5.urratsa: gu diseinatzen! Matematikaren irakaskuntza-ikaskuntzarako proposamen didaktikoak diseinatzen. by Nerea Lopez Salas

Matematikaren Irakaskuntza-ikaskuntza (hutsuneak)
Lehen Hezkuntza - Atzerriko Hizkuntza ibilbidea egiten ari naiz. Hori dela eta, praktiketan ingeleseko irakaslearekin nagoenez ez ditut beste materietako klaseak ikusten. Ondorioz, matematikako klaserik ikusi ez dudanez ez dut hutsune edo gabeziarik identifikatzeko aukerarik.  Hala ere, nire taldekideek honen berri dute eta talde lana egiteko beraiek identifikatutako hutsuneetako batean oinarrituko gara.

Maialen Urrutia Alday

Matematikaren irakaskuntza-ikaskuntzako hutsuneak
Lehen Hezkuntza Atzerriko Hizkuntza ibilbidetik egiten ari naizenez, ingeleseko saioetan soilik hartzen dut parte. Matematikako klaseetan, ezta beste klaseetan ere, ez naiz izaten. Hala ere, nire taldekideek badakite egoeraren berri, orduan honako urrats hau burutzeko, beraiek identifikatutako gabezietariko bat izango dugu abiapuntutzat.

ALAITZ OLARTE

Matematikaren ikas-irakaskuntza - Irati Murua Alzola
Lehen Hezkuntzako Hezkuntza Bereziko ibilbidea egiten ari naiz eta praktikak hurrengo urtean izango ditudanez, ezin ditut matematikako ikas-irakaskuntzako hutsuneak identifikatu. Hala ere, nire taldetikeek hainbat hutsune identifikatu dituztenez, 5. urrats hau burutzerakoan, beraien esperientzian oinarrituko gara.
Bestetik, eskola askotan testuliburua erabiltzen jarraitzen dute  imajinatzen dut. Nik ikasitako edo Haur Hezkuntza graduko praktiketan egondako eskoletan  horrela da. Irakasleak testu liburu  hauetara (askotan Txanela) moldatzen dira eta ez dute ezer gehiago egiten. Hortaz, ez diete ikasleei egoera errealak eskaintzen, ez diete haurren interesei arreta eskaintzen eta ikasleei dena oso errepikakorra eta aspergarria egiten zaie .

Matematikaren ikas-irakaskuntza - Julen Monteserin
Atzerriko hizkuntza ibilbidetik ari naiz praktikak egiten, hori dela eta ezin ditut mataematikako klaseetan hutsuneak ikusi. Hala ere, nire taldekideak horren berri dakite eta beraiek aukeratutako hutsune batean lan egingo dugu taldean.

Matematikaren ikas-irakaskuntza - Itxaso Rivera
Lana dela eta, oraindik ez dut praktiketan hasteko aukerarik izan, beraz, ezta matematikako klaseak ikustekoa ere. Hala ere, nire taldekideek ikusitakoa edo identifikatutako hutsune edo ahulgune batean oinarrituko gara.

Matematikaren irakaskuntza-ikaskuntza
Orain dela 2-3 urte LH 6. mailako ikasle bati matematikako partikularrak ematen egon nintzen. Gogoratzen dut momentuan lantzen zuten gaiaz gain, arazoez beteriko txosten bat zutela. Txosten horretan, bakoitzak bere erritmoa jarraitzen zuen eta batzuk, oso azkar bukatzen zuten eta beste batzuk berriz, denbora gehigao behar iztaen zuten. Nik buruketa edo arazo horiek ebazten laguntzen nion eta gogoratzen dut, sarri horiek niretzako ere zailak izaten zirela. Gainera, ez zuen haurraren motibazioa pizten eta arazoak ebaztu behar genituenean, beti gogorik gabe egiten zituela. Beraz, hezitzaileak bidaltzen zizkien txosten hori moldatu eta arazoak beste era batetan planteatu beharko lituzkeela pentsatzen dut.

Jone Pagaldai G.

Matematikaren irakaskuntza-ikaskuntza
Praktiketan matematikako arloa ikusi dut eta esan beharra daukat ez direla bat ere ez motibagarriak haurrentzako. Izan ere,  txanelako liburuan oinarritzen dira eta ariketa batzuk politak diren arren gehienak nahiko aspergarriak, berdinak eta ez oso motibagarriak dira.

