Aurresokratikoak 2D by Oihana Ameskua

Anaximandro eta eboluzioa
Antza denez, Anaximandrok eboluzioaren ideia defendatu zuen, izaki guztiak forma sinpleagoetatik eratorriak zirela baieztatuz. Lehendabizi uretako animaliak sortu zirela zioen eta ondoren lehorrekoak.
Harrigarria iruditzen zait Darwinek XIX.mendean sostengatutako teoriaren lehen zantzuak k.a VI.mendean eman izana. Eta honek galdera bat dakarkit gogora:
Zer dela eta 2400 urte baino gehiago behar izan dira eboluzioaren teoriak bere lekua izateko komunitate zientifikoan zein gizartean?

Tales de Mileto, uraren aita
Tales de Mileto historiako lehen zientzialaria izan zen, eta aldi berean Grezia Klasikoko lehen filosofoa. Bere Archea, hau da, gauza guztien oinarrizko printzipioa, ura zen. Berarentzat dena uraz eginda zegoen, eta lurra uraren gainan deskantsatzen du, uharte batean bezala.
Filosofo presokratikoen esaldiak obserbatzen aritu naiz, eta esaldi horien guztien artean batek deitu dit arreta: “Busca siempre un quehacer; cuando lo tengas no pienses en otra cosa que en hacerlo bien”. Esaldi horrek pentsarazi egin dit ondo egindako lana denbora eta esfortzua eskatu egiten duen lana dela, eta, aldi berean, obsesio eta kontzentrazio handia.
Nire lehenengo galdera Talesen Archeari buruz da, uraz ez egindako zerbait nondik aterata ote izango zen ura guztiaren oinarria bada? Non klasifikatuko genuen?
Eta bere beste esaldi bati erreparatuz, “El pasado es cierto, el futuro oscuro”, Nola da oraina orduan? grisaxka edo opakua ote izango zen?

Mikel Sáez Batx. 2D

Democrito de Abdera, atomismoa
Democrito de Abdera, "fisikaren aita" ere deitua, Leuziporen ikasle zen filosofo eta polimata greziar bat izan zen, atomismoaren sortzailea eta Protagorasen maisua, V. eta IV. mendeen artean bizi izan zena. C. Bere Archea bere kontzepzio atomistan oinarritzen zen, non mundua atomoz eta hutsez osatua zegoela uste zuen. Zure pentsamenduen artean esaldi bat dago, behin esan zuena eta nire ustez oso interesgarria iruditzen zaidana: "Nada procede del azar, sino de la razón y la necesidad". Horretaz pentsatuz, konturatu nintzen gauzak ez direla gertatzen, zeren eta, horretara garamatzan atzealdetik edo, Demokritok esan zuen bezala, guk aurretik sortutako arrazoi edo beharrezkotasunetik igarotzen baitira.
Nire buruari galdera bat egiten diot Demokrazi Artxeari buruz: unibertso osoa atomoz sortua badago, ba al dago beste zerbait atomoez gain? Benetan existituko balitz, nolakoa izango zen?

Mikel Aingeru Ramos Balza Batx. 2D

Pitagoras eta zenbakiak
Pitagotras, Samos uhartean jaio zen eta hainbat urtez Egipton egon eta gero, Italiako Krotona hirira joan zen, non eskola filosofiko bat sortu zuen. Filosofo honetzat, Physis-aren jatorria zenbakiak dira, eta bere esanetan mundua zenbakien bitartez adierazten da. Modu batean hala da, zenbakiak gure egunerokotasunean oso integratuta daude, dena dago zenbakien bitartez adierazita. Honek guztiak zer pentsatua ematen du, badira benetan zenbakiak guztiaren funtsean dagoena? Eskola pitagorikoan matematikak eta zenbakiak sakratuak ziren, jainko bat, baina zenbakiak ez dira, agian, gertaera batzuk azaldu ahal izateko sortu genuen sistema bat baino ez?

Maider Trujillo

Zenbakien jatorria, artifiziala ala naturala?
Sortzen al ditugu matematika kontzeptuak inguratzen gaituen unibertsoa ulertzeko, ala matematika unibertsoaren berezko hizkuntza da, nahiz eta haren egiak aurkitu edo ez?

