0-3 urte bitartekoen hizkuntza jabekuntza by Aroa Murciano Eizaguirre

IANIRE QUINTANILLA
Nolakoa da hizkuntzaren garapena haurtzaroan? Zein ezaugarri orokor ditu?

Hasieran haurra keinu eta mugimenduez komunikatzen da arreta bereganatu, erantzun bat lortu edo jarrera bat adierazteko asmoz. Laster, lehen hitzak esan aurretik, helduen hizkuntza beregana zuzentzen direnean ulertzen hasten da. Poliki-poliki, entzuten dituen hotsak errepikatzeko gogoa azaltzen du: laleo edo zizakaduraren (balbuzeoen) etapa da; honetan haurrak silabak lasaiki igortzen ditu.

Aipatzea, 2 hilabete betetzean haurrak espresioa dela eta begirakune zuzena eta zehatza daukala eta ezagunei begi atseginez egiten die irribarre. Artikulazioari dagokionez, “a”, “e”, “u” bokalak emititzen ditu. Bestalde, 6. hilabetean adibidez, artikulazioa dela eta, oihuak eta purrustadak egiten ditu eta bere kabuzko berriketak ere bai. 9. Hilabetetik aurrera bere izena zein den ulertzen du eta hori entzutean erantzuten egiten du. Artikulazioari dagokionez, da-da esaten du edo antzeko zailtasuna duten silabak. Soinuak imitatzen ditu. Haurrak urte bat betetzen duenean, bi edo hiru hitz ahoskatzen ditu eta erakarri egiten dioten objektuak eskatzen ditu keinuak eta hitzak erabiliz. Jostailuak eskatzen zaizkionean erakutsi egiten ditu.

Zer da elebidun izatea? Nolako elebitasun motak daude?

Ama hizkuntza ez den bestelako batean, lau hizkuntza gaitasunetako bakoitzean (ulermena, irakurmena, mintzamena eta idazmena) gutxieneko gaitasuna izatea da elebidun izatea. MacNamara (1967). Bi elebitasun mota daude:

-        Elebitasun soziala: Gizarte batean bi hizkuntza kontaktuan daudenean ematen da, nahiz eta biak maila berean ez egon.

-        Elebitasun pertsonala:

·     Elebidun orekatua: Bi hizkuntzetan gaitasun berdina.

·     Elebidun menperatzailea: Bi hizkuntzetako batean, ama hizkuntzan normalean, gaitasun handiagoa.

·     Elebitasun goiztiarra: Txikitatik bi hizkuntza ikasi eta elebitasun goiztiar aldi berekoa edo kontsekutiboa.

·     Nerabezaroko elebitasuna: Bigarren hizkuntza pubertarotik aurrera ikasten denean, 12 urtetatik 18ra.

·     Helduaroko elebitasuna: 18 urtetatik aurrerako elebitasuna.

Zer egiten du helduak umeak hizkuntza ikas dezan?

Helduak umeak hizkuntza ikas dezan gauzen izenak, soinuak… esaten eta egiten dizkio. Hala ere, nire ustez ez ditugu errepikatu behar haiek esaten dituzten hitzak edota soinuak, baizik eta hizkuntz aberatsago bat erabili behar dugu. Hau da, objektuari bere izenaz deitu behar diogu eta ez dugu errepikatu behar umeak esaten duena. Horrela, denborarekin umeak objektuaren izena behar bezala nolakoa den ikasiko du.

Eskolan irakatsi behar da hitz egiten? Nola?

Bai, nire ustez eskolaren eginkizuna ikasleak etorkizunerako prestatzea da, gizartea erreferentzia izanda. Etorkizun horretan, testuinguruak eta hartzaileak anitzak izango dira eta horietan guztietan trebatu beharko dira. Ez hori bakarrik, ikasleek trebeak izan behar dira bai hizkuntza formalean baita ez formalean ere.