Miren Urcelay

Matematikaren ikas-irakaskuntza
Praktikak 5. mailako ikasleekin gauzatzen ari naiz. Mirenek dioen moduan, nire ikastetxean ere, matematikako ikasgaia oso aspergarria izaten da, haurrek ez dute ez motibazio, ez interesik. Bestalde, ikasleen artean oso erritmo ezberdinak daude, batzuek oso erraz egiten dituzte ariketan, besteek aldiz, oraindik biderketako taulak ere ez dakizkite. Oso zaila da denen mailako saio bat eskaintzea.

Matematikaren irakaskuntza-ikaskuntza
Nire ikaskide batzuek jada aipatu duten bide beretik doa nik praktiketan ikusi dudan matematikaren irakaskuntza. 3. mailako gela batean nabil, eta bertan, matematikak lantzeko modu bakarra fitxak betetzea da, hain zuzen ere, Txanela proiektuak eskaintzen dituen liburuetan dauden ariketak eta buruketak burutzea. FItxa eta buruketa hauek, gehienetan, ez dira haurren interesekoak, abstraktuak zein euren errealitatetik urrun aurkitzen baitira, eta honela, haurrentzat oso pisutsuak, aspergarriak eta une batzuetan gorrotagarriak bilakatzen dira. Ikasle askoren artean dagoeneko entzun ditut "Matematika aspergarria da", "ez dut matematika ulertzen", ez zait matematika batere gustatzen" eta antzerako esaldiak eta benetan hau benetako arazoa da. 8 urterekin matematika gorrotatzera heltzen badira, hau aspergarri ikusten badute, zaila izango da gero egoera honi buelta ematea. Matematika garrantzitsua da geure bizitzarako, baina hori geletan ez da irakasten, eta hori da hezkuntzak duen oztopo edota gabezietako bat praktikaldi askotan ikusi dudanez. Horra hor erronka handi eta luze bat. Matematika liburu eta fitxetatik aldendu behar da, eguneroko bizitzara gerturatu eta haurrei benetan, euren interesekoak eta honela, motibagarriak suertatzen zaizkien ikaste egoerak planteatu. Matematika ezin da orain arte bezala gauza mekaniko bat izan, ezin ditugu matematikako edukiak buruz ikasi fitxa soil batzuk egin eta ondoren ahazteko. Matematika ulertu behar dugu, matematikaren garrantziaz ohartu eta ikaste prozesu hau interesekoa bilakatu, baina horretarako, lan handia egin beharra dago eta orain arteko matematikaren irakaskuntza aldatu.

Naroa Jaca

Matematikaren ikas-irakaskuntsaren hutsuneak
Praktikak LH 1ean egiten ari naiz. Ni atzerriko hizkuntza egiten ari naiz baina matematikako klase batzuetan ere egoteko aukera izan dut. Irakasleak "problemak" arbelan azaltzen ditu eta gero ikasleek arbeletik kopiatu behar dute. Gelan oso erritmo ezberdinak daude eta oso zaila izaten da klaseetan erritmo guztiak errespetatzea. Gainera, arazoak ez daude errealitatean oinarrituta baizik eta liburuan agertzen diren "problemak" lantzen dituzte.
Patricia Martínez de Ilárduya

Matematikaren ikas-irakaskuntza
Nik, praktikak, 6.mailan egiten ari naiz, ondorioz, matematikako arloa behatzeko aukera izan dut. Nire ikasgelak duen gabezia nabarmenena, erabiltzen den metodologia dela iruditzen zait. Izan ere, haurrei proposatzen zaizkien jarduerak,  errealitatetik at daude, "zentzu gabeko" ariketa moduan azalduz. Egoera honek, ikasle batzuek matematika gustuko ez izatean du eragin.

Maitane Satrustegi

Matematikaren irakaskuntza-ikaskuntza
L.H 3. mailan ari naiz praktikak burutzen eta bertan matematika ez da modu egokian lantzen. Txanela liburua jarraitzen dugu, egunerokotasunean suertatzen zaizkigun problemak ebazteko aukerarik izan gabe. Liburuan datozen problema gehienak haurren errealitatetik oso urrun daude eta beraz askotan ulertzea eta irudikatzea kosta egiten zaie eta irakasleok azalpenak zein adibide erreal batzuk eman behar izaten dizkiegu ebatziko badituzte. Horrez gain ez dira haurren interesekoak izaten, ez dira batere motibagarriak beraientzat eta ondorioz, askori, saioak nahiko astunak egiten zaizkie.

Badakit hau ez dela eredu egokia, izan ere, ikasleei irakasten dizkiegun gauzek errealitatearekin eta euren bizimoduekin zerikusia izan behar dute. Modu horretan ikasten dutenari zentzua eta funtzionalitatea ikusiko baitiote, ikaskuntza esanguratsua bultzatuz. Modu honetan, barneratu duten informazioa luzaroan gordetzen da. Matematika egunerokotasuneko erronkei aurre egiteko ezinbesteko tresna dugula ohartarazi behar ditugu.

