buruketak, problemak…zenbat buruhauste?Nola gauzatu matematikaren ikaskuntza-irakaskuntzari buruzko ikuspegia? by Nerea Lopez Salas

Egin klik lotura honetan eta saiatu erantzuten ondoren proposatzen zaizkizun galderak
http://blogs.elcorreo.com/nabigatzailea/2011/10/14/matematika-nola-irakatsi/

+Zer da burura etorri zaizun lehenengo gauza bideoa ikustean?
+Zuk ikasle gisa bizi izandako esperientzia kontuan harturik, honelako zerbait bizi ahal izan duzu?Zergatik?

Nola gauzatu matematikaren ikaskuntza-irakaskuntzari buruzko ikuspegia
Egia esan, bideoa ikusi hala konturatu naiz matematikak ez ditugula bizitzen. Hau da, badakigu egunerokotasunean daudela baina gero irakasterakoan, zehazki, problemak ebazterakoan ez genituen bizitzen, formulak aplikatuz lortzen genituen erantzunak.
Eta azterketetan, klasean landutako problema berdinak ziren zenbakiak aldatuta eta galdera beste modu batez planteatuta, baina funtsean, berdinak ziren.

Mireia Iturrospe

Matematikaren ikaskuntza-irakaskuntza
Nik ikasle bezala bizi izandakoa gehientsuenen antzekoa dela uste dut. Problemen aurrean bi edo hiru datu paperean ikusi eta horri erantzuten saiatu behar ginen formulen laguntzaz, praktikaren esanguratasuna alde batera utziz.

Libe Izagirre

Matematikaren ikaskuntza-irakaskuntza
Bideoa ikustean, nire haurtzaroko ikasle garaiak etorri zaizkit burura. Bideoan azaltzen den planteamendua idealena eta egiazkoa dela uste dudan arren, praktikara irakasle oso gutxik eramaten dutela iruditzen zait.

Ane Ugarte

Matematikako ikaskuntza-irakaskuntza
Egia esan Meyerren hitzaldia ikusten nenbilenean, aipatzen duen %99 ikasleen artean kokatu dut nire burua. Horrez gain, horrelako buruketak burutzeko beti zailtasunak izan ditudanez, pentsatzen dut asko kostako zitzaidala erantzunak aurkitzea. Hala ere, esan beharra daukat nire esperientzian oinarrituta egiten nituen matematikako buruketetan datu asko egoten zirela eta horrek asko nahasten ninduen. Matematikak funtzionalak izan behar dira, era horretan soilik piztuko baita gure motibazioa eta gainera, era erakargarriago batean aurkezteak garrantzi handia duela pentsatzen dut eta horretarako, gaur eguneko teknologiak aprobetxatu beharko genituzke.

Jone Pagaldai.

Matematikaren ikaskuntza-irakaskuntza7
Oso interesgarria iruditu zait bideoa eta uste dut oso ondo deskribatzen duela gure gelan gertatzen zen errealitatea.  Matematikako ariketetan formula desberdinak egoki erabiltzea saritzen zen, nahiz eta guk ez jakin formula horiek zer esan nahi zuten edo ariketek ze lotura zuten errealitatearekin.
Horrela guretako askorentzat ez zeukan interesik eta uste dut era praktikoagoan planteatzeak gauzak asko erraztuko zituela.

Jokin Uranga

MATEMATIKAREN IKAS-IRAKASKUNTZA - Alaitz
Bideoa ikustean bururatu zaidan lehen gauza honakoa izan da: egun ziurrenik ez nintzateke gai izango matematika ikasgaian planteatzen zizkiguten problema gehienak ebazteko, horretarako erabili beharreko formulak zeharo ahaztuta baititut, nire egunerokoan ez baitut horiek erabiltzeko beharrik izan. Eta azkenean, Dan Meyer-ek ongi azaldu bezala, hori da egun haur eta gazte asko eta askok bizi duten errealitatea: formulak ikasi problemak lehenbailehen ebazteko eta horrela irakaslearen onespena jasotzeko.

