BERRIKUNTZA by Nekane Inurritegi Leon

June Garitano Iturbe
Berrikuntza teknologia berriekin lotuta dago. Hortaz aparte, beste hainbat gauzekin ere lotzen da: aldaketa metodologikoekin, kontzeptuekin, helburuekin eta pentsamenduekin. Berrikuntzak dituen aldagaiak hauek dira: haurra, eskola eta inguruneak nola erantzun nahi dion berrikuntzari.

Maddi Larrea Rementeria
Hezkuntza Sistema aldaketa prozesu etengabean dago, eta hori horrela izateko tresna nagusiak dira BERRIKUNTZAK. Pedagogia berritzaile hauen adierazlek hainbat dira, gehien ezagutzen ditugunak, ordea: Proiektuetan lan egitea, zirkulazio librea, adin arteko interkomunikazioa eta atxikimendua etxekotze prozesuetan, besteak beste.
Honen helburua, hezkuntza prozesu ekitatiboa eta bakoitzaren ezaugarrietara egokitua izatea da. Modu honetan, haur bakoitzaren garapen optimoa bilatuz.

Maialen Rebolledo Vicente
Berrikuntza ikastetxe bakoitzak dituen metodologia ezberdinetan datza; ikastetxe bakoitzak haurrak hezteko programa aukeratzen du, beste ikastetxe batzuetako esperientziekin batera, berrikuntza-prozesuetan lagundu ahal izan dezaten. Gainera, teknologia berriak, metolodogiak, pedagogiak eta abar ere lantzen ditu, eskola bakoitzak bere itxaropenak eta beharrak dituelako eta behar denaren inguruan erabiliko direlako.

Argiñe Alacano Loiti
Hezkuntza-sistema zaharkituta geratu da, hezkuntza-premia desberdinei erantzuteko diseinatu baitzen. Hain zuzen ere, ondo erreparatzen badiogu, ikusiko dugu gaur egun eskola (eta unibertsitate) askotan edukia errepikatzea eta ikasitakoa "botatzea", hau da, datuak, edukia eta abar erreproduzitzea, irakasten dela.
Gainera, industria-ekonomiarako erabilgarritzat jotzen diren gaiak irakasten dira, hau da, ekoizpen-sistema erreproduzitzeko eta haren jarraipena ziurtatzeko "eskulana" sortzen saiatzen gara.
Horregatik, beharrezkoa da sistema goitik behera eraldatzea eta horretarako berrikuntza ezinbestekoa izango da. Berrikuntza etengabeko hobekuntza prozesu bat da, non gaur egungo erronkak kontuan hartzen/birpentsatzen diren eta ikasle guzti-guztien arrakasta bilatzen eta bermatzen dituen metodologiak, esperientziak, helburuak, rolak, e.a. erabiltzen diren. Eskaintzak zabaldu eta aukerak sortu, azken finean.

Malen Lanz Garcia de Eulate
Hezkuntza-sistema berrikuntzak jasatzen ari delaren jakinaren gainean gaude. Berrikuntza hauetan, atxikimendua, adinen arteko interkomunikazioa, haurra ikasketa prozesuaren protagonista izatera pasatzea, ebaluazio hezigarriak, zirkulazio libreagoa, espazio ezberdinak/berriak, proiektu bidezko irakaskuntza... jorratzen da. Ikasleen indarguneak identifikatzen eta hauek indartzen laguntzen dute, ikasle guztien arrakasta lortu ahal izateko.

Hezkuntzaz hitz egitean, askotan datorkigu "berrikuntza", "moderno" hitza. Baina nik uste, berrikuntza baino, (er)aldaketa egin beharko litzakeela hezkuntzan; eta ez naiz ari ikastetxeetako irakasteko era ezberdinez, baizik eta hezkuntza sistema osoa goitik behera berrikusi-aldatu beharko litzatekeelaren pentsaerakoa naiz. Ikastetxea edota hezkuntza "inklusiboa" gauzatzen ari dela esatearen antzekoa da egoera (+/-). Azken finean, ikasle guztiek dituzte beharrak, eta bakoitzak, bere behar propioak ditu. Hauek asetzeko, ezinezkoa da 23 ikasleko ikasgela batean tutore/hezitzaile/irakasle bakarra egotea. Ez du astirik haur guztiei arreta eta denbora nahikoa eskaintzeko.
Beraz, ikastetxeak kristalezko paretak-ateak izan eta libururik gabe irakasten badu, eta "super moderno berritzaile" bezala izendatu baldin badute, BAINA, gela batean 23 ikasle eta tutore bat soilik baldin badago, hain "super moderno berritzaile" ez da izango.
Konfiantzaren Pedagogiarekin ere antzeko zerbait gertatzen dela esango nuke.
Egia da gauzak pixkanaka aldatzen ari direla eta aurrera pausuak ematen ari direla baina oraindik ere aldaketa dezente egitea egokitzen zaigu.