Bestalde, hitz egiten irakasteko, oso garrantzitsuak bilakatuko dira testu moldeak. Esaterako, aurkezpenak jendearen aurreran, debateak, kontaketak, txisteak, albisteak, elkarrizketak, antzerkiak, ahoz gorako irakurketak, iragarkiak, bertsoak... Adibidez, bertsolaritza lantzerako orduan alderdi asko landu daitezke: lotsa galtzea, hiztun rola hartzea, baliabide erretoriko-poetikoen balioaz jabetzea... baina testu-molde horrek ez ditu ahozko hizkuntzaren alderdi guztiak lantzen. Hori dela eta, irakasleak, testu molde bat baino gehiago landu beharko du.

MIKEL BALANZATEGI
Jakin badakigu, hizkuntzaren garapena haurtzaroan egoki lantzea ezinbestekoa dela, izan ere, etorkizunean haurrak bertan landutako oinarri horien arabera hitz egingo baitu. Hori horrela, eredu garen denon ezinbestekoa dugu hizkuntza egoki erabiltzea eta oker esaten dugunean ohartaraztea. Honek, hezitzaileak dituen jokabideak eta jarrerak funtsezkoak egiten ditu, beraz hizkuntza sustatzeko erabiltzen dituen estrategiak ere  egoki erabili behar ditu.

Nahiz eta oraindik erabili daitezkeen estrategiak lantzeko ditugula ikusirik, hezitzaileak erabiltzen dituen estrategiak laguntzeko eta hizkuntza garapena errazteko izan behar direla iruditzen zait, hau da, estrategiak ezin dira oztopo izan haurrarentzat. Hezitzailearen esku hartzeak, haurrak ezagutza berriak sakontzera bultzatu behar du, beraz, horretarako estrategia horiek haurraren intereskoak izan behar dira eta testuinguru egoki batean kokatuta.

Era berean, hezitzaileak haurrei segurtasuna transmititzea oso garrantzitsua dela iruditzen zait, horrek beldurra kentzera eramango baitute eta haurra parte hartzera bultzatuko baitu. Hein horretan, hizkuntza garapena sustatzeko ikasgelako jarduerak antolatzea garrantzitsua da, beti ere, espazioa denbora, taldekatzeak etab. Kontuan izanda. Hala ere, azpimarratu behar da, hizkuntza garapeneko protagonistak haurrak direla, beraz, irakasleak berauei hitz egiten utzi behar die eta momentu jakin batzuetan isiltzen ikasi behar du.

Gaur egun gizartean aurki dezakegun aniztasuna kontuan izanda, haur elebidunak ikastetxean aurkitzea normala da. Hein horretan, ikasle hauen beharrei hezitzaileak egoki erantzun behar die eta horretarako beraien egoera egoki ezagutzea ezinbestekoa da. Batzuk, euskara ez den hizkuntzak ezagutzen dituzte, beste batzuk euskara eta erdara, beste batzuk erdara bakarrik, beste batzuk euskara bakarrik. Hori horrela, aniztasun horri gela batean erantzun egokia emateko hezitzaileak hainbat alderdi izan behar ditu kontuan.  Hori kontuan izanda, hezitzaileak erabili dezakeen estrategietako bat irudiak eta sinboloak direla iruditzen zait, hizkuntza menperatzen ez dute horiei laguntza bezala erabiliz. Honek, haurrari erraztu egingo dio bidea eta bere parte hartzea bermatuko du.

ESTITXU GOITIA
Hona hemen nire ekarpentxoa pdf batean:

HAIZEA ITUARTE
Haurtzaroko hizkuntzaren garapenari dagokionez, esango nuke hasieran haurrek komunikatzeko begiradak, keinuak, mugimenduak, hotsak… erabiltzen dituztela. Ondoren, helduengandik entzuten dituzten hotsak errepikatzen hasten dira. Jarraian, haurra testuinguruari lotutako eta haurrarentzat ezagunagoak diren gauzei izenak jartzen joaten da. Horrela, haurra loturak egiten joaten da eta izenak jartzen lotura horiei.

