Nola ulertzen duzu zuk matematikaren ikaskuntza-irakaskuntza? by Nerea Lopez Salas
Egin klik behean azaltzen zaizun loturan eta erantzun honako galderei:
1.-NOLAKO MATEMATIKA IRAKASLEAK IZAN DITUZU ZUK?
2.-ETA ZU ZEU, NOLAKO MATEMATIKAKO IRAKASLEA ZARELA USTE DUZU?
3.-NOLAKOA IZAN NAHIKO ZENUKE?(Esaldi batean adierazi)
http://planosinfin.com/el-profesor-bueno-explica-el-profesor-muy-bueno-demuestra-el-profesor-excelente-inspira/
M
Eskola esparruan ez nuen apartako matematika irakaslerik izateko zorterik eduki, eta agian zorte txar horrek bultzatuta, DBH 3.mailan eskolaz kanpoko klasetara joaten hasi nintzen. Bertan ezagutu nuen bizitzan izan dudan irakaslerik apartena, eta lehenengo aldiz matematikak ulertzen nituen sentsazioa helarazi zidan. Bost edo sei pertsonako taldeak osatzen genituen klaseko, eta bakoitzak bere ritmo eta zereginetan jarduten genuen arren, (horrek dakartzan koordinazio zailtasunekin) berak guztiei arreta eskeintzeko ahalmena zuen, eta ez hori bakarrik, eskolan emandako “nahastea” berriro azaldu eta ulergarri bihurtzekoa ere bai.  Aurrez esandakoaz gain,irakasleen alde aitortu beharra daukat, (bide batez irakasleei erru guztia bota gabe), matematikak ez nituela gustuko eta gainera nahiko ikasle eskasa nintzela ikasgai honetan behintzat.
Egun, neure burua hezkuntza alorrean gehiago formatzen ari naizela aintzat harturik, uste dut nik neuk gazteagotan izan nituen irakasleak baino irakasle “hobea” izateko gai naizela. Zer egin behar den oraindik oso argi ez dudan arren zer egin behar ez den ondo baitakit. Horregatik, batik bat matematikak izan baduen aurpegi erabilgarri eta erakargarria ikasleei erakustea litzateke nire erronkarik nagusiena. 
Ane Ugarte.
MATEN
MATEMATIKAKO IRAKASLEAK ETA NI - Alaitz
1.    Nolako matematika irakasleak izan dituzu zuk?
Denak edo ia denak arbelaz baliatzen ziren. Arbela haien azalpenez betetzen zuten eta ondoren, guk azaldutakoaren inguruko ariketak egin behar izaten genituen. Denen edo ia denen matematika lantzeko modua bera izan arren, batzuk gehiago ahalegintzen ziren azaltzen zuten hori adibideak emanez argitzen, guk errazago ulertu genezan. Haietako bi nabarmendu nahiko nituzke, etengabe baitzeuden gu laguntzeko prest, baita saioak entretenigarriak egiten saiatzen ere.
2.    Eta zu zeu, nolako matematikako irakaslea zarela uste duzu?
Orain arte ez dut aukerarik izan matematikako irakasle izateko. Hala ere, haurrekin egon naizen alditan, inguruko objektuez edota nire gorputzaz baliatu izan naiz, hitzez esandakoa aldi berean nolabait erakusteko.
3.    Nolakoa izan nahiko zenuke?(esaldi batean adierazi)
Haurrek haien egunerokotasunean topa ditzaketen egoerak abiapuntutzat hartuz, haien jakin-mina piztu nahiko nuke, matematika haien bizitzan edozein momentutan, edonon eta edonola topa dezaketela erakutsaraziz, baita zeinen baliagarria izan dakieken ohartaraziz ere.
Izandako irakasleak eta ni - Ibai
Nolako matematika irakasleak izan dituzu zuk?
Orokorrean irakasle txarrak izan ditut matematika arloan, azalpenak emateko formulak eta arbela baino ez zutelako erabiltzen eta Akijamak esaten duen moduan, hori matematikak irakasteko modu desegokia da, ez duelako ikasleen interesa pizten.
Baina irakasle guztien artean, oso irakasle on bat ere izan nuen. Honek, beti txisteak kontatzen zizkigun klasean zehar eta azterketa garaian, problemen enuntziatuak idazterako orduan, gure telesaio edota kirol talde gogotsuenak erabiltzen zituen ebatzi beharreko problemaren protagonista gisa. Ekintza txiki horien bitartez gure arreta erakartzen zuen eta guretzako arinagoak izaten ziren matematika klaseak.
Eta zu zeu, nolako matematikako irakaslea zarela uste duzu?
Orain arte ez dut aukera handirik izan matematikak irakasteko. Baina klase partikularrak ematen ditut eta ikasleren bati matematikekin lagundu behar diodanean, bere interesen araberako adibideen bitartez saiatzen naiz azaltzen.
Nolakoa izan nahiko zenuke?
Haurren jakin-mina pizten duen irakaslea izatea gustatuko litzaidake baina batez ere, egunero nire ikasleei irribarre bat ateratzeko gaitasuna duen irakaslea izatea nahiko nuke.
1. NOLAKO MATEMATIKA IRAKASLEAK IZAN DITUT?
Orokorrean nik matematikak beti ikasi izan ditut arbelaren bitartez. Irakaslea gela aurrealdean jartzen zen, guztiok isilik egoten ginen eta irakaslea arbelean azalpenak ematen hasten zen. Batzuetan galdu egiten nintzen eta jada ez nuen arretarik jartzen. Beste batzuetan berriz, etsipena sentitzen nuen, izan ere, ulertzeko saiakera handia egiten nuen eta ez ulertzean, nekatu egiten nintzen. DBHra joan nintzenean berriz, matematikak hobeto ulertzen hasi nintzen. Egia da hezitzileak arbelaren aurrean jarraitzen zuela azaltzen, baina baliteke bere hitz egiteko era ezberdina izatea. Ez nuen presiorik sentitzen, ulertua sentitzen nintzen eta patxadaz azaltzen zituen gauzak. Horri esker, matematiketan hobeto ibili nintzen. Hala ere, inoiz ez dira nire gustukoak izan.
