LIBURU IBILTARIA by Laiene Perez

1. kapitulua
Zoek txirrindulari-lasterketa batera joateko asmoa du. TEA pastak eta gailetak taldearekin egingo zuen lasterketa. Baina lasterketa guztietako arduradunek aitzakiaren bat daukate lasterketetan parterik hartzen ez uzteko. Azkenean, Jainko-jainkosen lasterketan onartu zituzten (Grezian). Ez dakizue zelako poza.

2. Kapitulua
Atenasera iritsi zen hegazkina, eta Spiros deitutako gizon bat zegoen TEA pastak eta gailetak taldearen zain. Megafoniatik esaten zuten zein atera joan behar ziren txirrindulariak. Danimarkako entrenatzaile batek Zoeri zer proba egingo zuen galdetu zion. Danimarkako entrenatzaileak Jainko - Jainkosen proba oso zaharra eta gogorra zela esan zien Zoe eta familiari, eta Zoek ez zuela lasterketa gaindituko. Azkenean, guztiok hotel batera joan ziren.

3. Kapitulua
Zoe entrenatzailearekin berriketan zegoen lasterketari buruz: lasterketaren ideia milioidun xelebre batek izan zuen. Antza denez, txirrindularitza eta Grezia klasikoa maite zituen, baina haurrak aldiz ez zituen batere gustuko. Aberaskilo hark uste zuen haur bihurri eta jasangaitzak proba gogorra gainditzera behartuta zeudela, zintzoak bihurtzeko. Guraso, tutore eta irakasle batzuek horretaz aprobetxatu ziren haien karguak kentzeko.

4. Kapitulua
Iluntzean TEA pastak eta gailetak etxezar bakarti batera iritsi ziren. Etxe bakartian hiru agure zeuden itxaroten  eta agure batek gabon esan zien. Gabon esan zien agurea Jainko-jainkosen lasterketako zuzendaria zen eta bere ondoan zeudenak laguntzaileak ziren. Laguntzaileek beraien logeletara lagundu zituen. Zoek eta bere lagunek,  entrenatzeko egun osoa edukiko zutela esan zien. Zankek bat-batean zaunka egin zuen, berak zerbait susmatu zuelako. Bazekien zuzendaria eta bere laguntzaileak ez zirela jende ona eta jateko orduan ez zuen ezer probatu, ez zelako seguru sentitzen. Beranduago, lo egitera joan zirenean, Zankek berriro zaunka egin zuen Zoe adi egoteko.

5. Kapitulua
Zank eta Zoe hoteleko sarrerara abiatzen dira eta han mutil batekin aurkitzen dira. Zank eta Zoe  mutilarekin hizketan hasten saiatzen dira baina mutilak ez die kasurik egiten. Bitartean neskato betaurrekodun bat dator eta esaten die Zank eta Zoeri Amrita zuela izena eta mutila lasterketako parte hartzailea zela bera bezala. Geroago, Vanessa Stacy etortzen da eta denagatik kexaka hastean  Zoe, Zank eta Amrita txundituta geratzen dira. Orduan, Vanessaren konportamendu jasanezina dela eta Amritari bakarrik utzita Zank eta Zoe gelatik urruntzen dira. Baina, ez ziren konturatu Zank eta Zoeren gibelean norbait hurreratzen ari zela, itzalen artean.

6.kapitulua
Zoek Fabio Galopini izeneko mutiko bat ezagutu zuen. Fabio aurkeztu egin zen, eta piropo batzuk bota zizkion Zoeri, Zoe ere aurkeztu egin zen. Fabio oso ona zen korrika egiten eta kadete mailan lehena zen, sariak ere irabazi zituela esan zion Zoeri. Zoek bere ondoan egongo zela  esan zionean Fabiori, berriro piropoak bota zizkion Zoeri. Zoek Fabiori ea zerbait arraroa aurkitukozutenik galdetu zion.Fabiok ez zuela uste zerbait aurkituko zutenik esan zuen. Etapa guztiak oso errazak zirela esan zuen Fabiok. Zank (txakurra) agertu zenean,  Fabio korrika hasi zen urruntzen eta Zoeri agurtzen ez zituelako txakurrak aguantatzen.