Pitagoras filosofo samioarentzat, zenbakiak existitzen den guztiaren jatorria dira, eta defendatzen du mundua zenbakien eta haien arteko erlazioen bidez uler daitekeela. Hau da, Pitagoras eta haren ikasleen aburuz, zenbakiak unibertsoaren hizkuntza naturala dira.

Izan ere, matematika unibertsoan dagoen guztiaren parte da, izan ere, ez al da harritzekoa zientzia guztiak zenbakiz araututa egotea? . Artifizialak izan edo naturalak izan, milaka urteko zientzia hau besteen enborrtzat har daiteke.

Martina Apilanez

BATX2D

Sua, ura, lurra eta airea, guztiaren jatorria?
Bizitza badagoen leku edo planeta batean jakiteko begiratzen dugun lehen gauza da ea urarik dagoen eta bigarrenik atmosfera bat duen airearekin. Horrez gain, Empedoklesek ere uste zuen sua eta lurra Arkhea hori osatzen dutela eta benetan elementu hauek guztiaren hasiera eta bukaera zela. Gainera, berak ere pentsatzen zuen elementu hauen batasuna izaki bat sortuz gero philia indarrari esker dela, baina konbinaketan elementuak banatuz eta izakia itxura galduz gero, neikos indarrari esker.

Gehien erakarri nauen aspektua da Empedoklesek egindako hausnarketa 4 elementuei buruz duela hainbat mende atzera nahiz eta parmenidesek aurretik aipatu izana. Benetan hauek daude guztiaren oinarrian? Erantzunik eman gabe, arlo batzutan frogatu da elementu hauetatik batzuk direla esentzialak izakiak bizi daitezen.

Ieltxu López de Murga
BATX2D

Democrito de Abdera
Democrito Abderan jaio zen 460. urtean kristo aurretik. Filosofo hau ospetsua da bere teoria edo ideologia atomikoagatik. Teoria hau hurrengoan oinarritzen zen:

Demokritok «unibertsoaren teoria atomikoa» garatu zuen, Leuzupo filosofoak pentsatua. Honek zioenez, atomoak apurtzeinak eta ez aldakorrak ziren. Leuzipok eta Demokritok eleatarrek ez bezala pentsatzen zuten, eleatarrek mugimendua errealitatetzat ez baizik agerpentzat hartzen zuten bitartean atomistek mugimendua bere baitan existitzen zela pentsatzen zutelako. Demokritok inertziaren indarraz hitz egin zuen lehen aldiz. Demokritok atomoak eta hutsa ezarri zituen errealitate nagusitzat, edo, eleatarrek esango luketen bezala, izatea eta ez-izatea.

Nik galdera bat dut honen inguruan, atomoak apurtezinak eta ez aldakorrak badira, nola perzibitzen ditugu aldaketak?

Demokritoren atomismoa
Unibertsoa atomoetaz eta hutsaz bakarrik osatuta baldin badago, hain aipatuta dagoen esentzia pertsonala, filosofo askok uste duten arima, atomoetaz osatuta dago ere bai edo beste motatako gauza da?

Demokrito k.a.IV mendeko filosofo grekoa izan zen eta atomismoaren aita bezala ezagutzen zaio beste gauza batzuen artean. Demokritoren arabera errealitatea materiala da eta bere printzipioa zatiezina da(atomoa). Teoria honen esanetan, gauza guztiak ezberdinak diruditen arren, errealitatean atomo konbinazioak dira baino ez.ç

Hau kontuan hartuta, hurrengoa planteatzen da: gure arima ere atomoetaz eginda dago? Demokrito berak baietz esan zuen, baina ezagutzen ezta ulertzen ez ditugun errealitateetaz osatuta baldin badaude?
Gorka Armentia BATX 2D

Tales de Mileto
Tales, filosofo eta matematikari greziarra izan zen. Miletoko eskolaren sortzailea, antzinako Greziako eskola filosofikoetako lehena. Izan ere, mitologiaren erabilera aldatzeagatik da ezaguna. Mitologia mundua eta unibertsoa azaltzeko erabili beharrean, Talesek  azalpen naturalen ordez aldatu zuen, hau da, arrazoimena erabiltzen duten teoria eta hipotesi naturalisten bidez (logos).

