Nola barneratzen du haurrak hizkuntza? Zer hartu beharko genuke kontutan? by Markel Maia Sabada

Hizkuntzaren jabekuntza (Maddi Olazabal Aseguinolaza)
Bada, lehenik eta behin esan hizkuntzaren jabekuntza ez dela prozesu biologiko hutsa, baizik eta harremanen eta komunikazioaren biden eraikitzen den bide sozial zein afektibo bat da. Jaiotzen garen momentutik behar dugu komunikatu, gizaki sozialak garelako eta urratsa seinale fonologikoak dira (negarrak, keinuak..). Navarro autoreak dioenari erreferentzia eginaz, haurraren ingurune emozionalak eta sozialak funtsezko papera dute hizkuntza  garapenean: helduaren erantzunak, afektuak.

Bestale "ambientes de aprendizaje" aritukuluan aipatzen da, hizkuntza garatzeko guneak oso garrantzitsuak direla, haurrak hitz eginez, entzunez eta ekintzaren bidez ikasten baitu.

Horrez gain, Vygotskyk adierazi bezala, hizkuntza ez da soilik komunikazio tresna bat, baizik eta pentsamendua, emozioak eta identitatea antolatzeko modua da. Haurrari mundua ulertzen laguntzen diona.

Amaitzeko esan, irakasleon rola oso garrantzitsua dela, eredu linguisitiko, dinamizatzail eta gidari afektibo gisa jardun behar dugu. Geure esku dago haurrei hitz egiteko, entzuteko eta hausnartzeko aukera emango dieten testuinguru aberatsak sortzea.

Hizkuntzaren jabekuntza (Ane Dacosta)
Hizkuntza haurraren barne-beharretik sortzen da: besteekin konektatzeko, emozioak adierazteko eta mundua ulertzeko beharraren ondorioa da. Lehenengo hilabeteetatik, haurrek badute komunikatzeko gogoa, eta hori hasten da soinu, keinu eta begiraden bidez. Ingurukoek erantzuten diotenean, irribarre batekin, hitz batekin edo ukitu goxo batekin, haurra konturatzen da bere ahotsak eta keinuek eragina dutela inguruan, eta hortik hasten da hizkuntzaren magia.

Macarena Navarro Pablok azaltzen duen bezala, lehenik aurrelinguistikoko fasea dago, haurra ez da oraindik hitzez baliatzen, baina dagoeneko komunikatzen da. Pixkanaka, soinuak eta esanahiak lotzen ikasten ditu, eta hor sortzen da “signo linguístico”. Nik hori ulertzen dut aurkikuntza emozional gisa, haurra hitzak mundua izendatzeko eta besteekin lortzeko balio dutela konturatzen denean hain zuzen ere.

Hori guztia oso ondo irudikatzen da Un milagro para Helen Keller filmean. Helenek ez zuen hitzen esanahia ulertzen, baina Annie Sullivan irakasleak zentzumenaren eta hitzaren arteko lotura erakutsi zionean, mundua bere osotasunean deskubritu zuen. Une horretan, hizkuntza ez zen soinu hutsa, bizipen bat bihurtu zen. Uste dut haur guztiek, nolabait, esperientzia hori bizi dutela: hitzek zentzua hartzen dute norbaitek ulertzen dituenean.

Horregatik, haur hezkuntzan oso garrantzitsua da giro afektibo eta komunikatibo aberatsa eskaintzea. Haurrek maitasuna, arreta eta erantzuna behar dituzte hizkuntza era naturalean garatzeko. Ez da hitz gehiago entzunaraztea, baizik eta entzute eta truke esanguratsuak sortzea. Hezitzaileok gure presentziaz, tonuaz eta jarreraz hizkuntza biziarazten dugu.

Azken finean, hizkuntza ez da soilik komunikazio-tresna bat, pertsonaren barne eta kanpo mundua lotzen duen zubia baizik. Haurrak hizkuntza barneratzen du maitasunaren, harremanaren eta esperientziaren bidez. Eta guk, hezitzaile gisa, zubi hori eraikitzen lagundu behar dugu, hitzen bidez haurrek mundua eta beraiek ulertu ahal izateko.

HIZKUNTZAREN JABEKUNTZA (Koldo Crespo Lamariano)
Haurrek hizkuntza ez dute liburu baten bidez ikasten, bizitzaren bidez baizik. Hitzak eta esanahiak esperientzian txertatuta doaz, eguneroko harremanetan, jolasean, emozioetan eta begiradetan. Haurrak besteekin konektatzeko, bere barne mundua adierazteko eta ingurua ulertzeko beharraren ondorioz hasten da hizkuntza sortzen. Lehen momentutik, haurrek komunikatzeko gogoa dute, eta helduek eskaintzen dieten erantzunarekin irribarre batekin, hitz batekin edo keinuren batekin konturatzen dira beren ahotsak eta keinuek eragina dutela inguruan. Hortik hasten da hizkuntzaren magia.

Brunerren arabera, haurra hizkuntza interakzioan ikasten du, besteekin izandako elkarrizketetan eta eguneroko bizipenen bitartez. Vigotskyk gogorarazten du hizkuntza ez dela soilik komunikazio tresna, baizik eta pentsamendua antolatzeko eta mundua ulertzeko bidea. Horregatik, haurrek hizkuntza bizitzen ikasten dute, ez aztertzen; hitzek esanahia hartzen dute erabiltzen direnean, beste batek ulertzen dituenean.

Hezitzaileon zeregina ezinbestekoa da: gure presentzia, gure tonu lasaia eta gure entzute aktiboa dira haurrei hizkuntza biziarazten dieten tresnak. Ingurune aberats eta seguru batean, haurrek askatasunez hitz egin, entzun, galdetu eta azaldu ahal izaten dutenean, hizkuntza era naturalean hazten da. Ez da hitz gehiago entzunaraztea kontua, baizik eta truke esanguratsuak sortzea, non haurra bere ahotsaz eta pentsamenduez jabetzen den.

