HAURRAREKIKO BEGIRADA by Markel Maia Sabada

Haurtzaroa gaur: entzun, zaindu eta lagundu.
Gaur egun haur izatea bizitzako etapa erabakigarri bat bizitzea da, etorkizunerako prestatzea baino, berezko balioa duena eta errespetuzko eta esperientziatan aberatsak diren testuinguruak eskatzen dituena.Tal como dicen Carli (2003) y Tonucci (1999), no podemos reducir la infancia a inmadurez ni a carencia, sino reconocerla como construcción social cambiante que requiere adultos sensibles y capaces de “escuchar el mundito interno” de cada niño/niña. Desde la escuela infantil, esto se traduce en contextos que promuevan bienestar físico, afectivo, social y cognitivo (Medina et al., 2014), donde el apego, la acogida y la participación de las familias se convierten en pilares del desarrollo. Zentzu honetan, heztea zaintzea, laguntzea eta sentitu, pentsatu eta egitea bat datorren espazioak sortzea da, haur bakoitzari bere ahalmenak modu autonomo eta seguru batean garatzeko aukera eskainiz.

Sara Landaluze
Gaur egun haur izatea bizitzako etapa erabakigarri bat bizitzea da, etorkizunerako prestatzea baino, berezko balioa duena eta errespetuzko eta esperientziatan aberatsak diren testuinguruak eskatzen dituena. Tal como recuerdan Carli (2003) y Tonucci (1999), no podemos reducir la infancia a inmadurez ni a carencia, sino reconocerla como construcción social cambiante que requiere adultos sensibles y capaces de “escuchar el mundito interno” de cada chico. Desde la escuela infantil, esto se traduce en contextos que promuevan bienestar físico, afectivo, social y cognitivo (Medina et al., 2014), donde el apego, la acogida y la participación de las familias se convierten en pilares del desarrollo. Zentzu honetan, heztea zaintzea, laguntzea eta sentitu, pentsatu eta egitea bat datorren espazioak sortzea da, haur bakoitzari bere ahalmenak modu autonomo eta seguru batean garatzeko aukera eskainiz.

Haurrareriko begirada (Maddi Olazabal Aseguinolaza)
Testuek dioten bezala, gaurkotasunean haurrari begiratzeko modua aldatu egin da. Haurra ez da "etorkizunerako heldua" baizik eta oraindaldi osoko pertsona, dituen emozio pentsamendu zein ezagutzekin.

Bestalde garrantzitsua da aipatzea, hezkuntza eta haurraren ongizatea ez direla bi gauza desberdin, hau da ezin dira banatu. Ongizatea ez baita soilik fisiko edota akademikoa, baizik eta sentitzearen, pentsatzearen eta jardutearen arteko oreka bat da. Eskolak zaintzaren eta afektibitatearen espazioa izan behar du eta haurra maitatua, seguru eta entzuna sentitu behar da.

Honetan guztian, irakasleak erreferentziazko pertsona afektiboa behar du izan, haur bakoitzarekin konfiantzan oinarritutako harremana sortzen duena. Bere begirada arduratsua, pazientziaz betea, enpatikoa izan behar du eta haurraren begirada gaur egun zaintzaz, begirunez eta entzute aktiboz beteriko ekintza gisa ulertu behar da.

Geure ardura da haurren ahotsa entzunaraztea, euren erritmoa errespetatuz eta haien mundua ulertzeko jarrera irekia izatea!

Haur(tzaro)aren garrantzia - Libe Argoitia Lezeta
Zer da haurra? Eta zer ez da? Historikoki garapen handia izan du galdera horren erantzunak, haurra helduaren parean kokatzetik, subjektu pasibotzat ulertzera ere iritsi da gizakia.

Ideia horri tiraka, argi daukat haurrak zeresan handia duen subjektu aktibo bat dela, eta ondorioz, askotan ikusi edo ulertu ezin ditugun gauza askoz ere gehiago egiteko gai dela.

Ildo beretik, haurra esatearekin, haurtzaroa ere burura etortzen zait. Haurtzaroa, gizaki orok bizi duen eta bere izaera zein pertsona eraikitzeko izango duen oinarria sortzen den unea. Ideia hori, logopediaperuk (2012) argi eta garbi azpimarratzen du hitz hauen bitartez: "Es en este momento crucial de nuestra vida cuando nuestro cerebro escogerá la vara de medir las emociones". Beraz, ezinbestekoa izango da haurraren lehenengo urteetan hezitzaileak izango duen funtzioa. Hori dela eta, familiarizazio garaian, garrantzitsua izaten da atxikimendu seguruari denbora eskaintzea, eta horretarako, ezinbestekoak izango dira gertuko erreferenteak edo atxikimendu hori sortzen dituzten pertsonak. Izan ere, haurrak ezinbestekoa izango du bi helduen arteko elkarlan hori sentitzea, ikustea.

Beraz, argi dago eskolara lehen aldiz joatea haurraren garapenean une erabakigarria dela. Hortaz, hori zaintzeaz gain, gizaki orok barruan daraman eta noizbait izan den haur hori kontuan izan eta zaindu behar da. Haurra ez baita momentu zehatz baten gizakiak bizi duen etapa soil bat.

Ttikitasunean handi. Ane Fagoaga
Haurra jakinminez eta gogoz beterik bizi den izakia da. Bere pentsamendu, ekintza eta jokabideen bidez mundua eraikitzen joaten da ( Medina de la Maza, 2017).

