Lehen Hezkuntzako 3., 4., 5. eta 6. ikasmailak by ikasNOVA
Google Classroom
Google Classroom bat talde bakoitzean bideoak, jarduera-proposamenak eta antzekoak partekatzeko eta ikasleek egindako lanak bidaltzeko.
Irakasleek ere gelako classrooma erabiliko dute, edo berena, nahi izatera.
Bideokonferentzia talde osoarekin
Iraupena: 20 - 30 minutu
Bideoak
Azalpenak eta jarraibideak hobe irakasleak berak grabatzen baditu bideoan. YouTubeko bideoak ez dira hain erakargarriak ikasleentzat: ez dute ulertzen hizkuntza, ez azalpenak, eta abar.
Bideoak hiru minutu ingurukoak izan behar dira. Garrantzitsua da irakaslea noizbait agertzea, konexioa handiagoa izan dadin. Bideoak YouTuben jar daitezke, ezkutaturik, eta esteka Google Classroom bidez zabaldu. Horrela ikasleek nahi beste aldiz edo behar duten guztietan ikusten eta entzuten ahalko dute azalpen bakoitza.
Ebaluazio formatiboa
Garrantzitsua da ebaluazio-errubrikak erabiltzea, ikasleek jakin dezaten zer egin behar duten, nolako lana egin behar duten eta zein izan behar den lan-proposamen bakoitzaren azken emaitza. Proposatzen da etengabeko ebaluazioa, prestakuntzarena eta gaitasunena, ez daukana ardatz modura  azken proba, baizik eta irakaslearen etengabeko feedback-a daukan ikaskuntza-prozesua.
Jardueren eta atazen diseinua
Hari bati jarraitzen dioten jarduerak diseinatzea, inguruabarrak azalduta, metodologia argi eta iraunkorrarekin; jarduera horien bidez gauza izan behar dugu ikasleen bilakaera ikastetxean gaudenean bezala ikusteko.
Ikasleen gaitasun digitalek aukera emanez gero, honelako atazak sar daitezke: Interneten informazioa bilatzea, bideoak sortzea, aurkezpenak, podcastak grabatzea, narrazio digitalak, eta abar. Gainera, horrela gaitasun digitalak landuko dituzte.
Bideokonferentziak talde txikian
Asten bi bideokonferentzia tutorearekin talde txikian (4-5 ikasle); ahaleginak egin bihar dira klase presentzialetako taldeak mantentzeko. Bideokonferentziak ordu berean izan behar dira, eta esteka bera eduki behar dute.
Tutorearekin egiten diren bideokonferentzietan (astelehenetan eta asteazkenetan, esaterako) hurrengo egunetako lana azalduko da eta zalantzak argituko dira; gainera, giro lasaian hitz egin daiteke: zer ari diren egiten, nola sentitzen diren, eta abar. Autorregulazioa bultzatzen saiatuko gara, ikasleek berek antola ditzaten beren atazak eta berek erabaki dezaten zenbat denbora eman behar duten bakoitzean.
Gela batean bi tutore badaude, bakoitzak bideokonferentzia bat eginen du, txandaka. Gelan batean laguntza-irakaslerik badago, edo bi irakasle ari badira, denek har dezakete parte saioetan, edo bestela taldeak irakasleen artean banatzen ahal dira.
Iraupena: 20 - 30 minutu
Bideokonferentziak espezialistekin
Bideokonferentziak beste irakasle batzuekin eta irakasle espezialistekin:
Astean GHko saio bat.
Astean, edo bi astean behin, musika saio bat.
A eta D ereduetako ikastetxeetan, astean ingeles saio bat, atazak azaltzeko, zalantzak argitzeko eta abar.
Talde txikiak mantendu behar dira; saioen iraupena 20-30 minutukoa izanen da, GHko saioetan izan ezik, horiek 40-50 minutukoak izan daitezke eta.
Taldeko kide guztiek parte hartzen ez duen espezialitateren bat badago (frantsesa, erlijioa...), irakasle espezialistak bere taldeak antolatzen ahalko ditu.
Bideokonferentzien ordutegia eta estekak
Bertaratu gabeko arreta hasten denean, Classroom bidez taldeen asteko bideokonferentzien orduak jakinaraziko dira eta estekak ezarriko dira.