Azken batean, haurrak hizkuntza barneratzen du esperientziaren, afektibitatearen eta harremanaren bidez. Hizkuntza biziz ikasten da: elkarrekin hitz eginez, elkar entzunez eta elkar ulertuz. Hori da hezitzaile gisa gure erronka eta gure pribilegioa: hitzen bidez zubiak eraikitzea, haurrek mundua eta beren burua ulertu ahal izateko.

HIZKUNTZAREN JABEKUNTZA: Sara Landaluze
Nire ustez, hizkuntza barneratzeko ezinbestekoa da estimulazioa, giro egokia eta harreman onak. Haurrek modu sozialean eta esperientzialean ikasten dute komunikatzen, esperientziak partekatuz eta giro aberats batean.

Baina, nola ikasten dute haurrak hizkuntza modu naturalean?

Haurrek lehenengo keinuen eta soinuen bidez hasten dira komunikatzen, eta pixkanaka hitzak eta esaldiak agertzen dira. Macarena Navarro adituak dioen bezala, “Haurrek jaiotzean ez dute inolako koderik, baina sei urte betetzear daudenean, ia elkarrizketa bat egiteko gai dira” (Macarena Navarro Pablo, 2003). Honek erakusten du hizkuntza ez dela bakarrik hitzak ikastea, baizik eta kode oso konplexu bat bereganatzea.

Giro egokiak sortzea ere oso garrantzitsua da. Marta Rovirak dioenez, “Los ambientes de aprendizaje son un buen espacio comunicativo que favorece la circulación del habla” (Rovira, 2020). Giro horietan haurrak esperientziak partekatzen ditu, hitz egiten eta entzuten ikasten du, eta horrela hizkuntza modu sozialean eta erabilgarrian bereganatzen du.

Noski, haur bakoitzak bere erritmoa du. Lehenengo balbuseoak, gero hitzak, eta azkenean hitzen konbinazioak agertzen dira. Macarena Navarrok azpimarratzen duenez, “La calidad de la relación adulto-niño es decisiva para el lenguaje”. Honek agerien uzten du ezinbestekoa dela familia eta irakasleen laguntza, giro aberatsak eta estimulu afektiboak eskaintzea, haurrak hizkuntza modu naturalean bereganatu dezan.

Hizkuntzaren Jabekuntza
Miren Barcena

Nire ustez, hizkuntzaren jabekuntza haurrak bere ingurunearekin duen etengabeko elkarreraginetik sortzen da. Bizitzako lehen hilabeteetatik, keinuak, begiradak eta soinuak komunikaziorako lehen urratsak dira. Macarena Navarrok (2003) azaldu duenez, haurrak ez dira hizkuntza kode batekin jaiotzen, baina bai elkarri eragiteko gaitasunarekin, eta horrek erakusten du hizkuntza lehen hitzak esan baino askoz lehenago hasten dela.

Gainera, uste dut hizkuntza bat ikastea ez dela soilik hitzak errepikatzea edo buruz ikastea, baizik eta hizkuntza ulertzea, sentitzea eta besteekin harremanak izateko erabiltzea. Horregatik, inguruneak funtsezko zeregina du. Giro afektibo eta estimulatzaileak aukera ematen dio haurrari hizkuntza modu naturalean esperimentatzeko. Marta Rovirak adierazi bezala (2020), “ikasteko giroak hizketaren zirkulazioa errazten duten komunikazio-espazioak dira”. Testuinguru horietan, haurrak hizkuntza bizitzen ikasten du, benetako egoeretan eta zentzuz erabiliz.

Bestalde, funtsezkoa iruditzen zait helduak hizkuntza-eredu gisa duen zeregina. Haurrek entzunez, imitatuz eta hitz eginez ikasten dute, eta harreman horren kalitateak eragin zuzena du hizkuntzaren garapenean. Macarena Navarrok (2003) nabarmentzen du ingurunearekiko eta hurbileko pertsonekiko elkarrekintza erabakigarria dela hizkuntza eskuratzeko, eta ideia horrekin guztiz bat nator.

Azken batean, hizkuntza bizikidetzan, entzutean eta eguneroko komunikazioan eskuratzen da. Haurra seguru, entzunda eta lagunduta sentitzen denean, hizkuntzaren ikaskuntza esperientzia bizia, naturala eta sakonki gizatiarra bihurtzen da.

Ane Fagoaga
Haurrak hizkuntza harremanen eta esperientzien bidez barneratzen du, ez modu mekanikoan. “Adquisición del lenguaje. El principio de la comunicación” artikuluan azaltzen denez, haurra jaio zenetik komunikatzeko beharra du, eta lehenengo harremanak (begiradak, keinuak, gorputz-adierazpenak eta soinuak) dira hizkuntzaren oinarriak. Pixkanaka, haurra konturatzen da da bere soinuek ingurukoengan erantzunak sortzen dituztela, eta horrela, komunikazioaren zentzu soziala deskubritzen du.

Filmean ikusten den bezala, hizkuntza ez da soilik hitzak ikastea, erranahien mundua deskubritzea baizik. Garbi ikusten da hizkuntza barneratzeko ezinbertzekoa dela esperientzia esanguratsua eta kontaktu emozionala izatea.

Horrenbertzez, kontuan hartu behar dugu haurrak ez duela hizkuntza soilik entzunez edo errepikatuz ikasten; harremanen, kontaktuaren eta testuinguruaren bidez eraikitzen baitu.