Haurra lotura afektiboetan eta errespetuzko begiradetan hazten da. Bere identitatea bertzeekin duen truke emozionalaren bidez eraikitzen du. Horregatik, garrantzitsua izango da inguruko helduak eskaintzen diona.

Helduaren hurbiltasun eta segurtasunak, askatasuna eskaintzen diote konfiantzaz esploratzeko, eta horrenbertzez, garatu eta bere ibilbidea eraikitzeko.  Ikusi dezakegun bezala, haur bakoitzak bere bidea eraikitzen du eta haur bakoitzaren garapena, erritmoa eta beharrak ezberdinak dira. Horregatik, ezinbertzekoa izango da ingurua haurrarentzako egokitzea, haurra ongizatean garatzeko.

Kontuan izan behar dugu haurraren garapenean helduon begiradak izan dezakeen eragina, haurrekiko gure begirada gakoa da. Behaketaren bitartez hasiko gara haurra ezagutu, onartu, ulertu eta errespetatzen.

Haurrarekiko begirada (Ane Dacosta)
Haurra ulertzeko ikuspegiek aldaketak jasan dituela ez dago zalantzarik, haurra bere mundua eraikitzen ari den izakia da, bere ikuspegia eraiki, sentitzen eta pentsazen duen izakia hain zuzen ere. Haurra subjektu aktiboa dela argi daukat eta beraz, beraiek mundua ulertzeko daukaten ikuspegia aintzat hartzea ezinbestekoa iruditzen zait.

Haurtzaroak ere badauka berebiziko garrantzia haurraren garapenean, izan ere, haurtzaroa etapa erabakigarria da haurraren etorkizunerako, etapa honetako bizipenek eragin zuzena daukatelako etorkizunean. Guztiok bizi dugun etapa honetan izaeraren oinarriak sortzen hasten direla kontuan hartzen badugu, haurtzaroko etapa honetan hezitzailearen papera ere erabakigarria izango da. Hezitzailea izango baita erreferentziazko pertsona eta beraz, haurra seguru sentitzea funtsezkoa da haurraren ongizatea zainduz garatzen joateko.

Horren harira, eskolaratzkeo prozesuan familiarizazioari denbora eskaintzea oso garrantzitsua da, hezitzailea erreferente seguru bihurtu dadin atxikimendu segurua landuz. Hori gutxi balitz, prozesu hau elkarlan prozesu gisa ulertu behar dugula azpimarratu beharra dago, familia eta ikastetxearen arteko elkarlana hain zuzen ere, bi alderdiak presente egotea oso garrantzitsua baita haurraren garapena sustatzeko eta testuingru seguruak eskaintzeko eta haurra seguru sentitzeko.

Beraz, haurrak eskolaratzen diren unea oso une berezia eta erabakigarria da. Honi benetan daukan garrantzia eman behar zaio haurraren ongizatea eta garapena sustatzeko. Haur batekin partekatzen dugun une bakoitza aukera gisa ulertu eta bere barruko mundua zaindu eta errespetatzea izango da gure ardura.

Julen Izagirre
"Haur" kontzeptua historian zehar hamaika aldiz aldatu den kontzeptu bat izan da. Haurra zer den deskribatzeko, momentu historiko bakoitzak asetu beharreko beharrak oinarritzat hartuz horren inguruan eraikitako kontzeptu sozial bat erabili izan da. Haur bat zer denaren esanahia XIX. mendean eta XXI. mendean ez da berdin mantendu. Hala ere, haurra bizitzak berak deskribatutako sujetu gisa ulertu beharko genukeela esango nuke, hau da, mundura iritsi berri den pertsona bezala. Mundu berri batean sartzeak ekartzen duen ikasteko gogo handiaz, esploratzeko gogoaz eta behar pertsonal desberdin askoz beteriko egoeraz. Egia da ordea haurrak, pertsona orok bezalaxe, segurtasuna eta erosotasuna sentitzen ez dituen egoera baten aurrean, aipatutako esploratzeko gogoa, ikasteko gogoa eta behar pertsonalak asetzea ezingo dituela aurrera eraman arriskuz beteriko egoera gisa identifikatuko baitu edozein egoera.   Ondorioz, haurrari kalitatezko atxikimendua eta espazio zein egoera erosoak eskaintzea izan beharko litzateke familiaren eta hezitzaileen arteko elkarlanaren gako nagusia, haurra erdigunean jarriz eta beharren araberako egokitzapen prozesua abiatuz.

Miren Barcena

1. Haur bakoitzak bere istoriotxoa du, bakoitzak bere sorterria duen bezalaxe. Denak bardinak baina denak desberdinak.

2. Haurtzaroan nortasun oso baten eta bizitza oso baten lehen zutarriak ezartzen  dira.

Haurraren lehen urteak bizitzako inportanteenak dira. Etapa horretan bizitako esperientziak eragin zuzena izango dute bere bizitzan.

3. Salegik esaten duen moduan “ haurra ez da betetzeko dagoen eduki ontzi huts bat , pentsatseko eta garatzeko gai den  pertsona bat baizik”.

4.Eskolara lehen aldiz joatea garapenaren funtsezko unea da. Haurrek ingurune segurua uzten dute eta beren errutinako berrikuntza askori egin behar diete aurre. Baina, batez ere, atxikimendu-erreferentziak zabaltzeko unea da, eta, horregatik, garrantzitsua da harrera eta lotura denbora bat izatea.