7.kapitulua
Lasterketa eguna iritsi zen. Hiru egunetako lasterketa zen eta aitona bere azken aholkuak esaten ari zen. Zoek kaskoa jantsi eta igogailuan jaisten ari ziren beheko solairura. Behean zain zuten Aquiles Archibald zuzendaria, Prawn irakaslea eta McDoughll diruzaina. Irakasleak beste txirrindulariak kanpoan berotzen ari zirela esan zion arraboletan. Bat-batean Spyrosek Zoek ezin zuela lasterketan parte hartu esan zien. Jainko-Jainkosen Lasterketa ikertzen ari zela, aspaldiko  egunkariak irakurtzen aurkitu zuela inork ez zekiela zer gertatzen zen bi edizioetan baina partaide guztiak desagertzen zirela, eta hirurogehi baino gehiago desagertu zirela. Atzera egiteko erabakia hartu zuten, baina, ezin zutela esan zieten, bi kontratu sinatu zituztelako antzinazko greziazko hizkuntzarekin. Zoek ez zuela parte hartuko esan zuten eta baldintza hauek izango zirela esan zuten epaileek: gauza desberdinak galduko zituela esan zuen, adibidez etxea. Zoek lehiatu egingo zuela esan zuen bestela ez zutela etxerik edukiko. Hiru segundu geroago Aquiles Archibaldik esan zuen lasterketan lehiatuko zela eta denak, barrez hasi ziren aitona izan ezik, negar malkoetan isilik.

8.Kapitulua
Zoe eta beste guztiak prest daude lasterketa hasteko eta aitonak esaten zuen oraindik ez egiteko. Gero, bere abokatu batek ikusi zuen zeren eta denak desagertzen ziren lasterketan eta konturatu zen Jainko-jainkosen lasterketa nolakoa zen. Ondoren, konturatzen da Fabio talde hoberenean dagoela. Azkenean, familia osoak animatu zuen lasterketan, aitona izan ezik. Lasterketa hastean denak pedalei eman ondoren desagertu egin ziren.

9.Kapitulua
Partaide guztiek beraien gauzetaz hitz egiten eta pentsatzen zeuden. Batez-ere Fabiok, denbora osoan Zoeren "atzetik" zebilen. Guztiak joan ziren banatuta, Zoek esanda Fabiori berarekin joateko, baina ez zion kasurik egin. Metro batzuk joanda, bide gurutze bat aurkitu zuten. Guztiak bide batetik joan ziren Vanessa Stacy izan ezik. Zeren eta
motor-gidari batek hortik joateko esan zion Fabiori. Fabiok Zoeri esan zion biak batera joateko eta besteak uztea. Baina Zoek ezetz esan zion. Orduan, Fabio bakarrik joan zen. Oihu asko entzun zituzten laguntza eskatuz. Fabio zen, lurbide  batzuk irensten ari ziren. Lagundu zuten eta azkenean Fabio laguntzea lortu zuten. Bat- batean Amrita konturatu zen motoristak Fabiori gezurra esan ziola eta bide hori arriskutsua zela. Orduan, atzera joan ziren Vanessa Stacyren bila. Bueltako bidean, motor bat aurkitu zuten neska batekin.

10. kapitulua
Arquiles Archibalderi eta McDoughallei  larritzen die norbait helmugara heltzea, baina Prawn andereñoak esaten die ez larritzeko ze kontratatu dutela gizatzar anker eta krudelenak umeetaz desegiteko eta gero probak desegiteko. Prawn andereñoari larritzen diona da Zank, hasieratik susmo txarra euki du beraiengan horregaitik ezpartarrak ere kontratatu du Zanketaz desegiteko. Fabio, Zoe, Sato eta Amrita etxe bat ikusi zuten bidean eta gelditu ziren galdetzera ikusi bazuen Staicy. Etxearen barruan andre bat zegoen. Andrea ezan zuen baietz ikusi zuela. Etxetik irtetzean Amritak Zoeri esaten dio asko iruditzen zela greziako animalia mitologiko bati, orduan historia bat kontatzen die. Atenasek esan zion Arakneri ikusi nahi zuela ea nork egiten zuen ohialik politena, Araknek irabazi zuen. Ez zitzaionez ezer gustatu Atenasi Araknek irabaztea, orduan Atenas gerritik bera armiarma bihurtu zen eta gerritik gora izaki biziduna. Fabio, Zoe, Sato eta Amrita aurrera jarraitu zuten eta bidean armiarma-sare handiak aurkitu zituzten, horietako batean Vanessa Staicy zegoen. Staicy armiarma-saretik atera zuten eta aurrera jarraitu zuten bidea.