Hizkutzaren jabekuntza - Lucia Arenaza
Kontutan izan behar dugu hizkuntza barneratzea ez dela prozesu biologiko edo indibidual bat,  baizik eta harreman eta testuinguru sakoneko esperientzia bat. Hizkuntza, komunikatzeko, entzuna izateko eta ulertua izateko nahi batetatik hasten da.

Haurra heziko den testuinguruak eragin erabakigarria dauka bere hizkuntza trebetasunetan. Horregatik, funtsezkoa da haurrari entzuna izateko espazioak eskaintzea, non bere hitzak, keinuak, gorputz adierazpenak eta isiluneak ere baloratuak izango diren. Ingurune honek segurtasuna eta konfiantza transmititu behar dio haurrari, bere burua adierazteko prest egon dadin.

Marta Rovirak testuan azaltzen duen moduan; “hizkuntza bat ez da irakasten, kutsatu egiten da”. Honek argi uzten du, hitz egiten ez dela ikasten azalpenen bitartez, baizik eta modu naturalean. Esaterako, aktiboki parte hartzen uzten zaionean, hau da; testuinguru batean non, entzute aktiboa dagoen, hitz egiten den eta libreki adierazten uzten zaionean.

Rovirak planteatzen duen bezala, sortu beharko diren testuinguruak eguneroko egoera esanguratsu eta errealak izan behar dira: ipuin bat kontatu, gatazka bat konpondu, emozio bat aztertu, ideia bat proposatu... Une bakoitza aukera bat da hizkuntza eta pentsamendua eraikitzeko.

Gainera, ezinbestekoa da haur bakoitzaren erritmoa errespetatzea, emaitzak lortzeko presarik izan gabe. Hizkuntza barneratzea ez da prozesu lineala, ezta uniformea ere, horregatik, haur bakoitzak bere denbora behar izaten du.

Irati Jauregi
Haurrak hizkuntza nola erabiltzen duen aztertzeko, garrantzitsua da bere komunikazio-sistema lehen urratsetatik behatzea, komunikazio-bitarteko aurrelinguistikoetatik hasita, hala nola keinuak, gorputz-adierazpenak edo iradokitzen diren soinuak, besteak beste. Gainera, haurrek noizean behin erantzun eta elkarreragin behar izateak oinarrizko funtzioa du beren komunikazio-gaitasunak garatzeko, bai eta inguruko estimuluak eta enpatia garatzeko ere.

Era berean, lehen urteetan, haurrek erakustaldi praktikoak eta etengabeak, mugimenduak, adierazpen-esanahiak eta soinuak behar dituzte beren hizkuntza-sistema eraikitzeko. Dokumentuetan azpimarratzen da lehen hilabeteetan haurrek artikulazioko eta entzumeneko trebetasunak garatzen dituztela, eta garrantzitsua dela denboraren eta urratsen arloan egindako jarduerak, bai eta ikuspegi diakronikoa eta praktika pedagogikoa ere, adibidez, non irakasleek hizkuntzaren erreferentziazko elementuak modelatzen dituzten.

Horregatik, kontuan hartu behar dira lehenengo komunikazio-bideak, inguruneko estimuluak eta haien integrazio goiztiarra, bai eta haurrek ikaskuntza-prozesuan dituzten erantzunak eta hautuak ere. Horrek guztiak hizkuntza-ingurunea berreskuratzen, ulertzen eta noraino jasaten duen ulertzen laguntzen du, eta haurrarekiko elkarreraginak hauspoetara ekartzen.

Hori guztia azpimarratuz, honako hauek hartu beharko genituzke kontuan:

·       Haurrak lehen komunikazio-kanal aurrelinguistikoen bidez jasotzen dituen seinaleak eta adierazpenak.

·       Haurraren beharra jakinaraztea eta inguruneko stimulisa eskaintzea.

·       Jarrera positiboa eta erantzun aktiboa, bai eta jarduera praktiko eta ikus-entzunezko estrategia egokiak ere.

·       Psikopedagogia egokia eta ikaskuntza lasaiak sortzea haurraren gaitasunen garapen natural eta iraunkorrerako.

Horrela, haurrek modu natural eta egokian eraikiko dute beren hizkuntza-sistema.

Hizkuntzaren Jabekuntza - Aitana Moreno Astiz
Haurtzaroan hizkuntzaren garapena prozesu gradual bat da, komunikazio ezberbala erabiltzetik egitura konplexuagoetara igarotzen dena. Liu (2023) autorearen arabera, prozesu horretan hiru etapa nagusi bereizten dira, haurrak soinu eta keinu sinpleetatik esaldiak eraikitzera eta arau gramatikalak ulertzera nola iristen diren erakusten dutenak, eta aldi berean, gizarte- eta pentsamendu-gaitasunak indartzen dituztenak.

Edonola ere, hizkuntzaren garapena ez da soilik hitzak ikasteko bide bat, baizik eta afektu, esperientzia eta harremanetan oinarritzen den garapen pertsonalaren atal garrantzitsu bat ere bada.

0-6 urte bitartean, garapen linguistikoan hiru fase nagusi bereizten dira:

1. Etapa: Aurrelinguistikoa.
Hasierako hilabeteetan komunikazioa ezberbala da; aurpegi-adierazpenen eta keinuen bidez. Helduarekin sortzen diren protokonbersazioek hizkuntzaren ulermenerako oinarria ezartzen dute, eta harreman afektiboaren bidez haurra komunikatzeko lehen saiakerak egiten hasten da.

2. Etapa: Hizkuntzaren eskuratzea.
Fase honetan, lehen hitzak agertzen dira eta hiztegia zabaltzen hasten da. Pixkanaka, haurra hitzak konbinatzen hasten da eta hizkuntza komunikaziorako eta harremanetarako tresna bihurtzen da. Prozesu honetan, emozioak eta lotura afektiboak funtsezkoak dira, izan ere, Navarro Pabloren (2003) esanetan, haurren emozioak eta afektuak kontuan hartu behar dira hezkuntza prozesua. Horrek erakusten du hizkuntzaren garapena ezin dela ulertu haurrek emozioak adierazteko eta ulertzeko gaitasuna landu gabe.

