Ikerketa gaia definitzea eta galderak eta helburuak zehaztea by
Ikerketa Gaia (Maite)
Aztertuko dudan gaia eskola eta gurasoen arteko harremana eta hartu-emana izango da, hau da, nola komunikatzen diren, nolakoa da partekatzen den informazioa, informazio zehatza ematen da soilik…
Galdera hauei erantzun bat eman nahi diet ikasetetxeak hauen aurrean planteatuta duen metodologia aztertuz eta horri nola erantzun beste modu batean edota irtenbideak ematea dut helburu. Kontuan izanda uneoro eskola mendian kokatzen dela eta ez dagoela inongo kontakturik irakasle eta guraso edota familien artean, mezu bidezkoa ez denean.
Gainera honekin bat eginda, familia hauek duten parte hartzea eskolan eta eskolak zer nolako beharrak dituen hauen aurrean erreparatzea nahi dut, indargune eta ahulguneak modu sakon batean arakatzeko.
Guzti hau aztertu ostean, familiak eskolan gehiago nola sustatu aztertu nahi dut, hauek ezin bestean izan behar direlako haurraren heziketaren parte. Horretarako eta tresnari eutsiz, gurasoek euren ikuspegia nirekin modu anonimoan partekatu dezaten inkesta txiki bat pasatuko diet eta horrek informazioa biltzen lagunduko dit, gutzi hori ondoren nik azter dezadan.
Ikerketa Gaia (Jokin)
Praktikaldi honetan aztertu nahi dudan gaia gurasoek eskolarekiko duten pentsamendu eta kritika da. Izan ere, gurasoak eskolarekin gustura egongo ez badira   egoera hori ikasleari ere pasako zaio, eta beraz, desmotibatuta eta gogorik gabe joango da klasera. Beraz, beharrezkoa da gurasoak eskolak egiten duen lanarekin eta metodologiarekin gustura egotera. Hau horrela, ezinbestekoa da gurasoen beharrei eta eskakizunei kasu egitea, eta posible bada, eskolan ezartzea, guzti honen onurak edo zailtasunak ikaslearengan baitu zuzeneko eragina. Aztertu nahi dudan gai honek hainbat galdera egitera eramaten didate: Zein indargune ikusten dituzte eskolan? Zer hobetuko lukete? Eskolako lanarekin gustura al daude? Zer aldatuko lukete? Zer aldaketa proposatzen dute? Eskolako metodologiarekin ados daude? Ikerketa honen helburu nagusia gurasoak eskolako lan egiteko modua nola baloratzen duten eta zer aldatuko luketen ikustea da, ondoren, aldatu nahi duten hori nire esku-hartze edo aurkezpenean plasmatu eta ikastetxean nola sartuko nukeen azaldu ahal izateko.
Ikerketa Gaia (Ibon)
AURKEZPENA
Gaur egun teknologia berriak oso garrantzitsuak dira eta maiz erabiltzen ditugu garrantzitsuak diren alderdietarako. Aurreko ikasturtean korona birusa zela eta ikasle guztiak etxean geratu ziren klasera joan ezinik. Egoera horri aurre egiteko, klaseak online jarraitzea erabaki zen kasu askotan, baina prestatuta al daude ikastetxeak, familiak, irakasleak eta ikasleak horretarako? Badituzte baliabide horiek ikastetxeek, irakasleek eta familiek? Hala ere, prest egon ez arren, ikastetxeen web orrialdea ezinbesteko plataforma da informazioa zabaltzeko, gurasoak informatuta mantentzeko… baina ikastetxe askok ez diote garrantzirik ematen. Aurreko astean ezin izan naiz ikastetxera joan, gaixorik bainegoen eta web orrialdean informazioa bilatzen saiatu nintzen eta horrek piztu du nire jakinmina gai honekiko.
GALDERAK
Prestatuta al daude ikastetxeak, familiak, irakasleak eta ikasleak gaur egungo exijentzia teknologikoei aurre egiteko?
Badituzte behar beste baliabide ikastetxeek, irakasleek eta familiek aurretik aipatutako egoerari aurre egiteko?
