DOKUMENTAZIOA by

EUSKALKIEN HISTORIA
Hurrengo testuan euskalkiek historian zehar izan duten aldaketa eta garapena azaltzen da. Informazioa hainbat iturri ezberdinetatik ateratakoa da, hala nola:
1. https://ahotsak.eus/euskalkiak/
2. euskalkiak.eus/
3.http://www.ehu.eus/xabierb/test/BERRIA.Euskalkiak.pdf

Euskalkiak euskara hizkuntzaren aldaerak dira; bai morfosintaktikoki, bai fonetikoki, eta baita lexikoki ere. 1656.urtean argitaratu zen euskal dialektoei buruzko lehen ikerketa lana, eta harrezkero, hainbat adituk lanean jarraitu dute euskalkien inguruko ikerketan gaur egun arte. Ibilbide luzea izan dute euskalkiek geroztik, eta aldaketa handiak jasan dituzte.

1656.urtean, Arnaut Oihenart, euskal poeta eta historialaria, izan zen lehen aldiz euskalkiak landu zituen aditua. Notitia utriusque Vaconiae izeneko liburua argiratu zuen poetak, eta bertan lau euskalki bereizteaz gain, horietako bakoitza antzinako leinuekin lotu zituen. Ikuspegi honen arabera, euskalkiak aspaldikoak dira, erromatarrak etorri aurrekoak. Honela zioen Oihenartek:

Akitaniarren euskalkia: Ipar Euskal Herrian hitz egiten zen.

Baskoien euskalkia: Nafarroan egiten zen.

Barduliarren euskalkia: Gipuzkoan eta Araban mintzatzen zen.

Autrigoienaren euskalkia: Bizkaian egiten zen.

Manuel Larramendi izan zen dialektoen ikerketari jarraipena eman zion aditua, 1729.urtean. Haren aurkarien abiapuntua erromatarren lekukotasuna izan arren, Larramendik ikuspegi horri oztopo ugari ikusi zizkion. Jesuitak zioen Euskara antzina Espainia osoan egiten zen hizkuntza bakarra zela, eta beste guztiak ez zirela benetako hizkuntzak, euskara horren dialekto hutsak baizik. Hau izan zen euskalkiak sailkatzeko bigarren ahalegina:

Bizkaiarra

Giputza

Nafar-Lapurtarra

Hirugarren ahalegin bat ere egin zen, 1963an, Luis Luziano Bonaparte euskal hizkuntzalari frantsesaren partetik. Bonaparte izan zen euskararen eremua osotasun guztian ezagutzen eta aztertzen lehena. Honek hasi zituen dialektologia ikerketak Euskal Herrian. Euskalkien jatorria alde batera utzi, eta momentuko dialektoen egoera aztertu zuen. Hiru multzo handi egin zituen, 8 euskalkitan banatuta, eta zortzi euskalki horien barruan, berriz, 25 azpieuskalki eta 36 hizkera bereizi zituen.

Mendebalekoa, euskara bizkaitarrak osatzen zuen.

Erdigunekoa, giputzak, iparraldeko nafarrak, hegoaldeko nafarrak eta lapurtarrak osatzen zuten.

Ekialdekoa, zuberotarrak, ekialdeko behe-nafarrak eta mendebaleko behe-nafarrak osatzen zuten.

Euskalkien artean elkar ulertzearen arazoak sortu zirenez, oztopo hori gainditzeko eta hainbat alorretan hizkuntza arautu baten beharrari erantzuteko, Euskara Batua sortu zuen Euskaltzaindiak, 1968.urtean. Euskara “batasun” hori sortu izanak ez zituen, ordea, euskalkiak alde batera utzi, ezta gutxiagorik ere. Euskalkiak garatzen eta aldatzen jarraitu dute denboraren poderioz.