3. Etapa: Hizkuntzaren garapena.
Eskolako esperientziek eta ingurune sozialak hizkuntza aberasten dute, eta haurrek egitura sintaktiko konplexuagoak erabiltzen hasten dira. Garapen linguistikoaren funtsezko osagai bat hezitzailearen jarrera da; izan ere, esaten dugun eta egiten dugunaren arteko koherentzia bilatu behar da (Navarro Pablo, 2003). Horrek irakaslearen eredua —bere hizkera, tonua eta portaera— dela haurrek hizkuntza modu osasuntsuan eta zintzoan garatzeko oinarri nagusietako bat  iradokitzen du.

Estimulazio linguistikoa, beraz, ezinbestekoa da. Haurrek hizkuntza aberats eta motibatzaile batean murgiltzea behar dute, non jolasak, ipuinak, musika eta eguneroko elkarrizketak hizkuntza garatzeko bide natural bihurtzen diren. Jarduera hauek haurren hiztegia, adierazpen-gaitasuna eta komunikazio-trebetasunak indartzen dituzte, baina, aldi berean, euren emozioekin konektatzeko aukera ere eskaintzen dute.

Horrela, estimulu linguistiko eta afektiboak elkarri lotuta daude: ez dago hizkuntza-garapenik afektuaren gabe, eta ez dago afektuaren garapenik hizkuntzarik gabe. Bi alderdi horiek elkarren osagarri dira, eta irakasleak garen horretan, gure jardunean, hori kontuan hartu behar dugu.

Aipatutako guztia del eta, prozesu honetan Irakaslearen rola funtsezkoa dela esan daiteke. Haurrek komunikatzeko eta adierazteko gogoa izan dezaten, irakasleak giro lasaia, segurtasuna eta konfiantza eskaini behar ditu. Bere egitekoa ez da soilik hizkuntza-irakaskuntza formala, baizik eta haur bakoitzaren ahotsa entzun eta baloratzea, eta hizkuntza erabiltzeko aukerak sustatzea eguneroko egoeretan. Irakasleak hizkuntza eta emozioen eredu koherente eta zintzoa izan behar du, haurrek hitzen bidez pentsatzeko eta sentitzeko gaitasuna garatu dezaten.

Hizkuntzaren jabekuntza - Libe Argoitia Lezeta
Hizkuntza, komunikatzeko tresnetako bat. Hori hobeto ulertzeko, kontuan izan behar da, haurra jaiotzen den momentutik komunikatzeko beharra duela.

Ildo beretik, esan bezala, haurrak jaiotzen den momentutik komunikatzeko beharra du. Gainera, denboraren poderioz eta ez oso berandu, konturatzen da berak eta bere ingurukoek sortzen dituzten soinu horiek eragin zuzena dutela besteengan eta horien bitartez gauzak sortzen direla. Hortaz, imitazioaren bitartez, hortan trebatzen hasten da. Hasiera, hitzak erabili beharrean, hizki solteak eta ostean, silabak erabiltzen ditu. Gutxinaka gutxinaka horiei hitz desberdinen esanahiak atxikituz.

Hortaz gain, hasieran aipatutako esaldi bati helduz, hizkuntza komunikatzeko tresnetako bat dela azpimarratu dut. Hau da, askotan soilik hitzei erreparatzen diegu gauzak esaterako orduan, baina gorputzarekin, keinuekin, adierazmenarekin... ere komunikatzen gara. Hortaz, hori guztia kontuan izatea ezinbestekoa izango da aniztasuna ere lehen lerroan jartzeko, guztiok ez baikara soilik hitzez komunikatzen.

Beraz, aniztasun horri lekua egin eta hizkuntzaren jabekuntza prozesuan bidelagun izateko, irakasleak ezinbesteko funtzioa izango du. Alde batetik, haurrek hizkuntza entzunez, imitatuz, trebatuz, saiatuz eta elkarrekintzan partekatuz barneratzen dute. Horretarako, garrantzitsuena ingurune aberas, seguru zein komunikatiboa eskaintzea izango da. Bide batez, haurra entzuteko eta bere adierazpenak balioesteko.

Argi dago, hizkuntza barneratzeko ezinbestekoa izango dela esperientzia esanguratsuak eskaintzea eta ondorioz, kontaktu emozionala ere bermatzea. Horregatik, irakasleak ingurugiro lasai, seguru eta kofiantzazkoa eskaini beharko du. Laburbilduz, Navarrok (2003) azaltzen duen bezala, ezinbestekoak izango dira estimulazioa, testuingurua, bizipenak zein esperientziak haurraren hizkuntza jabekuntza prozesua eraginkorra izan dadin.

Garazi Astiz
Hizkuntzaz ari garenean gizakiak bere pentsamendua antolatzeko, arrazoitzeko, ekintzak planifikatzeko, berrikusteko eta komunikatzeko duen gaitasunaz ari gara. Komunikazioa espezie askotan gertatzen da. Gizakiak, ordea, hainbat sistemaren bitartez komunikatu ahal izateko gaitasuna du (keinuen bidez eta bereziki, ahots zeinuen bidez, ahozko hizkuntzaz) eta horrek modu askeagoan komunikatzeko aukera ematen dio. Aldi berean, vigotskyk gaineratzen du ezagutza partekatu eta kultura garatzeko bide ematen duela haurrak hitzen erabilera soziala bereganatzen duelarik. Komunikatzeko sistemarik konplexuenaz ariko ginateke, beraz.