Zein da ikastetxeko familien egoera sozio-ekonomikoa?
Badaukate interneta edo ordenagailua etxean?
Zer nolako matenimendua jasotzen du ikastetxeko web orrialdeak?
Badituzte dokumentu garrantzitsuak ikastetxeko web orrialdean?
Nor arduratzen da ikastetxeko web orrialdeaz?
Zelan jartzen dira harremanetan irakasle eta familiak?
Eskaintzen al ditu ikastetxeak irtenbide edo konponbideak / laguntza?
Ba al daki ikastetxeak bere web orrialdea ez dagoela eguneratuta edota dokumentu garrantzitsuak ez daudela igota?
HELBURUAK
Eskolako familien maila sozioekonomikoa zein den ikustea/ikertza.
Ikastetxeko kideen gaitasun teknologikoak zeintzuk diren ikertzea.
Web orrialdearen lanketa eta jarraipena egitea, ikastetxearekin hitz egitea…
Web orrialdaren aktualizazioa.
Guraso eta ikastetxearen arteko harremana eta informazioa zabaltzeko plataforma bat.
Ikastaroak/Laguntzak
Kontzientzia piztea.
Ikerketa Gaia (Natalia)
Modulu honetan lantzen ari gara familia eta eskolaren arteko elkarrekintza. Iaz tutoretza plana aztertu ondoren, hainbat gabezi edo hobetzeko identifikatu genuen. Beraz, hauetan zentratu naiz eta egokitu zaidan eskolan bi aste igaro ondoren bat aukeratu dut. Hain zuzen ere, tutore eta familiaren arteko bilerak. Hori dela eta, nire ikerketaren gaia familia eta tutoreen arteko bilerak izango dira, hor fokua ipiniko dut.
Bururatutako galderak: Nolakoak dira (presentziala, telefonoz, e-mail bidez? Zertaz hitz egiten da? Zenbat egiten dira? Eta zenbat egin beharko ziren? Familia guztiekin egiten dira? Ikasleak egon al dira? Ama ala aita joaten da? Zenbat irauten dira? Noiz izaten dira?
Gai honi buruz nire tutorea eta biok egon ginen hizketan, esan beharra daukat jadanik ezagutzen nuela eta harreman ona daukagula. Berak hainbat alditan aipatu dit oso urduri jartzen dela guraso bileretan eta ez zaizkiola bat ere ez gustatzen bestalde, hobetzeko bat komentatu zidan; zein izango zen gidoi orokorra bilera hauetan. Horregatik, erabaki dut hau nire ikerketaren helburua zehaztea, hots, nola izan behar da bilera hauen gidoia, ze aspektu eduki behar dugu kontuan, zertaz hitz egin behar dugu bileretan. Nire ustez, helburu hau nahiko zehatza da, baina hau niri gustatzen zait gero, esku-hartze polita izan daiteke, bai eskolarentzako, bai niretzat. Azken finean, etorkizun batean tutorea izatea tokatzen bazait gurasoekin bilerak edukiko ditut eta gidoi bat edukitzea ondo legoke hitz egin behar diren gauza guztiei buruz kontuan izateko.
Ikerketa Gaia (Amaia)
Eskola eta familiaren arteko elkarekintza lantzen ari dugunez modulu honetan, ikertuko dudan gaia familien benetako partaidetza eskolan tutoreen ikuspegitik izango da. Ikerketa honen asmo nagusia familiaren eta eskolaren arteko harremanen kalitatea hobetzea da, familiak ikastetxean inplikatzea errazagoa eta motibagarriagoa egiten lagunduko duten estrategiak eskainiz.
Ezagutzea tutore baten esfortzuak gurasoengana heltzeko, eta hauek benetan eskolan laguntzen duten hala ez. Partaidetza zer den aztertzea, eta benetan nola sustatzen den partaidetza hori. Askotan gurasoen iritzia kontuan hartzen dugu, irakasleena alde batera utziz. Askotan irakasleen inplikazioa altua da, baina familiena berriz, ez. Eta alderantziz. Egaur egun hainbat akats egiten dira familia eta eskolaren elkarrekintza horretan.