5. Konfiantza izan behar dugu haurraren gaitasunetan, haurra gai da helduarekin harreman esanguratsuak eraikitzeko, bere burua eta testuingurua aurkitzeko, jolasteko, imitatzeko,esperimentatzeko, lotura eraikitzeko. Haurra pentsatseko eta garatzeko gai da.

Haurra pertsona osoa da, integrala da.

Haurraren  ongizatea bilatuko dugu eta seguru,gustora,konfiantzaz sentituko den testuinguru apraposak eskeiniko dizkiogu.

HAURRAREKIKO BEGIRADA (Koldo Crespo Lamariano)
Nik uste dut haurra ez dela hutsik datorren izakia, baizik eta bere mundua eraikitzen ari den pertsona aktiboa. Bere emozio, pentsamendu eta ekintzen bidez ulertzen du ingurua, eta guk, helduok, hori entzuten eta errespetatzen jakin behar dugu. Haur bakoitzak bere erritmoa eta bere beharrak ditu, eta gure lana da horiek zaintzea, presarik gabe.

Medina de la Maza (2017) adierazten dute ongizatea “sentitzearen, pentsatzearen eta jardutearen arteko sintonian” oinarritzen dela; hau da, haurra ondo dagoenean bere emozioak, pentsamenduak eta ekintzak bat datoz. Horregatik, ezinbestekoa da haurra seguru, maitatua eta entzuna sentitzea.

Hezitzailearen begirada funtsezkoa da prozesu honetan. Haurraren identitatea aitortu eta errespetatzen duen ingurunea da ongizatearen oinarria. Eskola, hortaz, ez da soilik ikasteko lekua, baizik eta bizitzeko espazioa, non haurra bere buruarekin eta besteekin ondo senti daitekeen.

Medina de la Maza (2014) gogorarazten du hezkuntzak “elkarrekin egoteko eta lasaitasunez bizitzeko” aukera eskaini behar duela, hau da, harremanetan oinarritutako lasaitasuna eta enpatia sustatzea. Horregatik, nire ustez, haur bakoitzarekin partekatzen dugun une bakoitza aukera bat da: entzuteko, laguntzeko eta maitasunez hazteko.

Ander De la Calle
Haurrak ulertzeko begitara begiratu behar dira eta begi horiek haurtzaroarekin guztiz lotuta daude. Urte askoren atzetik haurra zer izango denari balioa eman zaio eta denari ez zaio garrantzirik ematen, horregatik, haur hezkuntzako etapa ez dago behar den bezala baloratua; hots, agerian geratzen da.

Eskolaren eta familien arteko elkarlana haurraren ongizatea bermatzeko nahitaezkoa dela pentsatzen dut. Gure presentzia hor egotea beharrezkoa izango da, hala ere konfiantzazko testuinguru bat eskaini behar da. Testuetan oso argi azpimarratzen du ongizatea ez dela ikasten den hori bakarrik; hau da, helduek eskainitako atxikimendua, segurtasuna eta emozioen kudeaketa bat etorri behar dela.

Haurrarekiko Begirada - Lucia Arenaza
Niretzat, haur bat izaki bakar bat da, sentibera eta potentzialez betea, eta berak duen mundu bakar hortatik entzutea, ulertzea eta errespetatzea merezi du. Bere ongizatea sentitzen, pentsatzen eta egiten duenaren arteko harmoniaren mende dago. Haur baten ongizatea seguru sentitzen denean, baloratua, eta askatasunez adieraz daitekeenean eraikitzen da hain zuzen.

Haur izatea, gaur egun, bere garapenaren protagonista izateko eskubidea da, alaitasunez eta duintasunez, haurra subjektu aktibo gisa baloratzen duen gizarte batean.

Eskolak harrera-gunea izan behar du, haurraren, familiaren eta hezitzaileen arteko harreman hurbila eraikitzeko. Haien erritmoak eta beharrak ezagutzea funtsezkoa da erabat garatzeko.

Haur izatea gaur egun: Bizitzaren hazia. (Aitana Moreno Astiz)
Haurra gaur egun ez da etorkizunaren proiektua, baizik eta orainaren poesia. Eskolak bere egitekoa du haur hori zaindu, entzun eta errespetatzeko ekosistema bihurtzean; hor, sentitu, pentsatu eta eginaren arteko harmonia sortzen da — ongizatearen benetako hizkuntza.

Gaur egun, haur izatea izar baten lehen dirdira izatea da: oraindik itzalez eta argiz betea dago, baina, bere osotasunean dagoen izaki bat da. Honen aurrean, Malaguzzik (2001) esan bezala, “infantziaren errealitatea bere identitatea eskatzen eta ezartzen du, eta hori aitortu eta babestu behar da, ez alienatu”. Hortazz, Haurra ez da etorkizuneko zerbait, baizik eta orainaren arnasa dela.

Hezkuntza-sistemaren barruan, haurra sistema osoaren bihotz taupada da. Medina, Estrada eta Barrantesen (2017) lanak dioen bezala, eskolak zaintzaren mezua transmititzen duen testuingurua izan behar du, non identitateak aitortu, baloratu eta errespetatu egiten diren. Honela, ba, eskola ezagutza soilaren eraikina izan ez ezik, bizitzaren lantegia da ere; non haurrek sentitu, pentsatu eta eginaren arteko oreka aurkitzen duten.

Haurra, gaur egungo mundu azkar eta zaratatsuan, isiltasunaren bilatzailea ere bada; gorputza, emozioa eta pentsamendua bat eginik, ongizatea eraikiz (Medina, 2017). Horregatik, Rogerok (2010) azpimarratzen duen bezala, hezkuntza eremua ez luke soilik akademikoa izan behar, baizik eta zaintzaren eta ongizatearen kultura baten eragile ere.