Matematikaren ikaskuntza-irakaskuntza
Bideoa oso interesgarria iruditu zait, oso argi azaltzen du zer gertatzen da gaur egun matematika klaseetan. Testu liburuetan azaltzen diren problemek ez dute errealitatearekin zer ikusirik. Irakasleek formulak irakasten dituzte formula horien oinarria azaldu gabe eta formula horiek ikasleen eguneroko bizitzan baliogarriak diren edo ez pentsatu gabe.

Patricia Martínez de Ilárduya

Matematiken ikas-irakaskuntza
Bideoa ikustean, nire burua  aipatzen dituen ikasle horien lekuan ikusi dut. Izan ere, problemen ebazpenak ez zaizkit inoiz gustatu, eta ez nituen hauek ebazteko interesik azaltzen.Gure matematikako klasean liburuan oinarritzen ziren eta ez ginen bertatik ateratzen.
Horregatik, bideoak azaltzen dituen ideiak oso interesgarriak iruditu zaizkit. Edonoren interesa piztuko lituzkenak eta benetan matematikako irakasle batek aplikatu beharrekoak. Horrela, ikasleen interesa bereganatu eta errealitateko problemetan oinarrituz ikasteko aukera izango zuten.

Miren Urcelay

Matematiken ikaskuntza-irakaskuntza
Bideoa ikustean, Meyer-ek aipatu duen %99 ikasleen artean ikusi dut nire burua, identifikatuta sentitu naiz. Nire iritziz, oso ongi eta modu praktiko batean azaltzen du gaur egun eta orain artean matematikak izan duen papela gure ikasgeletan. Nire esperientziaen arabera, buruketak gustuko eta gorroto nituen, hau da, aplikatu beharreko formula menperatzen banuen, gogoko nituen; datuak posizio egokian txertatu eta emaitza lortuz. Baina buruketa ulertzen ez nuenean, arazo anitz izaten nituen. Datuak gora eta datuak behera, nahastu egiten nintzen. Aldiz, Meyer-ek planteatzen dituen arazoak, interesgarriak eta dinamikoak iruditzen zaizkit, bisualki ikusten diren arazoak, arazo errealak. Honela, matematikako ikasgelan horren eskasa den parte-hartzea eta motibazioa sustatuz.

Maider Urruzola

Matematikaren ikaskuntza-irakaskuntza
Asko gustatu zait bideoa, beste gauza batzuren artean, asko identifikatu naizelako Meyer-ek aipatu dutuen ikasle horiekin.  Gaur egungo geletako egoera adierazten du adibide errealak ekarriz eta ideia oso interesgarriak ematen ditu hobetzeko.
Ez dago inolako zalantzarik, matematikako liburuetan datozen problemen planteamenduak nahasiak dira. Bertan agertzen den informazioa nahasgarria da eta gainera, ez dira errealitatean aplikatzeko errazak.

Maialen Moya

Matematikaren ikaskuntza-irakaskuntza
Bideoak oso modu argian, kritikoan deskribatzen du gure azken hamarkadetako irakaskuntza metodoa: askotan duten formulazioagatik ulertu ere egiten ez ditugun problemei modu sistematikoan (eginbeharrekoa zergatik egin behar den jakin gabe ) erantzun bakarra bilatzea. Hori izan da gutako gehienok jaso dugun matematikaren pertzepzioa. Meyerrek bideoan esaten duen bezela, metodologia horrekin gazteek ez dituzte ezagutza matematikoak barneratzen, unitateko problemak mekanikoki ebatzi eta erabilitako formulak ahaztu egiten dituzte.
Gizartea aldatuz doan heinean hezkuntza sistema ere aldatuz doala badikugu, eta horrekin bat iraksteko materiala eta metodoak. Gaur egun, ikasleen atentzioa lortzeko, baita haien irakaskuntza bermatzeko noski, kasu praktikoagoetara jo behar dugu, problema errealak, gertukoak planteatuz eta horiek ebazteko modu bat baino gehiago eskeiniz.