2. ETA ZU ZEU, NOLAKO MATEMATIKAKO IRAKASLEA ZARELA USTE DUZU?
Ba egia esan ez naiz oso trebea. Orain dela bi urte LH 6.mailako haur bati matematiketako partikularrak eman nizkion. Egia esan oso zailak egiten zitzaizkidan buruketak azaltzea, izan ere, nik txikitan zailtasun handiak izan nituen horiekin. Hala ere, batzuetan gozokien bitartez saiatzen nintzen  azaltzen, bere motibazioa pixka bat pizteko. Hala ere, pentsatzen dut ez naizela oso trebea.
3. NOLAKOA IZAN NAHIKO ZENUKE?
Azalpen garbiak ematen dakiena eta haurren motibazioa pizten saiatzen dena.
MATEMATIKAKO IRAKASLEA
1.-NOLAKO MATEMATIKA IRAKASLEAK IZAN DITUZU ZUK?
Gogoan dut Lehen Hezkuntzako 1go mailan izan nuen lehenengo matematikako saioa. Irakasleak binaka jartzeko esan zigun eta bikote bakoitzari abako bat banatuz. Inork ez zekien tramankulu horrek zertarako balio zuen, baina irakasleak bolatxoak gora eta behera mugitzeko esan zigun, beraz, horrela egon ginen saio osoa. Gogoratzen dut etxera joan nintzela abakoa ezagutu nuela esanez, baina erabiltzen ez nekienez, aitak erakutsi zidan benetan zertarako balio zuen. Orduan hasi nintzen egindakoari zentzua ematen. Hortik aurrera izan ditudan matematikako irakasleak ere materian jartzen zuten arreta, edukietan, inoiz ez zuten arretarik jartzen ea ulertzen genuen edo benetan logika aurkitzen genion. Askotan galdetu dut “baina formula hori zergatik da horrela?” eta erantzuna beti berbera zen (matematikako irakasle ezberdinen partetik) “horrela delako eta listo”.
2.-ETA ZU ZEU, NOLAKO MATEMATIKAKO IRAKASLEA ZARELA USTE DUZU?
Ez dut aukerarik izan inoiz matematikako irakaslea izateko, beraz, ez dakit nolako matematikako irakaslea naizen. Hala ere, bizitako esperientzia kontuan hartuz, argi daukat nolako matematikako irakaslea EZ naizen izango. Aurreko galderan erantzun bezala, izan ditudan matematikako irakasle guztiak edukietan zentratzen ziren, ondoren azken emaitza ebaluatzeko. Modu horretan ikaste prozesuaren zati handi bat jan egiten da eta ez da bidezko ebaluazio bat egiten. Hori dela eta, prozesuari garrantzi handia emango nioke, azken emaitza ere kontuan hartuz. Bestalde, izan ditudan matematikako irakasleak liburuko kontzeptuak dauden moduan transmititzen zituzten. Horrek ez du asko laguntzen, izan ere, denok gara gai liburukoa dagoen moduan irakurtzeko. Ikasleok behar duguna egunerokotasunean oinarritutako adibideak ematea da, funtzionalitatea aurkitzea, zertarako balio duen, noiz, nola … lehen esan bezala, askotan esan didate formula horrela dela eta den moduan buruz ikasteko, baina nire ustez, formula horiek nondik eta zergatik datozen ulertuta ez dugu buruz ikasteko beharra, ulertu dugunez, logikaren bitartez ikasten da.
3.-NOLAKOA IZAN NAHIKO ZENUKE?(Esaldi batean adierazi)
Aurreko galderak apur bat laburbilduz, argi daukat matematika ulertaraziko duen irakaslea izango naizela, zertarako balio duen ulertaraziz, egunerokotasuneko bizitzan fokua jarriz.
Maialen Moya
MATEMATIKAK IRAKASLEAK ETA NI
1-      Nolako matematika irakasleak izan dituzu zuk?
Izaera oso ezberdinetako irakasle mordoa pasa ditut, baina denek metodologia bera erabiltzen zuten, liburuetako ariketez baliatzen ziren. Guztiek ariketak nola egiten ziren arbelean azaldu, gelan bat edo beste eginarazi eta etxerako lanak bidaltzen zituzten. Horrela ikasi izan ditut eragiketa ezberdinak egiten.
Irakasle bakoitzaren jarrerak ordea zer esan handia du. Gogoan dut irakasle batek ahalegin handiak egiten zituela gauzak ondo uler genitzan, lasai galdetzen genizkion gauzak eta berak eman beharreko azalpen guztiak ematen zizkigun guk gauzak ondo barneratu genituela ikusten zuen arte. Ariketaren bat gaizki eginda ere ez zen ezer gertatzen, akatsa non egin genuen konturatuarazten zigun eta zuzentzen lagundu. Irakasle hori oso gogoan dut, gauzak ongi ulertu eta eragiketak erraz egiten bainituen berak emandako azalpenekin.
Ez zait ahaztuko DBH 1ean ikasitako biderketa taula hura! Ariketa ezberdinez gain, biderketa taularen zati bat ikastea eguneroko etxeko lana izaten genuen. Hurrengo egunean ahoz azterketa moduko bat egiten zigun irakasleak (egun horretarako ikasi beharreko zatia eta baita ordura arte ikasitako guztia ere). Bakoitzari hiruzpalau biderketa galdetzen zizkigun, azkar erantzun behar izaten genituen eta huts eginez gero atsedenaldirik gabe geratzen ginen, liburutegian biderketa taulak kopiatzera behartzen baikintuen. Horrez gain, ariketak boligrafoz egin behar izaten genituen, ez baitzigun onartzen arkatza erabiltzea. Gelan ariketak egiten eta bukatu ahala bere mahaira joaten ginen zuzentzera. Ariketa gaizki eginez gero  bere boligrafo gorriz ariketa guzia borratzen zigun, zirriborro handi bat egiten zigun guk egindakoaren gainean. Zeharo desmotibatzen gintuen bere jarrerak eta zenbait gelakide ez zen batere gustura joaten bere klaseetara.
2-  ETA ZU ZEU, NOLAKO MATEMATIKAKO IRAKASLEA ZARELA USTE -DUZU?