Koldo Zuazo hizkuntzalari, irakasle eta urgazleak euskalkien ikerketari jarraipena eman zion, eta 1998.urtean euskalkien mapa berria argitaratu zuen. Zuazo- ren arabera, gaur egun sei eus- kalki daude: mende- baldekoa, erdialdekoa, nafarra, nafar-lapurtarra, zuberotarra eta ekialdeko nafarra. Azken hori hilzorian dagoela dio Zuazok.

KOLDO ZUAZO ELKARRIZKETA
Iturriak:

BERRIA.Euskalkiak.pdf

https://www.berria.eus/paperekoa/1845/040/001/2016-01-05/euskalkia_galtzean_galtzen_da_euskara.htm

https://sustatu.eus/1451993010066

Elkarrizketa prestatzen hasi aurretik, Koldori dagoeneko egindako hainbat elkarrizketa landu ditugu. Haietatik informazio handia atera dugu, eta Zuazok gaiarekiko duen pentsaera ezagutzea lortu dugu. Hori abiapuntu izanda, galdera berritzaileak egitea erabaki dugu, gure gaiean foko handiena jarriz.

Ez dira gutxi izan euskalkiak aztertzen eman dituzun urteak. 2004.urtean, zure lehengo argitalpena egin zenuen Berria aldizkarian “euskalkien mapa”-rekin. Zeresan handia sortu zuen horrek, izan ere, ordura arte Louis Lucien Bonapartek XIX.mendean egindako mapa zen euskalkien ikerketan zegoen oinarri nagusia, eta zuk egin zenuen berrikuntza hori. ZERK BULTZATU ZINTUEN DAGOENEKO IKERTUTA ZEGOEN GAI HONI JARRAIPENA EMATERA?

Hainbeste urtean zehar egindako lana web-gune batean islatzea erabaki zenuen: euskalkiak.eus izenekoa. Bertan euskalkiei buruzko hainbat arlo ezberdin lantzen dituzu: historia, gaur egungo egoera, elkarrizketa ezberdinak… ZERGATIK ETA NOLA ERABAKITZEN DUZU ZURE LANA PUBLIKOA EGITEA? ZEIN DA ZURE HELBURUA?

Bonapartek 1870ean zortzi euskalki bereizi zituen; zuk, ordea, sei direla diozu. Begi-bistakoa da euskalkiak denboraren poderioz galdu, aldatu eta garatu egin direla. ONURAGARRIA AL DA HIZKUNTZA BATEK HAINBESTE ALDAKETA ZEIN ALDAERA IZATEA?

Sareko Argia izeneko web-gunean, 2000.urtean, filologian adituak diren hainbat pertsonarekin elkarrizketa bat egin zenuen, euskalkien erabilerari buruzkoa. Bertan argi laga zenuen arazoa hau zela:  gazteak idatzizko euskarara daude ohituak; ondorioz, kalean gazteleraz hitz egiten dute. USTE DUZU OHITURA HORREK BERE HORRETAN JARRAITZEN DUELA? EDO ALDAKETARIK EGON DA 18 URTEAN?

Komunikabideei dagokienez, helburu ezberdin anitz dituzte: informazioa eman, entretenimendua sortu, publizitatearen bidez eragin… Euskalkiek mundu horretan ere, badute bere rola. Orain, puri-purian dagoen gaia da Gipuzkera eta Bizkaieraren arteko norgehiagoka hori: badirudi gipuzkera hobetsita dagoela komunikabideetan, eta bizkaierak badituela bere oztopoak. ZER IRUDITZEN ZAIZU NORBERAK BERE EUSKALKIA ERABILTZEKO ASKATASUNA IZATEA?  Agian, informatu baizik, desinformatu egiten da horren ondorioz, EZ?

ZEIN ONURA IKUSTEN DIZKIOZU KOMUNIKABIDEEK PUBLIKO ZABAL BATEN AURREAN EUSKARAREN DIALEKTO EZBERDINAK ERABILTZEARI? ETA, ALDI BEREAN, ZEIN AHUL-GUNE IZAN DITZAKE HORREK?

