Autobiografia kulturalak by

Iratxe
MUSIKA. Kulturzaletasuna etxean jaso nuen, haurtzarotik, batez ere amarengandik. Ama oso-oso-oso MUSIKAzalea izan da, eta gure etxean beti kantu-giroan ibili gara (izan diskoa/irratia jarrita zegoelako, izan kantuan aritzen ginelako). Musika formazioa jasotzeko aukera ere izan nuen (solfeo, kantua, biolontxeloa...). Eta 11 urte nituela neure ama rockeroak Springsteenen kontzertu batera eraman ninduen Bartzelonara (garai hartan ezohikoa zena). Kontzertuzale egin ninduen horrek ere (geure familia-erritu bakarra kontzertu-planak izan ohi dira, bestelako errituez beste egin baitu amak -gabonak, urtemugak...-). Gurasoak ez dira euskaldunak (baina amak euskaltzaletu ninduen, jarreraz, diskurtsoz eta aginduz, kar, kar, kar...), baina kanturako euskal kantetara jotzen zuten beti.

LITERATURA. Liburuz beteta egon da beti gurasoen etxea (gehienak ez ziren euskarazkoak), eta txikitatik liburuek ere liluratu naute. Aititeren etxea liburuz beteta zegoen, euskal liburu zaharrez (nahiz eta aititek euskararik jakin ez), eta etxe hartan nengoenean orri zahar horietan kuskusean ibiltzen nintzen. Hemen hitz egin nuen heziketa sentimental hartaz.

KOMIKIA. Aititeren etxea Kili-kiliz beteta egoten zen, aititeren lehengusua izan baitzen sortzaile, eta ipurbeltzero izan aurretik, Kili-kili zale amorratua nintzen.

ANTZERKIA. Haurtzarotik eraman gaitu amak antzerkira (oraindik modu berezian gogoratzen dut Erreka Marik sortu zidan zirrara), molde askotariko antzerki eta dantza ikustera, eta oraindik ere antzerkirako joera hori dugu etxean, euskaraz zein gazteleraz.

BERTSOLARITZA. Oso-oso berandu sortu zait bertsoarekiko jakin-mina. Ahizpa bat zaleagoa zen gazte ginenean, baina geure gazte kuadrillan ez zen oso-oso bertsozale zen inor, eta distantziatik bizi izan dut. Bertso bazkaritara, bertso-saioetara... joan izan naiz, baina interes berezia ez dut izan duela hamar bat urtera arte, beraz, beranduxe arte. Ikasleen bitartez hurbildu nintzen gehiago bertsora, afektu-soka horren bitartez (Beñat Gaztelumendi, Izar Mendiguren, Oihana Iguaran, Nerea Ibarzabal...), eta harrezkero jakin-minez bizi dut, nahiz eta ez egon neure kultur agendaren erdigunean.

DANTZA. Euskal dantzarekiko zaletasuna izan da beranduen etorri dena. Zaletasuna eta interesa Dantzan kolektiboak eginiko ekarpen, ohar eta kargu hartzeetatik etorri zitzaidan, besteak beste. Ohartu nintzen kultur aurreiritzi batzuk deseraikitzeko nituela. Duela bi urte dantza ikastaro batean eman nuen izena, eta gaur egun segitzen dut Trebeskan dantza urratsak ikasten, baldar, baina taldean aritzearen gorputz poz horrekin (ezin gusturago).

Idurre
MUSIKA. Musikarekiko zaletasuna euskal musikatik etorri zitzaidan. Amari asko gustatzen zaio kantatzea, eta berak lokartzen gintuenero kantuz lokartzen gintuen. Bestalde, gurasoak euskaldun aktiboak izan dira beti, eta lagunarteko bazkari eta afarietan kantatzeko ohitura zuten. Horrela ikasi nituen euskal kanta asko. Gerora, Anje Duhalde, Mikel Laboa eta Benito Lertxundiren kontzertuak ditut gogoan, bai eta Egin eguneko edo Ikastoletako jaietako kontzertuak ere (Herri Urrats, Nafarroa Oinez...). Orain neu saiatzen naiz nire haurrekin transmisio hori egiten, eta ohartzen naiz nire transmisio-moduak nahiko antzekoak direla.

LITERATURA. Musika amarengandik jaso banuen nagusiki, literatura aitarengandik jaso nuen. Amak kantuz lokartzen gintuen, eta aitak, berriz, istorio eta kondairekin: lamiak, sorginak, basajaun... oroitzapen ederrak ditut. Aitaren eskutik ezagutu nituen euskal idazle klasikoagoak ere, eta oraindik ere literatura asko partekatzen dugu biok, izan euskarazkoa, izan bestelakoa. Iloba ere irakurzale amorratua da, beraz, hiruko horretan aritzen gara liburu gomendioetan.

KOMIKIA: Ipurbeltz izan zen komikirako ateak ireki zizkidana. Zenbat aldiz pentsatzen dudan berreskuratu egin behar genukeela Ipurbeltz! Oraindik ere badut Ipurbeltzen bitartez egindako lagun bat. Ordutik, ordea, urte luzeetan bestelako generoetara jo izan dut, harik eta lagun batek Zimurrak gomendatu zidan arte. Eta hortik hurbildu naiz berriro ere komikira.

ANTZERKIA: Antzerkiarekin, egia esan, hastapenak antzeztetik etorri zitzaizkidan, ez ikusle izatetik. Egia da guraso eta ahizparekin inoiz antzerkira joan nintzela, baina ikastolan gogoratzen ditut esperientzia bizienak, euskarako irakaslearen eskutik. Haiek lotsak eta urduritasunak! Baina oroitzapen politak ditut. Orain, berriz, ikusle izan ohi naiz beti, eta saiatzen naiz umeak ere euskarazko antzerki/ikuskizunetara dezente eramaten.

BERTSOLARITZA: Bertsolaritzak izen bat du gure etxean, "ama". Zenbat bertso kantatu izan dizkigun, zenbat saiotara eraman, zenbat Hitzetik Hortzera ikusi... bertso-eskolan eman nuen izena (ama irakasle nuela) eta gaur egun bertsozale amorratua naiz, eta iloba ere halaxe dator. Hiru belaunaldi sarritan plazan saioa entzuten... ederra!

DANTZA: Euskal kulturarekin harreman zailik izan badut, dantzarekin izan dut. Amak trikiti txapelketetako trofeoak etxean, eta ni ere zalea. Baina Eibarkoa izanik, Kezka dantza taldean eman genuen izena ahizpak eta biok, eta niri irakasle erdalduna jarri zidaten. Nik erdaraz jakin ez, eta irakasleak euskaraz arrastorik ere ez. Utzi egin behar izan nuen, izugarri gustatzen bazitzaidan ere. Bizitza osoa pena harekin pasatu dut, eta duela bi urte hasi nintzen berriro ere ikasten, apurka-apurka. Talde polita biltzen gara, egia esan, ikasteko eta gozatzeko gogoz.

Julen
Musikagintza: Kakamutiko bat nintzenean, jostailuzko musika instrumentuen aldamenean hezi nintzen: gitarra, bateria, perkusio instrumentuak, txirulak… 6 urte nituenean musika eskolara igarotzeko garaia heldu zen eta metalezko instrumentuetara jauzi egitea pentsatu nuen, tronpetara. Gauzak honela, bizitza markatu eta musikaren munduan murgiltzeko aukera zabalak eskaini zizkidan irakasle batekin topo egin nuen. Bien bitartean, Oñatiko Ganbara Abesbatzan ere banebilen 3 urte neuzkanetik. Hamaika urte gauzatu nituen koruan hainbat eta hainbat entsegu, kontzertu, irteera… egiten. Gure etxean ere ez da inoiz musika faltatu. Oskorrirekin hezi izan gara, besteak beste; Marijane kanta zan, Do Re Mi doktorea edota Katuen testamentue diskak birrintzen genituen. Horrez gain kaleko musikak txoratzen omen ninduen, hori diost, sikieran, amak. Gure herriko plazan txistulariak entzuten nituenean, musika banda igarotzean edota jaietako azken eguna Eganek girotzen zuenean, inoz ez bezelako lasaitasunarekin egoten omen nintzen, txoratuta, norbera maiteminduta egongo bailitzan. Nerabezarora igarotzean tronpetarekin gogor sartu nintzen eta metalezko instrumentuetan garatzea nahi nuen. Horrela bonbardinoa, tronpa edo tuba moduko instrumentuak ikasten hasi nintzen. Oñatiko musika bandara jauzi egin eta tuba jotzailearen lekua hartu nuen duela zazpi bat urte. Bestelako musikari ere harritu ninduen hamalau bat urte nituenean. Bera zen Ruper Ordorika. Nire musikaguntzaren ibilbidean zutabe handietariko bat. Noski, Ruper ulergaitza zaigu (niri behintzat); Sarri edo Atxaga moduko idazle barik. Horrekin esan gura dudana da Ruper, eta oro har musikagintza, euskal kultua ezagutzeko hainbat ate ireki dizkidan giltza izan dela, haurtzarotik gaurdainoko zutabe garrantzitsuenetariko bat.