Elebitasunari dagokionez, elebidun izatea da bi hizkuntza menperatzea eta normaltasunez erabili ahal izateko gaitasuna izatea.

Elebitasun moten inguruan esango nuke bi elebitasun mota daudela, bata elebitasun pertsonala eta bestea elebitasun soziala.

Elebitasun pertsonala da, pertsona bat bi hizkuntzen jakitun izatea. Hemen gerta daiteke, elebitasuna orekatua edo desorekatua izatea. Elebitasun orekatua da, pertsona batek bi hizkuntzak modu berdinean jakitea eta elebitasun desorekatua da, hizkuntza bat bestea baino hobeto menperatzea.

Bestalde, elebitasun soziala dago eta hau, gizarte berean bi hizkuntza kontaktuan izatea da. Kasu honetan gerta daiteke, gizarte horretan hizkuntza bat beste hizkuntza baino modu desorekatuagoan egotea.

Hizkuntzen irakaskuntzari dagokionez, esango nuke helduek umeek hizkuntza ikas dezaten errepikapenak egiten dituztela. Horrela haurra errepikapen hori nola izendatzen den jabetzen da eta loturak egiten ditu.

Eskolan denbora luzea eman dugu idatzizko hizkuntza ikasten; irakurketan eta idazketan. Hitz egiten aldiz, berez ikasi omen dugu. Baina esan behar da, elkarren artean komunikatzeko beharrak ez direla mugatzen hizkuntza idatziaren erabilerara ezta ahozko solasaldien erabilerara.

Nire ustez, eskoletan ahozko hizkuntzari ere garrantzia eman behar zaio. Estrategia ezberdinak landu behar dira haurrek ahalik eta baliabide gehien eduki dezaten. Izan ere, trebetasun ezberdinak eskuratzeko aukera izango dute. Hala, ahozko testu-generoak lantzeko apustua egin behar da, esaterako: ipuin kontaketak, solasaldiak, debateak, hitzaldiak, asmakizunak, olerkiak, bertsoak, aho-korapiloak, esaera zaharrak,  elkarrizketak, abestiak…

SARA DIAZ
Nolakoa da hizkuntzaren garapena haurtzaroan? Zein ezaugarri orokor ditu?

Hizkuntzaren garapena dela eta, esan dezaket haur bakoitzak garapen ezberdina duela, normalean keinuak egiten dituzte edo, zaratak edo mugimenduak,...
Azken finean ikusten dutena eurek dituzten baliabideekin espresatzen dute.
Gainera, nire ustez, arreta asko jartzen dute ama, aita edo helduek egiten dituzten keinuetan, eta horiek errepikatzen saitzen dira.

Zer da elebidun izatea? Nolako elebitasun motak daude?

Elebidun izatea, hizkuntza bat baino gehiago jakitea edo menperatzea dela esango nuke.
Bestalde, elebitasun motak bi direla esango nituzke. Alde batetik, ama hizkuntza, hau da etxean erabiltzen den hizkuntza, eta bestetik etxetik kanpo erabiltzen den hizkuntza. Adibidez, etxean euskara hitz egin dezakezu, baina etxetik kanpo erderaz hitz egin ahal duzu, edo alderantziz.

Zer egiten du helduak umeak hizkuntza ikas dezan?

Nire ustez, haurrak hizkuntza menperatzeko, helduak saiatzen gara haurrei poliki hitz egiten, askotan errepikatzen esanten dioguna, ondo ahoskatzen,...
Egia da, hitz egiten gehien bat etxean ikasten dugula ama, aita, aiton-amonek,... esandako gauzekin, eta ondoren eskolan idazten ikasten dugu.

Eskolan irakatsi behar da hitz egiten? Nola?