Giza hizkuntzak funtzio desberdinak izan ditzake, eta horien artean komunikazioa nabarmentzen dugu, hau da, informazio-trukea. Beste funtzio garrantzitsu bat litzateke errepresentazioarena eta giza hizkuntza animaliengandik bereizten du. Bi funtzio horiek funtsezkoak dira haurraren hizkuntza bereganatzeko prozesuaren bilakaera ulertzeko.

Gizakiarengan komunikatzeko beharra bizitzako lehen hilabetetik bertatik sortzen da. Berezkoa duen premia horrek, jasotzen dituen estimuluekin batera, hizkuntza bereganatzeko gaitasunak garatzea ahalbidetzen dio.

Zentzu horretan, haurrari eskaintzen zaion testuinguruak paper esanguratsua jokatzen du. Kanpotik kalitatezkoak eta ugariak diren estimuluak jasotzen baditu, eta igortzen duen asmo komunikatiboari modu aproposean eta maiztasunez erantzuten bazaio, errepikatzeko joera garatuko du. Horrela, soinuen eta ekintzen arteko erlazioak ezartzen joango da.

Estimulazioak, beraz, haurrak hizkuntza bereganatzeko prozesu osoan zehar iraun behar du eta haur eta helduaren arteko harremana/elkarrekintza kalitatezkoa izatea erabakigarria da, haurrari eskaintzen zaizkion ereduetan eta alderdi sozio-emozionalean zuzenki eragingo baitu.

Ander De la Calle
Artikuluak irakurri ondoren, esan daiteke, hizkuntza komunikatzeko beharretik eta lagun sentitzeko desiratik sortzen dela. Navarrok (2014) honako hau esaten du: “el lenguaje surge como una necesidad de comunicación que se construye en la relación con los otros”. Beraz, haur batek ez du hitz egiten ikasten hitzak entzuten dituelako bakarrik, beste behar bat suertatzen zaioo eta behar hori afektibitatea izan daiteke; hau da, beste norbaitek begiratzen diolako, irribarre egiten diolako.

Nire ustez, haurra ingurunearen parte sentitzen denean bere hizkuntza ezagutzen du, baina aurretik ezagutze prozesu hori egon behar da.  Egunerokotasunean aurkitu daitezkeen ekintzetan dago gakoa: bere familien ahotsak, abestiak, eguneroko errutinen ahots ezberdinak... hitz horiek gutxinaka esanahiarekin lotzen ditu. Horrez gain, begirada bakoitza, keinu bakoitza eta maitasunez errepikatutako hitz bakoitza hizkuntzaren lehen urratsak dira.

Eskoletan, hitz egiteko, entzuteko eta hausnartzeko espazioak sortzen direnean, pentsamendua eta konfiantza eraikitzen joango dira eta bertan ahozko hizkuntza eta komunikazioa garatzeko aukera paregabea izango da.

Amaitzeko, hizkuntza emozioz bizi denean ezagutzen dela esango nuke. Afektibitate gabe, entzun gabe eta elkarrizketarik gabe hizkuntzak zentzua galtzen du.

Haurrek hizkuntza nola bereganatzen duten eta zein faktore diren giltzarri - Oier Arostegi
Hizkuntza eskuratzea ez da prozesu mekaniko edo isolatua: esperientzia, harremanak eta afektuak dira oinarri nagusiak. Haurra ez da hizkuntzara azalpenen bidez heltzen, baizik eta eguneroko bizipenen, elkarrekintzaren eta komunikatzeko behar naturalaren bidez.

Lehen urteetan, komunikazioa ez da hitzezkoa; begiradek, keinuek, aurpegiko adierazpenek eta ahots tonuak osatzen dute lehenengo hizkuntza. Ondoren, hitz solteak agertzen dira eta hiztegia zabaltzen doa; pixkanaka hitzak konbinatzen hasten da eta esanahiak eraikitzen ditu. Geroago, ingurune sozialak eta eskolako esperientziek hizkuntza aberastu eta egitura konplexuagoak modu naturalean txertatzen laguntzen dute.

Testuinguruak paper erabakigarria du. Giro seguru eta hurbil batek; hau da, haurra entzuna, ulertua eta errespetatua sentitzen dena, hizkuntza garatzeko oinarriak ezartzen ditu. Horregatik ez da nahikoa azalpenak edo ariketa formalak eskaintzea; baizik eta, haurrei benetako elkarrizketa aukerak, jolasak, ipuinak eta emozioak adierazteko espazioak eman behar zaizkie. Bizipen esanguratsuek hizkuntza barneratzeko aukera sortzen dute.

Erritmo pertsonala ere kontuan hartu beharrekoa da. Haur guztiek ez dute aldi berean edo modu berean hitz egiten hasten, eta hizkuntzaren garapena ez da lineala. Denborak, segurtasun emozionalak eta estimulazio egokiak eragiten dute prozesuan.

Bestalde, helduaren edo hezitzailearen jarrerak eta ereduek eragin zuzena dute. Haurrak bere ahotsa entzuten eta baloratuta sentitzen duenean, komunikatzeko gogoa eta konfiantza handitzen dira. Helduak erabiltzen duen hizkera, tonua, portaera eta koherentzia dira hizkuntza eta emozio osasuntsuak garatzeko eredu nagusiak.

Azken batean, hizkuntza ez da irakasten soilik; partekatzen, bizitzen eta elkarrekin eraikitzen da. Afektua, entzute aktiboa, harreman biziak eta ingurune esanguratsuak dira hizkuntza barneratzea ahalbidetzen duten zutabe nagusiak.

Hizkuntzaren jabekuntza (Haizea Gallastegi)
Hizkuntzaz ari garenean, gizakiak bere pentsamendua adierazteko eta komunikatzeko duen gaitasunaz ari gara.