Bide honetan, ba, eskolan, haurrek beren gorputza beste baten begiradaren bidez ulertzen dute (Savio, 2014), eta begirada horretan eraikitzen dute beren “ni”-aren oinarria. Irakasleak, hortaz, isiltasunaren eta entzunaren artisau izan behar du; haurraren begirada jasotzen duen leihoa izanik.

Haur izatea gaur egun, beraz, zainduak izateko eskubidea izatea da: jolasteko, adierazteko, harremantzeko, modu integralean garatzeko eta norberaren erritmoan ikasteko. Hezkuntza-sistemaren eginkizuna, orudan, hazi hori loratzen laguntzea da;  bere lur, ur eta eguzki propioekin. Eskola hori posible izango da baldin eta bere oinarrian dagoen hezitzaile komunitateak ere ongizatean bizi bada eta elkarren artean konfiantza, maitasuna eta lasaitasuna eraikitzen bada (Aula de Infantil, 2014).

Aipatutako guztiarengatik, haur izatea, gaur egun, beraz, ez da bakarrik haur baten egoera — gizarte oso baten ispilu da: nola tratatzen dugun haurtzaroa, hala izango da gure biharko mundua.

Maddi Etxabe
Historian zehar haurra ikusteko eta ulertzeko modua aldatuz joan da. Alabaina, Colomak (2006) dioena kontuan izanik, gaur egun ere haurra ulertzeko modu ezberdinek elkarbizitzen jarraitzen dute hain plurala den gure gizartean.

Haurrarekiko izandako eta dauden begiraden artean orokorrean indar handia izan dute eta oraindik ere badute haurra bere hasierako urteetan inolako ekarpenik egiteko gai ez den, mugatua dagoen, hutsik dagoen eta bere testuinguru kutlural eta sozialak eskaintzen dizkion esperientzien bitartez ezagutza garatzen joango den pertsona gisa ulertzen duten ikuspegiak.

Hori horrela, kontuan izan beharra dago haurra zer den esaten hasi aurretik haurra ulertzeko dugun moduak zuzenean eragiten duela beraietako bakoitzarekin harremantzeko dugun moduan: “Lo que piensa un grupo cultural acerca de los niños determina la manera en que los adultos interactúan con ellos, los ambientes que se les diseñará y las expectativas del comportamiento infantil.” (Newman y Newman 1991)

Hortaz, beharrezkoa da haurrarekiko ikuspegi murriztaileak gainditu eta haurra autonomoki jarduteko eta garatzeko, esploratzeko, konkistatzeko, arriskatzeko gai den pertsona gisa ikustea (Coloma, 2006).

Horretarako, haurra erdigunean ezarri eta herritar gisa ahalduntzeko aukerak eskainiz, haurtzarotik eta bere garapen-ezaugarriekin eta errealitate hurbilarekin lotura izango duten parte-hartze demokratikoko esperientziak bizitzeko aukera eskainiz. Era horretan haurra herritar gisa aitortuz eta bere behar eta nahiak kontuan hartuko dituen gizarte eredua sortuz. Hala, haurra ulertzeko ikuspegi berria teoriatik praktikara eraman ahal izateko.

Haurra; kontzeptu abstraktua zehazteko saiakera (Irene)
Eskeinitako baliabideak irakurri ostean, hauen arteko zelabaiteko lotura egiten saiatuko naiz "haurra" kontzeptuari zelabaiteko azalpena emateko. Eskeinitako baliabideak irakurri ostean, aurretik zelabait errazago edo azkarrago erantzungo nukeen kontzeptua desitxuratu egin zait; eta ikasketa prozesuaren parte dela onartzen dut.

Coloma, C.R irakaslearen hitzak kontuan hartuz, haurra kontzeptua definitzeko lehenengo ideia ondorengoa litzateke: haurra konstrukto soziala da ikuspegi historiko batetik eta hau honela izanda, giza historia eta kultura ezberdinetan definizio anitzak eman ahal dizkiogu; ideia honek, Bertran, M. antropologoak "redes" dokumentalean esanikoarekin bat egiten du. Hau honela beraz, haurtzaroaren etapa ezaugarritzeko saiakera ezberdina litzateke historian eta baita kultura ezberdinetan.

Hala ere, badira bizidun orok, jaiotzatik eta lehen bizi etapan, amankomunean dituztela dirudien zenbait ezaugarri/behar. Redes dokumentalean espezie ezberdinetako zenbait kume agertzen dira, bakoitzak lehen bizi etapan dituen beharren aipu txikiak eginez. Badirudi, ugaztunen artean badaudela bi amankomunak: atxikimendua eta jolasa; bi hauek lirateke beraz, haurra kontzeptuari zentzu unibertsalagoa emateko aipatu ahalko genituzkeen ezaugarriak.

Atxikimendua haurrak bere biziraupenerako eta garapen osasuntsurako sortzen duen lehenengo harreman primarioa litzateke. Bere lehen erreferentziazko helduak seguru, zaindua eta maitatua sentiarazi behar du atxikimendua plazerean bizitu ahal izateko eta ostean bigarren mailako atxikimenduak eraikitzen hasteko (berdinkideekin, bigarren mailako heldu erreferentea: irakasleak...). Honek haurraren ongizatea bideratuko luke. Salegi, Maia eta Cabello (2024).