11. Kapitulua
Zanken logelako alfombrara txirrindulari kasko bat jauzten da. Zank begiratzera doa eta itzal batek harrapatu egiten du. Bitartean, Zoe eta besteak zutabe batzuen ondoan daude su batetatik hurbil. Gero, hitz egiten hasten dira lasterketatik eskapatzeari buruz, aurreko lasterketan parte hartzaile guztiak desagertu zirela, sare hoietan harrapatuta geratuko baziren hil egingo zirela, norbaitek ea bazekien tranpa hauek zeudela lasterketan... etab. Azkenean, lo egitera doaz eta Vanessa Stacy beldur denez esaten diote argazki sinatu bat emango diotela eta berako negar-malkotan lhasten da. Gauean, guztiak beraien gurasoak faltan botatzen dituzte.

12. Kapitulua
Zank zakuan mugitzen dagoela sumatzen du eta minutu batzuetara gelditu eta leku gogor batera botatzen dute. Ondoren, giltzarrapo bat entzuten du. Zakutik ateratzea lortzen du eta etxe batean dagoela konturatzen da. Zulo batetik ihes egiten du eta hotelera bueltatzen da. Beste alde batetik txirrindulariek bidetik jarraitzen dute baina bat-batean kanta kutsakor bat entzuten dute. Guztiak dantzan hasten dira Vanessa Stacy ezik, ez delako fidatzen, istorio bat entzun zuelako sirenei buruz bere kantekin erakartzen dituztela pertsonak gero jateko, eta beraz, bere kabuz jarraitzen du. Urrun zegoela, bere lagunak kanta segika amildegi baterantz zihoazela ohartzen da, eta beraiengana joaten da. Soka batekin azken momentuan salbatzea lortu du eta neska-mutilak ezer gertatu ez balitz bezala daude. Azkenik bidea jarraitzen dute.

13. Kapitulua
Txirrindulariak zelaigune batetik zihoazen. Bat-batean autobus bat haien bidean jarri zen eta bidea itxi zien. Hainbat pertsona gihartsu jaitsi ziren busetik eta ziklisten inguruan jarri ziren. Neska txirrindulari eder bat agertu zen gihartsuen artetik. Fabio erotu egin zen. Neskak Atalanta zuen izena, laster proba batean irabazi behar zuten Atalanta Jainko-jainkosen lasterketa jarraitzeko. Zoeren taldeak irabazten bazuen haietako norbaitekin ezkonduko zela esan zuen. Baina galtzen bazuten futbolari gihartsuek txikituko zituzten. Zoek lehiatuko zela esan zuen. Fabiok piropoak botatzen hasi zen (beti bezala). Laster proba hasi zen eta Fabio Atalantaren aurka egin zuen. Fabiok irabazi zuen, azkenean Atalanta ez zen inorekin ezkondu eta joan zen. Fabio minduta sentitu bazen ere, txirrindulariak pozarren hartu zuten albistea. Fabiok azkenean esan zuen Atalanta ez zela bere gustuko neska mota.