Jaio berriak garenean, gutxinaka-gutxinaka konturatzen joaten gara gure adierazpenak eragina dutela inguruan.

Komunikatzeko beharra bizitzako lehen hilabetetik sortzen da. Navarrok (2003) bere lanean adierazten du, oso garrantzitsua dela haurrak ahozko erantzuna jasotzea komunikatzeko beharra duen lehen unetik. Haurrak erantzunik jaso ez arren, pixkanaka erregistratzen duen informazioa jasotzen ari baita hizkuntza garatzeko erabiltzen hasi arte.

Testuinguruari ere garrantzia ematen dio Navarrok (2003). Haurrek kanpo estimulazio handia jasotzen baitute, honek soinuen eta ekintzen arteko harremanak ezartzen lagunduz.

Oso garrantzitsua da gurasoen estimulazioa ere, jaiotzetik hizkuntza aldetik inguratuta eta estimulatuta hazten diren haurrek errazago ikasten baitute hitz egiten, hainbeste estimulu jaso ez dutenen aldean.

Hizkuntzaren jabekuntza egoki eta osasuntsu bat izateko ezinbestekoa da espazio egokiak izatea. Ez da soilik espazio fisiko bat, interakzio espazio bat ere bada, hizkuntzaren erabilera ahalbidetzen duten truke multzo bat (Rovira, 2020).

Giro edo espazio egokia izateak, haurrei errealitatea bereganatzen, erreproduzitzen eta maneiatzen ikasten laguntzen die (Piaget, 1999), “Un milagro para Hellen Keller” pelikulan ikusi ahal den bezala.

Pello Biain
Hizkuntza gizakiaren komunikazio tresnarik garrantzitsuena da, baina ez bakarra. Haurrak jaio orduko hasten dira komunikatzen, lehenik keinuen eta soinuaren bidez, eta pixkanaka hizkuntza hitzez adierazten ikasten dute. Prozesu hori bizitzako lehen urteetan bereziki bizia da, eta inguruneak eragin zuzena du.

Haurrek hizkuntza harremanen eta esperientzien bidez barneratzen dute, ez modu mekanikoan. Haurra jaiotzetik du komunikatzeko beharra, eta bere ingurukoekin harremanak ezartzen ditu begiraden, keinuen eta soinuaren bidez. Horrela, hizkuntza ez da irakasten den zerbait, baizik eta esperientzia emozional eta sozialetan oinarritutako prozesu bizia.

Hezitzaileon eginkizuna haurrei entzuteko eta adierazteko aukera ematen dien ingurune aberats eta segurua sortzea da. Horrelako espazioetan haurrek hitza eta entzutea baloratzen ikasten dute, komunikazioa elkarrizketa eta harreman errealetan oinarrituz. Hizkuntzaren jabekuntza ez da helburu isolatua, baizik eta besteekin konektatzeko eta mundua ulertzeko bidea.

Gainera, kontuan hartu behar dugu haur bakoitzak bere erritmoa duela hizkuntzaren garapenean, eta aniztasun hori aberastasuna dela. Gure lana prozesu hori errespetatzea da. Azken finean, hizkuntza harremanetik jaiotzen da eta harremanetan garatzen da. Eskolak, hori posiblea egiteko lekua izan behar du, haurrek entzunak, ulertuak eta maitatuak senti daitezen.

Pello Biain
Hizkuntza gizakiaren komunikazio tresnarik garrantzitsuena da, baina ez bakarra. Haurrak jaio orduko hasten dira komunikatzen, lehenik keinuen eta soinuaren bidez, eta pixkanaka hizkuntza hitzez adierazten ikasten dute. Prozesu hori bizitzako lehen urteetan bereziki bizia da, eta inguruneak eragin zuzena du.

Haurrek hizkuntza harremanen eta esperientzien bidez barneratzen dute, ez modu mekanikoan. Haurra jaiotzetik du komunikatzeko beharra, eta bere ingurukoekin harremanak ezartzen ditu begiraden, keinuen eta soinuaren bidez. Horrela, hizkuntza ez da irakasten den zerbait, baizik eta esperientzia emozional eta sozialetan oinarritutako prozesu bizia.

Hezitzaileon eginkizuna haurrei entzuteko eta adierazteko aukera ematen dien ingurune aberats eta segurua sortzea da. Horrelako espazioetan haurrek hitza eta entzutea baloratzen ikasten dute, komunikazioa elkarrizketa eta harremanetan oinarrituz. Hizkuntzaren jabekuntza, besteekin konektatzeko eta mundua ulertzeko bide bat da.

Gainera, kontuan hartu behar dugu haur bakoitzak bere erritmoa duela hizkuntzaren garapenean, eta aniztasun hori aberastasuna dela. Gure lana prozesu hori errespetatzea eta haur bakoitzak bere ahotsa aurkitzeko aukera izatea da. Azken finean, hizkuntza harremanetik jaiotzen da eta harremanetan garatzen da, eskolak hori posible egiteko lekua izan behar du, haurrek entzunak, ulertuak eta maitatuak senti daitezen.