Nire aburuz, beharrezkoa iruditzen zait eskolan hitz egiten irakastea, izan ere familia batzuk ez daukate euren seme-alabei ondo erakusteko aukerarik edo abileziarik.
Bestalde, hizkuntza nola irakastea beste kontu bat da... Nire ustez, oso garrantzitsua da, haurrei hitza ematea, eta euren nahi dutena kontatzeko aukera ematea (adibidez, zer egin duten aste bukaeran kontatzea), modua honetan, hitz egiten duten bitartean, hizkuntza garatzen duzu. Bestalde, zerbait bideratzeko... aurkezpena antolatu ahal dira, adibidez, gai baten inguruan hitz egitea, edo haurrak ikusitako berri baten inguruan aurkezpen bat egitea....

Hori da momentu honetan bururatzen zaidan...

Azkenik, gustatuko litzaidake, gai honen inguruan aurkitutako informazioa zuekin partekatzea.

GORKA AGINAGA EGIGUREN
Jakitun gara, haurrak haurtzaroan esploratzaile hutsak direla, segituan barneratzen edota ikasten baitute ikusten eta entzuten dutena. Hauek errepikatzeko joera izaten dute, beraz, hezitzaile izango garen heinean gure diskurtsoa zaindu beharra dugula iruditzen zait, gu geu izango baikara beraien eredu. Izan ere, hizkuntza modu horretan hasten direla ikasten esango nuke, entzuten dutena errepikatuz.

Haurrak beraien lehen urteetan ez dute ahozko hizkuntza erabiltzen, komunikatzeko keinuez, mugimenduez edota zaratez baliatzen baitira.

Elebitasunari dagokionez, esan beharrean nago hizkuntza bat baino gehigo menperatzea dela. Kasu horretan ere izugarrizko aniztasuna aurkitu ahalko dugu, batzuk bi hizkuntzak maila berean menperatuko dituzte, beste batzuk aldiz, bat bestea baino gehiago.

Hizkuntzaren irakaskuntzari dagokionez, aurretiaz esan bezala, haurrek errepikapenaren bidez ikasten dute, beraz, helduok errepikapenean oinarritu behar garela uste dut. Bestalde, jakin badakigu haurrek etapa honetan jolasaren eta esplorazioaren bitartez izugarri ikasten dutela, beraz jolas egoerak planteatu behar zaiela uste dut hizkuntza ikasteko.

Horretaz gain, nire ustez komunitate osoak parte hartu behar du haurrak hizkuntza ikas dezan, ez da soilik eskolan landu behar den zerbait.  Bestalde, eskolan ahozko hizkuntzari garrantzia gehiago eman behar zaiola deritzot, izan ere, eskoletan nire ustez hizkuntza idatzia gailentzen da. Hiritar kritiko eta autonomoak hezte aldera, oso garrantzitsua dela deritzot ahozko hizkuntza, izan ere, egunerokotasunean berau gailentzen da.

Nerea Gomez
Nolakoa da hizkuntzaren garapena haurtzaroan? Zein ezaugarri orokor ditu?

Haur txikiak keinuen edo zeinuen jokabideen bitartez komunikatzen dira, hau da, negarra, irribarre edo soinuen bidez komunikatzen dira. Adibidez, haur bat gose denean negarrez hasten da, eta horrela ikusten badu behar duen hori lortzen duela, horrela komunikatuko da. Hots, haurrek ikusten badute mezua modu batean transmititzen dela, beti horrela transmitituko dute. Beraz, errepikatzen ikasten dute haurrek. Ahozko hizkuntza ere errepikatzen eta imitatzen garatzen da, haurrak lehenengo soinu batzuk egingo ditu eta geroago entzun duen hitz horiek imitatzen saiatuko da.

Zer da elebidun izatea? Nolako elebitasun motak daude?