Tales izan zen arkhe baten existentziari eutsi zion lehena, hau da, gauza guztien printzipio eratzaile eta jatorrizkoarena, urarekin identifikatu zuena. Bere bizitzaren denbora asko eman zuen Egipton nilo ibaira begira, eta hainbat pentsamendu eta ideia lotu ondoren, ura eta bizitzaren artean lotura bat ikusi zuen, horrela bere teoria sortu zen, zeinetan gustiaren hazia eta jatorria ura da.

Bere pentsamendu filosofikoa kontuan hartuta, honako hau planteatzen da: egia al da ura  guztiaren printzipioa izango ez bazen, gaur egun daukagun guztia ez zela existituko?

Leire Rodrigo
BATX 2D

Ura, guztiaren sorburu eta helmuga
Ura denaren iturri, sostengu eta bukaera da. Hala zioen Talesek, Aintzinako Greziar pentsalari aurresokratikoak, Miletoko eskolako lehen ordezkariak eta Aristoelesen arabera filosofia naturalaren sortzaileak.

Talesentzat arkhea, hau da, physisaren, natura guztiaren printzipioa ura zen. Izan ere, ura da gauza guztien sostengua, guztiaren jatorria hezetasuna da. Egipton bizi izaten pasatu zituen urte guztietan zehar garatu zuen pentsamendu hau. Egipton orduak eta orduak ematen zituen Nilo ibaiari erreparatuz eta honela ondorioztatu zuen arkhea ura zela. Ibaiak gainezka egiten bazuen, busti egiten ziren lurrak oso emankorrak bihurtzen ziren, aldiz, errekak lehortzeak heriotza zekarren. Ondorioz, ura eta bizitza guztiz lotuta daude. Horregatik zihoen ura denaren iturri, sostengu eta bukaera zela.

Talesen pentsamendua aztertu ondoren, gogoetara eramaten nauen galdera hau da: ura guztiaren jatorria bada, eta urak ezagutzen dugun guztia sortu izan badu, nondik etorri zen ura? Zerk sortu zuen ura?

Asier Gallardo
Batx. 2D

HERAKLITO ABDERAKOA
Heraklito K.a. VI. eta V. mendeen artean bizi zen Efeson. Bere nortasuna, zaila eta misteriotsua zen bere herrikide efesiarrentzat, eta horregatik "Heraklito iluna" izena jaso zuen.

Heraklitoren arabera, arkhea sua da, etengabe aldatzen ari den elementua baita. Kosmosaren oreka, hain zuzen ere, etengabeko aldaketatik eta aurkakoen arteko etengabeko borrokatik dator. Bere esaldi ospetsuenek azaltzen duten bezala: "Es imposible bañarte dos veces en el mismo río, para cuando vayas por segunda vez, ni el río, ni tú, sereis iguales a cuando fuisteis por primera vez" edo "Todas las cosas se cambian por fuego y el fuego por todas, como el oro por moneda y la moneda por oro". Aurkakoen arteko tentsioak sortzen du elementuen harmoniak sortzen duen mugimendua. Physisean dauden elementuen arteko desberdintasunek (airea/sua, maitasuna/gorrotoa, hotza/beroa...) etengabeko tentsioan mantentzen dituzte, ez baitute batak bestea deuseztatzen, ezta batak bestea gainditzen ere, harmonian irauten dute, eta horrek aniztasuna eta ordena egotea ahalbidetzen du.

Hori guztia galdera hau dakarkit: Beti egongo da gauza guztien aurkako zerbait edo posiblea da oreka hau mantentzen ez duen zerbait egotea? Hau da, aurkakorik ez duen zerbait existitzea, neutroa izatea.

Naia Urcelay

Airea, Arkhéaren jatorri, Anaximedes
Anaximedes, Anaximandroren lagun eta ikaslea izan zen eta Miletoko eskolan ikasi sortu eta garatu zituen bere teoria filosofikoak. Filosofo greziarrak bere pentsamendu filosofikoak naturan oinarritu eta garatu izan zituen beti, bereziki Airea elementuan. Anaximedesen arabera Arkhéaren jatorria airea da, eta honek arranifikazio eta kondentsazioaren bidez, gai guztiak sortzen ditu.

