My funky padlet by

Nola egin diezaiokegu aurre egungo infoxikazioari?
Gaur egun informazioa bilatzeko ditugun baliabideak ugari direla argi dugu. Liburuez gain, egungo sozietatean teknologiak hartu duen indarra dela eta, ordenagailuan zein beste gailu teknologiko batzuetan (mobila, Tablet-a…)  bilatu nahi duguna idatzi eta “klik” baten bitartez milaka emaitz aurki ditzakegu minutu gutxitan. Horrek abantaila asko dituen arren, desabantailak ere ez dira gutxi. Denbora aurrezten dugu, bai, baina informazio guzti hori baliagarria ahal da?

Infoxikazioa deritzogu medio digitalean dagoen informazio masibo horri. Askotan, oso zaila egiten zaigu nahi dugun informazio hori bilatzea, izan ere informazio gehiegi dago; baina horietako asko ez da baliagarria. Infoxikazioaren aurrean, kalitatezko informazioa filtratzea da garrantzitsuena. Horretarako, infozaborra detektatzeko gai izan behar gara; beharrezkoak diren arauak betetzen ez dituzten informazio iturriak.

Beste alde batetik, arrazoi “formalengatik” (lana edo ikasketak) eta zenbat eta gehiago aisialian edo gure denbora librean, orduak pasatzen ditugu pantailetara konektaturik. Komunikaturik egoteko beharrizana dugu (twitter, Facebook, whatsapp…) eta gure egunerokotasunean praktikan dagoen zerbait dela onartu beharra dago. “Hiperkonexio kompultsibo” baten aurrean aurkitzen gara eta horrek, lehen esan bezala, infoxikaziora eta infozaborrera eraman gaitu. Eskuragarri dugu zerbait dela jakinik, “herritartasunerako kompetentzia mediatikoak” curriculumean landu, eta hoiekin harreman positibo bat izaten ikasi beharra dugu.

Horretarako, infoxikazioari aurre egiteko pausu hauek jarrai ditzakegu:

Ø  Bilatu: interesatzen zaigun informazioari buruz hitz egiten duten informazio-iturri guztiak identifikatu bilatzaile desberdinen bitartez; Chrome, Firefox, Youtube…

Ø  Hautatu: nahi dugun informazioa aukeratzeko tresnak erabili; Pinterest, “it!”, Flipboard…

Ø  Elaboratu: informazioa gehitu, edukien berlanketa bat sortuz; Blogger, WordPress…

Ø  Partekatu: antolatutako informazioa norabide anitzera partekatu; Twitter, Facebook…

Ø  Ebaluatu: neurtu eta egiaztatu emaitzak, sareetan feedback-aren bitartez topiko demandatuenak jaso, eta hurrengo bilaketarako hobekuntzak jaso; Google+, hootsuite…