Ongizatean zaintzaren garrantzia Medina de la Maza, Estrada eta Barrantes (2017) autoreek azpimarratzen dute, honi beste kontzeptu bat gehituz. Ongizatean egoteak ez du esan nahi kontrakoaren ausentzia dagoenik. Atxikimendua segurtasunean garatzeko, gaizki egona dagoenean zaindua sentitzearen beharra dauka haur orok.

Aipaturiko beste ezaugarri unibertsalagoa jolasa izan da. Arregi, I. doktoreak (2020) egindako ikerketaren testuinguratzean aipaturiko hitzak kontuan hartuta, jolasa ugaztun orok munduarekin lehen kontaktuak eta beraz honen lehen ulerkerak egiteko beharrezko tendentzia innatua dugu; kontzeptu honek beraz, haurra ezaugarrituz; hau baita haurra geratzera mugitzen duena. Nola ez, aurretik aipaturiko atxikimendua eta seguru sentitzea baldin badago.

Haurra kontzeptuan ezaugarri amankomunak bilatu badira ere, ezin da ahaztu norbanakoaren testuinguruak eta izaera propioak ere, haur izateko hamaika modu sortzen dituela; "cada chico tiene un "mundito" interno que hay que poder escuchar (Carli 2003)" aipua jasotzen du Coloma, R. autoreak (2006).

Coloma, R. (2006) autorearen hitzekin jarraituz, badira amankomunean haur orok dituzten beste bi bereizgarri. Bi hauek ezberdinak badira ere, helduarengan zelabaiteko mugimendua, deserosotasuna edo/eta zihurgabetasuna sortzen duten gaiak dira; hauen aurrean erreferentziazko helduak daukan erreakzioa, berebizikoa izanik: bat-batekotasuna eta errorea.

Autoreak bere artikuluan aipatzen ditu bi ezaugarri unibertsal hauek; jolasarekin batera, munduarekin kontaktuan jartzeko eta hau eta bere burua ezagutu eta beraz, garatzeko beharrezkoak izanik.

Lau hitzetan aipaturiko ezaugarri amankomunak laburbilduz beraz, haurra kontzeptua helduaren ikuspegitik historian eta kulturetan aldakorra izan den kontzeptu dinamiko moduan ezaugarritu ahalko litzateke, beti ere, bizitzako lehen etapan amankomunak ditugun ezaugarri batzuekin. Horietako zenbait ugaztun orok partekatzen ditugu; hala nola, jolasa, bat-batekotasuna eta errorea. Hiru ezaugarri innatu hauen garapen armonikoa emateko, seguru sentitu behar da haur hori erreferentziazko helduarekin; honekin lehen atxikimendua eraikiz.

Irati Jauregi
Haurra, bizitzaren hastapenetako ikaslea eta sentimendu ugariz betea den pertsona adimentsua.

Bero, zaintza eta maitasunaren isla den mundua ikasteko eta esploratzeko bitartekoa.

Norbanakoa eraldatzen eta identitatea eraikitzen laguntzen duen hori.

Ikaskuntza, jolasa eta emozio momentuen ikur, baita mundu berriak deskubritzeko atea ere.

Bere irudimen, beharrizan eta esperientzien unibertsoa, familia eta gizartearekin konektatzen den oinarria.

Pello Biain
Artikulu hauek guztiek ideia bera azpimarratzen dute: haurtzaroa berez baliotsua den bizitzaren etapa bat dela, ez etorkizuneko heldu baten prestakuntza hutsa. Haurra orainean bizi den izakia da, eta bere garapena modu integralean ulertu behar dugu (fisikoki, emozionalki, sozialki eta kognitiboki). Horregatik, eskolak haur bakoitzaren ongizatea lehenetsi behar du, segurtasuna, konfiantza eta afektua eskaintzen dituen ingurune baten bidez.

Bestetik, ongizate hori ez da bakarrik ikasgelako jardueren bidez lortzen; egokitzapen prozesua ere funtsezkoa da. Etapa horretan haurra pixkanaka egokitzen da, familiarekin eta hezitzaileekin lotura eraikiz. Hori gabe, zaila da haurrak eskolan gustura sentitzea eta ikasteko prest egotea.

Azken finean, haurrei entzutea, haien erritmoa errespetatzea eta jolasaren bidez ikasteko aukera ematea dira hezkuntza infantilaren oinarriak. Hezitzaileon egitekoa haur bakoitzaren beharretara egokitutako ingurune goxo eta aberatsa eskaintzea da, non haurra bere burua askatasunez adierazi eta bizitzako lehen esperientziak modu positiboan bizi ditzakeen.

Haurrarekiko begirada (Haizea Gallastegi)
Garatzen ari den pertsonaren lehen etapan dagoen gizakiari deituko nioke haur.

Nahiz eta haurtzaroa gizarte-eraikuntza bat izan, honek, ezaugarri esklusibo eta bakarrak dituen bizitzako etapa bat da.  Gizakiak haurtzaroan, hau da, haurrak, bere pentsamendu logikoa, ezaugarri emozionalak eta sozialak garatzen ditu, eta horregatik, bere inguruan gauden orok, bai familiak eta bai hezitzaileok, prozesu horretan bidelagun izan behar gara.

Horretarako ezinbestekoa izango da atxikimendu osasuntsu bat izatea haurrarekin. Pertsonaren garapen psikoemozionalaren oinarrizko prozesua baita eta testuinguru egokiak izateak ahalbideratuko baitute haurraren gaitasun guztiak garatzea.