Orain arte ez dut aukera handirik izan beste norbaiti matematika irakasten jarduteko. Noiz edo noiz lehengusuren bat etorri izan zait ariketak ez dituela ulertzen eta laguntza eske. Ahalik eta azalpen garbienak ematen ahalegintzen naiz eta horretarako adibide errealak jartzen saiatzen naiz, bera ariketa horretan erraz kokatu dadin. Zenbait kasutan ordea gertatu izan zait, eragiketaren egiten jakin bai baina nola esplikatu ez jakitea edota nire ustetan azalpen egokiak emanagatik lehengusuak ez ulertzea. Une deserosoa benetan!
3- NOLAKOA IZAN NAHIKO ZENUKE?
Gauzak azaltzeko eta haurrek ondo ulertzeko moduko adibide errealez baliatu eta haur bakoitzaren gaitasun zein erritmoak errespetatzen dituen irakasle atsegin eta motibatzailea izan nahiko nuke.
Aloña Zumeta
Matematika irakasleak eta ni
1.-NOLAKO MATEMATIKA IRAKASLEAK IZAN DITUZU ZUK?
Orokorrean nire matematiketako irakasleak txarrak izan dira, hau da, azalpenak ematen zituzten eta zuk horiek ikasi behar zenituen ezer ulertu gabe. Nire ustez, hori ez da irakasteko modu egokia.
Gogoratzen dut DBHko kurtso bateko matematikako irakasleak (ikasleok motibatu nahian) joko bat azaldu zigula. Berak galdera batzuk egiten zituen eta guk erantzun behar genituen. Erantzuna zuzena bazen txikle bat irabazten genuen, aldiz, erantzuna okerra bazen, “kurrito” bat ematen zigun. Momentu horietan oso urduri jartzen nintzen eta beldurrarekin erantzuten nuen.
Azaldu dudan adibidean argi ikusten da inork ez duela ezer ikasten sari-zigor metodoarekin. Beraz, esan dezaket nire matematiketako irakasleak ez didatela asko motibatu.
2.-ETA ZU ZEU, NOLAKO MATEMATIKAKO IRAKASLEA ZARELA USTE DUZU?
Klase partikularrak ematen ditut 1 DBH eta 4 DBHko bi neskei. Batzuetan oso zaila egiten zait hainbat gauza azaltzea beraiek matematikak erderaz ikasten daudelako eta nik nire garaian euskaraz ikasi nituelako. Momentu horietan, inguruan ditudan gauzekin azaltzen saiatzen naiz (boligrafoak, fruta…). Badakit oraindik gauza asko ikasteko ditudala, baina, pixkanaka-pixkanaka ikasten ari naizen guztia praktikan jartzen saiatzen naiz.
3.-NOLAKOA IZAN NAHIKO ZENUKE?
Argi azaltzen den eta haurren motibazioa kontuan hartzen duen irakaslea izan nahiko nuke.
Matematikako irakasle
1.-NOLAKO MATEMATIKA IRAKASLEAK IZAN DITUZU ZUK?
Adibide garbi batekin erantzungo dut lehenengo galdera hau. Nik matematikak askotan formulekin lotzen ditut, eta hori oso esanguratsua dela uste dut. Izan ditudan irakasle gehienek formulak luzatzen baitzizkiguten, zertarako balio zuten jakiteko premia geneukan bitartean.
2.-ETA ZU ZEU, NOLAKO MATEMATIKAKO IRAKASLEA ZARELA USTE DUZU?
Egia esan behar bada, ez naiz sekula ere matematika irakasle bezala ikusi, neuk berneratu ez dudan zerbait bezala ikusten baitut eta hori horrela izanda, zaila egiten zait besteei (ikasleei) "jakintza" hori helaraztea. Baina garbi dagoena da matematikaz inguraturik gaudela, zerbait funtzionala edota erabilgarria dela, beraz, horren zergatia eta baliagarritasuna zabaltzea nahiko nuke matematikako irakasle banintz.
3.-NOLAKOA IZAN NAHIKO ZENUKE?(Esaldi batean adierazi)
Haurrek beraien beharrei erantzuteko tresnak euren kabuz ikas ditzaten izango duten bidelaguna izan nahiko nuke.
Libe Izagirre Etxeberria
MATEMATIKAKO IRAKASLEAK
Nolako matematikako irakasleak izan dituzu zuk?
Nik ez nuen izanJin Akijamak izan zuen bezalako irakaslerik, hau da, nire irakasle gehienek azalpen teorikoak ematen zizkiguten eta gelako arbela zenbakiz eta erabili beharreko formulekin betetzen zuten. Hori dela eta nik matematikak betidanik bizi izan ditut zenbaki eta formulen sare bat balira bezala.
Eta zu zeu, nolako matematikako irakaslea zarela uste duzu?
Gaur arte ez dut matematikako irakasle izateko aukerarik izan ofizialki. DBH-ko bi ikasleri klase partikularrak ematen dizkiet eta egia esan batzuetan baditut zailtasunak era egoki batean azalpen ulergarriak edo aproposak emateko. Adibide esanguratsuak edo hurbileko tresnak erabiltzen saiatzen naiz, beraientzako esanguratsuak diren azalpenak ematen, bizitza errealeko adibideak jarriz. Horrela beraien arreta mantentzen eta interesa pizten saiatzen naiz, nahiz eta guztietan ez lortu emaitzik positiboena.
Nolakoa izan nahiko zenuke?
Ikasleen motibazioei eta beharrei erantzuten lagunduko diena eta azalpen interesgarrien bidez  matematikarako interesa piztuko dien irakaslea izan nahiko nuke.
Jokin Uranga
MATEMATIKAKO IRAKASLEAK ETA NI
1. Nolako matematika irakasleak izan dituzu zuk?
Izandako irakasleek formulak, liburuak eta arbelak erabiltzen zituzten matematika azaltzeko eta ez zuten inolako loturarik egiten errealitatearekin. Hala ere, nire irakasleak saiatzen ziren kontzeptuak argi eta garbi azaltzen eta beti laguntzeko prest zeuden.