Aloña Zumeta

Matematikaren irakaskuntza-ikaskuntza
Ez naiz praktiketan ibili Lehen Hezkuntzan baina aukera izan dut klase partikularrak emateko maila horietako ikasleei. Niretzako garrantzitsuena matematiken funtzionaltasuna adieraztea da. Adibidez, zatikiak landu behar direnean, zer diren zatikak azaltzen saiatzen naiz, adibide ezberdinak emanez eta ahal izanez  gero materiala erabiliz.
Azken finean, matematikak egunerokotasunean erabiltzen ditugula azaltzen saiatzen naiz.
Mireia Iturrospe

Matematikaren irakaskuntza-ikaskuntza
Nire kasuan ere, praktika aldian ikusitakoari erreparatuta, matematikak irakasteko modua testu-liburuko ariketak erabiltzen dituzte, ez dira egoera errealetan kokatzen diren ariketak eta beraz, ez dira bat ere motibagarriak ikasleentzat. Testu-liburuan agertzen diren ariketetaz gain, irakasleak beste hanbat fitxa ere ematen dizkie ikasleei egin ditzaten. Besteak beste, klase bakoitza hastean, zatiketa bat egin behar dute ikasleek eta gaizki badago, errepikatu egin behar izaten dute ondo egin arte. Ondo egiteko denborarik ez dutenean, patio orduan egin behar izaten dute.

Matematikaren ikaskuntza-irakaskuntza
Aurtengo praktiketan matematikako saioetan egoteko aukera izan dut eta hainbat gauza ikusi ahal izan ditut.
Nire atentzioa gehien piztu duena zera da... LH5 mailan ari naiz praktiketan. 8 ikasle daude guztira gela honetan, izan ere Seaskak ez ditu Hegoeldean dauden kopuru horiek. Gela txikia denez, matematikarekiko ikaskuntza-irakaskuntza prozesu hau oso pertsonalizatua da. Hain da pertsonalizatua non horietako ikasle baten azterketak besteenen ezberdinak diren. Ikasle honek zailtasunak ditu bai konzentratzeko eta baita ulertzeko ere. Oso deigarria egin zait nola irakaslea guztiz moldatze den berera ikaslea konturatu gabe, gero klaseak jarraitzea lortzen duelako.

Amaia Zapardiel

Matematikaren irakaskuntza-ikaskuntza - Jokin Uranga
LH-2ko gelan egon naiz praktiketan eta bertan ikusi dudanez ez zaie ikasleei interesei harretarik jartzen, beraz matematikak ez dira esanguratsuak hauentzat.
Txanela liburua erabiltzen da eta askotan iruditzen zait orain dela urte askotako metodo tradizionalean kateatuta gaudela. Une batzuetan ikasleekin identifikatuta sentitzen naiz zeren gogoratzen dut ni ere beraiek bezala aspertu egiten nintzela matematikako klaseetan, niretzat ez zen interesgarria eta oso urruti sentitzen nuen zerbait zen matematika.
Baita ere ikusi dut erritmo desberdinak daudela, batzuk laguntza gehiago behar dute eta beste batzuk jarduera zailagoak eskatzen dituzte, baina ez zaie hauen beharrei erantzuten.

Matematiken ikaskuntza- irakaskuntza (Olatz Korres Zubia)
Praktiketan bigarren zein hirugarren zikloan ari naiz eta matematikako saioetan orokorrean liburua jarraitzen dute. Modu honetan, haurrek era mekaniko batean egiten dute lan, benetako arazo matematikoak lantzen ez dituztelarik.

Horrez gain, irakasleei "Pereda"ren liburuak erabiltzea gustatzen zaie, errealitatearekin lotura egitera bideratzen baitute eta ikasleak pentsatzera bultzatzen baititu. Problemak egiterako garaian garrantzi handia ematen diote pausu jakin batzuk jarraizeari.

Beraz, hobetu beharrekoa Matematika beste era batera planteatzea izango litzake, eredu mekanikotik aldendu eta haurrak benetako arazo matematikoen aurrean jarriz.

matematikak gelan
Ni Oñatiko txantxiku ikastolako LH3 mailako gela batean nago praktikaldia burutzen. Ikastola honetan, matematikaren ikaskuntza-irakaskuntzari dagokionez "matematikak eskuetara" delako metodologia proiektu batean murgilduta daude egun. Egia esan, proiektuaren funtsa matematikak manipulatiboki lantzea izanik, metodologia aurrerakoi eta egokia dela esan daiteke. Dena den, aitortu beharra dago, irakasleen aldetik formakuntza falta nabaria dela. Hori izango litzateke batik bat, praktiketan ikustakoaren arabera hobetzeko legokeen aspektu bakarra.

