ZER DIRA SEKUENTZIA DIDAKTIKOAK? by

Shantalen Amundarain
Egoera komunikatibo erreal batetik abiatuta, testu genero bat landu daiteke beti ere egoera komunikatiboari erantzunez. Horretarako, sekuentzia didaktikoa erabiliko dugu. Aurretestuaz, modulu ezberdinez eta ondotestuaz eraikitzen da. Aurretestuan egoera azalduko da (non kokatuta dagoen, gelako ezaugarriak, zer gertatu den...), ondoren moduluetan testu genero hori lantzeko pausu ezberdinak erabiliko dira (ahoz zein idatziz) eta, azkenik, ondotestuan emaitza, hau da, testua ekoitziko da. Inoiz ere ezin dugu ahaztu egoera komunikatibo erreal bati erantzuteaz gain,  gelako haur guztien beharrei erantzun behar diela

OIHANE MEDIAVILLA
Sekuentzia didaktikoaren helburua  testu genero baten lan iraunkorra bideratzea da, abiapuntua egoera erreal bat izanik eta  ikasleen gaitasunak kontuan hartzen dituela.
SDa ikasleek dakitenetik hasi behar da, horregaitik lehenengo ekoizken bat egongo da, ondoren bertako hutsuneak identifikatuta SDaren helburuak finkatzea izango da lana.
esanguratsua izango da

ikasleentzat SDa zehatza, komunikatiboa, testu mota baten ekoizpena hobetzea
ahalbideratzen duena izango da. Ekoizpena ahoz zein idatziz ekoitziko dute, ereduak aztertuko dituzte prozesuan zehar azken produktua sortzeko. Amaieran, kontrol zerrenda bat osatuz azken ekoizpen bat osatuko dute.
Irakasleak etengabeko ebaluazioa egingo du prozesuan zehar, ikasle bakoitzaren behar guztiak erantzungo dituela ziurtatuko du.

SD
SD edo sekuentzia didaktikoa delakoa, hitz gutxitan eta garbi esanda, helburu jakin batzuk lortzeko diseinaturiko jarduera, ekimen,ekintza... segida litzateke. Normalean, SD osatzen duten jarduerek, harremana dute beraien artean eta sarritan gai bera jorratu eta sakontzeko direnez, gai berdinaren baitan diseinatzen dira.

Ane Ugarte

Amaia Iruetaguena (Sekuentzia Didaktikoa)
Sekuentzia didaktiko bat, helburu zehatz batzuk lortzeko sortzen den jarduera multzo bat da. Sekuentzia didaktiko baten barnean, hizkuntzei dagokionez, normalean produkzioak erabiltzen dira.

Pordukzio hauek ahoz zein idatziz egin daitezke eta gomendatzen da, hauek egoera erreal batetik abiatzea. Normalean, produkzio bat baino gehiago egiten dira, ikasleek zein irakasleak, hauek egindako ikaskuntzak behatzeko aukera izan dezaten.

Lehenengo produkzioa (ezer ikasi aurretik egiten dena; bigarren produkzioa (ikasi ostean); hirugarren produkzio bat edo azken produkzioa (aurreko biak konparatuz). Normalean, horiek zuzentzeko kontrol zerrenda bat izaten da. Azken finean, sekuentzia didaktikoa lanabes didaktiko bat da.

Azkenik, hona hemen sekuentzia didaktikoen definizioa:  hace referencia al conjunto de actividades educativas que, encadenadas, permiten abordar de distintas maneras un objeto de estudio. Todas las actividades deben compartir un hilo conductor que posibilite a los estudiantes desarrollar su aprendizaje de forma articulada y coherente.

Ariane Espilla
Sekuentzia didaktikoa ikaste-irakaste prozesuari zuzenduta eta planifikatuta dago. Gainera, helburu eta eduki desberdinez dago osatuta.