2. Eta zu zeu, nolako matematikako irakaslea zarela uste duzu?
Matematikako irakasle bezala izandako esperientzia partikularretan izan da. Partikular hoietan saiatzen nintzen kontzeptuak azaltzen baina nahiago nuen haurra buruketak egitea, hau da, praktikan ipintzea.
3. Nolakoa izan nahiko zenuke?
Gustatuko litzaidake nire ikasleei matematikak gure bizitzarako balio direla sentiaraztea.
Patricia Martínez de Ilárduya
MATEMATIKAKO IRAKASLEAK ETA NI
Ni eta matematikaren artean ez da inoiz lotura oso handia egon, izan ere, gogoratzen dudanez oso abstraktuak iruditzen zitzaizkidan irakasleek azaltzen zizkidaten kontzeptuak. Egin dezagun Lehen Hezkuntzako garaira salto.
Lehen Hezkuntzan nengoeneko urteak gogoratuz, matematikari dagokionez, lehenengo bi urteetan batuketak eta kenketak egiten ikasteko liburuxka bat genuen eta hori jarraitzen genuen. Orduak eta orduak pasatzen genituen batuketak eta kenketak eginez eta aspergarria iruditzen zitzaidan.
Ondoren, hirugarren mailan biderketak eta zatiketak egiten hasi ginen eta horretarako ere liburuxka bat genuen. Laugarren mailan berriz, buruketak agertu ziren, horiek niretzako buruhauste itzela izanik. Gogoan dut amarekin zenbat denbora pasa behar izaten nuen marrazki eta manipulazioaren bitartez buruketek esan nahi zutena ulertu nahian. Bukatzeko bosgarren eta seigarren mailan zer ematen genuen gogoan ez izan arren, bai gogoratzen dut matematikek urduri jartzen nindutela eta ez nintzela klaseetan gustura egoten. Gainera irakasleek banan-banan arbelera ateratzen gintuzten ariketak egitera eta horrek are gehiago larritzen ninduen.
Hori horrela, eta nire esperientzia kontuan izanda, partikularrak ematen dizkiedan haurrei matematikak azaltzerakoan, kontzeptuak objektu desberdinekin azaltzen saiatzen naiz, baita marrazkiak eginez ere. Kontzeptua manipulatuz ulertzea errazagoa egingo zaielakoan egiten dut hori. Hala ere, nire ustetan, ariketa desberdinak adin horretako haurren errealitatearekin lotura izanez gero haurren interesa areagotuko zela uste dut.
Bukatzeko esan nahiko nuke, matematikako klaseak haur guztiei egokituta, beraien errealitatearekin lotuta eta modu  interesgarri batean irakatsiko dituen irakaslea izan nahiko nukeela, eta modu teorikoan erakutsi beharrean manipulatuz eta praktikara eramanez lantzen ahaleginduko naizela uste dut.
Maialen Urrutia Alday
MATEMATIKAKO IRAKASLEAK ETA NI
1. Nolako matematika irakasleak izan dituzu?
Atzera begiratu eta esan beharra dut askotariko irakasleak eduki ditudala, bata bestearengandik oso ezberdinak, baina gehienak irakasle txarrak izan direla azpimarra dezaket. Txarrak zergatik? Jin Akijamak esaten duen bezalaxe, irakasle on batek ikasleen interesa pizten duelako, eta nire irakasle gehienak ez dute inoiz hori lortu, beraien irakasteko era arbela batera eta hainbat ariketetara mugatzen baitzen.
Hala ere, nire irakasle guztiak ez dira txarrak izan, irakasle on bat baitut buruan, lehen hezkuntzan eduki nuen irakasle bat. Berak arbela ezer gutxi erabiltzen zuen, gauzak azaltzeko gelan zituen objektuak erabiltzen baitzituen eta guri ere, ariketak paperean eginarazi beharrean, askotan esperimentatzeko eta manipulatzeko aukera ematen zigun. Gogoan dut, batuketak eta kenketak ikasteko gelan denda bat sortu zuela, gure errealitateko egoera bat sortuz, eta hura erabiliz ulertu nituen eragiketa horiek. Eta ez hori bakarrik, gainera, matematikarekiko gure interesa eta jakin-mina piztu zituen.
Irakasle asko ez dira ohartzen edo ez dira ohartu nahi, beraientzako komodoagoa den horrek ikasleei kalte egiten diela, eta gogotsu ikasteko aukera eman beharrean, askok matematikarekiko interesa galdu eta hauek gorrotatzera heltzen direla. Nire ikasle ibilbidean, horrelako irakasle asko aurkitu ditut, eta irakasle on bakarra nik gogoratzen dudala, eta ziur nago, irakasle on horrekin beste guztiekin baina askoz gehiago ikasi nuela.
2. Eta zu zeu, nolako matematikako irakaslea zarela uste duzu?
Nik nire irakasleekin eduki dudan esperientzia eta gero, beraien irakasteko eran ez erortzen saiatu izan naiz beti. Egia da ez dudala aukera handirik izan matematikak irakasteko, baina eduki ditudan aukera horietan, zaintzen ditudan haurrekin adibidez, beti saiatu naiz zerbait azaltzerakoan adibide errealak ematen edo inguruko arkatz, boligrafo edota beste edozein objektuz baliatzen. Hala ere, honekin ez dut esan nahi Akijamak aipatzen duen irakasle on horietako bat naizenik, oraindik behintzat ez; argi baitut, horretara iristeko oraindik ikasteko asko dudala.
3. Nolakoa izan nahiko zenuke?
Haurrek matematika beraien errealitatearekin lotzea eta beraien hainbat beharrei erantzuteko tresna gisa ikustea ahalbidetuko duen irakaslea izan nahiko nuke, horretarako esperimentazioan eta manipulazioan oinarritutako irakaskuntza bat erabiliaz eta haurren interesa piztuaz.
Naroa Jaca Goena
MATEMATIKA BIZITZARAKO ERABILGARRI - Itxaso Rivera
1.-NOLAKO MATEMATIKA IRAKASLEAK IZAN DITUZU ZUK?