Esti Zengotitabengoa

Matematikaren ikaskuntza-irakaskuntza - Itxaso Rivera
Bideoak hainbat ideia klabe aipatzen ditu irakasle orok kontuan hartu beharko genituzkeenak. Bideo ikustean ohartu naiz, batzuetan ez garela egiten ditugun jardueretan pentsatzen jartzen eta hori ezinezkoa dela, haurrarengan horrek ikaragarrizko eragina duelako. Errealitatearen garrantzia argi dago baina errealitateko adibideak onak eta haurren testuinguruan esanguratsuak izatea da klabea.

Bestalde, nik ikasle bezala erantzun posible bakarra zegoela ikasi dut beti eta Jose Angelek (2015) bideoan aipatzen duena faltan bota izan dut. Hau da, erantzun posible bat baino gehiago daudela ohartzea. Haurrei hau ikustaraztea oso garrantzitsua da, horrela, haurren irudimena eta inoiz pentsatuko ez genituzkeen erantzunak jasotzeko aukera izango dugulako, guzti horrekin ikasiz.

Matematikaren ikaskuntza-irakaskuntza - Amaia Zapardiel
Bideoa ikusi ostean etorri zaidan lehen hitza "zoragarria" izan da. Zoragarria zergatik, arrazoi osoa duelako eta material errealak erabiltzen dituelako, gure HHko Graduan beti esaten zigutena. Nik ez dut modu horretan ikasteko aukerarik izan eta Meyerrek esan duen bezala, uste dut nik ez nituela liburu horiek ulertzen. Jada lehenengo egunetik banekien ez nituela ulertuko.

Argi dago zerbait aldatu behar dugula eta nolabait, gure ikasleak parte hartzaile bihurtu beraien ikaskutza prozesuan, azkenean gauza bat lehen pertsonan bizi duzunean hobeto ulertzeaz gain, denbora luzeagoan gogoratzen duzula uste dudalako. Eta Meyerrek egin duen adibidea kontuan hartuz, material errealaz gain, egunerokotasuneko egoerak ere ekarri behar dira klasera eta aldi berean ikasleen kritikotasuna sustatu eta bermatu behar dugu.

Matematikaren ikaskuntza-irakaskuntza -IBAI
Bideoa ikustean, jabetu naiz nire kasuan Meyerrek aipatutako eredu txar horren bitartez ikasi nituela matematikak. Eredu tradizional eta kaxkar hori baztertu eta Meyerrek proposatzen duen metodologia berriaren bitartez, matematikak zailtasunez beteriko arlo aspergarria izatetik gure egunerokotasunari zentzua ematen dion arlo esanguratsua izatera pasa daitekeela pentsatzen dut.

Matematikaren ikaskuntza-irakaskuntza (Maialen Urrutia Alday
Bideoa ikustean, gaur egun eskoletan matematikaren planteamendua ikasleen errealitatetik eta egunerokotasunetik oso urrun dagoela pentsatu dut. Haur da, nahiz eta matematikak gure errealitatean nonahi izan, eskolan era abstraktu batean erakusten da; formulak ikasi  eta arazoak ebazten saiatu. Gainera, ni eskolan nengoenean behintzat, ikasten ari ginena zertarako ikasi behar genuen ere ez nekien, horrela nire matematikarekiko motibazioa nulua izanik. Bukatzeko, esan beharra daukat,  Meyer bere irakasleak motibatzeko bidean lan bikaina egiten ari dela eta ez hori bakarrik, matematika irakasten dute irakasleei ere, hori modu esanguratsuan erakusteko bidea erakutsi die.

Matematikaren ikaskuntza-irakaskuntza (Aloña Zumeta )
Bideoa ikusten ari nintzela, ikasle nintzela problemak ebazterako garaian izaten nituen gorabeherak etorri zaizkit burura. Ebatzi beharreko arazoek datu mordoa eskaintzen zizkiguten eta batzuetan ongi moldatzen nintzen, erantzuna aurkitzeko zein formula erabili behar zen argi nuenetan. Baina horrela ezean, motibazioa zeharo galtzen nuen. Irakasleek ez zizkiguten kasu errealak ipintzen, liburuak erabiltzen zituzten eta horiek ebazteko formulak planteatzen zizkiguten. Mayerrek dioen bezala, denbora gutxian eta modu errazean ebazten diren arazoak gustatzen zaizkigu. Baina benetako arazoak ez dira momentu batetik bestera konpontzen eta ez ditugu datu guztiak eskura izaten. Guk bilatu behar izaten dugu informazioa eta apurka apurka gauza esanguratsuekin loturak eginez, erantzuna aurkituz joaten gara.