Goian aipatu bezala, sekuentzia didaktikoa hainbat osagaiez dago osatuta: helburuak, gaitasunak, edukiak, ardatz metodologikoak, antolaketa, baliabideak eta azkenik, jakina, ebaluazioaz. Honetaz gain, sekuentzia didaktikoak zenbait galderei erantzuten die, hala nola, zer / zergatik?, noiz? nola? Eta zer ebaluatu?

Sekuentzia Didaktikoa (Ibai Sanz)
Irakaste-ikaste prozesu oso eta artikulatu bati zuzendutako lan unitatea da. Sekuentzia didaktikoak Oinarrizko Curriculuma eta gelaren zein ikasleen ezaugarriak eta berezitasunak kontuan hartzen ditu eta azken produktu edo ekoizpen bat egitea eskatzen du.
Hizkuntzaren irakaskuntza-ikaskuntza arlotik begiratuta, Sekuentzia Didaktiko bat testu genero baten lanketa egiten duen lan unitate sekuentziatu bat dela esan genezake, lanketaren amaieran egoera erreal bati erantzuten dion testu baten ekoizpena eskatzen duena.

Sekuentzia didaktikoa
Sekuentzia didaktikoa lanketa bat egiteko erabiltzen den prozesua/sekuentziazioa da, hau da,  gai baten lanketa egin nahi bada sekuentzia didaktikoak gai hori lantzeko pausuak adieraziko ditu (hasiera bateko aurrezagutzak, prozesuko ariketak edo tailerrak, ekoizpena eta bukaerako lana).
Horrez gain, sekuentzia didaktikoa egitean garrantzitsua da hori bera ebaluatzea hasiera batean finkatu diren helburuak bete diren jakiteko eta horrela ez bada etorkizunean nola jokatu daitekeen jakiteko.

Aida Alcaide

Nerea Arregi SD!
Sekuentzia didaktikoa aurretik planifikaturiko jarduera multzoa da. Planifikazio aproposa bideratzeko ondo ezagutu beharko da zein ikasle talderi dagoen bideratuta eta zeintzuk diren beraien aurrezagutzak. Sekuentzia didaktikoaren prozesuak aurretestu eta ondotestu bat du eta horien artean hainbat jarduera proposatuko dira. Aurretestua ikasleen zailtasunak identifikatzeko balio du eta jarduerak horiek hobetzeko helburuz egingo dira. Azkenik, ondotestuan hobekuntzarik egon den egiaztatuko da. Hala ere, ebaluazioan ez da hartzen kontutan bakarrik azken produktu hori, prozesuan zehar, jarduera ezberdinak burutzerakoan betetako kontrol zerrendak berebiziko garrantzia du.

Sekuentzia didaktikoa
Modu progresibo edota jarraituan azken xedea lortzeko jarduera desberdinak antolatzen dituen dispositibo didaktikoa da. Dolz eta Schneuwlyk (1998:93) "klaseko proiektu baten txertatzen den hizkuntza ekintza baten inguruan sistematikoki antolaturiko hainbat eskolaldiren multzoa" bezala definitzen dute sekuentzia didaktikoa.
Sekuentzia didaktikoaren inguruan informazioa gehiago jasotzeko link hau interesgarria iruditu zait: file:///C:/Users/Maialen/Downloads/nola%20artikulatu%20jakintza-arloa%20eta%20hizkuntza.pdf
Maialen Berasategi

SEKUENTZIA DIDAKTIKOA
Sekuentzia didaktikoa ahozko eta idatziko hizkuntzaren didaktika gauzatzeko bitarteko aproposa da. Egoera komunikatibo bati erantzuteko asmoz, ordena logikoan diseinatzen eta burutzen den jarduera multzoa da, horien oinarri testu generoak izanik. Horretaz gain, aipatu behar da sekuentzia didaktikoak iraupen zehatza duela.