Horretarako, hainbat galdera izango ditut abiapuntu ikerketarako:
Zer da parte-hartzeaz ulertzen duguna?
Zergatik ez dugu lortzen familia guztiek parte hartzea?
Zer egin dezakete irakasleek gurasoengandik hurbilago egoteko?
Nola lor dezakegu familiak eskolan gehiago inplikatzea?
Estrategiak
Ondoren, estrategia horiek eskolara eramango nituzke, beti ere haien errealitatea kontuan izanda. Esku-hartze polita izango da, eta benetan lagungarria, bai praktikak egiten ari ditudan eskolarentzako, baita etorkizuneko tutorea izango naizenerako.
Ikerketa gaia (Maddi Irazoki)
Praktikaldi hauetan aztertuko dudan gaia Covid garai honetan Ikastolatik jasotzen duten komunikazioarekiko familien asebetetzea izango da. Zorionez, Ikastolako familiek sekulako iniziatiba dute ikastetxeko ekintzetan, beti prest daude parte hartzeko, eta ikasleak pozik daude horrekin, haien interesa sumatzen baitute. Hala ere, konturatu naiz irakasle, familia zein ikasleak oso urduri dabiltzala ziurgabetasun egoera honekin, eta askotan, haien arteko komunikazioan hutsunea nabari izan dut, batez ere familia eta irakasleen artean. Egoera hau normala dela esango nuke, baina komunikazioa beharrezkoa den zerbait da, eta honek huts egiten badu, nekez aterako dugu kurtsoa aurrera. Familiek eskubide oso dute euren seme-alabek egiten dutena jakiteko, eta ez hori bakarrik; ikaste-prozesua aberatsagoa izango da famliek parte hartzen badute. Horregatik, eta hau aztertzeko asmoarekin, ikerketa jarriko dut martxan.
Lehenik eta behin, komunikazio planik ba ote dagoen aztertuko dut, izan ere, uste dut beharrezkoa dela plan bat izatea komunikazioa zuzena eta egokia izan dadin. Horretarako, arduradunik ba ote dagoen jakin beharko dut, bera arduratu dadin helarazi behar den informazioa zuzen iristen den ala ez. Bestalde, komunikatu beharreko gaiak definitutan dauden edo ez jakitea interesgarria izango litzateke, baita zein maiztasunekin egiten diren. Komunikazio bidea ere aztertuko dut, email bidez egiten den, telefonoz, bileren bidez…
Ikerketa honen helburua familiak komunikazio aldetik hasebetetzen diren edo ez jakitea izango da, eta horrela ez balitz, hau hobetzen laguntzea.
Ikerketa gaia (garazi)
Nik aukeratu dudan gai kultura talka edo kultura artekotasuna izan da. Gai interesgarria iruditzen zait eskola honetan lantzeko eta alde batetik horregatik sartu nintzen eskola honetan. Beti interesatu zaidan gaia da, beharrezkoa iruditzen zait, gai hauen inguruan sakoneko behaketa bat egitea. Behar beharrezkoa dugulako hezkuntzan kulturartekotasuna, aniztasuna, eta beharren behaketa.
Lehenik eta behin, eskolako %100 kanpotarra da, familiak kanpotarrak dira eta interesgarria iruditzen zait nola, bizi diren hemen, familiak eta haurrak dituzten zaitasunak, erronkak, meta eta beharrak.
Orain bigarren astean nagoela, konturatu naiz zer garrantzitsua izan daitekeen haur guztiak nondik datozen jakin edo inporta gabe guztiak batera ibiltzea, azken finean, bata bestea laguntzera bultzatuko genuke.
Beraz, nire behaketa talka kulturalaren ingurukoa da.
Galderak:
-          Zergatik uste dute beran herria?
-          Zer gertatu daiteke hezkuntzan haurraren kultura alde batera ustean?
-          Kultura aldaketa horrek zer nolako kalteak eta abantailak izan ditzake?
-          Hizkuntzaren aldetik, nola komunikatzen gara irakasleok?
-          Nola jokatu beharko luke irakasle batek kultura talka hori handiagoa ez izateko?