14. kapitulua
Hotelean, McDouggall eta Prawn irakasleak Atalantaren telefono deia jaso zuten. Atalantak beraientzat lan egiten zuen eta McDouggall eta Prawn irakasleak ezin zuten sinetsi Fabioren kontrako lasterketa galdu izana. McDouggall eta Prawn irakasleak sinetsi ezinik zeudela, telefonoa eskegi eta beraien bulegoan sartu egin ziren. Haiek ez ziren konturatu, baina beraien hanken artean txakurtxo bat sartu egin zen; txakur hori Zank zen. Zank kaxa batzuen artean ezkutatu egin zen eta Prawn irakasleak ordenagailua pizten zuen bitartean McDouggall "kutxa gotor" batetik papel batzuk ateratzen zegoela konturatu zen Zank. Kutxen artean Zankek, 2 karpeta aurkitu zituen bi izen desberdinekin "KONFIDENTZIALA" eta "TOP SECRET". Handik gutxira, bulegoko atea ireki egin zen kolpe zakar batekin. Aquiles Archibald zen, berak ere ez zekien nola hainbeste froga gainditu dituzten ezta zergatik ere. Partaideei froga 1 bakarrik gelditzen zitzaien eta hiltzeko modukoa zen. Herkulesen tamaina zuen mounstro bat kontratatu zuten beraiek hiltzeko asmoz. Azkenean, Zankek 2 karpeta horiek hartu eta ziztu bizian bulegotik atera zen.

15. Kapitulua
Gaua zen eta Zoe eta bere lagunek bidea jarraitzen zuten. Denbora pasa ahala bide gurutze asko aurkitu zituzten, Amrita laster labirinto batean zeudela konturatu zen. Amritak labirintoa berak ezagutzen zuen istorio batena bezalakoa zela konturatu zen, eta kontatzen hasi zen: errege batek labirinto batean minotauro bat sartu zuen eta urtean 2 gizon eta 2 emakume jan behar zituen. Horregaitik zerbait txarto egiten zutenei labirintoan sartzen zituen, gizon bat minotauroarekin bukatzeko hil egin zuen, printzesak eman zion hari bati esker irtetea lortu zuen eta printzesarekin ezkondu zen, baina hala ere ez ziren errenditu, bidea jarraitu zuten eta bide gurutze eta bide askoren ondoren zirkunferentzia edo plaza antzeko batera heldu ziren. Zoek bat-batean gizon erraldoi eta itsusi bat ikusi zuen bere aurrean, minotauroa zen!
Denak oso urduri eta beldurtuta jarri ziren, baina Fabiok uste zuen, berak esaten zuen bezala "bere edertasunarekin" minotauroa maiteminduko zuela, baina azkenean beldurtu eta nesken atzean iskutatu zen. Satok minotauroaren eskua hartu eta hegan bota zuen. Sato kunfu irakasle bat bezalakoa zen, indartsua baina isila. Minotauroa McDoughallek kontratatu aurretik, haitzulo batean bizi zen, espetxetik ihes egin zuen odolzale bat zen eta hilerritik lapurtzen zituen gorpuez elikatzen zen. Horrek garunari eragin zion eta bazapizti gizajale aker bat bihurtu zen. Azkenean, labirintotik ateratzea lortu zuten.

16. Kapitulua
Hamar minutu gelditzen ziren lasterketa amaitzeko eta Aquiles Archibald, bere laguntzaileak, Prawn eta McDoughall elkartu ziren. Taldeko ordezkariak helmugan egon behar ziren ordutegiaren barruan. Umeak ez zirela azalduko uste zuten; Minotauroak hil egin zituelako. Harrerara jaitsi zirenean Zank, aitona eta Kapitaina han zeuden. Uste zuten txakurra hilda zegoela, baina ez zen kasua. Gero, TEA pastak eta gailetak taldekoak, irakasleak, diruzainak eta monje japoniarra helikopterora igo ziren. Kilometro batzuetara txirrindulariak zeuden, helmuga aldera iristen ari ziren. Helikopteroa lasterketako azken zatira bueltatu zen. Zank oso adi zegoen Archibalden, Prawnen eta McDoughallen mugimenduei. Kenilwhorth Hillseko irakasleak eta diruzainak itxaropen bakarra zuten, hiltzaileak bere lana betetzea eta umeekin akabatzea. Helmugara heltzeko denbora bukatu zen, baina denbora pixka bat gehiago utzi zieten. Bat-batean, Zankek belarriak tente-tente jarri zituen eta azkenean, muinotik txirrindulariak agertu ziren.