Elebidun izatea bi hizkuntzetan komunikatzeko gai izatea da. Gure testuinguruan adibidez, haur batzuek etxean gaztelania erabiltzen dute eta eskolan, aldiz, euskara. Beraz, haur horiek bi hizkuntza horietan komunikatzeko gaitasuna badute, elebidunak izango dira.

Zer egiten du helduak umeak hizkuntza ikas dezan?

Lehen esan bezala, haurrek imitazioaren edota errepikapenaren bidez ikasten dute. Beraz, helduek hitzak eta soinuak errepikatu ditzake, haurrak hitz horiek ikas ditzan. Adibidez, haurrak ura nahi badu eta edalontzia seinalatzen badu, helduak objektuaren izena esan dezake haurrak hori errepikatzeko. Hizkuntza garatzeko ere Añorgak (2011) esaten duen bezala, ipuinak oso lagungarriak dira.  Hortaz, helduek ipuinak kontatu ahal dituzte haurrek horiek entzuteko eta hitzak errepikatzeko. Horretarako, oso garrantzitsua da ipuinak ondo aukeratzea. Horrez gain, helduek abestiak ere abestu ahal dituzte, haurrek hitzak edo esaldiak ikasteko.

Eskolan irakatsi behar da hitz egiten? Nola?

Ahozko hizkuntza eskolan presente egon behar da eta beraz, hezitzaileak aukera eman behar die haurrei hitz egiten ikasteko. Horretarako, ezinbestekoa da, nire aburuz, egoera ezberdinak proposatzea haurrak hizkuntza garatzeko. Hortaz, irakaslearen eginkizuna da aukera ematea haurrei hitz egiteko eta ahozko hizkuntza garatzeko. Lehen azaldu bezala, ipuinen bitartez edota abestien bitartez, eta noski, errepikapenak egiten.

IRATI IBAIBARRIAGA
Nire aurre-ezagutzak gelakideen antzekoak direla ohartu naiz:

Haurtzaroko hizkuntza garapenaren inguruan ezer gutxi dakit. Nik dakidanez, haurrak, hasiera batean, keinuak, negarra eta irribarrea erabiltzen dituzte beraien hizkuntza gisa. Ondoren, entzuten dutena imitatzen hasten dira, hau da, soinuak egiten hasten dira: zaratak, soinuak, bokalak, “da”, “mmm”, “bu”… Hasieran ez dute eztarriko ahots kordak garatuta izaten/edo kontrolatzen( hori dut gogoan behintzat) eta denborarekin horien kontrola hartzen joaten dira. Bokalen eta hizki solteen ondoren, hitz solteak esaten hasten dira eta jarraian, esaldiak esaten hasten dira.

Elebidun izatea, bi hizkuntzatan mintzatzen den pertsona da. Elebitasun motei dagokienez… ez dakit zein mota aurki daitezkeen.

Helduak umeak hizkuntza ikas dezan, nire ustez, hasiera hasieratik hitz egiten dio haurrari. Haurrak, hitz horiek entzun, nola ahoskatzen diren ikusi, imitatzen saiatu… eta bakoitzari esanahia aurkitzen joaten da(ikusiz eta entzunaz). Heldua haurraren hizkuntza sustatzailea dela esan daiteke, hau da, hori erabiltzera gonbidatzen du eta haurra berak erabiltzen dituen hitzak barneratuz eta erabiliz joango da.

Hitz egiten irakatsi egin behar al da? Nire ustez, haurrak beraien kabuz joaten dira hizkuntza menperatzen. Baina horretarako, hezitzaileek baliabideak eskaini behar dizkiote eta hizkuntzak osotasunean duen garrantzia aintzat hartu behar dute. Nola? Hezitzaileek erabiltzen duten hizkuntza ikastetxean erreparatuz, kantuak, ipuinak, hizketaldiak… eginez eta haurrei hitz egiteko aukera emanaz.

