Lesakako Inauteriak by

Historia
Hasieran, iratze lehorrez betetzen zituzten zakuak gazteek, iratzea gorputzaren kontra paratuz. Musika bandak ibilbide guztian laguntzen die “Zako zaharrei”, giroa alaituz. Ibilbidea plazan bukatzen da, eta, han, paretari itsatsitako burdinezko uztai batzuei eutsirik, “jantzi berezia” kentzen zaie “Zakozarrei”. Ohitura horixe da inauteetako ekitaldirik bereziena, baina bada bertzerik ere: astelehenean, giro ederra izaten da inaute-gurdien desfilean. Egun batzuk lehenago, Ortzegun Gizen (“Arraultze, arraultze eguna”) egunean, haurren eguna ospatzen da.

Bertzalde, lagun-kuadrillek baserrietan ospatzen dituzte inauteak. Bi taldetan banatzen dira, auzoen arabera:Frain auzokoak alde batetik, fraindarrak; eta Endara, Auzoberri eta Zala auzoetakoak, goitarrak bertzetik. Fraindarrak izen bereko auzoko baserrietan ibilzten dira eskean akordeolarien laguntzaz. Goitarrak aldiz, beserriz-baserri ibiltzen dira trikitixaren doinuekin dantzan. Beraien dantzetan kriskitiñak erabiltzen dituzte, dantza are alaiagoa bihurtzen dutelarik.

Egun ateratzen ez diren arren, garai batetan Nabaz auzoko kuadrilla ere bazen Lesakan, nabaztarrak.

Lesakaren Kokapena
Lesaka, Nafarroko iparraldean dago eta 2.733 biztanle ditu.

Zelan Ospatzen Da Eta Data
Lesakako inauteriak otsailako 23tik 28ra izaten dira. Lesakako Inauterietan agertzen dira Zakuzaharrak. Igande Inauterian, arratsaldeko zazpietan kaleratzen dira, hogei edo hogeita bost, guztiak batera.

Gizon hauek gorputza zakukiz (zakuzko oihalez) izaten dute estalita . "Jantzi' honen azpian lasto edo sarale ugari eramaten dute, eta hori esker itxura harrigarria daukate. Aurpegia zapi batez dute estalita, begi eta ahoaren parean zuloak dituzten zapiak. Puxika bana daramate eskuan. Banan-banan joaten ilaran, le, ie, ie oihuka.

Herriko kale guztiak korritzen dituzte honela. Kalez kaleko ibilaldi honetan mairuen laguntza izaten dute. Mairuek kolorezko ehun zatitxoz izaten dute estalita gorputza.
https://www.youtube.com/watch?v=V3AARlFlBwU