Gure ikasleekin, guk erabiltzen genituen metodoak alde batera utzi, hots, liburuak alde batera utzita, haurrei arazo errealak planteatu behar dizkiegu. Arazoa bizi egin behar dute, taldean arazo horren inguruan hitz egiten utzi behar diegu elkar elika daitezen, sormena edota irudimena lantzeko aukera utzi behar diegu, motibatu egin behar ditugu, interesik gabe ez baita ikasketa esanguratsurik egongo!

Matematikaren ikaskuntza-irakaskuntza.
Bideoa ikusterako garaian, Meyerren (2010) hitzak oso ezagun egin zaizkit, eta are ezagunagoak ondorengo hausnarketa egiteko eskatu duenean: ¿Qué problemas han resultado, alguna vez, que fuera importante resolver? Gogoan ditudan oroitzapen gehiengoa, Meyerrek kritikatzen duen metodologian oinarriturik daude, beraz, errealitatean euskarritutako buruketen ebazpenak murritzak izan direla baieztatu dezaket. Honek guztiak, gaur egun, matematika ikas-irakaskuntza metodologiaren inguruko hausnarketa beharra eta irakaskuntza proposamen berri baten premia dagoela pentsaraztera eraman nau. Honela, mundua ulertarazteko gai diren hiritar kritiko eta autonomo sustatzeko gai izango baikara.

Bestalde, momento honetan eskoletan aurki genezake errealitatea ezin hobe deskribatzen duela iruditzen zait. Meyerrek (2010), iritzi kritikoz azaltzen baititu ikas-irakaskuntzan aurki genezake hutsegiteak. Hala ere, aldaketaren bidea zaila eta luzea dela iruditzen zait, hain zuzen, hainbat ezaugarriek hartzen baitute parte prozesu honen zehar. Hala nola, irakaslearen formazioa, aurre hautemateak, ikusmolde aldaketa… Hori dela eta, aldaketa sustatzeko bide gogorra daukagu aurretik.

Maitane Satrustegi

Matematikaren ikaskuntza-irakaskuntza - Irati Murua Alzola
Bideoa ikusterakoan, gaur egun matematika ikasgaian egiten genituen problema eta ariketa gehienak ebazteko arazoak izango ditudala etorri zait burura. Bere momentuan, ondo trebatzen nintzen hauekin, baina behin matematika ikaskuntza alde batera utzi nuela batxilergoa amaitzerakoan, ez ditut ezta begiratu egin eta ondorioz, trebezia edo praktika hori galdu egin dut. Ariketa edo problema hauek ez zuten nire errealitatearekin zer ikusirik eta beraz, hauen beharra somatu ez dudanez, ahaztu egin ditut.

Ziurrenik egoera hau denoi gertatu zaigu. Behin gaia amaituta, alde batean uzten dugu eta ikasitako guztia ahazten dugu. Meyerrek aipatzen duen bezala, hori da gaur egungo haur eta gazte askoren errealitatea. Ikasleek problemak ebazteko formulak ikasten dituzte bakarrik irakasleen onespena jasotzeko. Gainera, berak aipatzen duen bezala, testu-liburuetan agertzen den informazioa nahasgarria da eta ez da errealitatean aplikatzeko erraza.

Matematikaren ikaskuntza-irakaskuntza ·Lorea Santos Pinzolas
Bideoa ikusi ondoren, gauza bat etorri zait burura. Txikia nintzenean, buruketekin arazoak izaten nituen ez nituelako ulertzen. Nagusitzean, nire gurasoek esan zidaten ikastolan buruketak planteatzeko metodo bat erabiltzen zutela non enuntziatua zaildu egiten zuten. Nire gurasoak erdaldunak dira eta beraientzat niri azalpenak ematea askoz ere zailagoa izaten zen. Gainera, ezin zidaten modu sinple batean azaldu, enuntziatuak gauza konplexuagoak eskatzen zituelako.