Artea eta ondarea: Motzean: Jorge Oteiza miresten duen gizon baten seme oñatiarra naiz. Zer nahi duzue, bada, nik esatea. Oteizaren (bereziki), Txillidaren eta Basterretxearen liburuen artean jaio naiz. Bertan daukat Arantzazu, Euskal Herriko lehen unibertsitatea, Bidaurretako Monasterioa… Herriko dauzkat Iza, Javier Erostarbe eta Pernan Goñi moduko marrazkilariak. Oñatiar sena apur bat garatuta edukitzearekin, esango nuke, kondenatuta gaudela euskal herriko artea eta ondarea mirestera. Horrela gertatu zait niri behintzat. Hori gutxi balitz, gure aitak eskultura txikiak egiteko joera izan du betidanik. Gure egongela osoa bere lanez josia dago. Eta orain aitortza bat: ez dut arteaz kasik ezer ulertzen, baina gustoko dut.

Jaia eta errituak: Musikarekin gertatu zitzaidan erako zerbait gertatu omen zitzaidan gure herriko Korpus jaiekin. Igandea zen, meza nagusi ondorengo prozesioa irtetera zihoan eta hor hasi ziren Oñatiko eliza guztietako kanpaian ordubetez bueltaka. Norbera txoratuta. Supituki gurutze bat irten zen elizatik, ondoren Aozarazako San Migelen estandartea, atzetik Arantzazuko Ama Birjinarena, ondoren beste hamairu irudi, ostean hezur-haragizko hamabi apostolu eta Kristo, gero palioa parrokoak Santisimoa eskuan zeramala eta azkenik denetarik onena: dantzariak. Kitto, Julen dantzen eta Korpus jaien sarean harrapatuta gelditu zen. Horregatik, ume umetatik bizi ditut jai eta errituak. Urteroko kalendarioan markatuta dauzkat Santa Lutziak, San Sebastianak, San Blasak, Korpusak… eta nola ez, inauteriak. Ume asko eta askori beldurra ematen zieten gauzek ni txundituta uzten ninduten. Urteak aurrera egitean Juan Antonio Urbeltz eta berak aratuzteen inguruan sortu zuen teoria ezagutzen joan naiz. Bai, are gehiago erakarri nau. Gauzak honela, gaur egun Oñatiko inauterien lantaldean ahal dudan aletxoa eransten ari naiz.

Euskal literatura: Esango nuke gure kulturak bere barnean hartzen dituen adar guztietatik okerren daramadana literatura dela. Duela hiruzpalau urte hasi nintzen literaturarekin adiskidetzen. Lehen gorroto nuen irakurtzea, orri eskas bat irakurrita gogaitu egiten nintzen. Konfinamendu garaian, etxean geneuzkan berriztatze lan batzuen ondorioz, amamaren etxera joan ginen bizitzera. Ume ume naizenetik entzun izan dut etxean Bitoriano Gandiaga gure oso etxekoa zela. Ume ume naizenetik ikusi dut gure etxeko egongelan aitaren argazki bat Gandiagarekin eztabaidan. Ume ume naizenetik entzun dut gure arrebaren bataiorako bertso bat idatzia zeukala fraileak. Haatik, ez neukan ideiarik gure etxean horren ezaguna zen gizon horrek zer idazten zuen. Gauzak honela, amamaren egongelako armairura joan eta hor aurkitu nituen Elorri eta Hiru Gizon Bakarka. Konfinamendua zenez, zerbait edukitzekotan denbora neukan, eta hor hasi nintzen Bitoriano irakurtzen. Bai, onartzen dut, akaso literatutratik guztiz aldentzeko irakurketak izan zitezkeen, baina zorionez, literaturarekin adiskidetzeko giltzarri izan ziren. Hortik aurrera, nire erritmoan bada ere, euskal literaturan murgiltzen joan naiz. Arestian ere aipatu dut, baina Ruper Ordorika, Thierry Biscary, Hertzainak moduko musikari eta musika taldeak sakonki ezagutzeak euskal idazleekin konektatzeko beta eman didala esango nuke.

Dantza: Nik, pertsonalki, ezin dezaket dantza ulertu arestian aipatu ditutan jai, erritu eta musika barik. Niretzako dantzaren munduan sartzea Oñatiko Korpus jaietan egiten diren prozesioko dantzen ondotik dator. Lehen prozesioa ikustean ezagutu nuen dantza. Gauzak horrela, 6 urterekin dantza taldean sartu nintzen. Momentu horretan dantza taldeko kapitaina zena esleitu zitzaigun irakasle gisa, nire erreferentea zen hura. Horrek, zalantza barik, motibazio gehigarri bat eman zidan eta dantza munduan murgiltzeko. Urteak igarotzean, baina oraindik haur ginela, Oñatiko arku dantza ikastea tokatu zitzaigun. 9 pertsonek dantza egiten dute bertan: 8 dantzari jantzi gorriz jantzita eta bederatzigarrena, kapitaina, urdinez. Bada, irakasleek kapitain jarri ninduten. Momentu horretan, ume batek zeukan amets guztiak beteta zeudela ohartu nintzen. Ni kapitain jartzeak are gehiago atxikitu ninduen dantzetara. Urte batzuk geroago, nagusien dantza taldera jauzi egin genuen eta bertan hasi nintzen Oñatitik at dagoen dantza panorama ezagutzen. Muxutruk lanean hasi nintzen beste hiru lagunekin 6 urteko 35 haurri dantza klaseak ematen eta hor jarraitzen dut egun ere. 2019an Lehen Hezkuntzako graduari ekin nion eta hor dantzaren pedagogia eta dantzak hezkuntzan daukan tokia zein zen azterzen jarri nintzen. Honela, 2020. urtean gure dantzataldeko haurren koordinazioa eramateko eskaintza heldu zitzaidan. Inolako zalantza barik erronka hori hartu eta lanean hasi nintzen. Orduan izan zen, benetan, dantza mundua sakonago ezagutzen hasi nintzen garaia, dantza munduko erreferente direnengana gerturatzeko aukera izan nuen eta. Heldu zen 2023a eta Gradu Amaierako Lan bat aurkeztu behar nuen. Nik garbi neukan, Bilboko testuingurua aztertu eta bertako ikastetxe batean euskal dantzak oinarri dituen proiektu labur bat gauzatzea neukan helburu. Hori ere amaitu zen, dantzaren munduan lanean jarraitzen dut, baina oraindik erantzunen bila nabilenez, master hau egiten amaitu dut, euskal kultura eta dantzaren munduekiko lotura sendotzeko asmoz.

Saioa
LITERATURA: Literaturarekiko zaletasuna txikitatik jaso nuen, aitarengandik batez ere. Aita lieratur oso zalea izaki eta liburuz betea ezagutu dut nik beti gurasoen etxea. Bazter guztietan zeuden liburuak. Txiki-txikitatik liburu horien artean ibili naiz jolasean, bai eta aita ordenagailuaren aurrean liburuak itzultzen ikusiaz. Esango nuke literaturarako zaletasuna nahi gabe bezala barneratu nuela umetan. Gerora, ni ere hasi nintzen etxeko apaletan gero eta liburu gehiago pilatzen.

MUSIKA: Musikarekiko zaletasuna ere etxean jaso nuen batez ere, aitarengandik hau ere bai. Euskal musikarekiko zaletasuna bereziki. Igande goizetan trikitixa doinuak jartzen zituen askotan etxe osoan aditzeko moduan. Musika eskolara ere joan nintzen umetan eta solfeoa eta biolina ikasi nituen urte gutxi batzuez. Gerora, lagunekin herriko jaietako kontzertuetara joaten hasi eta kontzertuzalea bilakatu nintzen.

DANTZA: Txikitatik izan dut dantzarekin harremana. Gurasoak dantzariak ziren eta 6 urterekin dantzan apuntatu ninduten eskolan. Aspertu egiten omen nintzen eta ez nuela jarraitu nahi esan nien eta hurrengo urtean ez ninduten apuntatu. Hala ere, askotan joaten ginen dantza saioetara. Hortik urte batzutetara nire anaia dantzan apuntatu eta askoz ere emanaldi gehiagotara joaten hasi ginen. Nire amari pena ematen zion ni dantzaria ez izatea baina nik garbi nuen ez zitzaidala dantza gustatzen. 11 urte ingururekin, ordea, dantza apuntatu nahi izan nuen eta ordutik dantza munduan ibili naiz ia beti. Oraindik ere dantza nire bizitzaren zati oso garrantzitsua da.

BERTSOLARITZA: Duela pare bat urte bertsozaletu nintzen. Egia da betidanik gustatu izan zaidala baina urrutiko kontua balitz bezala ikusten nuen. Azken urteetan, aldiz, gero eta gehiago gustatzen naiz. Bertsoeskolara ere apuntatu nintzen, nahiz eta ez nuen hilabete ere iraun. Hala ere, aipaturiko beste hiru adarrekin dudan lotura askoz ere handiagoa da bertsolarotzarekin dudana baino.

