Jordi Adell - IKTren erabilpenak by Irati

Teknologia berriak
Jordi Adell-ek aipatzen du askotan gertatzen zaigun gauza bat; zerbait berria ikusten dugunean gure buruari esaten diogu "zertarako nahi dut hau?" eta behin erabili dugunean "nola bizi izan ahal dut hau gabe?" Guztiz ados nago honekin, merkatuan zerbait berria dagoenean probatu arte ez duela ezertarako balio pentsatzen dut. Honetaz gain, argi dago teknologia berriek gure bizitza inguratzen dutela eta askotan, batez ere, pertsona helduek beldurra sentitzen dute.

Dena den, teknologia berriak beharrezkoak ikusten ditut gaur egungo eskoletan. Izan ere, teknologiak gure eguneroko bizitzaren parte dira eta erabiltzen ikasten jakin behar dugu. Beraz, ondo egongo litzateke neurrian erabiltzen jakitea, beraien etorkizunean oso erabilgarriak izango dira.

Gizartea
Beste ideia bat aipatzen da bideoan interesgarria iruditu zaidana. Gaur egun, gehienok smartphone bat daukagu eta hau galtzen dugunean, baztertuta sentitzen gara. Azken finean, telefono hauetan gauza asko gordetzen ditugu eta gauza horiek berreskuratzea oso zaila da. Ezin duzu inorekin hitz egin, gainera, gaur egun dauden aplikazioak ez dituzunean guztiz baztertuta zaude. Azkenean, dena hortik hitz egiten dugu eta norbaitek horrelako telefono bat ez duenean harritu egiten gaitu.

Web 2.0
Gaur egun, edozeinek igotzen dut informazioa internetera, hau da, guztion artean informazioa partekatzen dugu. Hau da hain zuzen ere web 2.0 bezala ezagutzen dena. Orain dela urte batzuk, web orrietan bakarrik gauzak irakurtzera sartzen ginen baino gaur egun, idaztera sartzen gara. Hau oso aproposa iruditzen zait, izan ere, jende askok dauka zerbait berria munduari erakusteko edota informazioa batean zerbait gehitzeko. Modu honetan, ideiak zabalduz doaz eta beste pertsona batzuetatik ikasi dezakezu edozein momentutan. Jordi Adellek aipatzen dudan ideia bat deitu dit atentzioa, izan ere, guztiok egiten dugun zerbait da. Edozein gauza erostean edota edozein tokitara bidaitzean internetera jotzen dugu, eta batez ere, iritziak begiratzen ditugu.

Iritzia
Jordi Adellen bideoa pixka bat astuna egin zait baino, bestalde, oso gauza interesgarriak azaltzen dituela iruditu zait. Googlen edota wikipediaren hainbat gauza jakin izan ditut baita ikasleekin erabili ahal diren ariketak (tic ariketak). Jordi Adellek ideia asko aipatzen ditu bideo honetan baino oso interesagarria iruditu zait ikasleak gauzak egin beharrekoaren ideia. Izan ere, egiten ikasten dugu eta ikasleak ezin dira egon klasean irakaslearen azalpenak entzuten ez baitute ezer ikasiko. Beharrezkoa da beraiek informazioa aurkitzea, beraiek bakarrik ikastea, modu honetan, zerbait baliagarria egiten dutela ikusiko dute eta gogotsu ibiliko dira.