Gaiaren aukeraketa eta justifikazioa by Nerea Lopez Salas

KUTSADURA
Iraunkortasun sozial, ekonomiko eta ingurumenezkoarekin harreman zuzena daukalako, hau da, kutsadura arazo sozial bat da non ekonomiak eragina daukan eta ingurunean eragiten duen. Hori horrela, iraunkortasuna bere osotasunean lantzeko aukera handiak ematen dituen gaia da eta baita ikasleei joko handia emango diena, izan ere, ikertzeko, hots, ikasleek hipotesiak atera, datuak jaso … eta beraien hausnarketa zein ondorioak ateratzeko aukera handiak ematen ditu, kontuan izanda oso gai zabala dela eta arlo asko ukitzeko aukera ematen duela. Gainera, belaunaldi berrien jakin beharreko arazo/egoera oso garrantzitsu bat eta aukera paregabea, ikerketaren bidez ikasleak sentsibilizatzeko.

Miren, Lorea, Iraitz, Nerea.

URTAROAK
Guk proiektuan urtaroen gaia landu nahiko genuke, haurren intereseko eta gertuko gaia delakoan baikaude. Hori horrela, proiektua gertutik bizitzeko aukera izateaz gain, haurrak motibatuta sentituko dira. Gaia zabala izanik, aurrezagutzetatik abiatu eta ondoren haurrek ikerketa lanak egiteko aukera mordoa izango dutelakoan gaude. Gainera, aipatutako gaia sakona delarik, beraien intereseko hainbat ekintza aurrera eramateko aukera ematen du. Baina horrez gain, urtaroek iraunkortasunaren kontzeptuarekin duten lotura ere ikusi ahal izango dugu eta haurrekin lanean jarduteko momentuan horrek duen garrantzia ere aurreikusi dugu, hau da, haurrek ikerketarako duten aukera zabala.

Bestalde gure ingurunea, gizartea eta ekonomia bere baitan hartzen dituen gai bat ere bada iraunkortasunaren kontzeptuari begira; hala nola, urtaro ezberdinetako eguraldia, ordu-aldaketa, ekosistema... Belaunaldiz belaunaldi urtaro bakoitzak izan duen eragina ere aztertu dezakegu, honek ekonomiarekin duen zerikusia eta horrek gizakiongan urte desberdinetan nolako emaitzak eman dituen ikusteko aukera emango baitigu.

Nerea, Maddi, Almike eta Aloña

KLIMA-ALDAKETA
Gaur egun munduan daukagun arazo larrienetako bat delakoan gaude. Horregatik, iruditzen zaigu, etorkizun hurbil zein urrunera begira, gizartea osatzen eta osatuko duten haurrak ohartarazi beharra dagoela arazo horretaz, eta batez ere, norbanakoaren ekintzek bertan duten eraginaz. Hala ere, kontzientzia hartze horretara soilik ez genuke mugatu nahiko, harago joan nahiko genuke baizik: iraunkortasunaren aldeko jarreran oinarrituz eta hura helburutzat izanik, ingurunean horrenbesteko kalteak ez eragiteko zer egin dezakegun lantzea nahiko genuke.

Horretaz guztiaz gain, iruditzen zaigu haurren interesa piztu dezakeen gaia dela, baita haiengandik sor daitekeena ere; izan ere, gure ustez, egun edozein komunikabideetan (hala nola, telebistan, irratian, edota sarean) zein herritarren (esaterako, gurasoen) elkarrizketetan aipatu ohi dena da, baita kezka sortzen duena ere.

Miren, Udane, Maialen eta Alaitz

NOLA IRISTEN DA ESNEA GURE SUPERMERKATUETARA?
Gai hau aukeratzearen zergatia, honek ematen duen ikerketarako eta esperientziak bizitzeko aukera da. Euskal Herrian, nekazari zein abeltzainez inguratuta gaude, eta gertu izanagatik, hauen lana urrun ikusten dugu zein ezezagun dute haurrek.

Gai honekin, haurrak, bizitzako egoera desberdinak irudikatu ditzake, ikaskuntza irakaskuntza funtzional baten bidez. Azken hau lortzeko, esan beharrik ez da, gai honek testuinguru esanguratsu bat eskaintzen diola haurrari, animali eta baserri giroa gustoko diren gaiak izan ohi direlako. Honez gain, ikerketa bide honek, ikasleak talde lanean, elkarren aurrezgutzak banatu eta ezagutza berriak eraikitzeko aukera ematen du. Zeinbat haurrek baserri mundua ezagutuko duten arren, esperientzia berriak bizitzea izango da gai honen ardatzetako bat.

Itxaso, Julen, Itsaso eta Maider

Ekosistemak
Ikasgai honetako lehen zatia marko teorikoa osatzen eman dugu eta horretarako hainbat bakarkako lan burutu ditugu. Teoria desberdinak irakurtzeko aukera izan dugu eta hortik abiatuz hausnarketa ugari egitea izan dugu helburu.

Orain ikasgaiaren bigarren zatian barneratuko gara, beraz oinarri teorikoen esparrua bukatu ondoren taldeak osatu eta gure proiektua abian jartzeko garaia heldu da. Proiektua,  osatu genuen dekalogoan oinarrituta egongo da eta behin dekalogoko puntuak definitu eta gero, landuko dugun gaia aukeratzeko unea iritsi da.

Gaia aukeratzea ez da erraza izan kontutan izan behar baita taldeko kide guztiok interes desberdinak ditugula  eta adosteak bere denbora eta lana eman digu. Baina hausnarketa sakonaren ondoren proiektu honetan landuko dugun gaia  ekosistema  izango dela erabaki dugu.

Ekosistema aukeratzearen arrazoiak hainbat izan dira; uste dugu lehen hezkuntzan lantzeko gai aproposa dela ikasle askok ez dituztelako ezagutzen gure inguruan ditugun ekosistema mota desberdinak, behaketak egiteko ere aukera asko eskaintzen  dizkigu eta iraunkortasuna lantzeko ere egokia delakoan gaude. Kontutan izan behar da ikerketak egiteko inguruneak ematen dizkigun aukeraz probestu behar garela eta ekosistemak ezaugarri ugari ditu ikerketa desberdinak burutzeko.

Ane, Ibai, Jokin eta Maialen

ELIKADURA
Praktiketan, hainbat arrazoi direla medio (alergiak, kultura aniztasuna, zeliakoak ... ), jantokian, hamaiketakoan, urtebetetzeetan ... menu ezberdinak egin behar izaten direla konturatu gara. Horrenbestez, askotan eskaintzen dena guztientzat izateko esfortsurik egiten ez denez, sekuentzia honen bidez, denek jan ahal izango duten menu bakarra prestatuko dugu.
Hori horrela, sekuentzia osoan elkarbizitza landuko da, elkarrenganako tolerantzia, errespetua ... bermatuz.
Gainera, ikasleek kultura eta errealitate ezberdinak ezagutuko dituzte eta gai honek beraien garapen integrala bermatuko du. Bestalde, lan honen bidez, ingurumenaren, ekonomiaren eta gizartearen arteko oreka bideratu nahi dugu, honela, garapen iraunkorra sustatuko dugularik.

Ariana, Arrate, Maitane eta Amaia