Josu
MUSIKA: Etxean oso musikazaleak izan gara beti eta asko kantatu izan dugu. Gogoan dudan abesti kuttunetako bat da amaren izebek txikitan abesten ziguten "A, a, a, maite maite det ama". Hori eta tankerako hamaika kantatzen genituen egunero. Melodia sinpleak ziren baina bere garaian asko emozionatzen ninduten. Betidanik izan dut musikarekiko lotura berezi bat; arraro geratzen den arren, arimarekin lotura egiten didan bide motzena da niretzat musika. Hazi ahala, osabarengandik jaso nituen erreferentzia nagusiak izan ditudanak: Hiru truku, 7 eskale, Anje Duhalde... berari esker ikasi nuen kantua ezin zela izan zerbait estetikoa. Zerbait gehiago izan behar zuela. Garai honetan, 13 urterekin-edo, gitarra jotzen ere ikasi nuen kantuak aparailu gabe abestu ahal izateko. Honez gain, Oñatiko Ganbara Abesbatzan urte askoan abestu izan dut, bakarlari moduan ere 20 kantu inguru sortu nituen... Orain musika sorkuntzan ere ari naiz herri mugimenduetako enkarguren bat egiten eta batez ere, Potx eta Lotx pailazoen abestiak sortzen.

LITERATURA: Hau ere osabarengandik jaso nuen. Txikitatik irakurri izan dut poesia, batez ere berak idazten zuelako, eta gero saiakerak. Berak jarri zizkidan eskuetan Aita Villasanteren liburuak eta Xabier Amurizarenak, esate baterako. Nerabetan kontu horiek irakurtzen nituen... eta joera horrek gaur egun arte iraun du, ez baitut nobela edo antzerakorik irakurtzen, aipatutako saiakera eta poesia; ez besterik. Aitortu behar dut, hala ere, kostata egiten ditudala irakurketok.

ANTZERKIA: Arte eszenikoekin txikitatik izan dut lotura. Lehenik eta behin, 11 urterekin magia munduan murgildu nintzen. Hori garatu eta utzi ere egin nuen (orain dela 6 bat urte bueltatu nintzen jardun horretara). Gero, batxilergo mailara arte ez zitzaidan antzerkiarekiko harrik piztu. Orduan, nahiz eta txikitatik gustatu, pailazo izatearen kontuak geroz eta gehiago erakartzen ninduen eta bide hori jorratu nuen. Horretaz aparte, Oñatin Irazan Antzerki Gunea sortu genuen eta gaur egun ere martxan jarraitzen du. Gero horretaz aparte, pailazo elkarte bat sortu genuen eta klownaren begirada hori zabaltzen dugu Euskal Herrian zehar.

BERTSOLARITZA: Nire betiereko ametsa izango da bertsolari izatearena. Maitemintzen naute bertsoek. Betidanik gustatu izan zaizkit eta bertso zaharrak irakurtzeko zaletasuna ere izan dut. Baina ondo gogoan dut noiz maitemindu nintzen bertsoekin. Argazki lehiaketa bat irabazi nuenean bono bat eman zidaten herriko paper-denda batean gastatzeko. Hor erosi nituen "Gu eta Gutarrak" egitasmoko azken kontzertuaren grabazioa eta Mendiluzek irabazi zuen Gipuzkoako Txapelketaren DVDa. Askotan ikusi dut hori.

Elisabet
MUSIKA. Etxean betidanik entzun izan dugu euskal musika. Horregatik, gaur egun, mota guztietako musika entzuten dudan arren, oraindik ere, gehien gustatzen zaidana euskal musika da. Gainera, nire musikaren zaletasun hau oso estuki lotuta dago dantzarekin. Azken finean, entseguetan astean hainbeste aldiz entzuten dudan musika dut gustoko.

LITERATURA. Txikitan asko irakurtzen nuen, batez ere, nire aitarekin batera. Gaur egun, nahi baino gutxiago irakurtzen dut. Izan ere, nire denbora eta indarrak artikulu eta liburu akademikoak irakurtzeko erabiltzen dut. Hori dela eta, ez daukat aukerarik gozatzeko helburu soilarekin irakurtzeko. Espero dut etorkizunean irakurketa mota hau berreskuratu ahal izatea.

KOMIKIA. Komikiarekin dudan lotura ez da beste alderdiekin daukadan lotura bezain sendoa. Txikitan liburutegian Ipurbeltz irakurtzen nuen. Gaur egun, pixkanaka, komikiekiko interesa berreskuratzen ari naiz. Izan ere, nire interesekin lotura duten komikiak aurkitzen ari naiz (mitologia, irakaskuntza…).

ANTZERKIA. Antzerkia betidanik egin dut eta nire familian ohitura daukagu gure ingurura datozen euskal antzerki guztiak ikustera joateko. Gaur egun, ez dut antzerkia aktiboki egiten (lagunekin gauza puntualak soilik). Izan ere, neri antzerkia euskaraz egitea gustatzen zait eta ez dut nire ordutegiarekin eta bizilekuarekin bat egiten duen aukerarik topatu, oraingoz. Iaz gazteleraz egitea probatu nuen, baina, gustora egon nintzen arren, erabaki dut euskaraz egiteko lekurik topatzen ez dudan bitartean ez jarraitzea, ez bainau guztiz betetzen.

BERTSOLARITZA. Bertsolaritza asko gustatu izan zait beti. Egia da, beste askok bezala, gehien ikusten ditudanak lehiaketen finalak direla. Hala ere, jakinmina piztu didate duela gutxi egiten hasi diren bertso saio alternatiboek. Behin edo behin joan naiz ikusle gisa eta asko disfrutatu dut. Horrelakoetara gehiagotan joateko intentzioa daukat.

DANTZA. Dantzaria izan naiz txiki txikitatik eta dantza emanaldietara ere joan izan naiz betidanik. Oraintxe bertan, dantza da alderdi guzti hauen artean nire erdigunea. Izan ere, musika, literatura, antzerkia, etab. betidanik gustatu izan zaizkidan arren, dantza izan da aktiboki egiten jarraitu dudan bakarra.

Fernando
Guraso erdaldunak ditut eta ez naiz ikastolakumea. 79an Bilboko Santutxu eta Alde Zaharra arteko mikrokosmosean hazi eta hezi nintzen, erdal giroan eta langile gatazka testuinguruan.

12 urterekin aisialdi munduan euskara topatu nuen. Hor begi bat zabaldu nuen (24 urte bete arte iraun zuen  begirale eternoak). Aek-k ere bere ekarpena egin zuen. Gerora, 17-18 urterekin uda Dima herriko baserri batean pasatu nuen eta nire bigarren familia topatu nuen.  Euskaraz bizi eta kultur mundu berria parez pare agertu zitzaizkidan. Harry Potterren galaxiako muggle batek lortu zuen trengeltokia zeharkatzea.

Literatura:

Mendi puntan dagoen  baserri batean kalekume batek liburutegi bat topatzea altxorra izan daiteke (Gehiagotan aspertu beharko ginateke). Aurretik nuen idazteko zaletasunari, arkatzak maite ditut, irakurketarena gehitu zitzaion eta Higgsen Boson partikula agertu zen. Literatura euskal kultur adar indartsuena da nigan, sortzaile eta irakurle aldetik, erreferentzia eta erreferente asko topatu ditut, historia eta istorio asko. Hori bai, gorabehera handiak izaten ditut kontsumoan, boladak.

Bertsolaritza:

Hitzetik hortzerak bere bidea egin zuen nigan. Egia esan, hasieran tutik ere ez nuen ulertzen, baina ez zen askorik behar izan irrati bidez nire lehenengo txapelketa jarraitzen hasteko. Jon Maia izeneko bertsolari baten hitzek tokia egin zuten nire disko gogor gordailuan "zein goxo den idaztea, idatzi ezin den hura". Gorabeherak baditut ere, bertso koadrila saioak egitea bertsolaritzak eman didan gauzarik onena da.

Musikagintza eta dantza:

Batera sartzen ditut arrazoi-trauma bategatik, guztiz arritmikoa naiz (gorputzez eta belarriz) eta oso gaizki abesten dut 🤭. Eta ez da izango dantza edota kantu ikastaroak ez egiteagatik.

Su ta garrek nigan eragin handiegia izan zuela daitort, O tempora, o mores: Garai batean Su ta gar non, Fernando hara. Egun euskal musika samurrago bizi dut.

Antzerkigintza:

Txikitan antzezle ibilia nintzen eskolan eta clown kulturak arrastoa utzi zuen nigan begirale garaian. Gerora, irakasle lanean hasi nintzen antzezlanak prestatzen ikasleekin egiteko eta Imanol Agirre, egungo Loraldiaren zuzendariaren eskutik, euskal antzerkigintza zati bat hobeto ezagutzeko aukera izan dut. Berak lagundu dit sortzaileago sentitzen, Loraldia eskolan parte hartzeko aukera emanez. Azken bi urte hauetan Antton Lukuren lana ezagutzeak antzerkiaren beste zati baten indarraz ohartzeak eman dit.

Ikus-entzunezkoak:

Agarkigintza eta bideogintza zaletasun moduan berandu hartu banuen ere, sortzaile lanean asko gozatzen dut, bideo edizioa egiten eta azken aldian esperimentazioan, Arriguri taldean dabilen lagun batek lagunduta.

Ane
Ez dut sekula nire kultura-biografia egin. Bai hizkuntza-biografia, ez kulturarena eta zer pentsatua eman dit ariketa honek.

Ikastolako kumea naiz. Gurasoek argi izan zuten hala izan behar zuela eta gaur da eguna asko eskertzen diedala egin zuten hautua. Hautu bat baino gehiago izan ziren egia esan.

Amak euskara galdu zuen bere haurtzaroan. Amamak berandu izan zuen ama garai haietarako, 32 urterekin, dendaria zen gainera, eta lanak ez ziola aisialdirako eta kulturarako denbora larregi uste dut. Ni dendan eta dendaostean hazi nintzen.