ANE MORALES
Nolakoa da hizkuntzaren garapena haurtzaroan?
Lehenik eta behin kontuan izan behar duguna da garapen hau jaio baino lehen garatzen dela. Haurra sabelean dagoela amaren ahotsa eta taupadak identifikatzen ditu. (bideoa)

Jaiotzen den unetik umeak negarra erabiliko du komunikazio baliabide bezala. Horren bidez helduen arreta jasotzen duelako. Horretaz gain, umearekin harremanetan dagoen heldu oro, haurrari hizt egiten, begiratzen, keinuak eginez... haurrarengan sentimendu eta erreakzio desberdinak eragingo ditu; beraien artean komunikazioa lortuz.

Zer da elebidun izatea? Nolako elebitasun motak daude?
Elebidun izatea bi hizkuntza mintzatzea esan nahi du.
Ez dakit zeintzuk diren elebitasun motak.

Zer egiten du helduak umeak hizkuntza ikas dezan?
Normalean gurasoek egiten dutena beraien izenak (ama, aita) edota familienak (amama, aitite) behin da berriz errepikatzea da.
Horretaz gain umearekin hitz egiterakoan hitzak asko ahozkatzen dituzte, horien garrantzia azpimarratuz, haurra horretaz ohartaraziz.

Eskolan irakatsi behar da hitz egiten? Nola?
Jadanik ikasi dugun bezala, ikastetxean haurrekiko elkarrekintza eta autonomia sustatu behar da, honek ere beraien hizkuntzaren jabetasunean laguntzen dielako.
Hala ere, hezitzaile bezala, gure lana hizkuntza bereganatze horren bidelagun izatea izango da. Haurrak jadanik ikasi dituen hitzak erabiliko ditugu baina baita berriak diren ohiek ere.
Hori egiteko aukera bat ipuinen bidez hiztegia lantzea izan daiteke.
Familiaren inguruko liburuak, errutinak lantzen dituztenak ( janztea, dutxatzea...) baina baita egoera berriak planteatzen dituztenak ere.
Horretaz gain abestiak ere gure baliabideetako bat izango dira.
Azkenik, ez dugu ahaztu behar, haurrenganako hurbiltasuna izan behar dugula. Batez ere garbiketa, elikatze eta lokuluxkan.

IRENE CORCUERA
Nolakoa da hizkuntzaren garapena haurtzaroan?

Haurra, amaren sabelean dagoenetik hasten da hizkuntzaren lehen ezaugarriak sumatzen. Hau da, amaren ahotsa eta taupadak identifikatzen.  Jaio ostean bere hurbileko helduen ahotsak, keinuak eta hitzak identifikatzen eta ulertzen hasi eta ondoren imitatuz edo errepikapenaren bitartez hizkuntza garatzen hasten da.

Zer da elebidun izatea? Nolako elebitasun motak daude?

Egia esan ez dakit zeintzuk diren elebitasun motak baina elebidun izatea bi hizkuntza menperatzea suposatzen duela uste dut.

Zer egiten du helduak umeak hizkuntza ikas dezan?

Goian aipatu dudan bezala haurrek errepikapenaren eta imitazioaren bitartez garatzen dute hizkuntza beraz helduek hitzak askotan errepikatzen dizkiote eta haurrekin hitz egiterakoan asko ahoskatzen dute. Gainera, aurpegiarekin eta keinuen bitartez espresio asko adierazten dute haurrek esandakoa ulertzeko erresago izan dezaten.

Eskolan irakatsi behar da hitz egiten? Nola?

Nire ustez eskolan hitz egiten irakats daiteke, baina beti etxean edo haurraren inguru intimoago batean aurretiazko prozesu bat egonda. Hau da, azken finean haurrak eskolan eta eskolaz kanpo bizitako esperientziak batuz hizkuntza garatuz joango da. Horretarako bai eremu intimoago batean zein eskolan abestiak jolasak kantuak erabili daitezke, hau da haurrari egoera ezberdinak eskaini hizkuntza garatzeko.