-          Zertan lagundu dezake irakasleak familian laguntzeko?
-          Arazo ekonomikoek ere kultura talkan zerikusia dute?
-          Zer gerta daiteke familiak horrelako eskoletan alde batera ustean?
o   Beharrezkoa al da bereziki eskolako parte izatea gurasoak?
-          Nolako zaitasunak bizi izan dituzte haur eta familia horiek ona etortzean?
-          Zer egin dezake familiak, haurra babestu edo kalterik ez egiteko?
-          Nola bultzatu dezakegu, haur hori?
-          Zergatik dira eskola batzuen %100 kanpotarrak eta besteetan %0?
o   Bazterkeria al da?
Helburuak:
-          Haur horien benetako beharrak ikertu, identifikatu eta asetzen saiatu.
-          Familiek duten garrantzia azpimarratu
-          Talka kultural hori nola bai “murriztu” edo lasaiagoa izatea.
-          Tresnak izatea, horrelako egoera baten aurrean nagoenean.
-          Komunikazio eta konfiantza sortzea eskola eta familien artzea.
o   Talka kultura hori guztiak batera pasatzeko eta laguntzan izan
Ikerketa gaia eta helburuak (Markel)
Beasaingo Alkartasuna Lizeoan lau egunetan zehar behaketa zuzenean egon izan eta gero, zenbait ahulgune identifikatzen hasia nahiz. Jorratzen ari garen gai nagusia, eskola eta familiaren arteko elkarreragina da, egia esan, naiz eta elkarrizketarik oraindik ez burutu, irakasleen arteko elkarrizketatxoetan, interesatzen zaizkidan gaien inguruko zenbait zertzelada jaso ditut. Nire kasuan eta ikastetxe beraren testuingurua kontuan izanik, guztiz argi ez badaukat ere, komunikazioan oinarrituko naizela uste dut. Teknologiaren inguruan, familiekin zein ikasleekin harremanetan jartzeko dauden eta falta diren baliabideen inguruan aztertzea erabaki dut.
Galderak:
- Nolakoak dira bilerak? Zer jorratzen da bilera horietan? Zeintzuk izaten dira gurasoek jarrerak? Bileren aktak jasotzen al dira? Nolakoak dira bilerak guraso kanpotarrekin?
- Nabari al da testuinguru sozioekonomiko desberdinik? Zeintzuk izaten dira gurasoek baldintzak edo eskakizuna? Zer gertatzen da baliabiderik ez dutenekin?
- Zein da ikasle bat konfinatzen badute, jarraitu beharreko protokoloa? Nola egiten dio ikastetxeak aurre horri? Baliabide nahikoa al daude? Irakasleek ba al dakite horiek erabiltzen?
Helburu posibleak:
- Ikasle zein dozenteen konpetentzia digitalak zeintzuk diren eta zein ahulgune dituzten identifikatzea.
- Covid-19aren aurrean dituzten protokoloen berri jakitea, hau da; nola jokatzen duen ziurgabetasuneko egoera batean eta zein eskaintza akademiko ematen zaien konfinatu ezkero
- Aniztasunaren trataeraren berri izatea eta estrategia desberdinak ezagutu zein diseinatzea.
- Gurasoek jasotzen duten informazioa aztertzea, azken finean, elkarrekintza baterako erraztasunak jartzen diren ikustea eta egon daitezkeen oztopoak identifikatzea.
Sara G
Gasteizko San Prudentzio ikastetxean lau egun behatzaile gisa aritu ostean, adierazi beharra daukat, ikasgelan dauden egoera anitzez ohartzeko aukera izan dudala. Halere, familia-eskola harremanari dagokionez informazio oso urria biltzeko aukera izan dut, izan ere, familiak ez dira ikastetxe barrura gerturatzen.
Hain zuzen ere, tutorea etengabeko komunikazioan dabiltza familiekin, dena den, komunikazio hori telefonoz edota ikastetxeko plataformatik soilik ematen da. Hau da, ez dago gurasoen parte hartzerik gelan bertan. Beraz, nire ikerketa ildo honetatik bideratuko dut; hots, familien parte hartzea gelako bizitzan zein haien seme-alaben ikaste prozesuan.
