Otsailak 11- Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna by Mª Jesus Rodriguez

Mary Anning
Mary Anning (Lyme Regis, Ingalaterra, 1799ko maiatzaren 21a – 1847ko martxoaren 9a) XIX. mendearen lehen erdialdeko fosil jasotzailea, saltzailea eta paleontologoa izan zen. Fosilak aurkitzen eta garbitzen oso trebea zen; eta, gainera, bera bizi zen Lyme Regis herriko geruza geologikoak oso aberatsak zirenez Aro Jurasikoko itsas animalia fosilduetan, aurkikuntza garrantzitsuak egin zituen.

Lan horien artean aipagarriak dira: argi identifikatutako lehen iktiosauroaren hezurdura (nebarekin batera 12 urte zituela aurkitua), aurkitutako lehen bi plesiosauroak, eta Alemaniatik kanpo aurkitutako lehen pterosauroa eta beste arrain fosil batzuk. Haren azterketek argi laga zuten belemnite fosilek tinta zaku fosilak zituztela, eta koprolitoak (orduan bezoar harriak izenarekin ezagunak) animalien gorotz fosilduak zirela.

Mary Anningek, emakume izateagatik eta bere gizarte mailarengatik, ezin izan zuen garai hartako Britainia Handiko komunitate zientifikoan bete-betean parte hartu, ondorioz, hainbatetan haren lana ez zen kontuan hartu. Britainia Handian, Europan eta Amerikan geologoen artean oso ezaguna izan arren, arazo ekonomikoak izan zituen bere bizitza osoan.

Hil ondoren, haren bizitzaren gorabeherek interesa piztu zuten, eta fikziozko eta ez-fikziozko lan askoren gai izan da XIX. mendetik gaur egun arte.

WIKIPEDIATIK HARTUTA