ALEX IBAÑEZ
Nolakoa da hizkuntzaren garapena haurtzaroan? Zein ezaugarri orokor ditu?

Hizketa eta hizkuntzaren gaitasunak eskuratzeko garai nagusia, bizitzaren lehen 3 urteetan kokatzen dugu, haurren burmuinaren garatzen ari den momentuan hain zuzen ere.

Eboluzio hau, umeak irudien, soinuen eta bere ingurukoen berbaldien influentzia duenean sustatzen da. Horrekin batera, haurrak, komunikazioaren lehen seinaleak erakusten ditu negarrez, janaria, erosotasuna edota laguntza eta segurtasuna lortze duenean.

Pixkanaka-pixkanaka, jaioberriek haien inguruko soinu garrantzitsuak ezagutzen hasten dira. Esaterako, haien amaren edo zaintzailearen ahotsa. Gainera, hazten diren heinean, haien hizkuntzaren hitzak osatzen dituzten solasaldiak bereizten hasten dira.

Ume guztiek ez dute hizkuntza gaitasunak modu berean garatzen, baina prozesu natural bat jarraitzen dute hizkuntzaren abileziak kontrolatzen lagunduko dizkietenak.

Zer da elebidun izatea? Nolako elebitasun motak daude?

Txikitatik barneratu dudan kontzeptua da eta bi hizkuntza edo gehiago erabiltzeko gaitasuna duen pertsona baten egoera da. Nire kasuan, txikitatik euskara eta gaztelania lantzen diren herrialde batean egoteak, elebitasuna garatzeko aukera sorrarazi dit, bi hizkuntza horietan komunikatzeko gaitasuna lortuz.

Hasieratik ez nekien, baina elebitasun mota desberdinak bereizten dira. Informazioa bilatuz, elebitasun soziala eta elebitasun pertsonala daudela barneratu dut. Lehenengoak, gizarte batean bi hizkuntza kontaktuan daudenean ematen da, maila berdin edo desorekatu batekin. Bigarrenak, ordea, pertsona batek bi hizkuntza dakizkienean ematen da.

Zer egiten du helduak umeak hizkuntza ikas dezan?

Betidanik irakatsi didate umeak, batez ere txikiak direnean, gauzak ikasteko erraztasun handia dutela. Horregatik, haien guraso, irakasle edota inguruan dauden helduen laguntza oso garrantzitsua da hauen garapena sustatzeko.

Nire ustez, bi alderdiri eman diezaiekegu indarra ideia honetan. Batetik, errepikapenari. Helduek, gauzak aldi batean eta bestean errepikatzen dizkiete, zer dagoen ondo eta zer gaizki argudiatuz eta errepikapen horrek umearen garapenean laguntza sakona suposatzen du.

Beste aldetik, helduak konstanteak izateak ere influentzia zabala du, batez ere ahoskatzeko garaian eta esaldiak eta berbaldi uneak mantsoagoak izatean, umeen ulermen gaitasunari egokitzeko.

Eskolan irakatsi behar da hitz egiten? Nola?

Guztiok badakigu etxean edota familia eremu batean umeek askatasun handia eta lasaitasuna dutela hizkuntza ikasteko eta garatzeko.

Nire ustez, eskolak, garapen prozesu horri lagundu diezaiokeen beste testuinguru bat da, umeari beste abilezia desberdinak indartzen lagunduz. Esate baterako, komunikatzeko gaitasuna eta beste kideen aurrean hitz egitekoa ere. Horrez gain, erlazio pertsonalak eta besteekiko erlazioak ere sustatzeko aukera eman daiteke.

Abilezia horiek jarduera desberdinak aurrera eramanez lortu ditzakete eta batez ere, lan taldean arituz. Etxean daudenean, gurasoen laguntza premiazkoa dute eta haiek indibidualki lan egiteko aukera ere, baina eskolan, banakako alderdi horiekin batera, haien kideekin jarduteko aukera dute.