Honako hauek dira  gai honi dagokionez sorrarazten zaizkidan galderak:
-          Covid 19 egoera honen aurretik, gurasoen parte hartzea gelako bizitzan ezberdina zen? Parte hartzerik zegoen? Nolakoa?
-          Posible da egoera zelakoa den ikusita familiak gelan parte hartzea?
-          Nola esku hartu dezakete familiak gelan? Eta haien seme-alaben ikasketa prozesuan?
-          Zeintzuk dira gurasoak gelan modu aktiboan parte hartzearen onurak? Eta oztopoak?
-          Zer uste dute familiek egun haien seme-alaben ikastetxean duten parte hartzeari buruz? Pozik daude egungo egoerarekin? Prest egongo lirateke parte hartze Informatiboaz haratago parte hartzea?
-          Tutoreak gurasoekin komunikatzeko kanal bakarra telefono-deiak, mezuak edo eskolako plataforma dira. Gustatuko litzaioke edo prest egongo litzateke bestelako harremana eta parte hartzea proposatzea familiei? Zer uste du egun familiekin duen harremanari buruz?
Galdera orokor hauek aintzat hartuz , honako helburu hauek zehaztu ditut:
1.       Familiak gelako bizitzan edota haien seme-alaben ikasketa prozesuan modu aktiboan parte hartzearen onurak, oztopoak eta aukerak identifikatzea
2.       Praktikaldiko gelaren egoera aintzat hartuta, familiak gelako bizitzan edota haien seme-alaben ikasketa prozesuan modu aktiboan parte hartzeko estrategia zehatzak identifikatzea eta sortzea, gelako egoerara egokituz.
2.1    -Aukera zehatz horiek testuinguru zehatz batean aurrera eramatearen ONURAK  identifikatzea (Familientzat, ikasleengan, tutorearengan)
2.2    Familiak gelako bizitzan modu aktiboan parte hartzeko estrategia zehatz horiek dituzten OZTOPOAK identifikatu (familiengan, ikasleengan, tutoreengan)
JOSEBA HERRERA
Jakinmina daukat tutore batek familiekin nolako harremanak sortzen dituzten jakitea eta gurasoak eskolara gerturatzeko bideak topatu nahiko nituzke. Beraz, hori izango da nire aztergaia, hots, Irakasle eta familien artean harreman on bat edukitzeko zein pauso jarraitu behar ditugun jakitea eta familiak eskolara erakartzeko bideak topatu.
Horretarako beharrezkoa izango zait jakitea zeintzuk diren eskolak dituen baliabideak gurasoekin harremantzeko. Beraz, tutoreak familiekiko duen testuingurua zein den jakitea izango da lehen urratsa. Horretarako elkarrizketa egingo dut.
Zure ustez, ikasleen familiak ezagutzea garrantzitsua da tutore batentzako? Zergatik?
Ikasleen gurasoen berri baduzu? Horrela bada, nolako harremana duzu haiekin?
Nola sortu duzu harreman hori? Zeintzuk izan dira jarraitutako pausoak?
Zenbatero biltzen zara gurasoekin?
Nola komunikatzen zara beraiekin bilera fisikorik ez bada? Zein baliabide dituzue harremantzeko?
Baliabide egokiak dituzuela uste al duzu?
Teknologia berriak bikainak dira gurasoekin harremantzeko momentuan. Adb: gmaila, bideodeiak...Horrelakorik erabiltzen ahal duzue? Gaitua ikusten duzu zure burua hauek kontrolatzeko eta erabiltzeko? Hobetu beharko zenuke hauetan?
Maila sozioekonomiko baxuagoa dituzten familiak badaude? Zer egiten duzue baliabiderik ez duten horiekin?
Guraso batzuekin beste batzuekin baino gehiago biltzen al zara? (ADB. Behar berezia duten ikasleen gurasoekin, katazkatsuak diren ikasleen gurasoekin…)
Guraso batzuek beraien seme-alabak babesteko jokabide desberdinak izaten dituzte. Nolako harremana izaten saiatuko zinateke beraiekin?