Aititak kantuan egiten zuen, asko. Hamaika bertso eta kopla ikasi kantatzen zituen egunero. Gehienak Eibarko jendeari jarritakoak eta oraindik ere gogoratzen ditut batzuk. Baina batez ere Historia pasarteak kontatzen zizkidan. Altzoan jasotzen ninduen edo mahaiaren beste aldean eta 36ko Espainiako Gerrako pasarteak kontatzen zizkidan. Gerrako esklabu izan zela, trenbideak egitera behartu zutela... eta Internazionala erakusten zidan aititak, amamak aitaren egin eta Gora ta Gora eta Gernikako Arbola erakusten zizkidan bitartean. amak beti esan du nahaste berezia sortzen zutela gure aitita eta amamak.

Amak ez du sekula kultura aktiboki bizi, baina ondo baino egin zuen lana eta gu oso aktibo hezi gintuen: Eibarko dantza-taldean, mendi taldean, Klub Deportiboan... Euskarazko literatura  sarri erosten zigun.

Aitak baserriaren eta mendiaren inguruko bizipenak pasa zizkigun. Uste dut hortik datorkidala gure arbasoen bizimoduenganako interesa eta pasioa. Baina ez ziren aktiboak izan, ez bata, ez bestea. Bizi egoerengatik seguruenik.

DANTZA: Dantza izan da nire pasioa txiki-txikitatik. ETa hala segitzen du izaten oraindik. Euskal Dantzak asko eman dit (eta asko eman diot, ordutan kontatuz gero, behinik behin). Gaur egun ere hala bizi dut, ez horrenbeste dantzan, baina URBELTZen teoriaren ingurukoak begiratzea eta hausnartzea maite dut. Gure Lurra nola esplikatzen den dantzaren bitartez. Dantza taldean sartu nintzenetik oraindik eten ez den katea izan da.

LITERATURA: Izan ditudan lanek aukera asko eta onak eman didate euskal literaturaz gozatzeko. Euskaldunon Egunkarian lehenengo eta IRALEren irakastegietan ondoren. Maite dut irakurtzea, baina egiari zor, plazer hutsez egin dut arike hori orain gutxira arte. Ez dut sakondu, gozatu egin dut bakarrik. Sakontzeko beharra izan dudanean hasi naiz beste irakurketa modu batzuk egiten, lanak eta eskola-prestaketek horrela eskatzen dutelako.

EUSKAL ARTEA: IRALEn ezagutu dut. Oteitza zale amorratua bilakatu arte. Zumeta eta Basterretxea ere ez ditut saltzeko. Baina hortxe gelditu naiz. Euskal sustraiek lotutako artea maite dut, gure lurrarekin konprometituta dagoena, nire iruditeriarentzat esanguratsua dena. Baina garaikidera ez naiz heldu oraindik.

BERTSOLARITZA: Berandukoa da nire zaletasuna. Hitzetik Hortzerak baduela horren errua esango nuke (eta garai batean izan nuen bikotekide batek ere bai ;-). Herriko saioetako eta Txapelketetako entzulea naiz. Afari eta bazkarietara ez naiz hain erraz ailegatzen.

44 urte nituela eman nuen izena Bertso Eskolan lehen aldiz, gutxienekoak ikasteko, eta hori ere lanera eraman ahal izateko.

HISTORIA: Kultura ez dela esango du norbaitek, baina nire kasuan Euskal Herriaren Historia behar dut kulturgintzan aritzeko, kulturaz gozatzeko. Lurrari lotua dagoen horrek erakartzen nau eta hori aititaren aldetik datorkit, amaren aitarena da herentzia hori.

ANTZERKIA ETA IKUSENTZUNEZKOAK: Antzerkia urruti gelditzen zaidan diziplina da. Penaz, baina ez dut garatu antzerkirako eta ikusentzunetarako gutxieneko jakintza eta zaletasuna. Saiatu naiz hainbatean, eta saiatzen jarraitzen dut.

MUSIKA. Nire musika-biografia Euskal Udalekuetan eratu zen. Hantxe entzun nituen lehen aldiz Euskal taldeen kantak eta Euskal Herriari buruz aritzen ziren Euskal Herriko taldeen kantuak. Abaigarren nengoela lotu ninduen Su Ta Garrek, EH Sukarrak, Hertzainak...

Etxekoen transmisioaz eta haiek emandako aukerez gain, Euskal Udalekuak, Euskaldunon Egunkaria eta IRALE izan dira gaur egungo kultura-biografia osatzen lagundu didaten lau eragile indartsuenak, besteak beste jakina.

Izaro Intsausti Zinkunegi
Etxean eta nire inguruan euskal kulturatik hazi eta hezi naiz. Guraso euskaldunak izanda, nire erreferentzia kulturak gehienak euskaldunak izan dira eta horrek nabarmen eragin du nire bizitzan.

Bizitzan buelta asko eman ondoren (ikasketa ezberdinak eta kosta gustukoa nuenaren inguruko hautua egitea) zorionez arlo profesionalean kultur teknikari moduan ari naiz lanean nire herrian. Zorioneko eta eskertua sentitzen naiz, motibatzen nauen lana baita.

Master honen berri jakin nuenean, ikaragarrizko jakinmina piztu zidan eta nire lanean formatzen jarraitzeko oso interesgarria iruditu zitzaidan. Hauek euskal kulturgintzako arlo ezberdinetan egindakoak:

DANTZA

Euskal kulturgintzan arloren bat lehenetsi beharko banu nere bizitzan dantzarena aukeratuko nuke. Txikitatik aritu naiz dantzan eta urte askoz dantza irakasle ere bai. Momentuan, bizitzako etapa honetan, lehentasunak markatu behar izan ditut (amatasuna eta master hau)eta honenbestez etenaldi bat hartu dut dantza taldetik.

Dena den, dantza da nire pasioa eta Beasaingo Aurtzaka eta Ordiziako Amets Bide dantza taldeetan aritu naiz dantzari moduan.

MUSIKA

Txikitatik etxean askotariko musika entzun izan dugu, batez ere, euskal musika. Honez gain, musika eskolan ere urte luzez aritu nintzen eta zeharkako txirulaz gain, panderoa ere jotzen badakit. Dantza taldeko sagardotegirako txangoetan panderoa jotzea ikaragarri gustatzen zait, baita kantu bazkari-afarietan.

Euskal musikaz gozatu dut urte luzez eta orain gutxiago entzuten dudan arren, onartu behar dut garai bateko musika entzuteko joera dudala, talde berriak baino. Hori bai, zerbait berria gustatzen bazait, su hartu arte buklean entzuten dut.

KANTAGINTZA

Musika eskolan abesten ere ikasi genuen eta herriko Oroith abesbatzan abestu nuen, kanpora ikastera joan behar izan nuen arte. Beti izan dut kantagintzako arantza barruan eta etorkizunean ez dut baztertzen berriz abesbatzara itzultzea.

Honez gain, kantu bazkari-afarietan gozatzen dut. Urtero Kuxkuxtu txaranga herrira etortzen denean gozatzen dut, baita urtero eurekin batera egiten den sagardotegirako irteeran ere.

ANTZERKIA

Dantza taldeak antzerki taldearekin konpartitzen dugu lokala eta beraiekin elkarlanean gauzatxoak egin ditugun arren, ezer gutxi egin dut antzezle moduan.

Hori bai, Ordizia eta Beasainen artean antolatzen dugun antzerki garaia ez dut galtzen eta noizbehinka, estreinaldietara joatea ere gustatzen zait.

LITERATURA

Etxean txikitatik lotara joan aurretik irakurri dugu eta orain nire seme zaharrenarekin ere berdin egiten dut.

Halere, nahi baino gutxiago irakurtzen dut eta nire etxea irakurtzeke dauden liburu interesgarriz betea dago. Egunen batean, irakurtzeko patxada gehiago izango dudan esperantzaz bizi naiz.

BERTSOLARITZA

Hitzetik hortzera igandero ikusi izan dut baina aspaldian apenas pizten dut telebista. Urteroko herriko bertso saioak eta Euskal Herriko txapelketako saioren bat ez dira falta nire agendan.

Honez gain, helduen bertso eskolan ibili nintzen pare bat urtez eta hona ere gustura itzuliko nintzateke. Norbaiten urtebetetzea, omenaldi bat, eskela baterako…tarteka-marteka bertsoren bat idaztea gustatzen zait.

Olatz F
MUSIKA:

Etxean beti entzun dugu musika baina ez euskal musika nire amak denetarik entzuten zuen aldiz, gogoan dut Olentzerok Itoiz taldearen lehen kaseta ekarri zidanekoa, itzela. Horrez gain, aitak abesten zituenak ere gogoan ditut "zai dago ama zai aita..." edo nola ez Oskorriren edozein abesti. Ikastolan solfeoa egin nuen eta botoidun eskusoinua jotzen ikasi nuen. Ezin dut ulertu bizitza musikarik gabe. 90.hamarkadan denetarik entzuten nuen eta zenbat kontzertuetara jun gara!NG, Su Ta Gar, EH, Etsaiak, Lin Ton Taun, Kashbad...gaur egun ere musika talde oso onak daude, beste garai batzuk musika egiteko beste estilo batzuk; Olatz Salvador, Xiberoots, Ezpalak, Olaia Inziarte...DENETARIK entzuten dut.

