Bideo entre maestros by Eneko Alda

Proiektua
Proiektu honetan, ikasgela simulatu batean 12 eguneko ikastaro trinkotu bat egin zen. Ikasleei apuntatzeko deialdi irekia egiten zitzaien, eta 12 ikasle aukeratu ziren, irakaslea Carlos bera zelarik. Proiektua aurrera eramateko, Carlos Sokratesen autoezagutzaren kontzeptu filosofikoan funtsatzen da. Horrela esaten die ikasleei: “esploratu gabeko galaxiak zarete zuetako bakoitzak (…), proposatzen dizuedana zuen barneko galaxia hori esploratzea da.”

Entre maestros

Sarrera
Dokumentalean argi ikus dezakegu irakasleak kontzeptuak helarazteko modua aldatzen duela, sentimendua sortzea izanik helburu nagusia. Ikasleek beraien kabuz ikasi behar dute eta beraien ideia zein printzipioak zein diren jakin. Honekin ezagutzak jakiteaz aparte beraiek nolakoak diren ere jakingo dute, beraien sentimenduetan oinarrituz eta hauen arabera ekinez eta hausnartuz edozein gairen inguruan. Nire ustez berrikuntza hau oso interesgarria da sentimenduei garrantzi gehiago eman beharko litzaiekeela uste baitut eta aldi berean ez dudalako uste hainbeste kontzeptu derrigor barneratzeak zerbaitetarako balio duenik

Oinarrizko kontzeptuak
Nabarmentzekoa ere, irakasleak kontzeptuak praktikotasunera nola bultzatzen dituen. Adibide bat jartzearren, matematikan zebiltzaten eta proportzioak eta neurketak erabiltzeko, batak bestearen altuera neurtu behar zuen bururaino eta zilborreraino. Ariketa horrekin kontzeptu soilak bota ordez, praktikan jarri zituzten eta dibertigarria bihurtu zen.

Badira dokumentalean zehar,  bi kontzeptu aski garatzen direnak. Batetik, pertsonak pertsonaiak interpretatzen ditugula, hots, gure izaera eta egoteko modua egoera zehatzetara moldatzen dugula. Ikasleek ere jarrerak aldatzen dituzte egoera bakoitzera, beraz, irakasleok ikasi behar ditugu pertsonaia horiek ezagutzen. Era berean, ikasle bakoitzak ikasi beharko luke bere pertsonaiak identifikatzen eta kontrolatzen. Beste aldetik, irakasleak ikasleenganako probokatzaile izan behar dela adierazten du dokumentalak, ikasleek asko dutelako emateko eta horrela ikasle bakoitza, irakasle bihurtzen da.

Iritzia
Nire arreta piztu duen beste ideia bat dokumentaleko irakaskuntza metodoa izan da. Honekin mundua beste ikuskera batetik ikus baitaitekeelako eta honen bidez ikasleak beraien “bunkerretatik” ateratzeko aukera dutelako. Honi esker ikasleak beraiek benetan nahi izango dutena izateko aukera lukete eta ez gainerakoek ezarri nahi dietena. Gaur egun arte hezkuntza sistema produktuak lortzeko tresna bezala erabilia izan da (Sugatraren bideoan ikusi nuen bezala), hau da, umeek jakintza konkretu batzuk barneratu behar dituzte, esparru konkretu batzuetan eta lan konkretu batzuk burutuko dituzte aurreko jakintzek baldintzatuko dituztenak. Nire ustez hezkuntza metodo hori zeharo atzeratua gelditu da eta aurrea pausu bat emateko garaia iritsi dela uste dut, teknologi berriak era egoki batean erabiliz eta aurkikuntzaren metodoa oinarritzat hartuz.