MANEX AGIRRE BERTSOLARIAREN IRITZIA
Manex Agirre bertsolariak gaiaren inguruan hitz egin du. Honen iritziz mugak jartzea oso zaila da, ezinezkoa ez esatearren. Euskalki bakoitzak bere mugak ditu, eta ezin da generalizatu. Oso kontzeptu formaletan ere onartuko lituzke euskalkiak, aurkezleak euren etxetik dakarten hitz egiteko modura gerturatuz telebistan darabiltzen hizkera. Adibidez, “hitz” beharrean “berba” esan, etab. Azken finean ahozkoari bizitasuna emateko eta ikuslearengana gerturatzeko.

Askotan batuarekin “hurruntasun” hori markatzen dutela iruditzen zaio Manexi.

MARRAZKI BIZIDUNETAN EUSKALKIAK?
“Son goku”k euskaraz egiten zuenean, bizkaierazko hitz asko sartzen zituen. Xabier amuriza izan zen itzultzaileetako bat, eta honek zioenez “ni ez noa batua puro bat egitera, nik itzuli behar badut hau sahiatuko naiz nire hizkerara hurbiltzen.”

ANGEL ALKAIN: “Azken finean, oso zaila da umorea euskara batuan egitea, ez baitago erregistro urbanorik.”
Anjel Alkain euskal humorearen aintzindarietako bat da. "Sorginen Laratza" saioan ezagutu genuen arren, "Wazemank" saioan egin zen euskal humorearen erreferente. Gaztezulo aldizkarian egindako elkarrizketan esan duenez, humorea euskara batuan egitea oso zaila da.

Gainera dio asieran "Wazemank" saioa guztiz gipuzkoarra zela hizkeran, baina aurrera egin ahala bizkaiera eta nafarra sartzen joan dira jendearen erantzuna ikusita.

XABIER EUZKITZE EUSKALKIEI BURUZ
«Zerbaitegatik ditugu horrenbeste euskalki, eta horiek aberasgarri gisara erabili behar ditugu, eta ez mugagarri gisara».

1983tik ikusi eta entzun dugu euskal komunikabideetan, eta esan genezake oso euskalzalea dela. Gainera dio "euskalkien maitemindua" dela, eta beti izaten dituela beti "belarriak tente". Bere euskalkia gipuzkera da, baina edozein euskalkitan hitz egiten ikusi izan dugu komunikabideetan.

Berak dioenez: "Baina nik oso argi dut ez naizela Azkoitirako ari, ezta Zarautzerako ere, Euskal Herri osorako baizik. Horregatik, uste dut geuk ere buruan zabaltasun pixka bat izan behar dugula hizkuntzak eta espezialitate bakoitzak ematen dizkigun baliabideak erabili eta pixkanaka zabaltzeko."

Larrun: Mugarik gabeko pentsamendua
Argia astekarian Xabier Letonak argitaratutako elkarrizketa bat da. 2000ko urtarrilaren 30an argitaratu zen
eta Koldo zuazo, Miren Azkarate, Josune Ariztondo eta Jose Aranzabal dira elkarrizketako partaideak. Gaia euskalkiak leku eske ari direla da eta, ondoren, bakoitzak esandakoaren ideia nagusiak irakur daitezke.

Koldo Zuazo: gazteak idatzizko euskerara daude ohituak; ondorioz, kalean gazteleraz hitz egiten dute.
Miren Azkarate: euskera batea morfologia da eta bertan, forma blaterano lekua dato; lexikoan ordea, gauza askotarako.
Josune Ariztondo: idatzizko hizkuntzan euskalkiek bere tokia izan behar dute; bestela, prestigioa galduko lukete. Euskalkiek bizitasuna eta jatortasuna ematen diote batuari.
Joxe Aranzabal: umeek ez dute gazteleraz egiten kalean, euskera idatzia erakusten dietelako; beste hizkuntzetan ere, hizkuntza idatzia erakusten baitiete.
Koldo Zuazo: gizarte espainiarrean eskolan hizkuntza idatzia ikasten dute eta guraso eta lagun artean ahozko hizkuntza egiten da. Umeek haien gurasoei txarto hitz egiten dutela esaten diete. Gurasoei sinestarazten badiegu beren berba egitea txarra dela, jatorrizkoaren ordez beste zerbait egiten hasiko dira.
Josune Ariztondo: Euskaldunzahar askok edo euskalkia egiten du edo erdaraz, eta hor ikaragarrizko arriskua dugu.

