

Nik ikastolako esperientzia izan dut. Oso polita da, kurtso guztiak elkartzen gara eta kurtso bakoitzak dantza bat egiten du eta azkeneko dantzan beti kurtso guztiak dantzatzera ateratzen gara, izugarri politak eta dibertigarriak dira.

CINTRUENIGOKO INAUTERIAK
Egilea: Ander Martikorena

Cintruenigo, Nafarroaren hegoaldean kokatuta dago, zehazki behe Erriberan, Tuteraren ezkerraldean. Herri honek 8.000 biztanle inguru ditu eta Erriberako hiri esanguratsuenetariko bat da.

HISTORIA

Cintruenigon, inauteriak 1930. urtean hasi ziren. Lehen bertan zeuden pertsonaiak, gero aipatuko ditugunak, askoz basatiagoak ziren, tinta urdina eta txuria zeukaten arrautzak botatzen zituzten etxeetara, eta horregatik,  Cintruenigo karakterizatzen duten koloreak horiek dira, inauteriei esker.

1939. urtean, inauteriak desagertu ziren Cintruenigon. Urte batzuk pasa ondoren, inauterien kontra edo aldeko hainbat gatazkaren ondoren, inauteriak berreskuratu zituzten, 80ko hamarkadan zehazki.

PERTSONAIAK

Cintruenigon, bi pertsonaiA oso famatuak nagusitzen dira haien inauterietan: Zarramuskeroak eta Zipoteroak. Zarramuskeroak guztiz estalduak doazen txatxo antzekoak dira, eta horien funtzioa honako hau da: pelotak botatzen dituzte, normalean irinez beteta.

Pelota gehienak balkoietan dauden pertsonei botatzen dizkiete.

Ziripoteroak, aldiz, kamiseta zuriak, blusa urdin bat, praka beltzak eta zuriak janzten dituzte eta

burua estalia dute. Eskuan airez betetako botila bat daramate eta haiekin jotzen dituzte haurrak.

Nire esperientzia pertsonala

Cintruenigoko inauterietan kontatuko dizuet: Nire futbol taldeko jokalari bat Cintruenigokoa da, eta, bertako inauterietara gonbidatu ninduen. Heldu nintzen momentutik aurrera pasa ziren gauzak harrigarriak ziren: jende guztia kaletik alai dantzatzen, balkoietan eta etxe barruan ez zegoen inor, eta beraz, ia ez zen sartzen jendea enparantzan, zarramuskeroak eta ziripoteroak haur beldurtuak jarraitzen txantxak egiteko… Bertan nengoenean, gauza nahiko bitxi bat gertatu zitzaidan: zarramuskero bat niri jarraitzen ari zen, pilota txuri eta urdinak botatzen nire kamiseta “txuriari”, momentu batean, nire izena oihukatu zuen. Ni gelditu nintzen, zarramuskeroak jantzia kendu, eta nire lehengusua zela ikusi nuen. Hark esan zidanez, lagun batek bera ere gonbidatu zuen, eta kointzidentzia handia izan zela ohartu ginen. Sinestezinak izan ziren inauteriak Cintruenigon, benetan!

UNANUKO INAUTERIAK
Egilea: Oihan Perez

Unanua, Sakanan dagoen herri txiki bat da. Unanuko inauteriak, Nafarroako inauteri tradizional ikusgarri eta ospetsuenetakoak dira. Herri honetan dauden biztanle guztiek hartzen dute parte, gaur egun han bizi ez direnak ere data hauetan herrira etorri eta mozorroak jartzen dituzte pertsonaia bakoitzean sartuz.

Mamoxarroak eta muttuak dira pertsonaia nagusiak.

Mamoxarroak zuriz jantzitako gazteak dira, gerriko beltz edo gorriz, kriskitinak gerriaren inguruan eta bularretik eramanaz, aurpegia metalezko maskara batez estalita. Unanuan,  inaute-astearteko arratsaldean kalera ateratzen dira makila eskuetan harturik, kalean harrapatzen duten edonor jotzeko, eta ez pentsa, batzuetan jotzean mina egiten dizute.

Muttuak emakumez jantzitako pertsonaiak dira, hauek ere makila eskuetan eramaten dute, baina kolore biziekin jantzita doaz eta kriskitinik gabe. Inguruan dagoen jendeak esaldi honekin zirikatzen ditu:

"Mamuxarro xirri, xarro, zer emango dizut, zazpina uzker afarirako, zata begi gorri, urtian behin etorri".

Horrela, mamoxarroak atzetik etortzen zaizkizu makilakin jotzera.

Mamuxarroekin eginiko korrika saioen ondoren, duten elkartean, herri afari batez bukatzen da inauteria.

Inaute-astearteaz gain, txikien eguna ospatzen duten eguna inaute-igandea da. Modu berdinean ibiltzen dira, baina orduan, haurrak protagonista dira.

ESPERIENTZIA PERTSONALA

Festa hau nire gustukoenetariko da, korrika hasten nintzenean nire atzetik etortzen ziren eta izugarrizko makiladak jotzen zizkidaten. Egun batean, hain nekatua nengoen komun batera sartu nintzela ezkutatzera. Mamuxarroak ikusi egin ninduen eta ate azpitik makila sartzen zuen, gelditu zenean, atea ireki eta korrika batean eskapatu nintzen.