Zailtasunak suertatu daitezke k.a VI mendeko teoria filosofikoak gaur egungoekin alderatzean pentsamendu eta ebidentzia zientifikoek teoria mordoa deusestatu eta azaldu egiten dituztelako baina Anaximedesen teoriarekin ez da berbera gertatzen.

Arkhéa sinplifikatuz naturaren osotasuna da, eta ez al da airea mundu honetako bizitzaren oinarri?
Azken finean animaliok airea behar dugu bizirauteko baita landareek ere. Airea behar beharrezkoa da klimatologia erregulatzeko eta naturako beste zenbait alderdi ordenean mantentzeko.
Ondorioz airea da naturaren nagusi, hori bera esan zuen Anaximedesek.

Markel Artamendi
BATX 2D

HERAKLITO
Heraklito, filosofo aurresokratikoa izan zen, K.a VI. eta V. meNdeen artean Efeseon bizi izan zen.

Berarentzat arkhea sua zen, gauzen, kosmosaren printzipioa sortzen duen substantzia. Unibertsoa betiereko sua zen, logoaren bidez piztu eta itzaltzen zena, zeinarekin kosmosaren ordena eta harmonia eman baitzitekeen, baita batasuna eta borroka zehazten zituzten legeen bidez ere.

Heraklitoren oinarrizko pentsamendua, gauzak gauzak sortu eraldatu eta bukatzen direla, oinarritzen da.
Ezer ez dagoela finkaturik eta dena aldatzen dela. Dena mugimenduan dago beti, etengabeko jarioan. Izan ere bere famatuetako esaldi bat "Ezin gara birritan erreka berberean busti" da. Nahiz eta  erreka beti berdina dirudien, ura aldatu egiten dela eta bainatzen dena ere, dena badator eta dena badoa. Errekan sartzerakoan eta ateratzerakoan ez gara pertsona berdina, ez gu ez erreka ere, etengabeko aldaketan gaude.

Ideia hau gure bizitzan zehar ikusi dezakegu, adibidez, nahiz eta txikitatik jende berdinarekin ikastolara joan, dena etengabeko jarioan dagoenez, nahiz eta jende eta leku berdina izan, berdina ez da, ezta lekua ez jendea, dena doalako, eta ezer ez delako geratzen.

Ainara Alonso Fajardo
BATX 2D

Bizitzaren esentzia bakarrik elemntu batetaz oinarritzen da?
Empedokles de Akragasek Agrigenton jaio zen kristo aurreko 484. urtean. Pluralismoan sisnistu zuen lehenetako filosofoa izan zen, horregatik famatua bihurtu zen. Pluralismo teoria honi dagokio:

Empedokles zioenez, bizitzako gauza guztiak 4 elementu ezberdin osatzen zituzten, sua, airea, lurra eta ura. Substantzia horien proportzio eta kantitate aldaketak bi indar kosmikoren iradokizunak dira, Enpedoklesek maitasuna eta gorrotoa deitzen dituena. Maitasuna lau elementuak elkartzen dituen erakarpen bat da eta, horrela, elementu desberdinak elkartzen ditu. Gorrotoa, ordea, antzeko gauzetatik bereizteko indarrari deitzen zaio.

Maitasuna erabat nagusi denean, perfekzio-esparru bat sortzen da non dena berdina eta infinitua den. Perfekzio hori lortu ondoren, gorrotoa sortuko da, harmonia hori guztia suntsituz, erabateko bereizketa lortu arte, nahasmen larrienean agertuko dena. Anabasa honen aurrean maitasunak berriro esku hartzen du eta dena berriro batu egiten du. Horrela, bi indar hauek modu ziklikoan funtzionatzen dute, unibertsoko materia forma ezberdinei bizia emanez, ordena eta desordena sortuz.

Teoria honi buruz galdera bat etorri zait burura: Badira Maitasuna eta Gorrotoa hoiek proportzioen aldaketarako gomendagarriak?