Euskalkiarendako leku bat adostu behar dela aipatu du Josunek.

Miren Azkarate: Batua edo estandarra erabilera formalerako esaten da. Eskolan berezkoa da eredu formal hori hartzea.
Joxe Aranzabal: Batua eta euskalkien % 80 enbor berekoa da eta beste % 20 desberdin horrekin batua aberastera jo behar da. Euskara eta euskalkiak euskara dira biak eta perspektiba hori ez da galdu behar.  Idazle bizkaitarrek idatzi dezatela batuaz, batua euren altxorretik aberastuz eta gainerako euskalkiek gauza bera.
Josune Ariztondo: alfabetatzearen eremuan lan handia egin behar dugu.

MARTXELO OTAMENDI
Tokiko komunikabide idatzian zentratuko gara oraingoan, Berria egunkariako zuzendariaren laguntzarekin, Martxelo Otamendi. Galderak prestatzen hasi aurretik orain arte Martxelori egindako elkarrizketak landu ditugu, eta haietatik informazioa atera ondoren, gure galdera propioak egiteari ekin diogu. Egia esan, orain arte egindako elkarrizketa gehienak bere ibilbide profesionalari buruzkoak izan dira, eta uste dugu berritzailea izan daitekeela gure gaia eta bere ikuspuntua bateratzea.

Komunikabideetan lan handiak egin dituzu zuk, Martxelo. Bai idatzizkoetan, eta baita telebista munduan ere: zuzendari, kazetari, irakasle… Gaur egun, Berria aldizkarian zabiltza zuzendari. Jakin badakigu, esfortzu handia izan dela Euskarazko hedabideen garapenari aurre egitea mundu osoko medioek daramaten abiatura ikusirik. ZEIN EGOERATAN IKUSTEN DUZU ZUK GAUR ETA ORAIN EUSKARA HEDABIDEETAN?

Eztabaida gaia izan da urte askoan euskalkien erabileraren kontua. Bada pentsatzen duenik euskalki ezberdinen erabilerak informazioa baino, desinformazioa transmititzen duela, eta aitzitik, badago ere esaten duenik euskalkiak zenbat eta gehiago erabili, orduan eta aberatsagoa izango dela euskara. Zure ustez, EUSKALKIEK ABERASTU EDO MUGATU EGITEN DUTE HIZKUNTZA? Hau da, EUSKALKIAK ERABILTZEAK EUSKAL HERRI MAILAN ATEAK IXTEN DITU EDO ALDERANTZIZ, HEDADURA BULTZATZEN DU?

Berriako estilo liburuan irakurri dugu bertako hizkuntza estandarra eta neutroa den arren, badituela erregistroen araberako aldaerak, eta kazetariak jakin behar duela noiz eta zer erabili kontuan hartuta nolako testua idatzi behar duen. NON DAGO MUGA HORI IDATZIZKO KOMUNIKABIDEETAN?

Begi bistakoa da idatzizko hedabideetan euskara batua dela hobetsita dagoena. Baina, komunikabideen helburua komunikatzea bada, zergatik gainjartzen da “hizkuntza perfektua”, hau da euskara batua, eta ez igorlearen komunikatzeko gaitasun eta erraztasuna euskara batu egokia erabiltzen duen ala ez kontuan izan gabe? ez al da helburua transmititu nahi den mezua hartzaileek jaso eta ulertzea?