LITERATURA: Irakurzaletasuna txikitatik jaso dut gurasoek etxean liburu asko zituzten eta asko irakurri dut baina onartu behar dut gaur egun ez dudala egiten denbora falta dela eta. Semeei gauero irakurtzen diegu irakurzaletasuna piztuko delaren esperantzarekin.

DANTZA. Euskal dantza ikastolan ikasi nuen eta ikastolako eta auzoko jaietan dantzatzen genuen. Gaur egun, fandangoa, arin arina eta agurra dantzatzeko arazorik ez nuke izango eta jaietan dantzatzen dut.

BERTSOLARITZA

Ez naiz oso bertsozalea izan. Bertso bazkari eta afariren batean egon naiz eta txapelketaren bat ikusi dut telebistan.

KOMIKIA

Ipurbeltz irakurtzen nuen ikastola garaian. Gaztetan Gabai liburu bilduma genuen etxean. Ipurbeltzeko ale  batzuk gordeak nituen gurasoen etxean eta nire semeei eman nizkien. Komikizaleak dira biak batez ere zaharrena. Mangaren magiarekin zaila da lehiatzea baina aurkitzen ditugu euskal komiki erakargarriak haurrentzat; Lur eta Amets adibidez.

ANTZERKIA. Txikitan antzerkira juten ginen ikastolarekin eta baita antzerki emanaldia egiten genuen, oso dibertigarria zen!Gaur egun ez naiz antzerkira juten egia esan.

Ni umetatik bertsolaritzatik edo literaturatik hurbildu nintzen kultur mundura, nondik begiratzen den. Gogoan dudan irakurritako lehenengoetako liburua Mikaela Elizegi asteasuarrak bere aita Pello Errotari buruz idatzitakoa da, Atxagak duela urte batzuk “literaturaren urrezko apalean kokatu zuena”. Bertsoak eta kantuak tira izan didate. Egan, Itoiz, Minxoriak, Akelarre eta giro horretan emana hastapenak. Eta kantautoreak jarraitu ditut gehienbat.
Antzerkian ez dut gertuko esperientziarik izan eta nik uste dut telebistatik zaletu nintzela: Bi eta bat, Soroiz, Elena Irureta eta konpainiarekin. Hizkera eta sinesgarritasuna egiten zitzaizkidan erakargarri.

Literaturan, Obabakoak-ek harrapatu ninduen bereziki gaztetan. Parte batean deskribatzen zuen ingurua gertuko sentitzen nuelako. Institutu garaian irakurri arazi ziguten eta lan bat egin arazi. Duela bi urte irakurri nuen berriz eta beste liburu bat…

Nire dantzarekiko lehen harremana trikitixarekin izan zen. Gogoan dut nire arreba neri pausoak erakusten herriko festetarako. Dantzan ez baina hankak astintzen ikasi nuen. Geroztik ikuskizun gisa gustagarri zait dantza.

David Izaga
Gurasoak hasieratik hautu garbia egin zuten etxetik erdaldunak ginen nire anaia eta niretzat: Ikastolan (orduan alegala zen eta “Escuela Parroquial Nuestra Señora del Junkal” zeritzon) ikasiko genuen eta euskara eta euskal kultura gure egin. 0+ ziren biak baina oso modu “militantean” bizi izan zuten eta hezi gintuzten.

Garai hartako Irungo Ikastolak (Txingudi Ikastolak) eta haren inguruko ekosistemak (guraso elkartea, Bidasoako Euskal Kultura Taldea, Kemen dantza taldea…) hirian euskal kulturaren sustapena ekarri zuten.

Gurasoen artean kamioizale enpresa txiki baten jabe zen Bereziartuak kamioiak pabilioitik ateratzen zituen larunbat-igandero eta hantxe estreinakoz ezagutu genituen Txirri, Mirri eta Txiribiton “Sagarra manzana, ikatza carbon…” baita beste hainbat.  Oker ez banago, Lourdes Iriondo, Pantxoa eta Peio… eta honelakoak. Hantxe biltzen ginen kandelak zintzilika eta baloi baten atzean futbolera jolastu beste helbururik ez genuen gelako mutilak eta betidanik gu baino ikuspegi zabalagoa izan duten gelako neskak, erdi liluraturik eta erdi aspertuta. Euskal Kantagintza berehala, oharkabean, gure egin genuen ia nahi gabe “Los payasos de la Tele”-ko abestiak boga boga zeuden artean.

Soinu handi ikasketekin hasi nintzen gurasoen apetaz oso goiz (7-8 urte), gainera. Eta hortxe hasi nintzen Bereziartuaren pabilioian entzundako zenbait abesti soinuarekin jo eta jo (Aitorren hizkuntz zaharra, eta honelakoak…)

Euskal Dantzari tartea egin zion Txingudi Ikastolako ekosistemak Kemen dantza taldearen bitartez. Ikastola eraikitzen ari ziren bitartean Betharramgo mojek utzitako lokal batean ikasi eta arratsaldez euskal dantza ikasten hasi ginen Kemenekin: agurra, zortzikoa?, zahagi-dantza, makil-dantza…nahikoak izan ziren atzekoak aurrekoa zer egiten duen ez dakien dorpe, trakets honentzat dantza espartinak zintzilikatzeko. Baina ikasturte hartan dantzarekin bizitakoa nire euskal kulturaren biografian beste aztarna bat utzi zuen.

Bertsoarekin liluraldia OHOko bosgarren mailan etorri zitzaigun…Jexux Mari Mendizabal “Bixargorri” euskara irakasle izan genuenarekin. Genizkien eta ez genizkien bertsoak ikasi eta ikasi aritu ginen Hasi “Balearen bertsoetatik” eta bukatu urte hartan eskolarteko irabazleak izan zirenekin: “Joseba maisu da irakasle Urumea ikastolan”, “Madrilgo horiek gu xori-ximaur”. Ikastolaren ekosistemak bertso-eskola moduko bat martxan jartzen saiatu bazen eta urtetan iraun bazuen ere ez zuen behar beste arrakastarik izan. Nire belaunaldiko ia den-denak bertsozaletu gintuen Bixargorrirekin ezin kitatu daitekeen zorra dugu.

Eta seigarren mailan, Euskal Literatura, Rosa Arburuarekin. A ze bigarren etapa! (horrela deitzen zitzaion OHOko bosgarren eta zortzigarren maila bitartekoari). Rosa Marik sorkuntzan jarri zuen indarra, gu sortzaile egin gintuen, asteroko idazlanak, poesiak, ipuinak… eta, gainera euskaraz zegoen apurra irakurri.

“Bixargorrik” bertsolaritzan egin zuena Rosa Arburuak Euskal Literaturan eta euskaraz sortzera animatuz lortu zuen. Nire ikaskide hainbat irakurketarekin eta lumarekin zaletuko ziren, ni bezala. Ana Gorotxategi ikaskideak, Sorotan Bele taldearen hainbat letra idatziko zituen gero, esaterako.

Gauzak nola diren, 15 urtekin ekosistema horretatik erausi zidaten gurasoek eta La Sallera bidali lagun bat tarteko. Han ezagutu nuen Joxerra. Lagun-minak egin ginen berehala (exotiko iruditzen zitzaion Ikastolako euskalduna La Sallen hezitako erdalduna baina familia jatorriz euskaldunekoa). Bere etxeko egongelan hasi ginen Oskorrik ordura arte ateratako disko guztiak entzuten (Ozaze jaurgainean eta honelakoak biltzen zituen bat ikaragarri ederra zen eta behin eta berriro entzuten genuen) eta Irunen sortzen ari zen mugimendu musikala bertatik bertara bizitzen. Joxerra Moskun bizi zen (Irungo Urdanibia plazan) eta bere etxeko eskailerak jaitsi eta pil-pilean zeuden RRVko talde ia guztiak ezagutu genituen (astero zegoen baten bat). Euskal Kulturaren aldeko kanpainak bertatik bertara ezagutu genituen, Urantzu frontoian. Orduan gazteleraz kantatzen hasi ziren gazte batzuk ere: Kortatu.

Koadrila eraikitzeko garaiak ziren eta Gorka lagunaren bitartez izan nuen Euskal Artearen berri. Berak pintatzen zuen eta Irungo Mensurorekin harreman estua zuen. Hark eman zizkigun Euskal Herriko artearen lehen zipriztinak, nahiz eta ez euskalduna izan.

UBIn ezagutu nuen Periko Alkain euskara irakasleak beste ate bat ireki zidan euskal Literaturara eta nire bokazioa eta orain gutxira arte nire lanbide izan denera ateak ireki eta animatu: euskalgintzara.

Euskal Filologia ikasi nuen Donostian eta Pelipe Yurramendi aipatuko nizueke, edo Patxi Altuna, edo Ana Toledo, edo Elisabete Perez edo Miren Azkarate bera…baina niretzat Ahozko Euskal Literaturako irakasle izan genuen Juan Mari Lekuona emozionatzeraino maitearazi zigun euskal ahozko tradizioa.

Lanak hurbildu ninduen batik-bat euskal antzerkira eta 25 urte luzez programatzen aritu naiz euskal antzerkia (era guztietakoak!), Euskararen Hilabetean, Euskararen Nazioarteko Eguna aitzakia hartuta eta gozamena izan da, nigan ez dauden arrazoiengandik galdu izanaren doluaz berreskuratu ezinean nagoen honetan.