HAURRAREKIKO BEGIRADA ( Gaizka Bengoa Bollar)
Haurrekiko dugun begirada oso garrantzitsua izan daiteke hezitzaile garen momentuetan. Konturatzen naiz askotan helduok, zein irakasleok, ez ditugula benetan ikusten beraiek duten ezagutzak . Ikusten ditugu, bai, baina gure logikatik, gure presa eta itxaropenetatik, haiek sentitzen edo behar dutena ulertzen gelditu gabe. Batzuetan uste dugu badakigula zer den onena haientzat, baina ahaztu egiten zaigu beren barne-mundua ere badutela, emozioz, jakin-minez eta desioz betea.

Testuen laguntzaz, garrantzitsua iruditzen zait ulertzea bizitzako lehen urteak funtsezkoak direla. Haurtxo baten garuna sortu egiten da bizi eta sentitzen duenetik abiatuta. Begirada bakoitzak, maitasun keinu bakoitzak, esaten diogun hitz bakoitzak arrasto bat uzten du. Maitasunez, errespetuz eta lasaitasunez inguratuta hazten bada, bere burua eta bihotza osasuntsu garatzen dira. Baina, aldiz, oihu, axolagabekeria edo estresari aurre egiten badio, bere mundu txikia beldurrez eta segurtasunik ezaz betetzen da. Horregatik, haurrei ematen diegun tratua eta begirada egokia izan behar da beraien garapena hobetzeko.

Halaber, uste dut haur baten ongizatea ez dagoela soilik janaria, jostailuak edo lo egiteko leku bat izatearen mende. Askoz ere zerikusi handiagoa du inguruan sentitzen den moduarekin, maitatua, entzuna eta adierazteko askea sentitzen bada. Haur batek konfiantza sentitzen duenean, bere erritmoan esploratu, ikasi eta hazi daiteke. Baina gehiegi eskatzen zaionean edo azkartzen zaionean, deskubritzeko gustua galtzea lortzen da.

Emozioen garrantziaz ere pentsatzen dut. Haurrek sentitzen ikasten dute, gu nola sentitzen garen behatuz. Heldu bat gai bada lasai egoteko, enpatia erakusteko, barkamena eskatzeko, haurrak ikasiko du emozioak ez direla ez txarrak ez arriskutsuak, bizitzaren zati bat baizik. Horregatik, hezteak norbere burua ezagutzea eta norberaren ongizatea zaintzea ere badakar, lasaitasuna transmititu ahal izateko.

HAURRAREKIKO BEGIRADA (Nora Mendoza)
Haurra bere toki egokia aurkitu duen arte bide zaila eta luzea izan du. Fase askotatik pasa egin da, heldu txikiak, sozietateko beste heldu bat, janzkera berarekin, lana eginez… XVIII. mendean, haurrekiko begirada aldatzen hasi zen eta beraien tokia gutxinaka lotzen joan ziren, honekin batera, beraientzako eremu bat sortzen hasi ziren, eskolak. “Las escuelas que propician una forma de socialización y un tipo de modelamiento conductual del niño. Sobre estas concepciones se establecieron los roles para los adultos, quienes asumirán el rol de cuidado y protección, y se crean las instituciones educativas que cumplieron las funciones de control y disciplina” (Nelly Clauz, 2005). Bertan, nahiz eta hobekuntza bat egon, ikusi dezakegu ikasleen beharrak ez direla kontuan hartzen. Azken finean, eskola eta bertan lortu nahi ziren gauzak heldu baten begiradatik egiten ari ziren, eta beraz, horrekin, saritzen zena, helduen proiektu batean bihurtzea zen (Tonucci, 1995). Gai honetan haratago joan gaitezke: haur hezkuntzako eta lehen hezkuntzako irakasleak izateko ez zenituen ikasketa berezirik eduki behar; honen arrazoia, etapa honetan haurrek zuten ikaskuntza-prozesua ez zelako garrantzitsua, tramite bat baizik. Hontaz gain, hezkuntzan, akats bat egitea edo ezberdin pentsatzea oso gaizki ikusita zegoen, eta ikasleren bat hau egiten bazuen, zuzenean sailkatu egiten zuten. Ez ziren ohartzen akatsak onura asko ekartzen dituela: “El error es un medio que puede representar la posibilidad de hacer cambios muy significativos en el aprendizaje” (Álvarez, 1999). Aipatutako guztia aztertu ondoren, argi dago helduek sortu zuten hezkuntza eta sozietatea ez zegoela prest haurrentzat, ezta helduentzat ere.

Carmen Rosaren hitzetan, haurren altuera jaitsi behar da begirada eta hezitzailea izateko ezinbestekoa da, eta hezkuntzak haurtzaroaren gaiarekin konbentzituta, sentikor eta konprometituta dauden helduak behar ditu; haurren ondoan jartzeko eta entzuteko prest daudenak, haurraren eta garapenaren begirada tradizionalak dakartzaten loturetatik libratzea lortu dutenak, eta aldaketarako eragile bihurtu nahi dutenak.