Puri-purian dagoen gaia da euskalkien arteko diskriminazioa hedabideetan. Bizkaierak eta Gipuzkerak duten norgehiagoka hori oso nabaria da. Badirudi hobetsita dagoela Gipuzkera, eta Bizkaierak, ordea, oztopoak izaten dituela askotan. Beraz, euskalkien artean ere badago mailakatutako sailkapen bat. BADAGO EUSKALKIEN ARTEKO DISKRIMINAZIO NABARIRIK IDATZIZKO KOMUNIKABIDEETAN ERE?

AITZIBER GARMENDIA
Ibilbide luzeko emakumea zara, antzerkian, telebistan, pantaila handian lan asko egin dituena euskaraz. 19 urterekin hasi zinen ETBn “Martin” telesailean, lehenengo grabazio egunaren aurreko gaua botaka egiten pasa ostean, umetxo bat zinela.

Ordundik 14 antzezlan baino  gehiago, 10 telebista saio baino gehiago, eta 7 aldiz ikusi zaitugu pantaila handian. Gehienetan euskara batuan, baina askotan zure euskalkia erabiliz.

Oso euskara goierritarra duzu. Zein irizpide erabiltzen du Aitziber Garmendiak euskalkien eta batuaren artean bat aukeratzeko?

Euskalki horrek humorean laguntzen du publikoarengana gerturatzen? Ala hurrundu egiten du?

“Toh lo negro” edo “La jaio” pertsonaietan ikusi zaitugu, gaztelaniazko hitz asko sartuz hitz egiterako orduan, borroka izaten da zure barnean erderakada hoiek sartzerako orduan?

Zein nahiago duzu erabili, euskara batua ala zure euskalkia? Zergatik?

Euskara batua erabilita, denek ulertuko baitizute, zergatik erabiltzen duzu euskalkia?

Zertan oinarritzen zara euskara batua eta euskalkian artean zein erabili erabakitzeko?

Gehienetan humorean ikusi zaitugu, euskara batua ala euskalkia nahiago?

Euskalkiekin gaztelaniazko hitzak sartzeko tendentzia daukagu, arriskutsua?

Euskalkien artean prestigio-hierarkia izan da historian zehar. Gaur egun euskalkien arteko prestigio horrek eragiten ahal du telebista bezalako komunikabidean?

Gipuzkera prestigio handiena duen euskalkia da. Zure ustez, telebistan gipuzkera bezalako euskalkia hitz egitea hobe ikusita dago beste euskalkiak baino?

Gipuzkera hitz egiteak “askatasuna” eman dizu telebistan?

GARAZI AYESTA
Interesgarria iruditu zaigu ahots gazte baten iritzia jakitea. Kazetaria da Garazi Ayesta Eitbn, eta Mondragon Unibertsitatean ikasi zuen. Elgoibartarra da, beraz, gipuzkera du berak euskalki.

Komunikabideen munduan puri-purian dagoen gaia da euskalkiena. Jakin badakigu, euskalkiak erabiltzeko zenbait muga daudela bete nahi dugun funtzio sozialaren arabera. Baina, zure kasuan, kazetari moduan, non daukazu muga?

Erosoago sentitzen zara zure etxeko euskalkian kazetari moduan mezua bidaltzen edo euskara batuan ?

Komunikabideen helburua komunikatzea bada, zergatik gainjartzen da “hizkuntza perfektua”, hau da euskara batua, eta ez igorlearen komunikatzeko gaitasun eta erraztasuna euskara batu egokia erabiltzen duen ala ez kontuan izan gabe? ez al da helburua transmititu nahi den mezua hartzaileek jaso eta ulertzea?

Dagoeneko euskalki asko galdu edo galtzear daude hiztunen kopuru urriagatik. Hauek ez galtzeko ez al da beharrezkoa hauen erabilera bultzatzea? Komunikabideak ez al dira hauek “salbatzeko” bide on bat?

Euskara batua erabiltzearen arrazoien artean “kalitatea” eta ulerkortasuna aurkitzen dira. Baina euskalkiak ulertzeko arazoak egotea ez al dago lotuta gure belarria hauetara ohituta ez egoteari?