Beharbada dolu horrentzat antidotoa Master hau da.

Jone_Alzibar._Gojenola_Autobiografia kulturala
LITERATURA: Gurasoen etxea liburuez beterik ezagutu dut beti; amaren zaletasuna, aitak ez zuen irakurten. Amaren bidez hasi nintzen nahiko txikitatik Kafka, Tolstoi, Neruda, Becquer, Sarri,  pertsonai ezagunen autobiografiak edota psikologia edota psikeari buruz kuxkuxeatzen. Gogoratzen dut nola nire lehen erosketa pertsonala nire edadea zuen (11urte) neskato baten poesia liburua izan zela; bitxia zen, motza baina xamurtasunez beterik. Ez dut gogoratzen baina sariren bat irabazi zuen. Nire lehenengo xoxak hor joan ziren. Eta txikitan hasitako maitasun eta pasioa oraindik suaren berotasunak babesten du.

MUSIKA: Tokadisko eta binilo artean mugitu izan naiz. Musika beti egon da etengabe nire inguruan. Larunbat goizetan nire lehengusu batekin 40 principales-en abesti ezazugenak ikusteko nola elkartzen ginen txikitan gogoratzen dut. Nire lehen kontzertua 14 urterekin Dublinen izan zen Bon Jovin Crossroads ikusten eta zer esan, marabilli!! Euskal musika eta nazioartekoa asko entzun dut eta entzuten dut (orainean); denetarik. Piano minimalistak, Pink Floyd, Creedance, Neil Young, Heroes, Itoiz, Danba, S.A., Sutagar... musikak asko estimulatzen dit eta ondorioz, zuzenekoetara ere asko mugitu/mugitzen naiz.

DANTZA: Euskal-dantzen mundua batez ere nire aizparen eskutik jaso dut. Oso txikitatik hasi zen dantzan eta bere zaletasun horren ondorioz, etxean ere beste euskal herrietako dantzariak ere izan ditut etxean. Ni ez naiz inoiz dantzaria izan (konstantzia falta) nahiz eta ikasi izan ditut gutxi batzuk. Hau idazten nagoenean, konturatzen naiz, nola atzo astearte karnabalean, Miel Otxinen suaren inguruan Ondarruko herri erdiak dantzatu genuen, eta horrek sortzen duen lotura, ohitura eta transmisioak otzadardara bat ekarri dit gorpura.

Dantza garaikidea geroago deskubritzen joan naiz eta zintzotasunez esan behar dut, bestelako gorpuen mugimendu honek zerbait berezia sortzen duela nigan; zerbait poetikoa esango nuke. Kontsumitzen dudan arloa da hau ere.

BERTSOGINTZA: Aitaren zaletasuna. Igandeetan ETB1ean, etxe gehienetan lez suposatzen det, Hitzetik-Hortzera ikusten genuen, baita txapelketa edota bertso-afari telebisatuak ere. Urteetan baztertuta eduki dut arlo hau (aitaren heriotzaren ondorioz) nahiz eta orain dela pare bat urte, lagun batzuen bidez txapelketak ikustera joan hasi naizen berriz. Oroitzapen goxo eta tristeekin lotzen dut bertso mundua oraindik baina gozatzen hasita nago beraz, pirka-pirka!

ANTZERKIA: Antzerkia orain dela urte gutxitan hasi naiz ikusten. Ez naiz oso jantzia baina ezjakintasunetik asko gozatzen dut zuzenekoetan. Antzerki abstraktu, sinbolikoak ditut gustoko eta hemen ere ikasten ari naizen sentsazioa daukat.

ARTEA: Minimilasmoa dut gustoko. Argazkigintza, marrazketa, pintura, eskuekin sortu daitekeen eta perspektiba desberdin bat ematen duen guztia. Exposizioetara nahi baino gutxiago joaten naiz. Buztina eta eskuekiko artea nahi dut nire eskuekin deskubritu eta horretan nabil orain.

Arantza
MUSIKA: Musika txiki txikitatik jaso izan dudan zerbait da. Nire kasuan, aitarekin oso estu lotzen dut. Euskal musika ezberdina jarri izaten zidan txikitatik, estilo eta garai ezberdinetakoak. Oraindik oroitzen naiz “Baratze bat” abestia jartzen zidanekoaz. Ez dakit, 5-8 urte bitarte izango nituen, eta ez nuen ulertzen abesti horrekin u ahozkatzeko modua, ü esaten zutelako. Arraroa egiten zitzaidan, eta aitak behin eta berriz esaten zidan; “Arantza, abesti hau Euskal Herriko abesti politenetako bat da, beste euskalki bat da, eta ikasi beharrekoa”. Urteak aurrera joan ahala, ulertzen joan naiz kanta ezberdinak transmititu nahi izatearen arrazoia, besteak beste Niko Etxart, Anje Duhalde, Benito Lertxundi, Pantxoa eta Peio, Amaia Riouspeyrous, eta beste asko. Esango nuke, transmisio handia jaso izan dudala aitarengantik musika arloan, beti ere Euskal Herri osoko abestiak erakutsiz, zazpi probintzietakoak alegia. Trikitixa, gitarra eta zeharkako flauta jo izan ditut ere bai, baina gaur egun musika entzuten dudan zerbait da, oso gutxitan erabiltzen ditudalako musika tresna hauek.

DANTZA: Txikitan Hendaiako Akelarre taldean dantzatzen nuen. Ikastolan euskal dantza batzuk ikasi ostean, taldean izen ematea erabaki zuten gurasoek. Bertan, 9 urteak arte egon nintzen, gerora uztea erabaki nuen. Ikasi nituen oinarrizko dantzak, baina ez nintzen helduagotan ikasten diren beste dantzak ikastera iritsi: fandango, arin-arina, agura… Gerora, euskal festetan, erromerietan euskal dantza ikusi eta sekulako pena eta amorrua sartzen zitzaidan nire buruarekin, dantza zergatik utzi ote nuen galdezka. Esango nuke gaur egun damutzen naizen erabaki handienetariko bat dela, euskal dantza utzi izana. Oraindik egin ez arren, intentzioa daukat dantza talde informal batean izen ematea albo batean ikasteko gertau zitzaizkidan dantza horiek ikasteko, gerora erromeri ezberdinetan parte hartu ahal izateko.

LITERATURA: Literaturaren kasuan poliki poliki hedatzen joan da nire bizitzan. Egia da aitak etxean asko irakurtzen zuela eta beti bultzatzen ninduela irakurtzera. Hala ere, esango nuke kasu honetan nire kabuz deskubritzen joan naizen mundua izan dela, eskolak, lagunek, bestelako inguruek influentzia ezberdinak sortuz.

BERTSOLARITZA: Txikitan, ikastolan bertso klaseak izaten genituen. Modu horretan bertsolaritzaren oinarriak ikasi genituen klaseko denek. Ondo pasatzen nuen, baina banekien nik ez nuela bertsolaria izan nahi, ikusteko eta kanpotik gozatzeko maite nuen. Nerabezaro arte ikastolako klase bezala ikusten nuen. Gerora ordea, bertso saio ezberdinetara joaten hasi nintzen, lagunekin batez ere. Garai hartan bertso saio hauek poteo ingurugirokoak izaten ziren gehienbat, bertso afari eta triki poteo askotan ibili nintzen unibertsitate garaian. Gaur egun, bertsolaritza lagunengatik jasotzen dudan zerbait da, baditudalako lagun bertsolariak, eta baita oso bertsozaleak ere. Hortaz, oso erraz kutsatzen didate bertsolaritzarekiko lotura, eta horrek bertso saio ezberdinetara joatea bultzatzen dit.

OLI ARTOLA APEZTEGIA
Gurasoenean egongelak liburutegia dirudi eta ama etxean irudikatzen dudan bakoitzean, liburua irakurtzen imajinatzen dut. Aita bertsozalea da, eta etxeko sukaldeko irratitik Hitza Jolas entzuten eta kantatzen irudikatzen dut. Irudikatzen ditut irakurtzen eta bertsotan, baina ez dut gogoan haiekin liburuak irakurri  edo bertsoak entzun izana.  Aitak marraztea maite zuen, eta nik ere orduak eta orduak ematen nituen papera eta arkatza hartuta marrazkiak egiten. Aitak erakurtsi zidan horretan. Ahizpak kantatu egiten zidan eta iltzatuta daukat gauero-gauero abesten zidan kantu zein une hori, baita jartzen zizkidan cassetteak, uzten zizkidan diskoak, konpartitu genituen kontzertuak...

Baina, sentsazioa dut, etxean ez direla oso kulturgintza zaleak izan. Eta, izan badira, batetik ez direla bereziki euskaraz sortutako kulturgintza zaleak, aita salbu; edo, bestela, ez dutela -ustez- guri hori transmititzeko saiakera aktiborik egin.

Denborarekin baina, kulturgintzaren hainbat adarretan zaletu naiz.

ARTE PLASTIKOAK

Gorabeherak gora behera, ez dut sekula eskuzko sormena eten. Marrazten, eskulanak egiten... aritu izan naiz beti. Bada, niretzat, hitzetatik ihes egiteko bidea.

LITERATURA

Idazketa ihesbidea baino, nire emozioekin konektatzeko eta horiei forma emateko bidea da niretzat. Erabiltzen dut  askatzeko, ordenatzeko, hausnartzeko... baina nirekin konektatzera behartzen nauenez, batzuetan pisutsuegia egiten zait eta une horietan arte plastikoetara jotzen dut.