Hau jakinda, eskolaren beharretara jotzen dugu: zer bilatzen da eskola batean? Ongizatea, baina ez bakarrik ikaslearena, hezitzaile eta familiarena baita ere. Hau lortu ahal izateko, oso garrantzitsua da adaptazio fase horiek. Bertan, gurasoak partaide izatea oso garrantzitsua da haurraren espazio segurua sortzeko eta hezitzailea ikaslearen konfiantzazko pertsona bilakatzeko. Kontuan izan beharreko beste gauza bat hezitzaile eta familien arteko informazio-trukea da. Hau da, haurra zer moduz lo egin duen jakitea, etxean eta eskolan dituzten errutinak eta limiteak antzekoak adostea… eta familia ezagutzeko denbora hartu. Gelan dauden materialak eta espazioak ere oso garrantzitsuak dira ikaslearen ongizatea eta sormena bultzatzeko. Azkenik, ezinbestekoa da hezitzailearen begirada ikasle guztietan jartzea eta ikasle bakoitzaren beharrak kontuan izatea aurretik aipatutako errekurtso guztiak kontuan hartuta.

Garazi Astiz
Historian zehar haurra ulertzeko moduan bilakaera bat eman dela ikus daiteke. Haurtzaroak eta haurrarekiko begirada nolabaiteko eraikuntza sozialak diren neurrian, esanahi aldakorrak izan dituzte denboran eta espazioan zehar.

Funtsezko arazoa da haurtzaroa biologiarekin, giza izaerarekin eta adinarekin soilik lotutako giza garapenaren etapa bat dela sinistea, haurtzaroaren esanahia konplexua da. Haurtzaroaren nozioa ezin da entitate amaitu eta finko gisa definitu, ikuspegi historiko eta, beraz, aldakor batetik ulertu behar da.

Haurtzaroa ezaugarri jakin batzuk dituen gizarte-eraikuntza izanik, harreman-sistema baten parte den kontzeptu dinamikoa da, eta hainbat esparrutatik definitzen da. Horietan kontuan hartu behar dira helduaren ikuspegia, generoarena, desberdintasun sozialak, ekonomikoak, geografikoak, gurasoen lanari lotutako alderdiak, familia mota, kultura-alderdiak eta une historikoa, besteak beste.

Askotarikoak eta dinamikoak diren ikuspegiek, haurtzaroko kontzeptu desberdinen existentzia ez ezik, gizarteak haurrei ematen dien tratua eta eskola eta maisuaren funtzioa nola ulertzen diren ere azalduko lukete.

Haurrari buruz ditugun irudikapenen krisiak haurrari buruz dugun ikuspegia birformulatzera eta gure estereotipoak eta aurreiritziak bereiztera behartzen gaitu, horrela bakarrik birdefinituko baikenituzke eskola eta irakaslearen nortasuna.

Beharrezkoa da haurren gaitasunekiko dugun ikuspegi murriztailea gainditzen saiatzea eta subjektu aktibo diren heinean haien autonomiari, esploratzeko, konkistatzeko, deskubritzeko, arriskatzeko eta harritzeko beharrari leku egitea.

Hori guztia dela eta, haurra hartu behar dugu erreferentziazko patroi gisa. Haurra hiriaren erdigunean ezarri eta hazten ari den herritar gisa ahalduntzeko aukerak eskaini behar dizkiogu, haurtzarotik eta bere garapen-ezaugarriekin eta errealitate hurbilarekin lotura izango duten parte-hartze demokratikoko esperientziak izan ditzan.

Haurrarekiko Begirada - Oier Arostegi
Uste dut, irakurri eta aurrekoan ikasgelan landutakoa kontuan hartuta, bi ondorio nagusi direla ateratzen ditudanak haurrari eta irakasle bezala haurrarekiko izan beharreko begiradari dagokionez.

Lehenik, esan nahiko nuke, haurraren hezte prozesuan, haur hezkuntzako etapa guztiak berebiziko garrantzia hartzen duela, ulertu behar baitugu, fase hau dela bizitzan orokorrean bai alor fisikoari dagokionez (gorputza), baina baita alor psikikoari dagokionez (burua), eboluzio/aldaketa handiena ematen den momentua dela. Hau kontuan hartuta, ezin dugu ulertu, haur hezkuntza etapa bera, soilik haurraren ongizate eta zaintzarako espazio bezala; baizik eta, beharrezkoa dela testuinguru egokitu bat izatea eta irakaslearen begirada, tratua zein espazioa (testuingurua) zainduz; egoera egokiak sortu behar ditugula, ikaslearen eboluzio hori ahalik eta modu egokienean, eta kapazitate hori ahalik eta gehien "esplotatzean" oinarritua egon behar dela.

Honetarako, irakasleak hau dena onartu eta bereganatu beharko du. Ulertu beharko du, aipatutakoa garatzeko, ikasle bakoitzari dagokion aldaketak ezarri eta irakasle bezala begirada sentsible eta sentikor bat izan beharko duela; baita eman beharreko aldaketa guztiak eman, izan espazioari dagokionez edo ikasleen testuinguruari dagokionez.

Eta hau dena, irakasleak izan dezakeen begiradan oinarritu daiteke; honek eragin zuzena baitauka ikasleen garapen prozesuan; eta orduan irakasleak, hurbiltasuna, segurtasuna, konfiantza, eta bakoitzarekiko beharren behaketa, beharren identifikazioa eta eta horien erantzuna emateko gai izan behar da.

Julen Maguregui
Irakurritako artikuluak eta ikusitako bideo alderatuz esan genezake ideia nagusi berdin bat eskaintzen digutela: haurra bere osotasunetik eta bere ongizatetik begiratzea. Haurren garapena ez da bakarrik alderdi kognitiboan eta akademikoan gelditu behar. Emozioak, jakin-mina eta ekintzek alderdi oso garrantzitsu bat betetzen dute, eta ezin ditugu ahaztu behar.