17. kapitulua
Hiru egun geroago, Zank, Zoe, Zoeren aitona eta Kapitaina Greziako irla batean zeuden. Han, Zoek azaldu zion bere aitonari nola izan zen lasterketa guztia eta zer egin zuten txirrindulariek. Geroago, Zoek bere aitonari esan zion denboraldi batean Aquiles Archibald, McDoughall eta Prawn andereñoa kartzelan egongo zirela. Kartzelara joango ziren, arrazoi askorengatik, Amrita, Fabio eta Satoren bizitza - aseguru faltsifikatuak zituztelako, kriminalekin egindako kontratu batzuengatik... Poliziek eta Munduko Txirrindularien Federazioak konturatu zirenez lasterketa ez zela batere segurua, bertan behera uztea erabaki zuten. Beste lasterketa batzuetan onartuko zituztela seguru zegoen Zoe, hau gainditu eta gero.

1. kapitulua
Orain dela asko ez zirenez ikusten erabaki zuten elkar ikustea eta asteburu pasa egitea itsasargi batean. Itsasargira heltzean emakume arraro bat ezagutu zuten eta hondartzara gauez ez jaisteko esan zien. Istorio bat kontatu zien ere:
Ilargi beteko gauetan emakume bat hondartzara jaisten da eta badago jendea esaten duena ikusi duela. Gainera, mutil batekin egoten omen dela ere esaten da. Oso arriskutsua dela diote. Erdi lamia dela pentsatzen dute baina ez dizkiote inoiz hankak ikusi arroparengatik.
Istorioa bukatu zuenean Juneri gogo guztiak joan zitzaizkion hondartzara jaisteko eta etxera sartu ziren. Maddi eta Unax pianoa jotzen egon ziren eta bitartean besteak afaria egitera joan ziren. Gero, Ibai eta June beldurtuta zeudenez hondartzara ez zirela joango esan zuten; Maddi eta Unax kantzatuta zeuden, beraz, Iraiak eta Koldok, ezetz esan zuten ere. Aldiz, Garazik, burugogorra, bakarrik joango zela erabaki zuen. Luken egongo balitz berarekin joango zen.

2. kapitulua
Zetak taldea ikustera joateko prestatzen ari ziren, baina Garazi, burugogorra, ez zuten aurkitzen. Orduan, suposatu zuten hondartzara joan zela. Hondartzara joateko bi bide zeuden. Bat basotik joatea, baina ibilbide luzea zen eta bestea, laburragoa, baina arriskutsua, labarretik joan behar zelako.  Labarretik joatea erabaki zuten, zeren eta Garazi oso burugogorra zenez, hortik joango zela suposatu zutelako. Joaterakoan,  June erortzeko zorian zegoen, baina Maddik besotik heldu zion azkar. Gero, Koldok urrezko orrazi bat aurkitu zuen, orduan, jakin zuten lamia bat zegoela.

3. kapitulua
Garazi pixkanaka begiak ireki zituen, lurrean etzanda zegoela. Ingurura begiratu zuen eta kobazulo bat ikusi zuen, ahotz ezezagun bat entzun zuen, mutil bat zen, Kai izenekoa. Konortea galdu zuela eta horregatik horra eraman zuela esan zion. Mutilak galderak egiten hasi zen, Kai bere amarekin bizi zen, baina leku batetik-bestera ibiltzen ziren. Kai-ek zauria sendatu zion Garaziri bere karabanan. Itsasotik joan ziren eta basorantz abiatu ziren.