Nora Mendoza
Nola barneratzen du haurrak hizkuntza?Haurrak hizkuntza bat barneratzerako garaian, gehienbat gizartearekin duen kontaktuaren bidez, imitazioaren bidez eta komunikatzearen beharretatik baliatzen da, lortu ahal izateko.Hau kontuan hartuta, etapa ezberdinetan banatu egiten da ikasketa edo barneratze hau. Alde batetik, etapa prelinguistikoa dago; hau 0-10 hilabete dituzten haurretan izaten da. Bertan, hizkuntza barneratzen hasten dira, eta hau lortzeko, oinarria ikasi egiten dute, hau da, komunikazio ez-berbala: negarra, soinuak… ahotsaren doinuak aztertzen dituzte eta imitazioa egiten saiatzen dira. Hau guztiaren ikasketa, beraien ingurukoen erreakzioak ikusten ikasten dute.Bigarren etapa 10-14 hilabete bitartean sortzen da, eta hau etapa linguistikoa da. Etapa honetan, soinuaren eta esanahiaren arteko lotura hartzen hasten dira, zentzua duten lehenengo hitz edo esaldiak esaten hasten dira, eta eskatzen, izena jartzen, imitatzen hasten dira.Hirugarren etapa 2 urtetik aurrera da, eta kontsolidazio etapa da. Bertan, hitzak konbinatzen hasten dira, gramatikalki garatzen dira, eta komunikatzeko tresna gisa erabiltzen dute hizkuntza.

Zer hartu beharko genuke kontuan?Kontuan izan beharreko gauzarik garrantzitsuena, ikasle bakoitzak bere erritmoa duela argi izatea da. Hau errespetatzea oso garrantzitsua da. Horretaz gain, ikasleari eskaini behar zaion konfiantza eta segurtasuna ezinbestekoak dira, haurrak ondo ikasi dezan. Hau guztia kontuan izanda, aipatzekoa da ingurua estimulu linguistiko aberats bat izatea komenigarria dela, eta esku-hartze aktibo bat egotea ezinbestekoa dela; hau da, hitz egin, entzun, galdetu, errepikatu…Aipatutako guztia kontuan hartuta, hezitzaileak hainbat arlo izan behar ditu kontuan. Alde batetik, ikasteko giroa sortu behar du, non hizkera eta entzute aktiboa era naturalean sortzen diren. Hau lortu ahal izateko, jolasen bidez, esperientzien bidez… egin daiteke.

Hizkuntzaren Jabekuntza. Julen Izagirre
Hizkuntza barneratzeko lehenik haurrak bere inguruko testuingurua egokia dela ikustea eta frogatzea behar du. Testuingurua egokia dela ziurtatu ondoren inguruan dituen pertsonekin duen interakzio sozialaren bidez, hau da, testuinguruko pertsonek haurrari transmititutako emozioen bidez, jolasaren bidez, haur eta familia kideen arteko begiraden bidez... pixkanaka komunikatzea zer den barneratzen joaten dira, ahozko hizkuntzarenganako lehenengo pausuak emanez. Urteek aurrera egin ahala haurrek komunikatzen jarraitzen duten arren aipatutako begiraden, emozioen adierazpenaren eta bestelakoen bidez ahozko hizkuntzazko lehenengo hitzak esaten joaten dira entzundako esaldi eta berriketaldietan jasotako hitzen bidez. Beraz, haurrak modu natural batean hizkuntza bereganatzeko lehenik eta behin beharrezkoa da haurrarentzat testuinguru egoki bat sortzea, hortik aurrera modu naturalean ikasiko baitu bere inguruko erlazio sozialen bidez ahozko hizkuntza nola erabili modu egoki batean.

Nola barneratzen du haurrak hizkuntza? Zer hartu beharko genuke kontutan? Gaizka Bengoa Bollar
Haurrak ingurunearekiko etengabeko elkarreraginaren bidez barneratzen du hizkuntza. Honegatik, beharrezkoa da hezitzaile moduan ingurune egoki bat sortzea. Komunikazioaren kanpoko estimuluen eta gizakiak komunikatzeko duen berezko beharraren eragin sakona du. Honekin, esan nahi dut, hasiera baten haurrek zarata bakarrik egiten dutela. Baina horren laguntzaz gutxinaka komunikazioa ikasten hasten dira.

Prozesu hori modu egokian garatzeko, inguruak estimulazio aberatsa, afektiboa eta etengabea eskaini behar du. Egileak nabarmendu duenez, helduek hitz egiten dieten, erantzuten dieten eta parte hartzera gonbidatzen dituzten inguruneetan hazten diren haurrek azkarrago jabetzen dute hizkuntza.

Hezkuntza guneak hitza baloratzeko, arretaz entzuteko eta bestearen txanda errespetatzeko lekuak izan behar dute. Hitz egitea eta entzutea pentsamendua indartzen duten esperientziak dira. Horregatik, funtsezkoa da ikasteko giro irekiak eta parte-hartzaileak sortzea, ahozko adierazpena ezagutzaren eraikuntza kolektiboaren zati gisa bultzatzeko.

Un milagro para Helen Keller filmak oso argi erakusten du hizkuntza nola barneratzen den baldintza txarretan ere. Helen, entzun eta ikusi ezin duenez, komunikaziorik gabeko mundu batean bizi da. Zeinu bakoitzak esanahi bat duela ulertzen duen uneak markatzen du hizkuntzarako benetako sarbidea:Eszena honek oso modu indartsuan laburbiltzen du hizkuntza barneratzea zer den. Kanpoko zeinuen laguntzaz barneko garapena indartzen laguntzen dio.

Ondorioz, haur batek hizkuntza barnera dezan, kontuan izan behar dugu zein garrantzitsua den elkarrekintza afektiboa, komunikazio-testuingurua, ikaskuntza erritmoarekiko errespetua eta helduen entzute aktiboa. Hizkuntza ez da soilik irakasten, baizik eta harremanen elkar komunikazioarekin garatzen da ere.

Julen Maguregi
Haurrak esperientziaren, emozioaren eta loturaren bidez hizkuntza barneratzeko kapaz da. Hitzak ulertu aurretik, komunikazioa sentitzen du: tonua, begirada, helduaren presentzia...