ROY JOHNS
Nolakoa da hizkuntzaren garapena haurtzaroan? Zein ezaugarri orokor ditu?

Haurren hizkuntza garapena haurtzaroan zehar graduala izaten da; hasiera batean, “entzule pasiboak” dira, hau da, bere inguruan entzuten dituen ahotsak entzuteko gai da, eta pixkanaka ahots horiei esanahi bat ematen joaten dira. 2 urterekin gutxi gorabehera, lehen hitzak esaten hasten dira, eta gertatu ohi den bezala, “ama” edo “aita” izaten dira lehen hitzak. Gainera, ez da ahaztu behar haurrek keinuak, gorputz atalak, negarra eta irribarrea erabil dezaketela komunikatzeko bitarte bezala.

Zer da elebidun izatea? Nolako elebitasun motak daude?

Elebiduna izatea bi hizkuntzetan hitz egiteko gaitasuna izatea da; hots, pertsona batek bi hizkuntza erabil dezakeela edonorrekin komunikatzeko. Hori da, hain zuzen, EAEn gertatu ohi den gaitasuna, haurrak txikitatik euskara eta gaztelaniarekin kontaktuan egoten direlako txikitatik.

Elebitasuna irizpide batzuen arabera sailka daitezke:

Hizkuntzaren menperatze-mailaren arabera:

-          Jaioterriko elebitasuna: pertsona batek bi hizkuntz berdin menperatzen dituenean, jaiotzetik bi hizkuntza horiez inguratuta dagoelako.

-          Lortutako elebitasuna: behin hizkuntza bat menperatzean, beste bat menperatzen dugunean.

Hizkuntza bakoitzaren erabileraren arabera:

-          Elebitasun soziala: pertsona batek bi hizkuntza menperatzen dituenean gizartean daudelako bi hizkuntza horiek.

-          Elebitasun indibiduala: pertsona batek bi hizkuntza erabiltzen dituenean, eta berak erabakitzen duenean noiz erabili bakoitza.

Hizkuntza bakoitzaren maila soziolinguistikoaren arabera:

-          Elebitasun osoa: bi hizkuntzak modu berean garatu direnean.

-          Elebitasun ez-osoa: ama-hizkuntza garatuta dagoenean, baina bestea garatzeko.

-          Elebitasun gehigarria: elebitasuna izatea zerbait positiboa denean.

-          Elebitasun kengarria: elebitasuna izatea zerbait negatiboa denean.

Hizkuntza bakoitzaren ikaskuntza momentuaren arabera:

-          Aldiberekotasun elebitasuna: bi hizkuntzak batera ikasten direnean.

-          Jarraipenezko elebitasuna: hizkuntza bat ikasi ondoren bestea ikastean.

-          Elebitasun harkorra: hizkuntza bat menperatzean, baina bigarrengoa bakarrik irakurri eta ulertzen duenean.

Zer egiten du helduak umeak hizkuntza ikas dezan?

Helduaren eginkizuna haurrarekin une oro hitz egitea da; berak hitz egiten badio, haurrak hasieran hitzak nola esaten den eta bakoitzaren esanahia ulertzen joango dira. Honi lotuta, helduak haurrarekin izango duen elkarrizketaren gidatzailea izan beharko du, haurra oraindik ez delako kapaz.

Eskolan irakatsi behar da hitz egiten? Nola?

Esan behar da, “hitz egitea irakastea” modu egoki batean ulertu behar dela; hots, ez da aparteko unitate didaktiko, proiektu edo jarduerarik sortu behar honetarako. Izan ere, haurrak hitz egiteko, beraiekin hitz egin behar dugu, beraiekin batera ipuinak irakurri, jolastu eta abar. Modu horretan, haurrak gurekin eroso sentituko dira, eta gurekin hitz egiten hasiko dira.