4. kapitulua
Guztiok hondartzaren beste aldeko haitzetan zeuden. Bat-batean Koldok urrezko orrazi bat ikusi zuen eta azkar liburu batean irakurri zuena gogoratu zuen: Lamiak emakume gorputza eta ahate oinak dituzten izakiak dira. Urertzean egoten dira eta urrezko orraziak erabiltzen dituzte. Atseginak izaten dira, baldin eta inork orrazia lapurtzen ez badie. Halakoetan, oso arriskutsuak izan daitezke.
Koldok ez zion kasurik egiten liburuak esandakoari eta inork ikusi gabe orrazia poltsikoan sartu zuen, hori bai Iraiak harrapatu zuen eta Koldok inori ezer ez esateko keinua egin zion. Gero, uretan txalupa bat ikusi zuten eta oso harrituta mapa begiratu zuten. Kobazulo bat aurkitu zuten mapan eta txalupa txandakatzen, guztiok kobazulora heldu ziren. Hara heltzean, ez zuten argirik eta bat-batean pospolo batzuk aurkitu zituzten, baina ez zen denbora asko pasa pospolo horiek han egoten zirenetik. Asko susmatu zuten denek. Ondoren, Maddik Garaziren lepokoa aurkitu zuen, Garazirentzat oso garrantzitsua zena. Maddi negarrez hasi zen Garaziren erruz eta Unaxek Maddi animatzen saiatu zen.

5. kapitulua
Unaxek Maddi animatzea lortu zuen. Gero, euria egiten hasi zen eta guztiak kobazuloan sartu ziren, eta ilargi beteari begira geratu ziren. Iraiak, Garaziren lepokoa hartu eta begiratu zuen. Zirrara berezi bat nabaritu zuen ilargiaren azpian jartzean, eta hotzikara bat sentitu zuen. Koldok esan zion berak ere hotza zuela; goitik behera buzti egin zelako. Junek, esan zuen asteburua bukatzean etxean ohean egon beharko zela. Bat-batean, Junek oihu egin zuen, arroken atzean zerbait ikusi zuelako, baina sagu txiki bat zen. Kobazuloan biribilean eseri ziren euria egiten bukatu arte. Koldok, hor ez zutela ezer gehiago aurkituko esan zuen, gainera hondartzara bueltatzea gomendatu zuen. Maddi bere alde zegoen eta beste nonbaiten bilatuko zutela esan zuen. Iraiak, harri batean, "harri" hitza idatzita zegoela ikusi zuen, baina taldekideek ez zioten garrantzi handirik eman. Iraia, June eta Ibai izan ziren piraguan azkenak sartzen. Junek lamia bat ikusi zuela esan zuen eta piraguan zutunik jarri zen. Bat-batean, piragua irauli egin zen, June eta Iraia piraguaren azpitik atera ziren, Ibai, ordea, ezin zen piragua azpitik atera gerrikoa oso ondo lotuta zuelako. Guztien laguntzaz Ibai piraguatik askatu zuten. Azkenean, guztiak hondartzaren kostaldera iritxi ziren.

6. kapitulua
Kai eta Garazi karabanaraino heldu ziren. Garazi karabanan sartu zenean ikaratu egin zen, zeren eta buruhezur bat zegoen mahai erdian; Kaik aitzaki bezala bere amaren gauzak zirela esan zuen. Geroago, afaria prestatzen lagundu zion Kairi. Garazik armairu bat hezurrez beteta ikusi zuen. Momentu horretan, Garazik Kairen ama lamia zela pentsatu ohi zuen, eta afari hori pozoituta zegoela ere. Orduan, Kai despistatuta zegoenean karabanatik ihes egin zuen eta basora abiatu zen. Gero, basoan hesi bat zegoen eta honen erruz ezin zen pasatu, horregatik furgonetara bueltatu behar zen beste bidea hartzeko. Kaik gutxinaka Garazi aurkitu zuen, baina Garazik belar zati batengatik ezin izan zuen ihes egin. Ondoren, Kaik belar zati hori kendu zion. Azkenean, Garazik Kairi bere amari buruz galdezka hasi zen eta hezur haien inguruan, baina Kaik ezin zuela ezer esan erantzun zion.