Ane Ugarte Garitaonaindia

Matematikaren ikas-irakaskuntzaren hutsuneak
Datorren urtean izango dut nire LHko lehengo praktikaldia, beraz gaur egun ezingo nituzke modu kritiko batean ikasgeletan arloarekiko dauden hutsuneak identifikatu.
Hala ere, azkenengo urteetan emandako klase partikularrengatik esango nuke matematikaren irakaskuntzaren hutsune nabarienetako bat oraindik segitzen den metodologia dela: liburuetan, ariketa solteetan oinarritutakoa... haur eta gazteentzat zentzu edo erabilgarritasunik ez duena. Lantzen diren jarduerek ez dute ikasleen interesekin inolako loturarik eta ariketen emaitza zuzena bakarrik bilatzen dela dirudi.

Esti Zengotitabengoa

Matematiken ikaskuntza- irakaskuntza ·Lorea Santos
Lehen Hezkuntza, Atzerriko Hizkuntza ibilbidea egiten ari naiz. Lanean nabil eta praktiketako 2 aste bakarrik egiteko aukera izan dut LH 2.mailan hain zuzen ere. Aste horietan, ingeleseko klaseetan egoteaz gain, beste materia guztietan ere egon naiz. Matematikako klaseetan irakasleak saioa motibagarria egiten saiatzen da, baina askotan ez da hori gertatzen. Gainera, arazoak ez daude errealitatean oinarrituta baizik eta liburuan agertzen diren "problemak" lantzen dituzte. Gelan, maila desberdineko haurrak daude eta nire ustez, oso zaila da denen mailako saio bat eskaintzea.

Matematikaren ikas-irakaskuntza
Udane Uribarren.
Ni Arizmendi ikastolako Gazteluondo gunean aritu naiz praktikak egiten, 5. mailan zehazki. Gela honetan irakasleak testuliburuak erabiltzen ditu oinarritzat. Egunero egunero bertako ariketak egiten dituzte, baina egia da haurrek (ariketaren arabera eta beti irakasleak esaten duenean) aukera dutela banaka, binaka ala taldean lan egiteko. Buruketak adibidez beti egiten dituzte 4ko taldeetan. Irakaslea behatzen aritzen da edozein momentutan esku hartzeko.
Orokorrean ahulgune bezala edo hobetzekoa esango nuke liburuen erabilera dela. Milaka ariketa egiten dituzte orrialde horiei begira eta dagoeneko aurreko urratsean ikusi dugun bezala, posible da matematika errealitatetik abiatuta jorratzea!

Matematikaren ikaskuntza-irakaskuntzako hutsuneak (Maider Urruzola)
Praktikaldiak hirugarren zikloan gauzatu ditut, bosgarren mailan hain zuzen ere. Nire ikastetxean, matematika arloa zein beste ikasgaiak programatuak daude, beraz, zaila izango litzateke, unibertsitateak diseinatu dugun sekuentzia didaktikoa aurrera eramatea (nahiz eta haurrentzat positiboa izan).
Haurrek askotan errepikatzen dute gutxien gustatzen zaien ikasgaia matematika dela. Irakasleak teoriaren azalpena eman ostean, hainbat ariketa egiten dituzte, eta amaitzen ez badute, etxerako lana geratzen zaie. Azalpenak ulertzeko erraztasuna dutenek azkar amaitzen dituzte ariketak, baina beste batzuen kasuan, ordu osoa pasatzen dute ariketa bakar batekin. Ulertu ez dutelako, edo soilik, irakaslearen azalpenari kasorik egin ez dietelako.
Ez dut motibaziorik ikusten, haurrak gogorik gabe joaten dira ikasgaira eta askotan, kasorik ere ez dute egiten, beraz ez dute ulertzen, ariketak ez dituzte amaitzen eta etxerako lan asko geratzen zaie; eta izaten duten irtenbide bakarra, gurasoen laguntzarekin edo partikularrekoarekin egitea izaten da.
Metodologia aldaketa bat beharrezkoa dela iruditzen zait, batez ere, haurren motibazioa bermatzeko, matematikei funtzionalitate bat aurkitu behar die, errealitatera eraman eta ariketa dinamikoagoak sortu. Haurrek matematikaren parte senti daitezen, matematikako ikasgaia gogotsu eta irrifarre batez hartuz!