Irakurketa ere asko atsegin dut. Nire egongelak ere liburutegitxo bat du, eta pozten nau gurasoenera bidaiatzeko modua ere badelako. Poesiak erakarri ninduen eta hortik hasi nintzen literatura irakurtzen. Gerora, bi baldintzen eragin dute irakurzaletasunean sakontzea. Batetik, feminismoak. Militantziak eraman nau saiakerak irakurtzera eta horietan galderak zein erantzunak topatzera, eta erosoago sentiarazten nauen beste ni bat osatzera. Bestetik, kontzientzia politikoak (ez soilik feministak) ere eraman ninduen euskarazko idazleekin topo egitera (etxean ez zen ohikoa) eta liburuetan istorioak ez ezik baloreak eta ikasgaiak topatzera. Horrek literaturarako atea zabaldu zidan, eta ordutik askoz ere gehiago irakurtzen dut, izan poesia, nobela, saiakera, komikiak... denetarik.  Hala ere, gehien-gehien saiakera transfeministak eta euskal idazleek edo erreferentetzat ditudan idazle feministek idatzitakoak irakurtzen ditut.

Gainera, literaturak zein marrazkigintzak edo ilustrazioak, biek, denbora eskatzen didate, pausa. Eta hori bada zerbait kosta egiten zaidana topatzea (edo tartea hartzea) baina, gero, zinez eskertzen dudana.

BERTSOLARITZA

Aitarengandik jaso nuen. Bere anaia bixkia gai jartzailea zen eta horrek ere eragingo zidala pentsatzen dut. Dena den, guztiz zaletu, duela 15 bat urte-edo egin nintzen.  Literaturan aipatu dudan kontzientzia-politiko horri denbora eskaintzen eta garrantzia berezia ematen hasi nintzenean.  Gerora, Sarasua izan nuen irakasle eta horrek ere bertso gehiago entzutea eta kontsumitzea eragin zidan. Maialen Lujanbio 2001eko txapelketan ikustea, finaleko giroan murgiltzea... izan ziren bertsolaritza iltzatzeko nahikoa arrazoi. Gerora, bertsolaritzaren forma horietatik (txapelketa, Hitza Jolas...) pittin bat urrundu, edo hobe esanda, beste forma batzuetara gerturatu eta horiek erabat harrapatu naute: Ez da kasualitatea bertso saio musikatuak, Señora txapelketak, Iñurriren bertso saioek, Clown bertso saioak... Alegia, begirada transfeministatik egiten den bertsoaren zalea naiz, bertsoa.eus-eko nire analitiketan ere ikusiko litzateke hori.  Dena den, uste dut txapelketan edo ohikoagoak -edo zurrunagoak- diren formatuetan  transfeminismoa eragiten ari dela, eta horrek asko pozten nau.

Iaz, lanean, bertso eskola sortu genuen. Eta ikastola garaitik ez nuen bertsotan egiten ikasten. Asko gozatzen dut.

MUSIKA

Musika bada ahizparengandik jaso dudan zaletasuna, nahiz eta, egun, oso musika talde eta estilo desberdinak entzuten ditugun. Ahizpari zaletasuna itzaltzen joan zaiola esango nuke, bai behintzat kontsumoa; eta, niri, puzten. Etxea diskoz eta biniloz josia daukat, ohitura daukat hilean pare bat kontzertuetara joateko eta eguna entzungailuetatik musika entzuten pasatzen dut. (Geroz eta gehiago podcastak ere)

Musikagintzan letragintza oso gustuko daukat, eta ohitura handia daukat horretan fokua jartzeko.

Euskaraz sortutako musikan eguneratua egotea gustatzen zait, jakitea zein talde berri dagoen, zer dabiltzan sortzen... Eta, bereziki, euskaraz sortutako musika da entzuten dudana (Habi, Ibil Bedi, Mice...) . Hala ere baditut gaztelaniaz kantatzen duten euskal herritarrak, eta espainiar estatuan zein herbestean oso kuttunak ditudan musika taldeak (Bronquio, Rodrigo Cuevas, Juno...)

DANTZA

Haurtzaroan euskal dantzetan aritu nintzen, baina oroitzapne oso lausoa daukat. Dantza feminitatearekin lotu izan dut nerabezaroan, eta horrek, ez ninduen erakartzen.  Gerora, aukera izan dut beste dantza estilo batzuk pittin bat ikasteko edo probatzeko, Breack Dance eta antzerakoak. Horietan eroso sentitu naiz eta erakarri izan naute. (Beti amestu izan dut hip hop-ean euskaraz sortzearekin)

Dantzan hasita, sentitu nuen euskal dantzak jakin behar nituela. Gerturatzeko saiakera egin nuen eta eskolak jaso nituen. Oinarri-oinarrizkoa ikasi nuen.

IKUS-ENTZUNEZKOAK

Argazki eta bideo kamerak nire lan tresna dira. Desberdin bizi dut lanerako sortzen dudanean edo besteek zehaztutako marko itxi gabe sortzen dudanean. Gorputzaldia oso desberdina da, baita emaitza ere. Batak helburu zehatza izan ohi du, informatiboa; bestea, ordea, jolaserako edo esperimentatzeko izaten da.

Gustatzen zait kamera hartu eta argazkiak ateratzea, baita bideoak sortzea ere.   Kontzeptuetan oinarritutako sormen lanak egitean gustatzen zait, abstraktoak.

Dena den, lanak ordu dezente hartzen dizkidan arren, askotan lanetik atera eta kamara itzali egiten dut, eta beste kultur diziplinetaz gozatzeko joera handiagoa daukat.

Argazki erakusketak eta lanak, bideogintzako lanak (filmak, telesailak...) horiek bai kontsumitzen ditut. Asko. Plataforma digitaletan kontsumitzen dut gehien (Filmin, HBO, Disney, Movistar+...)   eta zinemara joateko ohitura ere badaukat, boladaka gehiago edo gutxiago joaten naizen arren.  Hilean pare bat aldiz, bataz beste, joaten naiz.

JAIAK

Uste dut kulturgintzara kontzienteki gerturatu naizela kontzientzia politikoarekin batera, bai behintzat modu aktiboagoan; eta jaiekin ere, hor aldaketa sumatu dut.

Alegia, lehenago jaietan parranda egiten nuen eta parte hartzen nuen, zeren parte nintzen jakin gabe. Gerora, jaien nondik norakoak ezagutzea garrantzitsua iruditu zitzaidan. Ordutik, modu desberdinean hartzen dut parte festetan, baldin eta parte hartzen baldin badut. Alegia, orduz geroztik, joaten ez nintzen erritu batzuetara joaten naiz eta beste batzuetara ez joatea erabaki dut.

Bukatzeko, gustuko ditudan hainbat kultur sormen partekatzen dizkizuet:

Danele Sarriugarteren Haragia eta porlana testua

Verde Pratoren Maite, nauzu zeharkatu kanta, Bronquiorekin batera egin duena

Ekaitz Filarmendi argazkilarien lana

eta Andoni Begiristainena

Moriarti-ren On the line film laburra

Minbiziren bertso saio bat, Tabuen Kutxatik Oholtzara

OIHANE
DANTZA: Euskal Dantzak egin nituen txikitan, auzoko dantza taldean aritu nintzen eta gustuko izan dut beti. Herrietako jaietan dantzaldietan behar bezala sozializatzeko beste ikasi nuen bolada batean. Gero ezagutza horiek pixkat ahaztuta eta zaharkituta geratu zitzaizkidala sentitu nuen, eta partehartzea mugatu  eta berriz ikasten ibili nintzen, helduen talde batean.

JAIAK ETA ERRITOAK: Jaiak eta erritoak garrantzitsuak izan dira nire bizitzan, Tradizioak berreskuratzen ari ziren garaian sortu nintzen, euskararen biziberritze fasea hasi berritan,  euskara ikasi eta euskararen aldeko lanean buru belarri sartuta zegoen belaunaldi militante haren alaba izanik. Santa Eskea, Inauteriak,  udako solstizioa, herrietako jaiak, euskal mitologia... Mundu sinboliko hori seaska moduan gogoaratzen dut, gazte garaia bitarteko elkargune eta sutondo.

MUSIKA: Kantua izan dut bidelagun txiki txikitatik. 1977an ekarri ninduten gurasoek mundura garai nahasiak ziren eta euskalduntze prozesua orduan jarri zuten haiek ere abian. Garai horietako euskal Kantagintza izan zen haientzat euskarako sarbidea. Gurasoek euskaraz gutxi zekiten garai haietan batez ere kantau egiten zidaten. Buruz ikasi nituen ehundaka kantu beraiekin batera. Gerora nerabe garaian 80. eta 90. hamarkadako euskal rocka gehitu nion kantutegiari eta nortasunari .