7. Kapitulua
Garazirengandik aldendu zen koadrila (Iraia, Koldo, Unax eta Maddik) Garaziren bila jarraitzen zuten bitartean, oinatz batzuk ikusi zituzten. Koldok bi pertsonaren oinatzak ziruditela esan zuenean, Maddi zegoena baino are gehiago kezkatu zen bere laguna norbaitekin zegoela ondorioztatu zuenean. Koldo ikuspegi okerrenean jarri zen eta, Garazi, lamiak harrapatu zuela pentsatu zuen. Hori ausnartu ondoren pentsatutakoa lagunei kontatu zien. Guztiok hitz egin ostean, akordio puntu batera heldu ziren, hondartza ondoan zegoen basora sartuko zirela. Haiek uste zuten, Lamia batek Garazi bahitu zuen kasuan, Lamia gizakiengandik ezkutatzeko basora sartuko zela eta horregatik, Garazi salbatzeko asmoarekin joan ziren.

8.Kapitulua
Garazi eta Kai autokarabanara bueltatu ziren. Kaik Garaziri izotza jarri zion belarraren erruz hankan mina zuelako. Gero, Garazik Kairi bere ama lami bat al zen galdetu zion, Kaik ezetz erantzun zion beste gauza bat zela hitzeman zion. Ostean, Kai bere gela kuttun batera eraman zuen. Hara joateko muinio bat igo zuten eta tunel sekretu batetik igaro ziren. Hara heldu zirenean Kaik bere gela kuttuna erakutsi zion, baina Garazik ez zekien Kai gela hori nola berea izan ahal zen. Kaik bere aitonarena zela esan zion, gerratean hor egon baitzen.

9. Kapitulua
Denak (Garazi izan ezik) basoan zeuden, baina bat-batean Junek zerbait ikusi zuen zuhaitzen artean. Ez zioten sinistu, baina ondoren denok berriz ikusi zuten, horregatik zer zen ikustera joatea aukeratu zuten. Heltzean karabana bat ikusi zuten (Kairen karabana zen, baina haiek ez zekiten). Junek esan zien ez sartzeko, baina... azkenean sartu ziren. Barruan zeudela, konturatu ziren norbait egon zela, bi plater zeudelako mahaian. Koldok ere armairu bat aurkitu zuen, arropa lehorrekin, eta haiek bustita zeudenez aldatzea aukeratu zuten. Ondoren, salda bat aurkitu zuten eta jaten hasi ziren beste gauza batzuen artean, txorizoa, hegalaburra...
Bitartean, Iraiak Garaziren kamiseta lurrean botata aurkitu zuen, baina izkutatu zuen inor ez beldurtzeko, Koldori soilik esan zion.

10. Kapitulua
Koldok zerbait ikusi egin zuen komunean zegoela, orraziaren urre koloreko kutxa bat ikusi egin zuen eta orrazia sartu zuen, orraziaren kutxa zen. Koldok Iraiari inori ez esateko esan zion, baina beste guztiek entzun egin zuten. Orraziaren inguruan galderak egiten hasi ziren. June zorabiatu egin zen eta esnatu zenean karabana horretan lamia bat bizi zela esan zien. Besteek ez zuten sinetsi, baina Koldo eta Iraia orraziaren kutxa eta Garaziren arropa erakutsi zieten. Armairu batean hezur batzuk aurkitu zituzten, beraz mapan agertzen ziren pasabide batzuetara abiatu ziren.

11. Kapitulua
Kaik bere ama arkeologoa dela esaten dio Garaziri eta horregatik hezurrak dituela. Ondoren, Garazik emakumeak kontatutako gai guztia kontatu zion. Kaik barrezka kontatu zion bere ama ilargi beteko gauetan gau-bainuak hartzen zituela. Garazik "Harri" izena irakurri zuela esan zuen eta Kaik bere txakurra zela eta herritarrek aurkitutako hezurrak bereak zirela kontatu zion. Baina bat-batean soinu bat entzun zuten, Kaik ihes egiteko esan zuen eta alaxe egin zuten.