Horregatik, hizkuntzaren ikaskuntza ez dago soilik hitzak irakastean. Haurra entzuna, begiratua eta ulertua sentitzen den testuinguru bat sortzen badugu, haurrak pila bat ikasiko du. Bertan jolasa paper garrantzitsua du. Jolasaren eta beste hainbat gauzaren elkarreraginaren bidez, haurrak zentzua ematen die soinuei, objektuei eta emozioei, lehenengo hizkuntza bat ikasiz.

Hezitzaile gisa, kontuan izan behar dugu keinu bakoitzak, hitz bakoitzak edota isiltasun bakoitzak komunikatzen dutela. Hizkuntza elkarrekin eraikitzen den gauza bat da. Kontuan izan behar dugu ere haur bakoitzak bere erritmoa izango duela, eta hau errespetatzea ezinbestekoa da.

Helduak sentikortasunez laguntzeak, hizkuntzarako ikaskuntza dakar.

Maddi Etxabe - Nola barneratzen du haurrak hizkuntza? Zer izan behar dugu kontutan?
Hizkuntza gure pentsamendua adierazteko, antolatzeko, arrazoitzeko eta ekintzak planifikatzeko erabiltzen dugun tresna da besteak beste. Hori horrela, hizkuntzaren garapenak paper garrantzitsua betetzen du pentsamenduaren garapenean eta beraz, baita haurraren garapen osoan ere.

Hori horrela, orokorrean esanda, haurrarengan hizkuntzaren garapena emateko alderdi fisiologikoei, pentsamenduaren garapenari eta ingurune soziokulturalari erreparatzen diote aditu ezberdinek, bakoitzak ikuspegi ezberdin batekin.

Hizkuntzaren garapen prozesuaren ikuspegi ezberdinen artean, bereziki nabarmentzen da hizkuntzaren garapenean testuinguruarekiko hartu emanak duen garrantzia. Hau da, hizkuntzaren garapena testuinguruak elkarrizketak entzuteko, entzuna izateko, besteekin harremantzeko eta informazioa trukatzeko eskaintzen dituen aukeretatik eta haurrari aukera horiek baliatzeko sortzen zaion beharretik hasten dela aipatzen da.

Hori horrela, uste da ahozko komunikazioaren abiarazlea inguratzen duen testuingurua bera dela. Hau da, haurrak egiten dituen adierazpen fonikoek kanpoko erreakzio bat sortzen dutela ikusten duenetik hasten da horiek pixkanaka nahita edo asmo batekin praktikatzen (Pablo, 2003).

Ahozkotasunaren garrantzia azpimarratze aldera, Rovirak (2020) hizkuntzaren ikaskuntza mintzamenaren bitartez ematen dela esaten du. Hortaz, aurrerago aipaturiko testuinguruaren garrantziaren ideiarekin bat eginez, beharrezkoa da haurraren bizitzako eremu ezberdinetan haurrari hitz egiteko beharra, nahia eta aukera eskainiko dioten eremuak eskaintzea. Hots, entzuteko eta hitz egiteko testuinguru esanguratsuak eskaini behar zaizkio.

Beraz, gure irakasle paperetik, hizkuntzaren garapena errazte aldera, honako alderdiei erreparatu beharko genieke:

Lehenik, irakaslearen zeregin garrantzitsuenetako bat ahozko hizkuntza lantzeko ikaskuntzaren testuingurua programatzea eta prestatzea izango da. Horretarako, haurraren garapen momentuarekin bat datorren komunikazio testuinguru egoki bat sortu beharko du.

Bestetik, ikaskuntza helburuak zein izango diren argi izan beharko du. Horrez gain, komunikazio-asmo argia duten eta trebetasun soziolinguistiko jakin batzuk mobilizatzea eskatzen duten egoerak sortu beharko ditu. Gainera, eskola mailan, irakaslearen hizkuntzaren erabileraren gaineko hausnarketa bat egin eta hausnarketa horren gainean erabaki batzuk hartu beharko dira haurrekin komunikatzeko moduaren inguruan.

Hori horrela, aipaturiko testuinguru horren baitan kontuan izan behar da irakaslea hizkuntza eredua dela eta bere jarrerak eta jokatzeko moduak eragin zuzena izango duela haurren hizkuntza garapenean.

Oier Erostarbe
Un milagro para Helen Keller lanean, hizkuntza esperientzia esanguratsuaren, kontaktu emozionalaren eta zubi gisa jarduten duen heldu baten bitartekaritzaren bidez barneratzen dela erakusten da. Helen hizkuntza ulertzen hasten da hitzak sentsazio eta ekintza zehatzekin konektatzen direnean. Barneratzea gertatzen da eskuzko zeinuek objektuak, ideiak eta harremanak irudikatzen dituztela ohartzen denean.

Hizkuntza elkarrekintzatik sortzen da, ez errepikapen mekanikotik. Haurrak zentzua eraikitzen du benetako esperientziak bizi dituenean, eta helduak gertatzen dena izendatzen du, sistema sinboliko bat eskainiz. Horrela, hizkuntza ekintzaren, emozioaren eta komunikazioaren bidez barneratzen da.

Funtsezkoa da kontuan hartzea haur bakoitzak testuinguru irisgarria eta errespetuzkoa behar duela hizkuntza garatzeko. Bitartekaritza  eta etengabea eskaini behar da, haren zentzumen, mugimendu eta emozio-aukeretara egokitua. Irakasleak edo hezitzaileak komunikazio modu alternatiboak interpretatu behar ditu, keinuak eta adierazpenak baliozkotu behar ditu, eta ez du amore eman behar hasierako erresistentzien aurrean. Funtsezkoa da hitzak benetako esperientziekin konektatzea, komunikatzeko motibazioa piztea eta lotura afektibo seguruak sortzea. Prozesuak denbora eta iraunkortasuna behar dituela ere onartu behar dugu, presioak saihestuz eta aurrerapen bakoitza baloratuz, txikia izan arren.