Esperientzia txarrik izan duzu noizbait? Horrela bada, nahi izanez gero, kontatuko zenuke modu laburrean?
COVID --> Protokolorik ahal duzue kasu positiboak ematen badira? Nola afrontatzen da egoera? Nahiko baliabide dituzue horretarako?
Zure ustez, gurasoek esku hartzerik edo laguntzerik dute horretan? Errazagoa izango litzateke gurasoek esku hartzerik baleute?
Ane Irati
Nahiz eta gaia oraindik oso argi ez izan, gurasoen eta irakasleen arteko inplikazioan eskolan fokua jarri dut. Egun gutxi daramatzat eskolan eta egun hauetan bizi dudana ikusiz gero, ausartuko nintzateke esatera aukeratutako gaia eskoletan gertatzen dena ondo laburbiltzen duela. Horrekin esan nahi dut gehiago sakondu ahal izango dudala familiek eskolan duten inplikazioaren inguruan. Ni txikia nintzela, eskolan bertan ez zen gurasoen sustaketa egiten eskolaren ekintzetan parte hartzeko, baina praktiketan bi urte hauetan nire garaiarekin desberdintasuna antzeman nuen. Beste urte batzuetan, beste eskola batzuetan, gero eta guraso gehiagok parte hartzen dutela ikusi dut, beraz, hori ikusita eta aurten azkenengo urtea denez, gai honetan sakondu nahiko nuke. Are gehiago, praktika honen helburuak familia eta eskolaren arteko komunikazioa eta harremanak ondo behatzea da, horregatik, nik aukeratutako gaia familien inplikazioa eskolan da.
GALDERAK:
1.    Oro har, eskolan, gurasoen parte hartzea sustatzen da?
2.    Covid-19 pandemiarekin, gurasoen parte hartzea aldatu egin da?
3.    Egon dira guraso asko oraingo egoera ikusita nortzuk ez duten nahi eskolan parte hartzea?
4.    Familia batzuek zailtasunak izaten dituzte eskolan inplikazioa izateko?
5.    Gonbidatzen dute gurasoei eskolan nahi dutenean parte hartzeko?
6.    Zein nolako ekintzak burutzeko asmoz daukate familiekin?
7.    Onurarik du familien eta eskolaren arteko harremana? Inplikazioa gurasoen partetik onuragarria al da?
8.    Desabantailak daude gurasoak eskolan inplikatzen direnean?
9.    Zer egin dezakete familiek beraien umeen garapena hobetzeko inplikazioari buruz ari garenean? Zeintzuk dira egin beharreko ekintzak?
10.  Zer nolako harremana dago familien eta irakasleen arten?
11.  Beraiek kontaktuan jartzeko, zer baliabide erabiltzen dituzte?
12.  Ekintzak egiten direnean, eskolak, irakasleek, umeek eta gurasoek hartzen dute parte?
13.  Uste duzu familiek parte hartu behar duzuela eskolan? Haurraren garapena hobetuko da?
HELBURUAK:
1.    Familiak bere haurraren edota besteen haurren garapena hobera eramatea, onurak eta desabantailak zeintzuk diren ere identifikatzea.
2.    Gaur egun, zer nolako harremana duen eskolak eta familiek.
3.    Zeintzuk diren egin beharko luketen ekintzak.
4.    Ea abantailak edo desabantailak dituen gurasoen parte hartzea eskolan.
5.    Harremana estua duten gurasoekin jakitea.
Mikel
Aztertuko dudan gaiari dagokionez, eskola eta familien arteko harremanaren inguruan izango da. Hau da, bai eskolak erakunde bezala familiekin duten komunikazioaren eta erlazioaren inguruan behatzeko hautua egingo dut. Horrekin batera eskolak ez ezik, ikasgelako tutoreak zein irakasleek familiekin duten harreman mota aztertuko nuke; baita, alderantzizko norantzan jarriko nuke fokua, hau da, familiek irakasle zein tutorearekin duten harremanean jarriko nuke fokua.