El bienestar en la escuela infantil (2017) lanean adibidez, eskola, haurra babestua sentitzen den, harrera egiten zaion eta entzuna izango den espazio bat izan beharko lukeela nabarmentzen da. Ongizatea lortzeko helduak enpatiaz jokatu behar du eta laguntzak eskaini behar dizkio haurrari. Ondorioz, haurraren gaitasunetan konfiantza agertuko da eta ingurune emozionalki segurua sortzeko prest egongo da.

Colomak (2006) “¿Qué significa ser niño hoy?" lanean, gizarte bezala haurtzaroa nola definitzen den eta nola hezten dugun hausnartzera gonbidatzen du. Gaur egun haur izateak, etengabeko aldaketak paiaratzen dituen mundu batean bizitzea dakar. Estimuluak ugariak dira, eta bertan, jolasaren balioa ezinbestekoa da. Irudimena eta gauza berriak deskubritzeko gogoak berpiztu behar ditugu haurretan.

Laburbilduz, beste irakurgai eta bideoak kontuan hartuz ere, gogorarazten digute haurtzaroan heztea edukiak irakastea baino askoz gehiago dela: hazten ari den haur bati laguntzea da, erritmoak errespetatzea, entzutea eta haur bakoitzari bere espazioak eskaintzea.

Maddi Etxabe. Haurtzaroa ulertzeko eta haurrari begiratzeko modua.
Historian haurra ulertzeko edo ikusteko hainbat modu egon dira eta gaur egun ere haurra ulertzeko modu ezberdin asko behatu daitezke gure gizartean. Hori horrela, hauek dira haurra ikusteko eta beraz haurrari begiratzeko dudan modua laburbiltzeko aukeratu ditudan bost ideia nagusiak:

Batetik, haurra berezko gaitasunez beteriko pertsona da, gauzak egiteko, esateko, sentitzeko, pentsatzeko gai dena eta eskaintzen zaion testuinguruaren, eskaintzen zaizkion harremanen eta aukeren arabera modu batera edo bestera garatzen dena. Testuinguruak eta testuinguru horren parte diren pertsonek duten garrantzia azpimarratzen jarraituz, haurra bere buruarekiko irudia berarekin harremantzen diren helduek beraekiko duten jarrereraren eta harremantzeko moduaren arabera eraikitzen duen pertsona ere bada. (Savio, 2014) Hori horrela, ezinbestekoa da helduak haurrarekiko errespetuzko eta goxotasunezko jarrera erakustea.

Bestetik, haurra hazten hari den herritarra da eta beraz herritar gisa ahalduntzeko aukerak eskaini behar zaizkion pertsona da. Modu horretan haurtzarotik eta bere garapen-ezaugarriekin eta errealitate hurbilarekin lotura izango duten parte-hartze demokratikoko esperientziak eskaini eta horrela bere identitate propioa eraikitzeko aukera eskaini behar zaion pertsona da. Herritar bat gehiago da eta bere behar eta nahiak entzun eta kontuan hartu behar dira. (Coloma, 2006)

Horrez gain, haurra bere bizitzako lehenengo urteetan behar fisiologikoak asetzeko helduaren beharra duen pertsona da. Horrekin batera, bere atxikimendu figura diren pertsonen babesa, maitasuna, goxotasuna ere behar ditu. Aurrerago esan bezala entzuna eta errespetatua sentitzea behar du. Zaintza eta lotura afektibo horrek mundua esploratzeko eta bere gaitasunak garatzeko aukera eskaintzen dio, hala dio Punsetek (2012): “La evolución me dotó de numerosas tácticas para llamar la atención de mis padres y recordarles la necesidad no solo de recursos energéticos, sino también de vínculos afectivos.”

Azkenik, haurra, eskolara lehenengo aldiz joateko esperientzia bizitzen duen pertsona da eta momento hori oso erabakiorra eta haur bakoitzarengan ezberdina izango da. Hori horrela, momento horretan bere atxikimenduzko figurarengandik banatzea egokitzen zaio eta hori ez da momento erraza berarentzat. Horregatik, beharrezkoa du eskolako testuinguruan familiarizazio prozesua egitea piskanaka eskolan beste atxikimendu figura batzuekiko harreman afektiboa eraikitzeko eta modu horretan, lasai eta seguru sentituz, ongizatean egoteko eta esplorazioaren bitartez gozatu eta garatzeko.

Oier Erostarbe
1- Haurtzaroari buruzko irudikapenak, non bere ongizatea familiaren erantzukizun esklusiboaren mende dagoen, jada ez du funtzionatzen, ez duelako lortzen
problematika azaltzeko, horrek erantzun soziala, kolektiboa
politikak behar ditu

2- Praxi politiko eraldatzailerako deia da, eta haurtzaroaren gaiarekin konbentzituta, sentikor eta konprometituta dauden helduak behar dira, haurren ondoan jartzea, haiek entzutea, haur horiek
haurraren eta garapenaren begirada tradizionalak dakartzaten loturak, eta
aldaketa-eragile bihurtu nahi izatea.

3- Haur Eskoletako ongizateak berekin dakar zaintza-mezu bat transmitituko duen hezkuntza-testuinguru bat bultzatzea, non bakoitzaren identitateak aintzat hartzen diren.

4- Hezteak zerikusi handiagoa du kutsatzearekin zer esatearekin baino

5- Aste hauen helburua da atxikimendu-lotura bat sortzea eta eskolara datorren haurrari segurtasuna ematea, baina familiak ere hartu behar ditu