KOMIKIAK: Ipurbeltz jasotzen genuen etxean eta euskaraz argitaratutako komiki gehienak eskura jarri zizkidaten gurasoek. Gabai izan da niretzat mugarri handi bat. Gogoan Asterix eta Obelix zale amorratua nintzela umetan baino gerora LUR argitalaetxetik GABAI jasotzen hasi ginen hiruhilero tomo bat eta animali gosteti batek bezala itxaroten nion, eta irentsi ere eserialdi batean kasik. Euskal Herriko historiaz horrek jantzi ninduen eta zaletu. Historia ikasketak ere hasi nituen unibertsitatean, komiki horren erruz ziurrenik. Irria aldizkariak lagundu zidan guraso garaian su hori mantentzen eta nire txikitako pasio hori trasmititu dut. Gabai tomo potolo haiek, gurasoen etxetik jaso eta herentzian eraman nituen semeentzat gordetzeko, playmobileko barku piratarekin batera. Komikizale izaten jarraitzen dut.

ARTEA ETA ONDAREA: Aurrekoarekin lotuta oso gustuko izan dut gure historian zehar artean eta ondarean geratutako oinatzak jarraitzea, Euskal Herrian zehar bidaiatzea modu horretan, agian iraganeko mugarri identitarioen bila. Gurasoekin turismo historiko kulturala egin izan dugu asko, eta nire barneko ameslariak Gabaik bezala bidaiak egiten zituen denboran eta espazioan.

LITERATURA:  Etxean udan batez ere irakurtzeko ohitura jaso nuen, oporraldietan kanpinean hamakan eserita irakurri izan dut batez ere. Nobela historikoak, esaterako.  Ez naiz izan irakurle modelo bat izan inondik inora, nolabaiteko konplexua ere badut, gehio irakurri beharko nukeela esaten didan zerbait. Modu iraunkorrean beharrean  bulkadaka kontsumitu dudala uste dut (nahiko inpultsiboa naiz bestela ere) saiakera eta olerkiak oso gustora aisialdiaz bestelako intentzionalitate bat izan dudanean. Euskal Literaturaz Lehen Hezkuntzan eta bigarren hezkuntzan formazio eskasa jaso izanaren sentsazioa dut, gaztelerazkoarekn alderatuta, gerora nire kabuz osatu behar izan dut hori unibertsitate garaitik gaur arte. Idaztea gustuko izan dut, baino alperra nintzen txikitan, hala esaten zidaten, eta bertsoen bidez garatu ahal izan dut zera hori.

BERTSOLARITZA: Hemen jarri ditut nire indarrak batez ere azken urtetan. Hau ez dut etxetik jaso zuzenean baino bai bultzadatxo bat neuk jaso eta etxera eramateko. Umetan zaletu nintzen, historia, bertso zaharrak  neure kabuz ikasi, trebatu, irakasle ere bilakatu nintzen gazte gazte, eta geroztik nire identitatea eraikitzeko prozesuan zeharlerro bat izan da eta adierazpide bat. Bertsolaritzarik gabe enintzake izango orain naizen pertsona.

Hau, bidean jasotako beste guztiarekin batera transmititzea da nire bokazioa ta motorra. Agian bertsolaritza irakasle izateak aukera ematen dit, Euskal Herriko historia, kantutegia, literatura, ondarea eta hizkuntza modu sortzailean partekatzeko. Agian ez da automakioa baino Euskal Kulturaren transmisioa  egiteko ibilgailu perfektua iruditzen zait. Todoterrenoa behar nuen.

Uxue Diaz de Cerio Aizpeolea
Zail zait soilik baten bat soilik aipatzea, nabarmentzeko ezer egin ez badut eta edo kontsumitzaile soil izan banaiz ere arlo askotan, egun naizena guzti honek egina izango delako.

LITERATURA: Nire gurasoen etxeko apalategiak liburu eta entziklopediaz josiak egon dira beti. Eta umetan liburutegian eta etxean harrapatzen duen den irakurtzen nuen, pentsa etxeko liburu denak zenbakituak nituen eta koaderno batean katalogatuak. Gerora, akaso lehentasun gisa beste kontu batzuk izanda eta asti gutxiagorekin ia irakurtzeari  utzita ibili naiz eta azken urteetan berriro ere irakurtzeari gustua hartzen nabil. Gaztetxotan idaztea ere oso gustuko nuen, prosa zein poesia.

MUSIKA: Entzuteko zalea izan naiz beti, bereziki euskal herrian sortutakoa eta euskaraz sortua zena entzutea gustatu izan zait. 13 bat urterekin soinua jotzen hasi nintzen, sei bat urte eman nituen saiakeran. Kantatzea ere asko maite izan dut beti, eskolan irakasle ederra genuen eta hark kantuzaletu ninduela esango nuke.

ANTZERKIA ETA IKUS ENTZUNEKOAK: Irrati, zine eta antzerkizalea izan naiz beti eta ikuskizun eta emanaldietara joan izaten nintzen sarri amatasun aurretik. Orain umeekin ere banoa baina gutxiago eta beraien adinari begirakoetara gehiago.

ARGAZKILARITZA: Beti izan zait deigarri eta ume eta gazte nintzenean kamera alde guztietara eramaten nuen. 19 urterekin, ikastaro bat egin nuen eta gogoan dut nola pasa nuen Gabonetako oporraldi lanean eta jasotako soldatarekin reflex kamera analogikoa erosi nuen, urte batzuetan zenbat karrete eta sos gastatu ote nituen ateratako argazki guzti horiek errebelatzen… Gerora modernizatu eta digitalean ateratzen segi dut, baina automatizatu ere egin naiz gehiago…

ARTEA: eskulan zalea izan naiz beti eta disziplina ezberdinak probatu ditut, larrugintza, maskaragintza, joskintza, buztingintza…

JAI ETA ERRITOAK: Etxeko liburu eta entziklopedietan irakurtzen nuen horri buruz eta euskal  mitologia eta tradizioak asko maitatzera eraman nau horrek. Egun semeei ere ihauteriak, herrietako jaiak eta tradizioak transmititzea gustatzen zaigu etxean.

BERTSOLARITZA: 12-13 urterekin Oihane Perea nuen aisialdi taldean begirale eta hark udaleku eta halakoetan ume denak mahai gainean igo eta eskoba kirtenari kantatzera gonbidatzen gintuen eta Lazkao Txiki, Txirrita, Bilintx eta halakoen imitazioan jolasten aritzen ginen kantuan. Bertso eskolan ibili nintzen urte batzutan eta gero unibertsitatean hastean urrundu nintzen, Iruñean bertso eskola topatu nuen, baina neure burua gutxietsi eta ez nintzen sekula bertaratu. Gasteiza bueltan nintzenean aisialdian nenbilen lanean eta holaxe hasi nintzen Bertsozale Elkartean eragiletzan eta irakasle gisan lanean.

Gurasoek ere beti eramaten ninduten beraientzako existitu izan den bertso plaza bakarrera, Aihotz plazara, Gasteizko jaietako saioetara. Eta aita euskalduna ez bazen ere etxean astebururo ikusten genuen Hitzetik Hortzera elkarrekin.

AISIALDIA: Lehenik ume eta gero begirale aritu izan naiz aisildi talde batean eta horrek begirale ogibidera ere eraman ninduen urteetan zehar. Euskara eta euskal kulturgintza ziren oinarrietako batzuk eta hortantxe aritzen ginen.

PAILAZOAK: Orain dela 11 urte Klownaren magiara elkartu nintzen eta beste 20 bat erorekin batera pailazo elkarte bat sortu genuen, ordutik ikastaro, emanaldi eta obra ezberdinetan parte hartu izan dut, besteak beste Txagorritxu ospitaleko pediatriako haurrei bisitak eginez.

Irantzu
Amak euskara ikasi zuen heldua izan zenean eta aitak ez daki euskaraz, zerbait ulertzen du, baina ez daki hitz egiten. Laudiokoa naiz eta hor dagoen eskola eta institutuan ikasi nuen. Eskolan B ereduan aritu nintzen eta institutuan D ereduan.

Txikitatik musikan aritu naiz, pianoa eta akordeoia jotzen baititut. Musika klasikoa egin dut betidanik, hori izan delako akademian eta kontserbatorioan erakusten zidatena. Hala ere, akordeoiarekin euskal musika egin izan dut, adibidez Kepa Junkeraren abestiren bat. Horrez gain, musika nire bizitzaren parte oso garrantzitsua izan da eta bada. Gehienbat musika euskaraz entzuten dut.

Dantzaria ere izan naiz, baina ballet egin izan dut 2 urterekin hasi nintzen eta DBH 4.mailara arte. Musika gorputzean sartuta eraman dut betidanik eta denbora izatekotan gustatuko litzaidake euskal dantzak ikastea.

Artean ez naiz oso jantzia. Ez zait oso ondo eman margotzea, baina gustatzen zait museoetara joatea edota artelanak ikustea eta behatzea, interpretatzea zer izan daitekeen edo zer sorrarazten didan.

Bertsolaritzari dagokionez, unibertsitatera arte ez nuen loturarik arlo horrekin. Nire lagunek bazeukaten eta haiei esker mundu horretara hurbiltzen hasi nintzen. Oso berezia iruditzen zait sortzen dutena.

Literaturarekin beti izan dut harremana txikitatik. Hala ere, eskolan "derrigortzen" gintuztenez irakurtzera gustuko ez genituen liburuak, harreman zaila izan dut liburuekin. Unibertsitatera arte ez dut izan benetako lotura estua liburuekin eta literaturarekin. Hor ezagutu nuen irakasle bat eta berari esker hasi nintzen literatura maitatzen.  Hala ere, esan beharra daukat euskal mitologia gustuko dudala asko eta horren inguruan dagoen magia babestea eta gordetzea ezinbestekoa iruditzen zaidala.