Egungo egoeraren inguruan fokua jartzeaz gain, ikastetxeak familiekin pandemia baino lehenagoko egoeran komunikatzeko izan dituzten bideak arakatu nahi ditut. Kontuan izanda bi herri ezberdinetako ikasleak aurkitzen direla ikastolan (Zizurkil eta Villabona), irakasle, tutore eta zuzendariek gurasoekin duten harreman hori nola kudeatzen duten aztertuko nuke, hots, oharrak e-mail bidez bidaltzen diren ala ikasleek etxera eraman behar dituzten, bilerak bideratzeko orduan telefonoz ala baliabide teknologikoen bitartez adosten diren, gurasorenbat etxean konfinatua aurkitzen bada berarekin nola lortzen duten haien seme-alaben jarraipena egitea, ikastolara azaltzen diren eskola orduetan edo eskolaz kanpoko orduetan, etab.
Komunikazioaren egoera aztertzearekin batera, uste dut gurasoek eta irakasleek eskolarekin zein haurren ikasketa prozesuarekin duten harremana eta inplikazioa nolakoa den ikustea lortu dezakedala. Hau da, eskola-guraso, irakasle-guraso edo guraso-guraso arteko komunikazioa egokia den ala ez ikusteko gai izango nintzateke eta horrek ikastetxean aurkitzen den giroan eta irakaskuntza-ikaskuntza prozesuetan nola eragiten duen jakiteko gai izango naiz. Gainera, lortutako informazioa aurretik eskuratutako edukiekin kontrastatzerako orduan, ikastolak familiekin zein komunitatearekin duen harremanaren inguruan eta erabiltzen duten sistemaren alorrean hausnartzeko eta kanpoko ikuspegi batetik begiratuz, aholku ezberdinak emateko gai izango nintzateke.
Beste alde batetik, jakinda ikastola, familiak eta herritarrak hezkuntza komunitatearen parte direla, agian udaletxean ikastolarekin edo ikastolan udaletxearekin zubilanak egiten dituen arduradunetako batekin kontaktatzeko aukera izango nuke. Izan ere, eskola-familien arteko harremanak herriarengan eragina eduki dezake eta.
Aztertu nahi dudan gaiaren inguruan galdera baztuk bururatu zaizkit:
Oharrak e-mail bidez bidaltzen dira ala beste modu batean jasotzen dituzte?
Bilerak egiterako orduan zerren inguruan hitz egiten da? Bakarrizketa ala ingurukoen arteko elkarrekintza da?
Ikasleek tutore-gurasoen arteko bileretan egoteko aukera dute?Ikasleen iritziak kontuan hartzen dira?
Ebaluazio bakoitzaren amaieran komunikatzen dute?, ala ikasturtean zehar kontaktatzeko eta balorazioak egiteko aukera ematen dute?
Konfinatuak aurkitzen diren ikasleen jarraipena egiteko zein metodo erabiliko dute? Ikasle bakoitzaren testuinguru familiarra ezagutzeak eragina edukiko du beraien arteko komunikazioan?
Eskolak ikasleekin edo gurasoekin komunikatzeko baliabide egokiak ditu?
Zein dira gaur egun duten komunikazio motaren indarguneak eta ahulguneak?
Nolako harremana dute udalak eta ikastolak?
Bilera ugariak dira edo noizbeinkako zerbait da?
Nolako lanak egiten dira komunitatea eta ikastola elkarlanean aritzeko?
Gaur egungo egoerari nola egiten zaio aurre?
Maddi Egizabal
Gai honen inguruan pentsatzen aritu ostean, jarraian aipatuko ditudan galderen erantzunak aurkitu nahiko nituzke:
-zergatik parte hartzen dute soilik “betiko” gurasoek?
-Gurasoek jakingo ote dute beren parte hartzearen garrantzia?
-Zein izango ote da hezkuntzari garrantzia eman eta bere buruarengan + beste gurasoengan konfiantza izanik ere benetan inplikatzen ez diren gurasoen zergatia?
-Zer egin behar da eskolan gurasoek ongietorriak direla sentitu dezaten?
-Zer behar dute gurasoek barrutik kanpora lan egiteko?