12. Kapitulua
Denak pasabidetan sartu ziren eta Maddi oihukatzen hasi zen, Garazi aurkitu nahian. Pasabideak oso ilun zeuden eta eskailera batzuk aurkitu zituzten. Eskailerak igotzen zeuden bitartean, Garaziri buruz hitz egiten ari ziren. Bat-batean aho zabalik geratu ziren denak, ohe bat eta apalategi bat ikustean. Pospolo batzuk aurkitu zituzten lurrean eta ohean norbait egon zela iruditu zitzaien. Maddi berriz-ere oihukatzen hasi zen. Pasabide gehiago ikusita, horrantz abiatu ziren.

13. Kapitulua
Kai eta Garazi izerdi patsetan zeuden nahiz eta gaua izan eta fresko egin korrika egiteak eta pasabideetatik ateratzeak asko berotu zituen-eta. Gero, Kai Garaziri galderak egiten hasi zitzaion: ea bakarrik etorri zen, non zeuden bere lagunak, zergaitik aukeratu zuten faroa eta ez beste etxe mota bat...etab. Garazik Kaik egindako galdera guztiak erantzun zituen. Hoietatik itsasargia aukeratu zuten umezurztegitik ihes egin zuenean hor ezkutatu zelako. Horregatik, azkenean, itsasargirantz abiatu ziren Kaik uste zuelako Garaziren lagunak hor zeudela.

14. Kapituloa
Unax, Maddi, Iraia, Koldo, Ibai eta June Garazi bilatzen zeuden. Pasabide batetik pasatzen ari zirela Harri izena ikusi zuten pasabideko pareta batean, baina taldekideak Garazi bilatzen jarraitu zuten. Bi aukera zituzten Itsasargira joan eta bertan itxaron, edo irlara iristen saiatu. Taldekideek bigarren aukera aukeratu zuten, baina June eta Ibai, ezin ziren irlara joan ito egingo zirelako. Orduan Unax, Koldo, Iraia eta Maddi irlara joan ziren, uretara salto eta igerian hasi ziren irlara iritzi arte. Maddi oso oso nekatuta zegoen. Irlara heldu zirenean denak oihuka hasi ziren, Garazi!!! baina alferrik izan zen. Ez zutenean Garazi entzun ez ikusten, laurek, erabaki zuten itsasargira itzultzea. Baina itsasorako bidean, zulo handi bat zegoen. Koldok, ikusi zuenean, kontuuuz! oihukatu zuen. Unaxek eta Maddik entzun zuten, baina Iraiak ez, gorra zelako eta zulora jausi zen. Iraiari zulotik ateratzeko makil luze bat bota zioten eta apurka-apurka igotzen joan zen.
Igo zenean, aurpegi osoa odolez beteta zeukan. Azkenean, itsasorantz abiatu ziren eta itsasargira heldu zirenean, Iraiak aurpegia desinfektatu zuen.

15. Kapitulua
Kai eta Garazi hizketan zeuden. Azkenean, Kaik itsasargira joateko konbentzitu zuen. Garazik itsasargiko atea jo zuen. Atea ireki zuten eta lagunak elkar topo egitean besarkatu egin ziren. Gauza guztiak argitu ostean Zetak-en kontzertura joatea erabaki zuten. Plazan zeudela eszenatokitik gizon bat atera zen berri txar batekin; eguraldia zela eta Zetak taldea bide erdian geratu zen horra heldu ezinik. Garazi hori entzunda korrika eszenatokira igo zen. Maddi eta Unax (abeslari apartak) eszenatokira igotzeko gonbidapena bota zien guztien aurrean. Jendea Maddi eta Unaxen izenak esaten hasi zen. Azkenean, eszenatokira igo baino lehen, Maddi eta Garazi hitz egiten zeudela Maddik Garaziri bere lepokoa eman zion eta besarkada batekin bukatu zuten elkarrizketa.

16.Kapitulua
Maddi eta Unaxen kontzertuaren ostean, denak hondartzara joan ziren. Hondartzan loak hartu zuten zortziak ziren eta. Eguerdian, denek itsasoan bainu eder bat hartu zuten. Geroago, itsasargira joan ziren beraien etxeetara joateko. Hilabete batzuk geroago Kaik Garaziri gutun bat bidali zion ea itsasargira itzuliko ziren edo ez eta zerbait gertatu bazitzaien esanez.