Prozesu hori bera diseinatzerakoan, lehenik, zer zertarako landu nahi den erabaki beharra dago; hau da, helburuak eta edukiak zehaztu behar dira. Behin hori eginda, zehaztutako helburuak lortzeko, edukiak nola landu nahi diren erabaki behar da: jarduera bakoitza definituz, irakaslearen esku-hartzea diseinatuz, eta baliabideak eta ebaluazioa zehaztuz. Horretarako guztirako, sekuentzia didaktikoan gerta daitekeenaren inguruan hipotesiak egitea gomendatzen da, diseinua ahalik eta egokiena izan dadin.

Azkenean, honakoa izango litzateke sekuentzia didaktikoaren nondik-norakoa,: proiektuaren aurkezpena, aurretestua, diseinatutako jarduera edo moduluen garapena, azken ekoizpena edo ondotestua, eta azken gogoeta (prozesuan zehar zehaztutako kontrol zerrendan oinarrituz).

Alaitz Olarte

SEKUENTZIA DIDAKTIKOA - Itxaso Rivera
Sekuentzia didaktikoa hezkuntzan oso maiz erabiltzen den baliabide bat dela esan daiteke. Helburu jakin batera zuzendutako jardueren planifikazioa da eta normalean modu kronologikoan antolatuta egoten da, hau da, eman beharreko pausuak atalka banatu eta baita erabili beharreko material eta baliabideak zehaztu lortu nahi den helburura iristeko. Modu honetan, prozesu osoa kontuan hartzeko aukera ematen digu irakasleoi, ikaslearen abiapuntua zein den eta helburura nola hurbildu den ikusiz. Beraz, ebaluaziori dagokionez, ebaluazioa jarraia egiteko oso modu bisualean ikusi dezakegun teknika baliagarri bat dela esan genezake.

Sekuentzia didaktikoa
Sekuentzia didaktikoa, ezagutzaren bat transmititu edo irakasteko prozesua, zenbait ataletan banatzean datza. Modu honetan, akatsik egotekotan, akats hori non kokatu badakigu, bai unean bertan konpontzeko, zein hurrengo batean kontuan izateko. Beste erara, ataletan banatu gabe, zailagoa litzateke akatsa non kokatu jakitea. Hortaz, prozesu guztiaren inguruko ebaluazio jarraia egiteko oso baliabide ona dela esan daiteke, modu horretan, atalez atal helburua lortu den edo ez jakin ahal izango delarik, beste batzuen artean.

Josune Garmendia Cortes

Sekuentzia Didaktikoa ( Amaia Barredo Diez)
Sekuentzia didaktikoa aktibitate multzo zehatzak dira xede jakin batzuk lortzeko. Eginkizunen bitartez ( eginkizunak betiere elkartuta egon behar dira emaitza arrakastatsua izateko) irakasleak ikasleari bultzatu eta gidatu behar dio, ikasleak modu autonomo eta sortzaile batean bere jakintza propioa eraikitzeko.

Azken finean, helburu didaktikoak sekuentziaren bidez lortu nahi diren helburuak dira; hau da, ebaluagarriak, behagarriak, prozesuan eta jardueretan islatzen direnak.  Edukiari dagokionez, hiru azpimarratu daitezke; prozedurak, kontzeptuak eta jarrerak. Eta ebaluazioari dagokionez, prozesuan zehar eta amaieran agertzen da. Bertan, ebaluazioa eta koebaluazioa dira maiz erabiltzen direnak SDkoan.

Sekuentzia didaktikoa
Sekuentzia didaktikoa irakaste-ikaste prozesu oso eta artikulatu bati zuzendutako lan unitatea da. Bertan hainbat eduki eta jarduera izaten dira, helburu zehatzak lortzeko asmoz.

Sekuentzia didaktikoa diseinatzerako orduan irakasleak haurren aurrezagutzetan oinarritu behar du, beraien aurretestuetatik oztopo edota zailtasunak identifikatu eta horiek gainditzeko (azken helburu bat lortzeko asmoz) zenbait jarduera planifikatuko ditu. Prozesu osoa ebaluatzen da, ez azken emaitza soilik.

Aloña Zumeta