Markel Tejeda
BATX 2D

Anaxagoras
Anaxagoras 500 K.a. jaio zen eta Miletoko eskolan ikasi zuen, filosofo aurresokratiko gehienak bezala munduaren jatorriaz eta gauzen sorburua aztertzen saiatu zen, bera pluralista zen (Arkhea elementu bat baino gehiago dela babesten duena). Aitzindaria izan zen Nous-aren kontzeptua sortzen.

Beraren ustez Talesek proposatutako ura bezalako elementu bakar batetik ezin ditu ezaugarri desberdinak dituzten elementuak sortu. Anaxagorasek Parmenidesen ikasbideak jarraitu zituen, honen monismoa baztertuz eta naturaren anizatsuna behatuz hurrengo teoria sortu zuen: gauzen aniztasuna elementu batzuen proportzio ezberdinez eginda daude. Adibidez zuhaitz bati ura botatzen badiogu eta zuhaitza hazi egiten bada teoria honen ustez ura behin eta berriz zatituz bere hasierako izaera utzi eta zuhaitzaren oinarrizko gaiak aztertu ahalko ditugu.

Kosmosari dagokionez hasieran elementu guztiak txikiak ziren, batera zeuden, finituak ziren eta bereizi ezinak. Hauei homeomeria edo haziak izena jarri zien. Enpedokleneren pentsamendu bera zuen elementu berri bat gehituz, Nous-a. Nous-a hasierako homeomeriak ordenatu eta banatu zituen adimena edo indarra da, ordenatzaile moduko bat.

Gaur egun daukagun jakinduriarekin harrigarria da teoria honek gauza askotan nola asmatu zuen duela 3000 urte, eremu ezberdinetako jakintzak oso mugatuak zirenean

Unai Unzalu

Enpedokles - Physisa lau elementuetan banatua
Pentsalari honek physisan printzipioa lau elementuetan oinarritzen dela esaten du: sua, ura, lurra eta airea, Parmenidesek pentsatzen zuen bezala.  "Naturari buruz" izeneko lana idatzi zuen, honetan elementu hauek guztiaren printzipioa direla esaten du, eta hauek elkartuz edozer sortu ahal da; izaki bat adibidez, hau Philiari maitasunaren indarrari esker da, eta aldiz banandu egiten badira Neikos gorrotoa da.

Pentsalari honekin zertzo bat ados nago; nire ustez natura da guztiaren sorrera, baina ez bakarrik lau elementu horiek, baizik eta tabla periodikoan dauden elementu guztiekin sortuak gaudela, gure gorputzak elementu guztiak dituelako proportzio ezberdinetan.

Baita Philia kontseptuarekin, ez literalki, baina, ados nago. Gu sozietate moduan elkartuta mantentzen gaituena, bata besteekin, maitasuna (philia) da, eta banatzen gaituena gorrotoa (Neikos).

Izaera, pentsamenduak, arrazoimena... dira elementu hauei esker sortuak?

Batx 2D
Xabier Fernandez Echeberria

PARMENIDES
Parmenides   filosofo presokratiko ospetsuenetariko bat da.  Kristo aurreko 530. urtean jaio eta 515ean hil zena.
Izakiari buruzko bere ideia eta hausnarketek eragin handia izan zuten ondorengo teoria filosofikoen sorreran. Bere gogoeta eta irakaspen nagusiak berak idatzitako poematik atera dira (Sobre La Naturaleza)

Pentsalari handi honek existitzen ziren gauzen mugimendua defendatzen zuen. Aldaketa itxura hutsa zela zioen. Betiereko errealitate bakarra zegoela uste zuen: Izatea. Parmenidesen filosofiaren oinarri nagusia izatearen kontzeptua da: betierekoa, aldaezina eta zatiezina dena.

Orduan aurretik esandako gutzia kontuan hartuta, izakia ezin izan zen sortu, hala bada, sortu aurretik "ez-izate" bat zelako, hau da, ez zen existitzen. Izatea, beraz, beti existitu da, betierekoa da.
Honek esan nahi du, guztiok daukagula  esantzia edota izate hori beti geure barnean edukiko duguna. Hau horrela bada,  guk geuk ere  gure burua edo gure bizitza edo gure ingurua aldatzen eta transformatzen dugunean, ez dugu inoiz ere esentzia galtzen?