Hainbat eratako matemática irakasleak izan ditut nire bizitzan zehar eta onartu beharra dut matematika ez zitzaidala batere gustatzen. Hala ere, bereziki irakasle bat dut buruan matematika hitza entzundakoan, matematikak nire buruan zentzua hartzea lortu zuena zehazki. Irakasle hurak, gure egunerokotasuneko adibideak ipintzen zizkigun eta matematika parentesi eta ikur arraro horiek baino askoz gehiago zela irakatsi zigun. Matematika gure eguneroko bizitzaren parte zela ikusarazi zigun eta berari esker nire interesa pixka bat handiagotu zela ohartu beharra daukat. Hala ere, aipatzekoa da beste irakasle gehienak papereko ariketetan oinarritzen zirela eta horrek ez zidala batere laguntzen eskola eta errealitatearen arteko lotura ikusten.
2.-ETA ZU ZEU, NOLAKO MATEMATIKAKO IRAKASLEA ZARELA USTE DUZU?
Lehen Hezkuntzan lanean aritu naizen arren, ez dut matematikako irakasle izateko aukerarik izan beste gai batzuk eman bainituen. Hala ere, nire esperientzia ikusita, nire haurtzarako irakasle hura gogoratu eta bere teknikak eta teknika berritzaile batzuekin matematika eta errealitatearen arteko lotura zuzen bat egiten saiatuko nitzatekeela uste dut. Beraz, nire ikasleentzat matematika arrotza ez izaten saiatuko nitzake.
3.-NOLAKOA IZAN NAHIKO ZENUKE? (Esaldi batean adierazi)
Matematika edonorentzat eta bakoitzaren neurri eta beharren arabera erabilgarri egiten dituen irakasle bat izan nahiko nuke.
Matematikako irakasleak
Nolako matematikako irakasleak izan dituzu zuk?
Nire kasuan, eskola eta insitutu garaian izan nituen irakasle guztiak bakarrik matematiken aplikazio mekanikoa erakusten zuten. Hau da, matematiken irakaskuntza egokiaren bitartez   ikasleek garatu ahal dituzten konpetentziak alde batera uzten zituzten.
Eta zu zeu, nolako matematikako irakaslea zarela uste duzu?
Matematikak irakasten eduki dudan esperientzia bakarra klase partikularretan izan da. Bertan, zaila egiten zitzaidan arren, adibide errealen bitartez irakasten saiatzen nintzen haurrari. Hala ere, gaur egun matematikako liburuek daukaten formatua ez zuen asko laguntzen....
Nolakoa izan nahi zenuke?
Haurren berrak eta interesak kontuan hartzen dituen irakaslea izatea gustatuko litzaidake. Hau da, haurrek planteatzen dituzten egoera errealen bitartez matematika irakasteko kapaz den irakaslea.
Julen Monteserin
MATEMATIKAKO IRAKASLEAK ETA NI - Maitane Satrustegi
1. Nolako matematika irakasleak izan dituzu zuk?
Ikastolan ibili nintzen garaian arlo honetako hainbat irakasle izan nituen, baina gehiengoek metodología berbera erabiltzen zuten. Hau da, matematikak azaltzerako garaian, ariketa zehatz bat hartu eta horren prozedura azaltzen gintuzten. Prozedura horren zehar adibideak jartzen zituzten, noski, baina kasu gehienetan ez ziren egunerokotasunean oinarritutako adibideak izaten. Azalpenaren ondoren, ariketa mordo bat egiten genituen.
2. Eta zu zeu, nolako matematikako irakaslea zarela uste duzu?
Orain arte ez naiz matematikako irakasle bezala trebatu baina nire burua definitu beharko banu, haur guztien irakaste prozesua sustatzen saiatzen den irakaslea naizela esango dut. Horretarako, ditudan baliabideak kontuan izanik, matematikak, errealitatean murgildurik dauden adibide anitzen bitartez azaltzen saiatzen naiz. Beti ere, adibideak, norberaren beharretara egokituz.
3. Nolakoa izan nahiko zenuke?
Haurren jakin-mina sustatzen saiatuko den matematikako irakaslea izatea gustatuko litzaidake. Era honetara, haurren ikaskuntza guztiz aberasgarria izatera iritsiko baita, izan ere, haurren ikasteko gogoak pil-pilean egongo dira, hauen partaidetza ezin hobea izanez. Hau guztia sustatzeko, matematikak eta gizartea lotzea gustatuko litzaidake, haurrek ikaste prozesuaren zentzua aurki dezaten. Horretarako, esperimentazioa ardatz moduan hartzea gustatuko litzaidake.
Matematikako irakasleak eta ni
1. Nolako matematika irakasleak izan dituzu zuk?
Uste dut irakasleak ez direla oso onak izan. Lehen Hezkuntzako lehenengo eta bigarren zikloko irakasleak hobeak ziren, errealitateko egoerak sortzen zituztelako matematika lantzeko, baina ondoren azaldu eta etxerako lanak bidaltzen oinarritu ziren.
2. Eta zuk zeuk, nolako matematikako irakaslea zarela uste duzu?
Partikularrak ematen izan da nire esperientzia bakarra, eta adinaren arabera modu desberdinetan azaldu arren, beti interesen araberako adibideak ipintzen saiatu naiz. Horretaz gain, modu desberdinetan azaltzen dut, pertsonak hobeto ulertzeko eta ahal denean, zergaitik den horrela ere azaltzen dut.
3. Nolakoa izan nahiko zenuke?
Egia esan, Lehen Hezkuntzan matematikak bizitzeko moduak bilatuko nituzke, problema errealak sortu eta esperimentatu. Izan ere, barneratzeko modurik onena bizitzea da eta ez buruz ikastea.
Mireia Iturrospe
MATEMATIKAKO IRAKASLEAK- Miren Urcelay
1.-NOLAKO MATEMATIKA IRAKASLEAK IZAN DITUZU ZUK?
Orain arte izan ditudan matematikako irakasle guztiak liburuari oso lotuta zeuden. Liburuak azaltzen zuena jarraitzen zuten, arbelean azalpena eman eta guk hau praktiketan jartzeko ariketak proposatzen zituen. Formulak kopiatu eta ariketak egin eta egin norberak bere kuadernoan. Esan beharra dago, irakasle gehienak enpresagintza arlotik zetoztela. Aldiz, badut beste esperientzia bat, behin ordezko bat etorri zenekoa.Hau, matematika ikasketak egindakoa zen eta gure gelan sartzean matematikenganako gogo eta ilusio gutxi ikustean, beste bide bat hartu zuen. Errealitateko "problemak" jartzen zizkigun, jolasen bidez ikasten genuen... hala ere, matematikak hain gorroto genituen irakasle honek ere ez zuela lortu gu matematiketan murgiltzea.
