Sugata Mitra."Build a school in the cloud" by Irati

How far can children go?
1999. urtean, Sugata Mitrak New Deli-ko herri txiki batean, paretean zulo bat egin eta ordenagailu bat sartu zuen bertan. Berehala, haurrak ordenagailura gerturatzen hasi ziren, eta handik hilabete batzuetara, bertan egin zitezkeen mila gauza ikasi zituzten dagoeneko. Denbora gutxian, herri xume batean, edonork eta edozein hizkuntzatan, nahi duena lortzeko gai da ordenagailu baten baitartez “How far can they go?”.

Esperimentu honek, etorkizuneko eskolaren irudia ekarri zion burura Sugata Mitrari. Irakaslearen rola, haurrei galdera erakargarriak egitea izango litzateke “Big Questions”, hauek horri buruzko informazioa interneten bilatzeko. Horrela, ikasleek haien kontura ikasiko lukete, haien artean informazioa partekatuz, bilatuz... inoren laguntzarik gabe. Sugatak, honi “SOLE” deitzen dio, “Self Organized Learning Environment”, norbere buruan oinarritutako ikaskuntzarako ingurunea. Berak dio, ikastetxeek ingurune hauek sortu behar dituztela, etorkizunerako hezkuntza bat eraiki behar dutela. “Help me build the school called the school in the cloud”

Sugatak planteatzen digun hezkuntza eredu berri hau zirraragarria iruditzen zait. Metodo honen bitartez, irakaslearen rol transmititzaile eta ikaslearen rol pasiboarekin amaituko genuke. Ikasleak, rol aktiboa izango lukete ikasgelan, ordenagailuan informazioa bilatu, beste taldeekin kooperatu, frogak bilatu… Gainera, irakasleak egindako galdera horiek, ikasleen interesa guztiz piztuko lukete, eta hortaz, ikasleentzat jakintza desio bihurtuko litzateke! Horrez gain, ikasleek gaur egungo gizarte-errealitateari aurre egiteko gaitasunak eskuratuko lituzkete: jakintza berria sortzeko gaitasuna, autonomo izateko gaitasuna, kritikotasuna… Baina honetarako noski, irakaslearen laguntza ere beharko dute, baina oraingoan irakaslea bitartekaria eta dinamizatzailea izango da.

Honek guztiak, ikasgelan izan genuen esperientzia gogorarazi dit. Irakasleak, gutako bakoitzari guretzat ezezaguna zen gai bat eman zigun, eta guk Mindomoren bitartez, eskema bat egin behar izan genuen gai horrekin. 20 minutu eman zizkigun lantxo hori egiteko, eta 20 minutu horietan, ikaskide guztiok ixil ixilik eta kontzentratuta egon ginen, gure lanean murgilduta. Hau ikusita, Sugata Mitrak proposatzen duen hau praktikan jartzeko erraza dela iruditzen zait, eta hezkuntzan izugarrizko iraultza ekarri ahalko zuena. Hortaz, ekin diezaiogun XXI.mendeko hezkuntza diseinatzeari!