Amane Egibar Batx 2D

Pitagoras-en zenbakiak
Pitagorikoen arabera, arkhea, hau da, guztiaren jatorria eta bukaera (dena hortik dator eta hori izatera bueltatuko da), zenbakiak ziren.
Hori, nahiz eta nahiko kontraintuitiboa izan, badu bere zentzua hausnartzen badugu. Zenbakiz inguratuta gaude, eta gizartearen historia osoan hor egon dira. Dena zenbatu ahal da, dena neurtu ahal da, dena kalkulatu ahal da... (beintzat fisikoki iskusi ahal dugun guztia)

Baina zenbakiak naturalak edo guk asmatutako zerbait dira?
Galdera horren erantzuna jakitea oso zaila da, baina badago zerbait ziur dakiguna: naturalak edo artifizialak izan, zenbakiak unibertsoaren arau eta proportzio guztiak ulertzea ahalbidetzen duten tresna dira. Ikusten dugun guztia zenbakiekin egiten diren arau eta formulen menpe dago. Orsuan, hori ez al zen izango "dena zenbakiz eginda dago" esatearen berdina?

Ander Basurco

TALES
Tales edo Tales Miletokoa, Antzinako Greziako filosofo presokratikoa izan zen. Matematiko eta astronomo izatearekin batera, natura zientziaren eta filosofia naturalaren αρχηγος sortzailea izan zen, Aristotelesen arabera.

Naturari buruz ezarri zituen hipotesiek ezagutza zientifikorako bidea zabaldu zuten, azalpenak jainkoen eraginetik askatuz eta ikuspegi mitologikoak alde batera utziz. Munduaren eta naturaren arkhe edo jatorriaren galdekizuna eta naturako aldakortasunaren azalpena Talesek abiarazten du. Horrela, monismo materialista bati bide emanez, Talesek gauza guztien sorburua eta helmuga ura dela pentsatzen zuen , seguru naturan bertan behaketaz eratutako hipotesiei esker, ura lurrun bihurtu eta izakien jaiotza eta hazkuntza hezetasun giro batean baitira, jainkoen inongo parte hartzerik gabe.

Gotzon Gonzalez

ANAXIMENES
K. a. VI. mendean bizi izan zen Anaximenes filosofo aurresokratikoaren pentsamendua egoera moderno batekin erlazionatzen da, naturaren aldaketa eta eraldaketa kontzeptuaren bidez.

Anaximenesek esan zuen guztiaren azpian zegoen oinarrizko printzipioa edo "arkhea" "airea" zela. Bere teoriaren arabera, airea kondentsa zitekeen ura bezalako substantzia trinkoagoak sortzeko edo sua bezalako substantzia arinagoak bihurtzeko. Horrek esan nahi zuen naturan dena etengabe aldatzen eta eraldatzen ari zela, gauzen aire-kantitatearen aldakuntzaren ondorioz.

Natura aldatzeko eta eraldatzeko ideia hori klima-aldaketaren egoera modernoarekin lotu daiteke. Klima-aldaketaren testuinguruan, zientzialariek ikusi dute Lurreko atmosferaren konposizioa aldatzen ari dela giza jardueraren ondorioz, bereziki berotegi-efektuko gasen emisioa, karbono dioxidoa (CO2) kasu, gero eta kopuru handiagoetan. Airearen osaeran gertatzen ari den aldaketa horrek eragin nabarmena izaten ari da klima globalean, eta tenperaturen igoera, klima-ereduen aldaketak eta beste ondorio batzuk eragiten ditu.

Horrela, airearen eraldaketari buruzko Anaxuelosen ideia atmosferako gasek kliman nola eragin dezaketen eta giza jarduera airearen konposizioa nabarmen aldatzen ari dela ulertzeko modu modernoarekin lotzen da, eta horrek, aldi berean, klima-sistema globalean aldaketak eragiten ditu. Orduan, lotura horrek erakusten du antzinako ideia filosofikoek garrantzia izan dezaketela gaur egungo gaiak ulertzeko eta klima-aldaketa bezalako fenomeno natural konplexuak interpretatzeko?

Saioa Ochoa de Eribe