*XVII. mendeko krisia /Austriak XVII. mendean (Felipe III.aren biografia): 7.7 eta 7.8. by Iker Moya de la Fuente

(7.8) Balidoen kontrolpeko politika...
XVII. mendeko monarkek ez zuten aurreko erregeen bezainbesteko parte-hartze aktiboa izan gobernuan, eta gobernatzeko ardura balidoen edo faboritoen esku utzi zuten. Balidoak gobernatzeaz arduratzen ziren eta kontseiluak eta klientelismo-sareak kontrolatzen zituzten.

Hala, karguak eta onurak senideen eta jarraitzaileen artean banatzen zituzten, sarritan, ustelkeriaz jokatzen zuten. Balidoak erregeen ahuleziagatik sortu ziren, batez ere, administrazioa gero eta konplexuagoa zelako.

(7.7) Biztanleria-beherakada hadia izan zen...
XVII. menden, krisi demografikoa gertatu zen monarkia hispanikoaren lurralde guztietan. Krisis hori Gaztelako Koroan izan zen agerikoena.

Klima-baldintza txarra: Klima-balditza txaren ondorioz, izotzaldiak, uholdeak eta lehorteak gertatu ziren. Uzta txarrak eta goseteak izan ziren. Biziarau penaren muga-mugan zegoen gizarte hartan.

Biztanleri-beharkada: Biztanleri-beharkadaren eta moriskoak kanporatzen ondorioz nekazaritza lanetan aritzen ziren. Eta produkto-eskarien jaitsiera izan zen.

(7.8) ... gerrak berpiztu ziren
Filipe III.ak eta Lermako dukeak bakea sinatu zuten Ingalaterrarekin, eta Hamabi Urteetako Tregoa Herbehereekin. Filipe III.ak Hogeita Hamar Urteetako Gerran parte hartzea erabaki zuen.

Filipe IV.aren erregealdian, gerra ugari izan ziren. Errege-boterea sendotzeko eta Europan nagusitasuna bermatzeko, Olivares konde-dukeak bi ardatzetan oinarritutako estrategia diseinatu zuen:

Arma Batasuna. Horren bidez, Inperioa defendatzeko armada handi bat sortu nahi zen.

Erresuma guztietako lege eta erakundeak uniformatzea.

Felipe III.aren biografia
Felipe III., 1578. urtean jaio zen (XVl.mendean) eta 1621. urtean hil (XVll.mendean), hau da 43 urteekin hil egin zen.

Bere erreinua eramaten zuen aurrekoa Felipe ll. izan zen, eta bere oinordekoa Felipe lV.

Felipe lll.ak bere erregealdian Lermako dukea izan zen. Lermako dukearen politika nazioarteko bakeari eustea zuen helburu.

Felipe interes handiagoa zuen boterea eta aberastasunak eskuratzeko, gobernatzeko baino. Haren gobernupean, moriskoak kanporatu zituen eta gortea Valladolidera aldatu zuten.

(7.8)... eta matxinadak gertatu ziren
Depresio ekonomikoko eta Frantziaren aurkako gerrako testuinguruan, erresumei eragindako zerga-presioak eta Arma Batasunak 1640ko krisia eragin zuten:

Katalunian nekazarien matxinada gertatu zen, zerga berriak ezartzearen eta Frantziaren aurka ari ziren tropen presentziak eragindako tentsioen ondorioz. Matxinada hedatu egin zen eta Printzerriko agintariek Katalunia Frantziako erregearen subiranotzapean jarri zuten.

Portugalen matxinada bat gertatu zen independentzia eskatzeko, eta Bragantzako dukea errege izendatu zuten. Matxinatuek Frantziaren eta Ingalaterraren babesa izan zuten, Koroak Portugalen independentzia aitortu zuen 1668an.

Era berean, matxinadak izan ziren beste lurralde batzuetan, hala nola Andaluzian, Aragoin eta Napolesen.

(7.7) ... merkataritzaren eta industriaren gainbehera izan zen...
Demografia-beherakadaren eta moriskoak kanporatzen ondorioz, nekazaritzaren arazoak eta landa-eremuen jendegabetzea larriagotu egin ziren.

Produktu-eskarien jaitsiera izan zen. Kolonietako ekonomia dibertsifikatu egin zen eta oinarrizko produktuen autohornikuntza handitu zen. Horren guztiaren ondorioz, Amerikako koloniak Sevillaren monopoliotik independizatuz joan ziren apurka-apurka.

Amerikan lortutako aberastasunak ez ziren industria sustatzeko inbertitu, baizik eta lurrak erosteko , bai eta atzerriko produktuak erosteko ere. Horrela, zenbait hiritan, oihalgintzako eta zetagintzako jarduerak herenera murriztu ziren, 1580ko jarduera-mailaren aldean, eta gauza bera gertatu zitzaion biztanleriari.