2.-ETA ZU ZEU, NOLAKO MATEMATIKAKO IRAKASLEA ZARELA USTE DUZU?
Nire esperientzia ikusita, bizi izan ditudanak kontuan hartuta, eta matematikei dieten gorrotoa alde batera utziz edo honi aurre eginez erabat desberdina izango naizela uste dut. Haurren jakin-mina sustatuko dudalakoan nago, matematikak gogorrak ez izatearen aldekoak, egunerokotasuneko "arazo" edota "buruhausteak" ebatziko dituztenak, matematikez disfrutatuko dutenak...  Ez soilik errealitateko adibideak erabiliko dituenak, baizik eta errealitate hori bizitzera bideratuko dituena ere.
3.-NOLAKOA IZAN NAHIKO ZENUKE?(Esaldi batean adierazi)
Errealitatean bizi eta egunerokotasunean sortzen direnak ebazteko esperientzia matematiko desberdinen bitartez ikas eta irakatsiko duen hezitzailea!
MATEMATIKAKO IRAKASLEAK: Olatz Korres Zubia
Nolako matematikako irakasleak izan dituzu zuk?
Metodologia ezberdinetako irakasleak izan ditut baina urteak aurrera egin ahala aldaketa nabarmena ikusi dut. Izan ere, Lehen Hezkuntzako irakasleek garrantzi handia ematen zioten irakaskuntza/ ikaskuntza prozesua gure interesetatik abiatutakoa eta eguneroko bizitzarekin zein gure ingurunearekin lotura zuena izateari. Horren adibide modura, eskola kanpoan hileroko euri kopurua neurtzen zuen tresna bat geneukala gogoratzen naiz. Gure errealitatetik eta inguruneko baliabideetatik abiatuta, kontzeptu ezberdinak lantzen genituen: grafikoak, edukiera ezberdinak, konparaketak … Irakasteko modu honetan, eragin zuzena duelakoan nago herri txiki bateko eskolan ikasi izanak. Bigarren Hezkuntzara joandakoan ordea, irakaslea transmisore hutsa zela oroitzen naiz, arbelean azalpenak egin eta gure eginkizuna ariketak egitea baitzen.
Eta zu zeu, nolako matematikako irakaslea zarela uste duzu?
Ez dut aukerarik izan matematikako klaseak emateko, horregatik, oraindik ez dakit nolako irakaslea naizen.
Nolakoa izan nahi zenuke?
Haurren interes eta errealitatetik abiatzen den irakaslea, haurrengan ikasteko gogoa zein jakin mina piztu eta ideia berriak sortzera bultzatzen duena, betiere, haurrek matematikekiko beldurra izatea eragotziz eta modu atsegin batean irakatsi eta ikasiz.
MATEMATIKA IKASTEA-IRAKASTEA   -   Maider Urruzola
Nolako matematika irakasleak izan dituzu zuk?
Nire ikasketa ibilbidean zehar matematikako irakasle anitz izan ditut, baina gehien gogoratzen dudana D.B.Hko irakasle bat da; tamalez, gutxien gustatu zaidana. Txikitan beti emaitza onak ateratzen nituen matematikan, ez zen gehien gustatzen zitzaidan ikasgaia baina gustora joaten nitzen, hainbat formula ikasi eta ariketak behar bezala egiteak ongi sentiarazten ninduen. Baina D.B.Hn, formulak ez nituen ongi ulertzen eta nekien zer egin behar zen, eta irakasleak beste modu batean edo guri interesa piztu beharrean, aurrera jarraitzen zuen; ulertuz gero ondo, bestela, hor konpon!
Lehen aldia izan zen ikasgai bat gainditu ez nuela, eta honek asko frustratzen ninduen, nik ikasi nahi nuen, baina irakasle harek zirudien ez zuela irakatsi nahi. Beraz, eskolaz kanpo klaseetara joaten nintzen, eskolan egiten genuena ulertu ahal izateko. Ez zuen motibatzen, ez zituen adibideak jartzen … eta ikasgai osoa formulak eman eta ariketak egitean fokalizatzen zuen. Irakasle hau izan ondoren, matematikak (tamalez) beste modu batean ikusi nituen.
2. Eta zu zu, nolako matematikako irakaslea zarela uste duzu?
Jin Akijamak dioen bezala, motibazioa, interesa eta ikasgaiarekiko maitasuna piztu nahi diet haurrei. Gaur egun, nire ustez ez ditut nahi adina baliabide edota ezagutzak. Izugarrizko material dinamiko eta entretenigarri ditugu esku artean, eta hauek ezagutu eta erabili nahiko nituzke. Montessoriren piramide arrosa, regletak … material ugari dagoela iruditzen zait, erraza geure eskuekin egiteko eta honek, matematika mundua beste modu batean ikuseko aukera eskaintzen du. Ez dut ikasgai aspergarri bat izatea nahi, baizik eta dinamikoa, talde lana sustatuz eta ongi pasatzeko gune bat eskainiz, haurrak gogotsu etor daitezen ikasgaira. Jolastuz ikas dezagun!
3. Nolakoa izan nahiko zenuke?
Egunero beraien bizitzetan ikusten duten errealitatea eta gertaerei azalpen logiko bat bilatzen lagunduko dien bide laguna izan nahiko nuke, motibazioa, kooperazioa eta talde lana sustatuz.
MATEMATIKA IKASTEA-IRAKASTEA - Maider Urruzola
1.Nolako matematika irakasleak izan dituzu zuk?