Meyerrek esaten duen bezala, hobeto da enuntziatuan agertzen den informazioa laburtzea eta benetan garrantzitsua dena uztea. Ikasleek beraien kabuz, intuizioa erabilita, problemari irtenbidea bilatu behar diote. Horrez gain, adibide errealekin, IKTak erabilita, edota unean bertan eginda errazago ulertuko dute.

Matematikaren ikaskuntza-irakaskuntza (Naroa Jaca
bBideoa ikusi bezain laister nire matematikako klaseak eta gaur egungo klaseak etorri zaizkit burura. Hainbat gauza denboraren poderioz aldatuz doaz, gizartea aldatuz doa, baina badirudi matematikaren irakaskuntzak bere horretan jarraitzen duela eta ez gara ohartzen horrek ekar ditzakeen ondorio guztiez. Meyerrek argi eta garbi azaltzen duen bezalaxe, gaur egun matematika erakustea badirudi formula batzuk erakustera mugatzen dela, izan ere, bai nire kasuan eta baita ikusi ditudanetan hori da gertatzen dena, formula batzuk irakasten dira problemak arik eta azkarren ebazteko eta ikasleek hauek buruz ikasten dituzte egiten ari diren hori zergatik egiten ari diren ere ulertu gabe.
Honela, matematika gauza mekaniko bat bilakatzen da, eta hori aldatu beharra dago. Izan ere, matematika gure egunerokotasunean aurki dezakegu, geure eguneroko arazoak konpontzeko beharrezkoa suertatzen da, eta arazo hauek ez dira buruz ikasitako formulekin ebazten. Nik matematika ulertu baino buruz ikasi nuen eta honela galdu nuen motibazio guztia; irakasle bezala ordea ez dut hori gertatzerik nahi inondik inora ere, beraz argi dudana da problema bat ebaztea, matematika ikastea, ez dela formula bat aplikatzea eta emaitza bat lortzea, bizitzea baizik. Hainbeste informazio eman gabe, ikasleei aukera eman behar diegu euren kabuz informazioa lortzeko, egin behar dutena ulertzeko, saiatzeko eta baita euren akatsetatik ikasteko. Horrela lortuko dugu soilik benetako ikaskuntza bat, matematikak geure bizitzara, egunerokotasunera gerturatuz eta gu haietan murgilduz

Matematikaren ikaskuntza-irakaskuntza
Bideoa ikusterakoan oso identifikatuta sentitu naiz aditzera ematen dituen hainbat daturekin. Buruketa bat aurrean jartzen zidatenean izugarrizko urduritasunak hartzen zuen nire gorputza. Nire buruan milaka formula hasten ziren bueltaka, ondoren ahaztu egin ditudanak.
Nire ustez orain arte matematikak oso modu eskasean irakatsi izan dira. Ez dira haurrak motibatu ezta beraien interesei behatu ere ez. Horregatik, etorkizunera begira, nik liburuak alde batera utzi nahiko nituzke. Begirada haurrengana luzatu eta beraiek protagonistak izanez egunerokotasunetik abiatutako problemak asmatuko nituen haurrekin batera ondoren irtenbideak aurkitu ahal izateko. Matematikak modu dinamikoan jorratu behar dira eta haurren interesa piztuta mantentzeko ezinbestean izan behar ditugu haurrak kontuan.

Matematikaren ikaskuntza- irakaskuntza: Olatz Korres Zubia
Bideoa ikusi ondoren, gaur egungo errealitatearen islada etorri zait burura, oraindik ere, gure eskoletan Matematikak irakasteko modua liburuetara mugatzen baita. Dan Meyerrek aipatzen duen bezala, liburuen erabilpenak ez du ikasleek benetan pentsatzea bermatzen, datu gehiegi ematen dituzte problemek eta honek, ikasleek adinean aurrera doazen heinean Matematikekiko gorrotoa izatea eragiten du. Honen aurrean, argi dago aldaketak ematea ezinbestekoa dela.

Nire esperientzia propioetan murgildurik, problema baten aurrean emaitza ateratzean zentratzen nintzela gogoratzen naiz, gehiegi pentsatu gabe nire helburua buruketaren emaitza lortzea zelarik.