Sugata Mitra by Irene Mateos

Produkzioa
Sugata Mitrak kontatzen du  gure hezkuntza metodoak duela 300 urtetik hona aldatu ez dela. Lehen eskolek produkziorako jendea sortzea zuten helburu. Orain, eskola guztiok maila berean idazmena, irakurmena eta matematikak jakiteko erabili behar dela pentsatzen da. Hezkuntza sistema oso ondo eraikita dago, gaitasun berdinak dituzten pertsonak ekoizteko; baina hori ez da gure gizarteak behar duena.

Nire ustez, hezkuntza sistema aldatu ez dela esaten duenean arrazoi guztia dauka. Nahiz eta teknologia berri pila bat izan, klaseak berdin ematen jarraitzen dira. 25 ikasle arbela bati begira eta irakasle batek esaten duena entzuten. Metodologia aldaketa baten beharra daukagula argi dago. Hezkuntza ikasleetan zentratuta egon behar da, hau da, paidozentrismoaren bidea hartu behar dugu.

Baliabideak eta dirua
Ume aberatsak autonomia handiagoarekin hazten dira. Zergatik? Gurasoek baliabide asko erosten dizkiete, eta teknologia berrienak haien eskuetara heltzen dira.
Orokorrean guraso aberatsak haien seme-alabekin denbora gutxiago ematen dutela esango nuke. Horrek alde batetik haien autonomia sustatzen du, baina, teknologiekiko harreman garatuak sortzen dituzte?
Azken finean hainbeste gauza dituztenez ez diete kasurik ere egiten.
Sugata Mitrak baliabide eskasia duen herrialde batean pareta-ordenagailu bat ipintzen du. Inork ez daki nola erabili behar den, baina ezezaguna egiten zaienez interesa pizten da. Inork irakatsi gabe primeran ikasten dute nola erabili eta zertarako, gero eta gai konplexuetarako.
"Pobreak" izanez gero, gehiago baloratzen direla gauzak uste dut. Ordenagailu batek herrialde horretara eramaten duen berritasunak umeen interesa pizten duela ikustea interesgarria dela pentsatzen dut.

Etorkizuna
Mitraren aburuz hezkuntzaren arloan hainbat kontu aldatu behar dira. Haien artean, zorionez edo zoritxarrez irakasleak daude. Irakasleak etorkizunerako prest egon behar dira. Etorkizunean lanbideak desberdinak izango dira, gizartearen beharrak desberdinak izango direlako, eta irakaskuntza horretara egokitu behar da. Honaino guztiz ados nago, baina zerbait aipatzekoa dagoela uste dut. Eskolaren helburua soilik lanbiderako heztea da? Nire ustez hori baino askoz gehiago da. Horretara mugatzeak aurrera egiteko trabak jartzen dituela uste dut.