Nire ikasketa ibilbidean zehar matematikako irakasle anitz izan ditut, baina gehien gogoratzen dudana D.B.Hko irakasle bat da; tamalez, gutxien gustatu zaidana. Txikitan beti emaitza onak ateratzen nituen matematikan, ez zen gehien gustatzen zitzaidan ikasgaia baina gustora joaten nitzen, hainbat formula ikasi eta ariketak behar bezala egiteak ongi sentiarazten ninduen. Baina D.B.Hn, formulak ez nituen ongi ulertzen eta nekien zer egin behar zen, eta irakasleak beste modu batean edo guri interesa piztu beharrean, aurrera jarraitzen zuen; ulertuz gero ondo, bestela, hor konpon!
Lehen aldia izan zen ikasgai bat gainditu ez nuela, eta honek asko frustratzen ninduen, nik ikasi nahi nuen, baina irakasle harek zirudien ez zuela irakatsi nahi. Beraz, eskolaz kanpo klaseetara joaten nintzen, eskolan egiten genuena ulertu ahal izateko. Ez zuen motibatzen, ez zituen adibideak jartzen … eta ikasgai osoa formulak eman eta ariketak egitean fokalizatzen zuen. Irakasle hau izan ondoren, matematikak (tamalez) beste modu batean ikusi nituen.
2. Eta zu zu, nolako matematikako irakaslea zarela uste duzu?
Jin Akijamak dioen bezala, motibazioa, interesa eta ikasgaiarekiko maitasuna piztu nahi diet haurrei. Gaur egun, nire ustez ez ditut nahi adina baliabide edota ezagutzak. Izugarrizko material dinamiko eta entretenigarri ditugu esku artean, eta hauek ezagutu eta erabili nahiko nituzke. Montessoriren piramide arrosa, regletak … material ugari dagoela iruditzen zait, erraza geure eskuekin egiteko eta honek, matematika mundua beste modu batean ikuseko aukera eskaintzen du. Ez dut ikasgai aspergarri bat izatea nahi, baizik eta dinamikoa, talde lana sustatuz eta ongi pasatzeko gune bat eskainiz, haurrak gogotsu etor daitezen ikasgaira. Jolastuz ikas dezagun!
3. Nolakoa izan nahiko zenuke?
Egunero beraien bizitzetan ikusten duten errealitatea eta gertaerei azalpen logiko bat bilatzen lagunduko dien bide laguna izan nahiko nuke, motibazioa, kooperazioa eta talde lana sustatuz.
Matematikako irakasleak eta ni, Amaia Zapardiel
1.-Nolako matematika irakasleak izan dituzu?
Nire ikasle bizitzan zehar matematikako irakasle ugari izan ditut, bakoitza modu batekoa edo bestekoa, baina, denak emaitza onen bila joaten zirenak. Irakasle guzti horiekin oso gustura sentitu naiz orokorrean, izan ere, ni matematikako asignatura gainditzeko ahal izan zuten guztia lagundu zidatela uste dudalako. Baina, egia da, LHn arazorik izan ez nuen moduan, DBHn izan nituela. Ez nintzen ezer ulertzeko gai, ez nintzen gai beraiek (nire ustez) hain azaletik azaltzen zuten hure neureganatu eta ulertzeko. Hainbeste zenbaki, formula, forma, etab. abstraktuegia niretzat. Esan bezala, irakasle gehienek emaitzak bilatzen zituzten eta egia da, gelakide gehienek ulertzen zutenean, besteei azaltzeari uzten ziotela. Hori dela eta matematika irakasle partikularrera jo behar izan nuen eta berekin bai, berekin lortu nuen gainditzea. Nahi izan haina esplikazio ematen zizkidan eta batez ere ni ulertzea lortzen zuen.
2.-Eta zu zeu, nolako matematikako irakaslea zarela uste duzu?
Orain arte izan dudan esperientzia txikian HHko haurrekin matematika gutxi bat lantzeko aukera izan dut eta HHko Graduan materia honetan ikasi nuena aplikatzen saiatzen naiz. Hau da, jolasaren bitartzen edota edozein jostailu dutelarik matematikan murgiltzen saiatzen naiz ia beraiek konturatu gabe. LHn praktikak egiten ditudanean jakingo dut nola moldatzen naizen haiekin.
3.-Nolakoa izan nahiko zenuke?
Hasteko, ikasle guztiak kontuan dituena eta beraien beharrei erantzunez aurrera egiten duena. Material ugariz baliatuz azaltzeko gai dena eta ikasleen natura eta inguruarekin uztartzen dena matematikara murgilduz. Azken finea, ikuspunto globalizatzaile batetik ikasle kritikoak sortzen dituena eta batez ere, ikasle guztiak delakoa ulertu eta ikasi duten arte geldituko ez dena.
Matematikako irakaslea eta ni
1- Nolako matematikako irakasleak izan dituzu zuk?
Nik izan ditudan matematikako irakasle guztiak, liburuak markatzen zioten erritmoan egiten zuten lan, beraien helburua gai bakoitza dagokion denboran ematea zen, ikasleen beharrak eta interesak kontutan izan gabe.  Bukaerako emaitzari emeten zioten garrantzia, ez zuten kontuan hartzen egindako ibilbidea eta ibilbide horretan ikasleak eman dituen aurrrerapausoak. Hortaz, matematikako klaseak nahiko estresanteak bilakatzen ziren, akatsak egiteko beldurra sortzen zitzaidan eta presiopean aritzen nintzen klase guztietan.
2- Eta zu, nolako matematikako irakaslea zarela uste duzu?
Ez  dut aukera askorik izan matematikako irakasle bezala aritzeko, momentu puntual batzuetan bakarrik aritu izan naiz, haur askok joera daukate etsipenean erortzeko zerbait gaizki egiten dutenean, ni saiatzen naiz motibazioa eta interesa pizten, haurrari egoeraren alde positiboa erakutsen , horrela beraien buruarekiko konfiantza gehiago har dezaten.
3- Nolakoa izan nahiko zenuke?
Bizitzan zehar izan ditzaketen arazoei aurre nola egin dakiten ikasleei ikasketa esanguratsuak eskeintzea gustatuko litzaidake. Autonomoagoa dena, bere buruaz seguruago dagoena, arrazoitzen dakiena … pertsona izatera iritsiko dena. Kapaz dena edozein egoerari aurre egiteko; testuinguru sozialean, pertsonalean, profesionalean …
Koldo Iturraspe
Matematikako irakaslea eta ni - Irati Murua Alzola
1.       Nola matematika irakasleak izan dituzu zuk?
Orokorrean, ez ditut Jim Akijama bezalako irakasleak izan. Lehen Hezkuntzan bazeuden momentu batzuk horrela irakasten zigutela, baina momentuko gauzak edo proiektu txikiak ziren. Hala ere, nik matematikak gustuko nituen eta beraz, ikasgai hau gustuko nuen.
2.      Eta zu zeu, nolako matematika irakaslea zarela uste duzu?
Momentuz ez naizenez matematikako irakasle bezala jardun, ez dakit nolako irakaslea naizen. Hala ere, badakit nolako irakaslea izan nahi dudan eta hori betetzen saiatuko naiz egoera honen aurrean.
3.      Nolakoa izan nahiko zenuke?
Haurren interesak eta errealitatea kontuan hartzen dituen irakaslea, jolasean eta egunerokotasuneko egoeretan oinarritutako ikaskuntza eskaintzen diena, modu praktiko baten irakasten diena eta horrela, bizitzarako balio duena irakasten diena, eta interesa pizten eta motibatzen dien irakaslea izatea espero dut.
MATEMATIKAKO IRAKASLEAK
1.-NOLAKO MATEMATIKA IRAKASLEAK IZAN DITUZU ZUK?
Izan ditudan matematikako irakasleak ez dira Jim Akijama bezalakoak izan. Nire irakasle guztiek liburua eta arbela erabiltzen zuten azalpenak emateko. Saiatzen ziren guri ulertarazten, baina helburu bakarra genuen, azterketan emaitza onak lortzea.
2.-ETA ZU ZEU, NOLAKO MATEMATIKAKO IRAKASLEA ZARELA USTE DUZU?
Esperientzia gutxi dut matematiko irakasle bezala, bakarrik partikularrak ematen. Adinaren eta pertsonaren arabera azalpenak egokitu egiten ditut. Zerbait ez dutenean ulertzen azalpen gutxi batzuk ematen dizkiet material desberdinak erabiliz, baina erantzuna esan barik. Ondoren proposatzen diet berriro ere saiatzeko.  Nire helburua izan ohi da  azalpen gutxi batzuekin ikasleak berak  arazo edo ariketaren erantzuna bilatzea.
3.-NOLAKOA IZAN NAHIKO ZENUKE?(Esaldi batean adierazi)
Benetako egoeretatik abiatuz, haurren jakin-nahia sustatzen duen irakaslea.
Iratxe Viteri
MATEMATIKAKO IRAKASLEAK
Matematikakko irakasleak eta ni
1- Nolako matematika irakasleak izan dituzu?
Matematika irakasten zuten irakasle asko eta asko izan ditut nire bizitzan, eta zoritxarrez, esan beharra daukat horietariko inork ez duela lortu nigan matematikarako ilusioa eta ikasteko gogoa piztu. Matematika orduetan, bakoitza bere tokian eseri eta liburuan agertzen ziren ariketak egiten hasten ginen, ahal genuen neurrian ondokoarekin hitz egin gabe. Ondoren, ariketen emaitzak hartzen zituzten kontutan, ebaluatzeko garrantzitsuena hori izango balitz bezala.
Horrenbeste formula ikasi ditut urte hauetan... eta egun, horietariko oso gutxitaz oroitzen naizela esan dezaket.
Laburbilduz, matematikekin bizi izan dudan esperientzia ez da ona izan eta nik uste irakasleek izan duten irakasteko erak baduela garrantzia.
2- Eta zu zeu, nolako irakaslea zarela uste duzu?
Aitortu beharra dut oraindik ere ez dudala esperientzia zehatzik izan matematikako ekintza bat gidatzen. Urte hauetan praktikak ikastetxe ezberdinetan egiteko aukera izan dut, eta egia da bertan matematika jorratzeko beste aukera batzuk ikusi ditudala. Haur txikiekin, matematika talde handi edota txikietan lantzen ikusi dut eta guztiak materiak errealekin izan dira, hau da, errealitatetik abiatuta eta ez papel batean agertzen den ariketa batetik. Adibidez: lurrean hainbat uztaila jarri eta tamainaren arabera, koloreen arabera, ezaugarri ezberdinen arabera multzokatzeak egitea... Oso interesgarria iruditu zait lan egiteko modu berri horiek ikusi eta ikastea.
3- Nolako izan nahiko nuke?
Zalantzarik gabe, errealitateko esperientzietatik matematikak lantzen hasi eta haratago joaten dakien irakaslea izan nahi dut.
Izandako irakasleak eta ni - Esti
Nolako matematika irakasleak izan dituzu?
Oso irakasle desberdinak izan ditut matematiken ikaskuntzaren prozesu honetan. Bi irakasle gogoratzen ditut gehien: matematikak izugarri gustatzea lortu zuena, eta, zoritxarrez, kontrakoa. Lehengoak matematikari zentzu erreala ematen zion, eguneroko bizitzan topatu ditzakegun problemak edo ariketak jartzen zizkigun. Besteak, ordea, ez zuen liburuko ariketa bat bera ere alde batera uzten, hori zen bere didaktika, liburua segitzea. Bigarren kasu honetan matematikak ez zuen ez logika eta heldulekurik, ez bainuen ulertzen zertan ari nintzen, ekuazioak zertarako balio zuten...
Nolako irakaslea zara?
Bi ezaugarrirekin definituko nuke nire burua irakaskuntzan: berritzailea eta perfekzionista. Haurrekin gauza berriak probatzea gustatzen zait, betidanik egin denaz pixkat urruntzea. Baina, badaukat hainbeste gustatzen ez zaidan eta landu behar dudan alde perfekzionistegi batere, askotan gauzak nahi bezala ateratzen ez direnean frustrazio puntu bate maten didatenak.
Nolakoa izan nahi duzu?
Irakasle dinamikoagoa izatea gustatuko litzaidake, hainbeste defendatzen dugun ikaskuntza aktiboa bultzatzen duten horietakoa. Praktika, jarduera, esperimentu… ezberdinetaz baliatuz haurrei edo gazteei gauza berriak ikasteko bidean gidatuz.